www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA ENZUTEKO MODUA,
ETA ORAZIOAK

 

Belaunikatu, debozioz ziñatu;
eta esazu onela.

        Nere Jaun Soberanoa: Zure Aldare Santura ur-ematea, nik ez det merezi; Baña Zure ontasunak nakar. Zure Etxe, ta Tenplora sartuko naiz bada ta nere biotz guztitik adoratuko zaitut. Ona Zure diñako Sakrifizio, edo ofrenda bat nun agintzen dizudan, Zure begietan dan ederrena, eta Zure biotzeko gloriarik aundienerako.

 

Sazerdoteak Meza asitzean
zuk ere esazu.

        Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, Amen Jesus.

        Ni pekataria &c. Al dezun damurik aundienaz Konfesio hau egizu.

        Kirie eleyson esatean. Jauna miserikordia nizaz, bederatzi bider esazu.

 

Gloria in excelsis Deo.

        Aingeurak alaba dezatela, Jauna Zure ontasuna, Zu jaio ziñanean bezela. Orain gure animetan Zure graziaz jaio nai dezu. Alabatzen Zaitugu, bedeinkatzen, adoratzen, eta Glorifikatzen Zaitugu, Zure Gloria aundiagatik graziak ematen dizkitzugu. Gure kulpen barkazioa eskatzen dizugu. Miserikordia, Jauna, bada Zu zera Aitarekin, eta Espiritu Santuarekin batean gure Jesu-Kristo, Jainko bakarra, Amen.

        Orazioak esatean, zuk ere esazu, Jauna, Sazerdoteak Santuen bitartez eskatzen dizuna, nik ere eskatzen dizut, Amen.

 

Epistolan.

        Gure Jesus, Maisu bakarraren aurrean guziak isill bitez. Atoz Jauna, ta itz egidazu: Indazu nere animan Zure Profeta sarituen zelo, eta amorioa. Zure promesak kunpli ditezen, Amen Jesus.

 

Ebanjelioan.

        Lurreko bide triste onetan nabillen artean, Jauna, gaina bi txit bear ditut: Argia, eta janaria. Ez arren oriek niri ukatu. Zure Ebanjelioko Dotrina, nere pausoen argi izan bedi, eta Zure Gorputz Dibinoa nere animaren janaria, emendik Zeruraño falta zadan bideañ erori ez nadin Amen.

 

        Kredoan, zuk ere ori esatea da onena; Baña debozio guziaz, Apostoluak eman ziguten Zeruko Dotrina bezela. Gero esazu: Jauna, Zuk Eleiza Ama Santari erakutsi diozun Fedeko egia guztiak sinisten ditut. Indazu grazia nere bizitzako obra guziak Fede bizi batekin; eta gero oien premioaka zurekin bizi naklin Amen.

 

Ofertorioan

        Ostia, eta Kaliza Sazerdoteak ofrezitzean esazu.

        Jaun Soberanoa: Zure Semearen Sakrifizio hau Sazerdotearekin batean Ofrendatzen dizut Zure Gloriarik aundienerako: niri, eta mundu guziari Zuk egindako mesedeen graziak emateko: Nere, eta mundu guziaren pekatuen satisfaziorako: Neretzat, eta nere obligazioko guzientzat bear ditudan fabore, eta grazia guziak Zugandik alkazatzeko: Zure Semegan Jaunagarik, Amen Jesus.

 

Orate frates.

        Guzien Orazioa eskatzen du, zuk ere esazu.

        Zure Semearen Sakrifizio au Sazerdotearen eskuetatik ar ezazu Jauna, Zure alabantza, ta Gloriarako, gure onerako, eta Eliza Santa guztiaren probetxurako, Amen Jesus.

 

Prefazioa.

        Da biotzak Zerura jasotzeko, ta Aingeruakin Jaungoikoa alabatzeko, ta zuk ere esazu onela.

        Jauna, alabatzen zaitut Zeruko Aingeru guziakin. Gugana etorri nai dezu? Eman nai dizkitzut bada biotzetik ongi etorri, eta bedeinkazio guztiak. Santua, Santua, Santua, ta gloriaz betea Zaude guretzat Jauna Zurea da Gloria, Amen.

 

Memento.

        Sazerdoteak bezela zuk ere esazu zure boitzean.

