www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN §.

 

A. S. Ignazioren gobernu miragarria,
eta Trentoko Konzilio Sagradurako
Seme Santa Teologoak
zeñ ederki prestatu zituen.

 

        Bere kargura zeukan Jesus-en Konpañia zeruko Erregla dibinoakin Santuak gobernatzen zuen. Oiek Karidadean, zeña dan Jainkoa bera, fundatzen ziran. Mundu guztian zebiltzen Jesuitak amorezko Erregla onek bere erara berdindu, bat egin, argitu, berotu, ta nai bezala beregan mobitzen zituen. Onek Obedienzia, umildade, ta Jesus-en beste birtuteen libruaz janzi, ta denbora, ta leku guzietan agertzen zituen. Jesus gure Errege ta Kapitan bakarrak egunoro Seme geiago Ignaziori ekartzen ziozkan. Baña Aita Santuak, Obispoak, Erregeak, eta Erreinoak geiago eskatzen zituzten. Orietara ondo joateko Ignaziok bere amorezko espiritua ematen zien: eta Ebanjelioko Diszipuloen gisa, erri, ta leku guzietara, animak santifikatzera, txit seguru zijoazen.

        Paulo Aita Santuak Ignazioren marabillak ikusi, ta Eolo, edo Aize guztien Erregea deitzen zion; zeren suz, ta garrezko Kristoren Espiritu Dibino, Ignaziok beregan zeukana, Erromatik asi, ta munduko bazter guzietara amorezko egoakin bialdu, ta guztien biotzak abrasatu nai zituen. Espiritu irazaki ori bere Semeai eman, da esaten zien: Ea laster. Mundu guztira zoazte ariñ; eta Jesus onak lurrera ekarri zuen su bizian guzien biotzak irazaki itzatzute. Ala ikusi zan, da Ignazioren espirituak bere Semeak txit biziro zerabiltzkien; da beñere gelditu gabe, Jentil, Ereje, ta pekatariak su orren azpian irazaki, ta Jainkoagana biurtzen zituzten.

        Zer frutu ugari milagrosoa Ignaziok Erroman, da andik bere Semeakin munduaren kaburaño atera zuen, Ignazioren Bizitzak, ta Autore askok diote ta luzaro. Erromako Gaztelutik infernu guziari erejia ta bizioai gerra bizia egin zien: Gizonik prinzipalen, da bearrenak Ejerzizioakin Jaunaren bide, ta santidade altuenera jaso zituen. Ango jakinsuen artean ondo jakiña zan, Ignaziok Italiano ondo jakiñ ezagatik, arekin jardun, edo aren Sermoiak aditu ezkero, biotzak argitu, ta mobiturik seguru arkitzen zirala. An Aita Santuak, Kardenalak, eta beste, len Ignazioren kontra ziranak ere berengan sentitu, ta marabilla anditzat guzien aurrean esan, edo konfesatu oi zuten.

        Aren Semeak berriz Obispo, ta Erregeak batera, ta bestera eraman, edo bialdu, ta Ejerzizioak emanaz, Katedretan erakasiaz, Pulpituetan predikatuaz, Hospitaletan eriak serbitu, ta animatuaz, iltzen lagunduaz: ainbeste Jentil, Ereje, ta pekatarien konbersio, ta milagro egin zituzten, non da oriek kontatzeak kaburik eztuen. Konbersio oriek berengan, da besteetan ikusi, ta jendeak arriturik geratzen ziran. Jainkoaren esku indartsu milagrosoa Ignazioren Semeetan, guziak eta leku guzietan klaro zekusten; da egun gutxian, erriak, ta errikoak Jainkoagana biurtu; ta besterik ziruditen.

        Denbora orretan infernuko ereje infameak Eleiza Ama Santa beren erroreakin txit agitz estutzen zuten: da Jainkoak bakarrik ematen duen pake santura ori biurtzeko, Aita Santu, gure Konpañia konfirmatu zuenak bere alegin guziak egin zituen. Trentoko errian Elizalzarre, edo Konzilio jeneral bat juntatzeko, iru Kardenal, ta Jesuita bi bere Teologo señalatu, ta ara bere izenean bialdu zituen. Maisu andi oiek ziran A. Diego Lainez, ogei ta amalau urtekoa, ta A. Alonso Salmeron ogei ta amarrekoa: biak Españolak: biak gazteak; biak Aita Santuaren Teologo eskojituak: fabore au guretzat esan al, edo pensa al baño andiagoa zan. Munduko Obispo ta Relijio santu jakinsuen artean, Erlijio jaio berri, edo gure Konpañiako bi Aita santuak, munduko bere egitekorik andienerako bere Teologotzat eskojitzea.

