www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

AITA SAN IGNAZIORI
BEDERATZI URRENA

 

Beste debozioetan bezela onetan ere egun
oietan abiso eta erregla jakiñak dira.
Santuaren Aldare aurrean jarri, edo fede
bizi batez Santua zu entzuteko
konsideratu zure aurrean,
ta ziñatu, ta
Nere
Jesu-Kristo Jauna &.
esan eta gero

 

EGUNEROKO ORAZIOA

        Aita San Ignazio gloriosoa, Jesusen Kornpañiaren Fundadorea, ta nere Aita maitea; baldin Jaungoikoaren gloriarako, zure onrarako, ta nere probetxurako bada nik alkantzatzea Bederatzi-urren onetako eskatzen dedan grazia, alkantza zadazu Jauna gandik, ta ezperen nere eskari au zuzen ezazu, ta nere pensamentu, itz ta obra guziak zure biotzeko deseo guztira, zeña beti zan Jaungoikoaren gloriarik andiena.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Fedeko Misterio sagraduak errebelatu zinduena, ta obra on guzien, ta salbazioaren Zeruko sustraia bezela gure biotzetan jositzea nai dezuna. Nik ofrezitzen dizut, Aita San Ignazioaren birtute guzien artean, aren Fede argi, ta bizia, zeñaz, Liburu Santu guziak galduko baziran ere, diran zure Misterio guziak Santuak sinistuko zituen, ta mundu guztiari zure Fede, ta legera erakutsi nai zion. Arren indazu, Jauna, zure Legeko gauzak ondo jakin, ta sinisteko, ta obeto gordetzeko bear dedan grazia, eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudana zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

        Emen, Trinidade guziz Santari Aita San Ignaziok zion amorioaren reberenzian, iru Pater noster, iru Ave Maria, ta Gloria, errezatzen dira: eta gero

 

EGUNEROKO ORAZIOA

        Aita San Ignazio, Santu andia, Jesus Zeruko Erregeak bere Konpañiaren Kapitan egin zinduena, ta kargu onek eskatzen dituen Aingeru guzien birtuteaz bere gloriarako, bear zan bezela janzi, ta apaindu zinduena: Txit atsegin det, nere Santa maitea, zure animako birtute, esan al baño andiagoen edertasun, ta gloriaz, ta deseatzen det, mundu guziak zu ondo ezagutu, ta amatzea. Ta orregatik, arren alkanza zadazu Jaunagandik, zure birtuteai jarraitzeko, ta zuk bezela, Jaungoikoaren legea nere estaduan ondo gordetzeko grazia: zu bitarteko zaitudala, Ama Birjiñaren anparoan, ta Jesus guziz gozoaren biotzean, berak nai duenean eriotza on bat logratzeko, ta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudan mesedea, Jaungoikoaren gloriarik andienerako baldin bada. Amen.

        Emen fede, ta konfianza al dezun andienaz, Santuari nai dezuna eska zaiozu, eta gero esan

 

EGUNEROKO SANTUAREN ORAZIOA

        Nere Jaungoiko guziz miserikordioso eta emallea. Bada ni naizan, ta dedan guztia zugandik det: esker onekoa nolerebait izan nai det: eta Aita San Ignaziok bere biotzean, ta aoan beti zeukan ofrenda onekin, zuk eman didazun guztia biurtu, ta zuri konsagratu nai dizut: Ar ezazu bada Jauna, nere libertadea, nere memoria, entendimentu, ta borondatea. Nik dedan, ta naizan guztia, zure Majestadeagandik artu det: guztia, nere Jauna, zure borondateari biurtzen ta konsagratzen diot, onek gauza guzietan zuzendu ta goberna nazan, Zure betiko amorioa, zure graziarekin indazu, Jauna, eta onekin bakarrik aberats, ta kontentu nago eta besteren bearrik ez det.

        Orazio laburtxo au Aita San Ignaziok egin oi zuen, ta besteai eragiten zien; eta Konsagrazioko akto andi bat da, Jaungoikoari dan guzia batek emateko, ta txit probetxu andikoa.

        Aña. Similabo eum viro sapienti, qui asdi ficavit domum suant supra petram.

        V. Amabit eum Dominus, et ornavit eum.

        R. Stolam glorice induit eum.

 

        Deus, qui ad maiorem tui Nominis gloriam propagandam novo per Beatum Ignatium Subsidio militatem Ecclesiam roborasti: concede, ut eius auxilio, et imitation certantes in terris, coronari cum ipso mereamur in Caelis.

