www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN §.

 

Aita San Ignazio Salamancara eta Parisa igaro zan.

 

        Alcalako persekuzioen artean Jainkoak Ignazioren santidade, ta dotrina esan al baño gloria andiagora jaso ta agertu zuen. Bañan onen marabillakin munduko Unibersidaderik famatuenak santifikatzeko Ignazio bere maitea Alcalatik Salamancara, ta emendik Parisko Sorbonara eraman zuen.

        Salamancan persekuzio, testimonio, karzelak, grillu, ta kateak Ignazioren begira zeuden. Bereala Ejerzizioakin frutu andia ateratzen asi zan.

        Mirari oroigarriak Alcalan ikusi baziran, Salamancan txikiagoak ikusi etziran. Animen salbazioagatik karzelan grilloakin bazegoen ere, espiritua txit libre ta alegre zeukan: gutxi zeritzan guziari, edo guziago nai zuen.

        Aren pena oietan lastimatzen ziranai esaten zien: Jesu Kristogatik karzelak eta penak eramatea, zer ditxa andia dan eztakizute. Bada ez Salamancan, da ez mundu guzian, ainbeste katea ta grillu ezta, non da Jesus-en amorez geiago nik nai eztedan. Len Alcalan, da emen orañ esaten zioten; Letradu defensore bat ar zezala; baña iñor ere sekulan artu nai etzuen. Bizitza inozente, ta garbia, ta Jainkoa bere kausan bezala, Defensorerik asko zala, esan oi zuen. Ala zan, da Ignazioren santidadea leku guzietan ondo, ta alabanzaz beterik Jaunak mundu guziari agertu zion. Emen da Alcalan, bere trabaju ta gurutzeen artean, señale txitez oroigarriak utzi zituen.

        Geroz Paris-en eman zituen prodijiozko frutu ta mirariak argiagoak izan ziran. Teolojia obeto estudiatzeko ara joan zan.

        Bere estudio nagusiak txit gogotik akabatu, ta ango Dotore andien esamen guziz estua guzian alabanzakin igaro, ta Ignazio Maisu egin edo graduatu zuten.

        Onen jakindeak ta are geiago santidadeak frutu señalatua atera zuten, eta andik sei urtera sei Lagun Santu irabazi, ta zerurañoko Jesus-en Konpañiaren zimendu miragarriak asi, ta askatu zituen. Sei lagun oriek Pedro Fabro, Franzisko Xabier, Diego Lainez, Alonso Salmeron, Nikolas Bobadilla ta Simon Rodriguez, Paris-ko Sorbonan Maisu andi ezagunak, ta are Santu andiagoak izandu ziran: ala gero mundu guziak ikusi zuen.

        Orduan da beti Ignaziok bere ejenplo, penitenzia, orazio ta Ejerzizio Santuakin milagrozko konbersioak Paris-ko Sorbonan, erri ta estadu guzietan egin zituen. Relijioso Konfesore bat gaitz bide, ta eskandalo itsusian bizi zan. Egun batean Ignazio Jainkoaren abiso argiaz orren oñetara joan, da biotzeko damu ta negarrez urturik bere konfesioa egin zuen. Konfesore ori txit arriturik ta eriturik gelditu zan: ezin sosegatu, ta biotza erdi bi egiñik Ignaziori esan zion: Konfesio au zure pekatuena izan ezta, ezpada nere kulpena.

        Jainkoagana biurtu nai det, biziera berria nai det, lagun zadazu. Ignaziok Ejerzizioak eman, da Santu bat konfesore ori egin, da Santuaren adiskide txit estimatua beti izandu zan.

        Onela beste konfesore asko Jainkoarentzat betiko irabazi zituen.

        Paris-ko Dotore famatu bat Ignaziok Jainkoarentzat nai zuen; da onen graziaz armatu, ta beraren etxera joan zan. Dotorea trukoetan jokatzen arkitu, ta jolasean takoa Ignaziori eskeñi zion. Santuak beñ da berriz esan zion: takorik bere bizian artu etzuela.

        Baña aren leia ikusi, ta: ordu onean joka dezagun, esan zion; baña galtzen duanak ogei ta amar egunean bestearen gustoa egin bearko du. Bai, esan zuen, eta biak jokatzen asi ziran: da Ignaziok eskurik utzi gabe irabazi zion.

        Santuak orduan Dotoreari ogei ta amar eguneko Ejerzizioak eman ziozkan: da joko, milagro ta Ejerzizioen marabillak ikusi ta guztia Jainkoarena gelditu zan.

        Gero esan oi zuen: iñoiz ere baño geiago irabazi zuela, Ignaziorekin bere ditxaz jokoa galdu zuenean.

        Paris-en ondoan gizon galdu bat txit gaizki bizi zan: onen amanzebamentua txit agiria, ta iñork ezin kendu zuena zan.

        Baña Ignazioren zeloak erremedioa billatu zuen.

        Enbra gaiztoarena joateko zubi bat igaro bear zuen, ta neguaren biotzean ibaia jelaturik zegoen. Gizona joateko orduan Ignaziok, soñekuak kendu, ta ibaien sartu, ta gizona sentitu zuenean beste munduko baten gisa, deadarrez asi zan: gizon galdua, nora zoaz? Infernura. Bada Jainkoa galdu nai badezu zoaz, zoaz. Baña zure erremedioa ari eskatzen, ni emen egongo naiz. Ignazioren zelo irazaki ura an ikusi ta gizon tristea, okasioa sekulako utzi ta egiazko penitenzia egin, da bere ditxa andiaz Santuaren adiskide andi betiko gelditu zan.

        Munduko miserien artean gizon pobre bat, desesperatu, ta nola bere burua urkatzera zijoan Jainkoak Ignaziori errebelatu zion.