        A. S. Ignaziok iñork bestek baño obeto zeruko argian zekuzen onra paregabe au, ta orren ondorengo erejeen arrabia amorratua, bai ta ere obligazio andietako Maisu Katolikoen enbidia beltz itsusia. Katoliko deabruak engañatu oien bildur zan, animetan oiek dakarten dañuagatik: Erejeen gezur, ta blasfemien Santua bildur etzan, bada oriek gure onra, ta ditxa andia dira. Baña Jainkoak Ignazio bere orazioan alde guzietatik seguratu zuen. Zeruko Junta Sagradu artara joan bear zuten Jesuitak, esan diran biak, eta Aita Claudio Jaio, Augustako Kardenalaren Teologoa ziran: Ignazioren Seme gazteak, baña Santuen jakinde, ta umildade prudentez beteak. Alere ainbeste gizon andiren artean, lenengo izatea, gloria txit altua, edo geiegia zan. Enpeño arriskatua: zeren alako estimazioak lurreko gizonen biotzak aizatu, ta mudatzeko enkantu poderosoak izan oi diran. Orañ Ignazioren prudenzia.

        Bere Seme maite biak Eleizaren enkargurik andien onetarako, bear bezala, prestaturik bialtzeko, egun askotako orazio luze, ta Ejerzizioak eragin ziezten, da Meza asko ezanerazo zituen, Jainkoaren gloriarako bear zuten grazia, ta aziertoa Teologo biak izan zezaten. Aita amorosoak bezala, zeruko konseju, ta erreglak eman ziezten, Jaunarekiko, ta beren artean, da besteakin, Konzilioan sartu baño len, an bertan, da andik erten ezkero, guzian nola jardun, edo portatu bear zuten. Esan zien Santuak, nola Aita Jaio Trenton laster uste zan: zuek ara joatean:

        Irurok elkarrekin beti egon, da ibilliko zerate. Jaunaren gloria, ta borondatea gauza guzietan billatzeko iru abiso oiek zuen biotzetan, da obretan ondo gorde bear dituzute. Lenengoa: Konzilio, edo Espiritu Santuaren Junta sagradu artan, beraren grazia beti eskatu, ta billatu bear dezuten gauza bakarra da Jainkoaren onra, ta Eliza Santaren pakea. Bigarrena: Konziliotik irten, da animen salbazioa, guziai lagunduaz, gure Erregla, ta Profesio santuak eskatzen digun bezala, billatzea. Irugarrena: zuen arteko pakea, ta amorioa, ta zuen perfezio, edo santidadeari txit kontuz begiratzea. Abiso au beste biak ondo gordetzeko guziz bearra da: zuen animaz astutzen zeraten egunean, ez Jaunaren gloria, ta ez animen ona egiaz billatuko dezute,

        Ala gau oro batak besteari karidade, umildade, ta libertade santuarekin eskatu, abisatu, ta bakoitzaren faltak esan bear diozkatzute; eta bakoitzak bere faltak, eskusa gabe eta isillik enzun bear ditu. Urrengo egunean zer egin edo zer esan bear dan, gauro irurok esango, edo jardungo dezute. Goizean, Orazio, ta Mezaz gañera, Espiritu Santuari bere argia eskatu, ta egunoro biarretan esamen konzienziakoa kontuz egin bear dezute. Arratsean ordu jakin bat artu, ta Konzilioan tratatu diran puntuak, ta urrengoan tratatu bear diranak, ondo begiratuko dituzute. Junta Santuan galdetzen, edo esaten dana soseguz aditu, ta bear danean juizioaz eranzun: da itzegin bear danean, umildade ta modestia gorde: iñork senti dezakean gauzarik beñere ez esan: ez opinio berririk ekarri, ezpada sentenziak dituen arrazoi seguruak. Botoa eskatzen badizute, pakean da soseguz, zuen sentenzia emango dezute.