        Bigarren egunean eta besteetan orobat guzia egiten da, ezpada bigarren Orazioa, eta da urrengoetatik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure esperanzan zure adiskideai munduko ondasun guziak, ta ezeren falta gabe, bear zuten guzia promestu, ta agindu ziñieztena. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren Esperanza guzizko firme, zugan zeukana, zeña, munduko persekuziorik andienetan aren biotzeko aingura segurua beti izan zan. Arren indazu, Jauna, nere salbazioaren Esperanza andi bat, zure grazian ondo egiñikako nere obra onetan seguratua, ta nere estaduan, zu obeto serbitzeko bear ditudan ondasunak; eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudan grazia, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Amorio santua guzioi ainbeste agindu ziñiguna, zure mandamenturik andien, ta bearrena bezela, Zu gure biotz ta anima, ta indar guztiaz amatzeko. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren zurekiko amorio txitez irazakia, Serafin baten gisan Santua erretzen zuena, ta Zerura joateko baño ere, Zu obeto serbitzea naierazo ziona. Arren indazu, Jauna, zure amorio santu orren txingar bat, Zu nere biotz guztitik, ta gauza guzien gañean oraiñ, ta beti amatzeko, eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen,

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, gure lagun urkoen karidade, ta amorioa, zure Eskolako diszipulo, ta adiskideen señale ziertoa bezela, eman, ta agindu diguzuna, ta zureak nor diran, onetan ezagungo dirala, diozuna. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren Karidade guztiz bero, ta aundia, munduko guziak zure amoriozko garretan erretzen ikusi nai zituena, animak salbatzeko ainbeste egin, ta sufritzen zuela. Arren indazu, Jauna, Santuaren antzeko karidade egiazkoa, nere itz, eta ejenploaz, animen salbaziorako alegin guzia zure amorioz egiteko: eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudan faborea, zure gloria, Santuaren onra, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

BOSTGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure pazienzian, dotriña, ta ejenploetan, bizitza onetako trabajuetan, zure Gurutze Santuaren, ta gure Zerurako bide erreala bezela erakutsi ziñiguna. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren Pazienzia miragarria, zure amorioz ainbeste karzela, katea, ta persekuzio aiñ pozik eramateko, non ta zion mundu guziak zituen kateak baño geiago zugatik eraman nai zituela. Arren indazu, Jauna, zure espiritu ta indarra, nere bizitzako zuk nai dituzun neke, ta pena, pobreza, ta gurutzeak ondo eramateko, oriekin zure ondoren, zeruko eskala bat egin dezadan; eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudan mesedea, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure amorioz, Orazioaren Zeruko Ejerzizioa zure bizitzan erakutsi ziñiguna, lurrean guk zeruko bizia egiteko, eta andik bear degun guzia erregutuaz erakartzeko. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren Zeruko, ta betiko Orazioaren Ejerzizio, zugandik aiñ ederki ikasi, ta mundu guziari erakutsi ziona. Arren indazu, Jauna, gauzarik onen, ta bearren au, zeña dan, Zu biotzeko erreguaz billatzea, ta arkitzea, ta Zuri beti, bear dedana Orazioan ondo eskatzea, ta Bederatzi urren onetan deseatzen dedana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure biziko pauso, ta eriotzako pena, ta tormentuetan, nere pekatuen penitenzia egiten, ta nere bizioak mortifikatzen erakutsi ziñidana. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren arrigarrizko penitenzia, ta pasio guziai gerra bizia egiteko espiritu, ta balentia. Arren indazu, Jauna, nere kulpa aundiai dagokien egiazko penitenzia egiteko espiritua, ta zure graziaz nere bizioak mortifikatu, ta erremediatzeko bear dedan indarra, eta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, munduan jaio ziñanetik Gurutzian ill arteraño Obedienzia mundu guziari erakutsi ziñiona. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean aren Obedienzia aiñ guztizkoa, non ta bere burua, ta bere Konpañia guzia zure Erromako Bikarioak Konsagratu zizun, Obedienzia guzian, ta beti zure borondatea obeto egiteko. Arren indazu, Jauna, nik ori bera, Santuak bezela egiteko, bear dedan espiritua, ta nere burua ukatu, ta zure borondate gozoa egiteko grazia, baita ere Bederatzi urren onetan eskatzen dedana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere ere Jesus guziz ona, zure Ama guziz Santa, San Juan Diszipulo maiteari enkomendatu, ta zure ta gure Amarik onena, onratzen, serbitzen, ta amatzen erakutsi ziñiguna. Nik ofrezitzen dizut Aita San Ignazioren birtute guzien artean aren biotz guztiko Ama Birjiña zure Amarekiko debozio, ta amorio paregabea, zeñarekin Ejerzizioak eskribitzeko Zeruko Maestra au merezi izan zuen. Arren indazu, Jauna, zure Amaren egiazko debozio, ta amorio, Zeruko eskojituen señale dana, nik Zu, ta bera oraiñ, ta beti biotz guztitik amatzeko, ta Bederatzi urren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako. Santuaren onrarako ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

AZKENA

 

aurrekoa