        Zure Seme Jesu-Kristogatik eskatzen dizut Jauna, Eleiza Santagatik, Aita Santu, gure Obispo, Errege, ta beste Fiel guziakgatik: Nere Guraso, senide, aide, eta adiskide N. onelakogatik, ongille, eta gaizkille, eta pekatari guziak-gatik, Zure graziara biurtu, ta Zu amatzen guziok beti bizi gaitezen, Amen Jesus.

 

Ostia

        Kristoren itzakin konsagratzen du, eta altxatzean, esazu onela.

        Adoratzen zaitut Jesus nere Jainkotzat, eta Ostia Santa orretan adoratzen det Zure Gorputz Sagradua, Gurutzeko Aldarean, mundu guzia redimitzeko, izandu zana. Sinisten det, Zu or zaudela.

 

Kaliza

        Adoratzen det, Jauna, Zure Odol preziosoa, gure amorez Gurutzean isuria, gure animak garbitzeko Zuk emana. Odol prezioso orretan esperatzen det, nere kulpen barkazioa izango derala Amen.

        Gero esazu: Zuk nai dezun bezela Jauna, Sazerdotearekin, Sakrifizio hau agintzen dizut, Zure Semearen Pasio, ta Eriotza, Resurrezio, eta Asenzio Gloriosoaren reberenzian. Ostia garbia, Ostia Santa, Ostia mantxagabea. Jauna ez begira guri, ezpada Zure Seme maite oni, Zure bendizioaz, onekin bat egin gaitean, Amen.

 

Memento

        Emen Difuntuak-gatik, leen biziak-gatik bezela eskatzen da: Zure anima Fielak N.N., ta N. Zure Gloriara, eraman itzazu.

 

Pater Noster

        Zuk ere esazu, onen zazpi Eskariak soseguz pensatuaz. Eguneroko Ogia eskatzean, aditzen da, gure obligazioak ezagutzeko argia: Sakramentuen ausilioak, eta laguntzea, animak estadu Graziazkoan irauteko: Ta gorputzarentzat alimentua Amen.

 

Agnus Dei

        Zuk esazu: Jainkoaren Bildots garbia, Munduko pekatuak kentzen dituzun Jesus ona, miserikordia guzaz. Iru bider au esazu, ta irugarrenean esaten da, Jauna Zure pakea iguzu, Amen.

 

Komunioan

        Zu zera Jauna, gure pakea. Apostuluai eman ziñien bezela, Eleiza Santari, eta guru iguzu, gure gaitz, ta peligro guzietatik libra gaitzazu, Zure borondatea beti egiteko, eta Zugandik iñoiz ere ez apartatzeko grazia iguzu, Amen Jesus.

 

Domine non Suma

        Sazerdoteak dionean zuk esazu: Jauna nik merezi ez det Zu nere Etxean edo animan sartzea, baña itz bat esazu, eta nere anima salbatuko da. Iru bider au esaten da, ta Jaunaren grazian zaudela, Komunio espirituala, len esan dan bezela, Fede biziaz egin ezazu.

        Jauna, nik nai det nere espirituaz Komulgatu, eta Zu betiko artu..

        Gero komunio santuagatik Jaunari Sazerdoteak bezela, graziak eman ta bendizioa artu, ta zuk esan bear dezu; Jauna, baldin Zu beregan artzen zaituena, Zuk zere Seme edo alaba egiteraño jasotzen badezu, San Juan Zure Ebanjelista maiteak dionez, arren niri ere fabore au egirazu. Eta nere naturaleza onek gaitzerako daukan griña makurrak atzeratu itzatzu. Zure graziaz Konfesioko Sakramentuan berriro janzi nazazu, Komunio espiritualetan beti Fede bizi eta amorio irazeki batekin rezibitu zaitzadan, beti beti Amen Jesus.

        Orra Kristau ona, Meza, ta Eleizako orazioak, zuk nai dituzun modu laburrean.

        Zuk bada baserri jende onak Jaunari zuen lan, eta bearrak goizero ofrezitzean gogoa, eta intenzioa ar ezazute mundu zabalean esaten diran Meza guziak enzuteko, bakoitza ikusten bazeunde bezela: Eta Aita Eternoari fede biziaz ofrezi zaiozute beste obrak bezela, beraren onrarako: Guri egin dizkigun mesedeen eskerrak emateko: Gure pekatuen barkaziorako: Eta guk bear, eta eskatzen ditugun faboreak alkanzazeko.

 

aurrekoa hurrengoa