        Dotrina zuen estudioz, edo Jainkoaren argiaz dezutena, espazioz beti, edo atsedeten bezala, ondo begiratu bear dezute: eta abiso onek aziertorako asko balio du. Konziliokoa egin, da predikatzen, da konfesatzen denbora ondo irabaziko dezute: eta aur edo gazteai Dotrina amore onez erakasi: andiai Ejerzizio Santuak eman, beren estaduko bidetik Jainkoa billa dezaten. Gure gauza guztiak onetara zuzendu bear dira. Karidadez beterik Hospitaletan eriak konsolatu, ta umildadezko ejenploak emateaz, kontu ta deseo andia iduki bear dezute: Konzilio santua ondo irteteko orazioa beti egitea guziai kontuz enkargatu, ta guzien aziertorako Espiritu Santua etorri, ta gure biotzak argitu ta berotu ditzala.

        Ignaziok Konziliorako bere iru Semeai eman ziezten zeruko Erreglak oiek ziraden, da zeñ ederki gorde zituzten, mundu guziak ondo ikusi zuen. Eleizetako, ta Hospitaletako esan diran Doktrina, konfesio, ta gaxoen konsueloaz gañera, Alemaniako gerretatik goseak, eta otzak illik zetozen soldaduai ere karidade andiarekin, leorpea, jana, ta janzia eskean iru Padreak billatzen zien. Obra santu orien ondoren, Konzilio santuan sartu, ta beren sentenzia arrazoi klaro, Eskritura sagradu, ta Dotore Santuen Dotrina, munduko gizonik andienen aurrean, Elizaren edo Aita Santuaren Teologoak bezala, mirarizko modestiarekin esaten zuten. Maisu andi guziak, Aingeruen jakindea, alako umildade zeloz betea ikusi, ta zeruko prodijiotzat admiratzen zuten. Aita Lainez, ta Aita Salmeron Españolak ziran, eta ori aditu, ta an zebiltzan Españolak ala ikusi; ta lotsatzen ziran. Baña Konzilioan gero ikusi, ta aditu, ta pozez arriturik, España guziaren onra paregabea zirala, zioten.

        A. S. Ignazioren, da gure Konpañiaren zer gloria andia iru Padre oiek izandu ziran esatea, erraz ezta. Obispo Santu askok Konpañiaren berririk etzuten. Baña, nola Konzilioan oiek kontu eman, ta gure Erlijioa agirian ifiñi zuten, ta ori itzez baño, obra ta ejenploa ederrakin obeto ikusi zuten, gure Konpañiako armoniaz zoratu ta bezala zeuden, da Erejia, ta bizioen kontra, zeruko tuaka seguru baten gisa, berekin gure Kolejio bat eraman nai zuten. Ala Clermonteko Obispoak Kolejio bi fundatzeko gogoa artu, ta iru Kolejio fundatu zituen. Iru Padre oiekgatik Granadan, Murcian, Plasencian, da beste leku askotan fundatu ziran Dominiko Santu, Fr. Bartolome Bragako Arzobispoak bere Kolejio andi ederra fundatu ziegun, da gure Konpañia txitez biotzetik beti amatu, ta estimatu zuen.

        Aita Araoz ezagunak Españatik A. S. Ignaziori eskribitu zion, emen zeuden Padre guztiak urte askoan baño, Konzilioko iru lagunak lau illa betean guretzat onra, da amorio geiago Españan irabazi zutela. Esan al baño prodijio andiagoa da au. Jainkoak Ignazioren amorez onen Seme santuak Trentoko Junta sagradura eraman zituen gure Konpañia Zirio irazakia bezala guzien gañean agertzeko, ta Ebanjelioko ziudadea mendi altuan erakusi, ta Konzilioko Santu guziak ori ikusiaz etxeratzeko. Pribilejio bigarrenik eztuena: Jaunaren eskuon poderosoak fundatu zuen gure Konpañia, Trentoko Konzilio Jeneralean sendoro konfirmatu zuen.

        Ori guzia ezer ezpaliz bezala, Ignazioren su bizia geldirik ezin zegoen. Gure Erregla; Maisurik andienak milagrotzat kontatzen dituztenak, Konpañia mundu guzian, da armonia ederrean erabiltzeko, luzaro ta txe-txe eskribitzen asi zan: da orrez gañera gizon pobre persegitua izan bazan ere etorkizunen, da Jainkoaren Sekretoen berri ondo ziekiena bezala, sosegu andian Erejeen kontrako murru, edo geroz ditugun Unibersidadeak ondo gobernatzeko Erregla santuak eskribitzen jarri zan. O Jainkozko prodijio gizonen gañekoa! Ignazioren zeruko prudenzia ta zelo miragarriak Ereje lotsagabeak bere Erregletan, da Trentoko Konzilioan bene semeakin sekulako arritu zituen.

 

aurrekoa hurrengoa