www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN §.

 

Aita S. Ignazio Alcalako Estudioetara joan zan.

 

        Barcelonan bere Maisuaren gustora estudioak ondo akabatu, ta Estudio nagusietan sartzeko Ignaziok Alcalara joateko animoa artu zuen. Ezagun on askok Ignazio bertan nai zuten. Beste askok aren intenzioa ikusi, ta Alcalara jarraitu nai zioten. Iru lagun artu zituen. Bere adiskide askori beren bizitzako etorkizun guziak, zeruko argi, edo profeziakin esan ziezten, da guztiak osoro kunplitu ziran. Migel Rodes bati bere bizi guztia aurrean ta esan zion beste semeen artean bat nik fundatuko dedan Relijioan sartuko da. Andik denbora askora Seme ori Jesuita señalatu bat izandu zan.

        Joan Pascoal bere maieko lagunari asko txit Ignaziok nai zion: Ejerzizioak eman, da marabilla andi asko onek ikusi zituen: etorkizun zeuden trabaju gogorren berri osoa eman da Santuak esan zion: guziak aren salbaziorako zirala.

        Ala neke triste asko bere etxean ikusi, ta penaz baño ere debozioz guziago negar oi zuen. Gurutze pisu oriek Ignaziok bere kartakin arindu, ta txit konsolatzen zuen. Gero gloriaz janzirik ezker oneneko bere Ignazio zerutik etorri, ta, arako ezperantza, ta barri onak Joan bere maiteari eman ziozkan, da onek trabaju guziak ondo eraman zituen. Onan etxetik Alcalako estudiotara igaro zan baña Barcelonan Santuak eman zituen Ejerzizio, ejenplo ta animen konbersioen fama oroigarria beti izandu da.

        Alcalara maisurik andienak Katedrak fundatutzera bezala, Ignazio Santidadearen katedra fundatutzera Jainkoak eraman zuen. Miserikordiazko etxean gela batean jarri zan. Amore onez ango Agintari Lope Dezak artu zuen: da onen sema A. Alonso Deza, Jesuita Teologo txitez famatua lenengo gure maisu, ta Katedratiko Alcalan izandu zan. Ignazioren gela kapilla txit eder bat egin zan. Miserikordian duendeak zebiltzalako jende guzia ikaratzen zan; baña Ignazioren fede, ta bitoria miragarri bat ikusi zan. Onen Santidadeak Alkalan egingo zuen frutua barrundatu, ta Etxekoak deabruak persegitzen zituen.

        Illunze batean ots izugarriaki Ignazioren gelara etorri zan. Baña Santua fedeaz armatu ta zegoen lekutik esan zion: Zer etsai dira oiek? Zer dakarte? Ea, Jainkoak eskurik eman badizute, emen nago, ez noa iges: egizute ark nai duen guzia. Baña eskurik ezpadezute, aurrak bezala ikaratzera, zertara zatozte?

        Onela duende edo deabruak lotsaturik bota zituen.

        Gero makilla bat artu, ta txakurren gisa golpeka, edo itz batekin aienatzen zituen. Arrezkero Ignazio deabruen azote eginda pintatzen da.

        Lau lagun Santuak bere kontura artu zituen. Lenengo limosna eman ziona Martin Olabe, Bitoriako Seme Noble aberatz bat izan zan. Au andik ogei ta sei urtera, Paris-ko Teologo famatu, ta Trentoko Konzilioan Maisu andi egon, da Jainkoak gure Konpañiara ekarri, ta Jesuita txit estimatua izandu zan. Limosna egiteko D. Diego Egiak txit asko laguntzen zion: au ta bere anai D. Esteban, Ignazioren Ejerzizio, ta ejenploarekin txit santu egin, da Konpañian sartu ziran.

        A. Diego txit Aingerua zan beti, ta gero A. San Ignazioren konfesore beneratua izandu zan.

        Estudiante asko lasaiegi ta gaizki bizi ziranak, Santuak Alcalan bere ejenplo, ta zeruko ejerzizioakin deabruen zarpetatik atera ta Jainkoari eman ziozkan.

        Denbora gutxian mudanza miragarriak ikusi ziran. Lenago, urtean beñ jendeak komulgatu oi ziran, orañ Ignazioren ejenploa ikusi, ta txit asko zortzian beñ egiten ziran. Estudiante, Relijioso, ta jende asko eskola famatu artan txit Jainkoarenak egin ziran.

        Ignazioren prodijio oiek ikusi, ta deabrua arrabiaz beterik aren kontra biurtu zan. Inkisiziora salatu, ta bein ta berriz lazki persegitu zuten. Baña alabanza andiakin aren fabore sentenzia Jainkoak beti atera zuen.

        Orain gure Dotrina, Misio ta Ejerzizioetan esaten deguna, edo artikuloak, Mandamentuak, Konfesio ta Komunio, konzienziako esamina, lezio ta orazioa erakusten zituen; baña zeruko espirituz beterik, eta Santua, enzuten zuten guziak zerurako irabazten zituen.

        Alcalan bertan lanze bi Santuak ikusi zituen. Bata: ango irugarren persekuzioan, Justiziak Ignazio preso kaleak barrena gaizkilleen karzelara afrenta, ta lotsa andian zeraman. Kale nagusian topatu zuen D. Franzisko Borja, Gandiako Duke andia, zaldun gazte galanta zaldi eder batean, da kriadu askorekin zijoala. Jainkoak bere Ignaziori neke gogor artan erakusi zion, Borja andi ori bere oñetan Erroman ikusiko zuela, ta gero Konpañiako Jeneral izango zala. Borja agintaria zaldiz, ta Ignazio umilla kalez, ta preso, kale batean ikusi, ta gero gauzak ala trukaturik, o zer atsegiña, bere penen artean Ignaziok artuko zuen! O zer faborea!

        Beste lanze tristea zan. Lope Mendoza, gizon galdu bat, eskandalo itsusian Alcalan bizi zan. Santuak ori konbertitzeko zeruko konseju, ta abiso on asko eman ziozkan. Lope itsua, onen kontra txit aserratu, eta bere su bizian esan zuen: errerik ill nadilla ni, baldin onek erretzea merezi ezpadu. Ignaziok modestiaz betarik esan zion: begira, kontu, esan dezuna gerta eztakizun. O desditxa! Egun artan festa batean polbora artean zebillela, ori irazaki, ta erre, ta gaizki iltzan; eta ori ikusi, ta Alcala guztia ikaratu zan.

 

aurrekoa hurrengoa