        Onek diszipulo bat aren ondoren bialdu, ta modu onean nola dibertitu bear zuen, esan zion.

        Biak beren penak kontatzen zeudela Ignazio allegatu, ta bata ta bestea Jainkoaren konfiantzaz ta zeruko konsueloz bete zituen. Diszipuloa irabazia zegoen; ta beste tristea bere pekatuen damuz ta neke guziak Jaunaren izenean ondo eramateko gogo biziarekin kontentu etxera biurtu zan.

        Onela Paris-en egin zituen marabillakgatik Dotore Peralta txit jakintsuak esan oi zuen: An berak ikusi zituen milagroak beste gabe Ignazio kanonizatzeko asko zirala.

        Sei urte bezala Santo Domingoko Kolejioan Teolojia ikasi, ta Jainkoaren gloriarako bear bezalako Ministro kabal egin zan.

        Bere sei Lagun santuak Maisuak ziran: oien Bizitza ta Marabillak emen kontatzea gauza txik alegrea, baña txit luzea litzake: argatik Santuari jarraitu nai diot. Zeruko sei lagunak Teolojian, Ejerzizio, ta beste obra santuetan Maisu egin ziranean, Ignaziok argi dibinoz beterik, biotzetik eta luzaro orazioa egiteko esan zien. Orren ondoren Jainkoaren borondatea agertu zien, da nola bere gloria andienerako eskojituak zeuzkan: munduaren salbaziorako señalatuak bezala, Apostoloen gisako, ta Jesu Kristoren antzeko biziera berri bat artzeko. Jaun au Aita Eternoak guzien ejenplar bizia bialdu zuela: ta gure indar gañeko azaña bazan ere, beragan konfianza osoa zeukanak, edozeñ marabilla erraz egingo zuela. Orra, zuen artean argalena ni naiz; baña nere Jainkoarekin batean, dan guztia erraz egin uste det.

        Ignaziok onela gauza dibino asko esan, ta Lagun santuak Jainkoaren amorez irazaki, ta batetan erantzun zioten: amore onez, ta biotz osoaz, berak nai zuen guztirako txit prest zeudela.

        Apostoloen gisa, biotz bat Ignazio, ta ditxazko bere Lagunak egiñik beren Ejerzizioetan Espiritu Santuaren su, ta garrak txit argitu ta berotu zituzten. Andik bereala Zeruko Jesus-en Konpañia lurrean jasotzeko, ta Erlijioko botoak berari egiteko deseo biziak artu zituzten.

        Sakrifizio andi onetarako Abustuko Ama Birjiñareñ egun gloriosoa, ta Martirien, Paris-en ondoan dan Ama Birjiñaren Eleiza señalatu zuten.

        Ara egun solemne orretan joan, da A. Fabro sazerdotearekin guziak konfesatu ta onen Mezan Ignaziok, Xabier-ek ta besteak Botoak egin, da komulgatu ziran: da urrengo urte bi aietan, egun, da leku artan bertan Ama Santisimaren onran sakrifizio ori berriro egin zuten.

        Ama maite onen besoetan Semearen Konpañia an jaio zan; an azi, ta bizi da. Eztizko aren amore gozo bat Ignazio ta bere Lagunen biotzetan josia zegoen ta beren obretan, Libru, Dotrina, Sermoi ta Milagroetan ala beti ikusi da. Egun andi ori guzia Martirietako Ama Birjiñaren Eleizan da mendian igaro, ta Ignazio bere lagunakin zeruan bezala bizi zan.

        Baña beste leku guzietan bezala, emen ere Ignaziok persekuzio gogorra igaro zuen.

        Alere Jainkoak txit konsolatu, ta bere etsai salatzalleai pozik aurrea artu zien. Paris-ko Inkisidoreagana, bera joan, da Ignazioren biziera ta Ejerzizioak txit kontuz, ta estu esaminatzea, Santuak eskatu zion. Inkisidorea guziz ondo informatu zan: da Ignazioren inozenzia kulpagabea mundu guziari agertu zion, da onraz, da alabanzaz beterikako testimonio firme bat, beak bezala, etsaien kontra eman zion.

        Ignaziok agiri andi au, besteak bezala, kontuz gorde zuen, ez bere, ezpada Jainkoaren onragatik, eta aren Ejerzizio dibinoak ta dotrina mundu guziari libreago ta seguruago erakusteko.

        Egia onela agertu, ta Ignazio, ta bere Lagunak mirarizko animen egarria beren Ejerzizio, platika, ta ejenploetan erakusi, ta Jainkoaren frutu ugaria ateratzen zuten. Denbora onetan Jainkoak bere Ignazio maitea, beste persekuzio gogor, ta bere penitenzia, ta obra santuen artean, bere eskutik erregalatu nai izan zuen.

        Estomagoko alditxar, ta miñ, edo oñaze bizi batzuek eman zioten: txit estutu, ta argaldu zuten. Jainkoak ala nai, ta Medikuak erremediorik arkitzen etzuten.

        Azkenik, bere borondatearen kontra bazan ere, Paris-tik irtetera, ta leku aldatu, eta bere aire nataletara biurtzera obligatu zuten.

        Medikuen ordena estu ta Lagun santuen erregu poderosoai obeditzeagatik, bere Azpeitira len baño len etorteko animoa artu zuen.

        Bere Seme maiteak utzi bearra, neke, ta miñ andia zan; baña bere borondatea baño Jainkoarena naiago zuen. Bere gaitz, ta nekeen artean bere oriek konfianza osoaz Jainkoari, bere Biotzean, edo amorio santuan firme ta sendoro gordetzeko agindu ziozkan.

 

aurrekoa hurrengoa