www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IHS

 

IRAKURLEARI ABISOA

 

        IRAKURLE ONA: Ez arren bereala, askoren gisa ikaratu: Liburu bat idiki orduko, guztia beren gustora ezpadago, itxi nai dute. Zuk orrela izan bear ez dezu: guztia berela aditzea, orren erraz ez da. Elizako gauzak, edo Doktrina aditzeko, gauza asko Latiñetik artu bear dira: Meza santuak, eta komunioak, guk esan al baño Misterio ezkutatuagoak dituzte: gure ditxa guzien iturri orijinal, edo jatorrizkoak oriek dira. Fede, eta gogo onaz irakurten asi zaite, eta laster, edo nola eztakizula, Elizako Doktrina, ta Misterio andiak gustoz, ta debozioaz, diran guztiak adituko dituzu.

        Bizkaitar asko gogotik asi, ta beren modura, ta gurera txit erraz, ta laster egin dira. Igaz irakurten batere etziekien Neskatxa baserriko bizkaitar bat aurten Euskerazko ondo ilteko Librutik bere Aitari, Piedade, ta debozio miragarriaz, iltzen lagutzen, Kura Jaunak, eta beste askok arriturik ikusi dute. Onek, ta beste baserrietako askok, Jaietan bakarrik lezioa artu, eta bestebage, ederki ikasi dute. Nagi alperrai ez zuk sinistu. Dotrinarik ere euskeraz ikusi nai ez dute: ta Jainkoaren bildur bage, nai dutenai ere gogoa kenzeko gogoak ematen dien guzia, Euskeraren kontra esaten dute. Aurrak erraz ikasten dutena, berak lotsaz, edo lotsagabe ikasi nai ez dute. San Agustinek ziona: Onai jarraitzeaz lotsa gera, eta onai ez jarraitzeaz lotsa ez gera.

        Anima bada, Kristau ona: Irakurteari gogotik ematen badiizu, egiña dago guztia. Naiz Bizkaitarra, naiz emengoa zerala: Itz guziak berealakoan ez adituagatik, laster orretara, ta ondo aditzera egingo zera. Guk Eskolan Kartillako Orazioak, Miserikordiazko obrak, eta Kontrizioko Akturaño, zer esaten genduen ez genekiela, goiz guzietan kantatzen ginduzen euskeraz; ta arratsaldeetan erderaz. Eskola Maisuak au kontuz eragiten balute, guzien buruetan ezer kosta bage, laster, eta ondo Orazio guztiak sartuko lirateke: eta buruz dakiten ori ederki iraburriko luke. Bide erraza; goizean Euskeraz, arratsaldean Gaztelaniaz Kartillako Orazioak irakurri ondo, eta Liburu guzietan Maisu, eta Dizipuloak irakurten seguru jakingo dute.

 

aurrekoa hurrengoa