www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SARRERA

 

        Santurik señalatuenak munduan agertu baño len, Jainkoaren jakintasun suabeak etorkizunen berri onak aurretik bere Mandatariakin bialdu oi ditu. Santu askoren bizitzak ala diote: eta gure Konpañiako eztiran Autore andi askok Aita San Ignaziogatik ori bera diote: eta mirarizko Profezia eder asko Ignazio, ta bere Konpañiagatik klaro esplikatzen dituzte. Tarragonako Konzilio sagradu batek zion, bere profezietan San Joanek dion Aingerua, Ignazio eta bere Konpañia dala. Oñ bataz itxasua, eta besteaz lurra artzen zituen, zeren Ebanjelioko Dotriña itxasoak igaro, ta mundu guzian Jesuitak predikatuko zuten. Santo Tomas Aingerua, eta San Bizente Ferrer Apostoloak, ori bera aditzera eman zuten.

        Orañ bosteun edo geiago urte da, Abad Joakin famatuak ori txit klaro ezarri zuela: Ordena bat, Jesusen izenaz señalatua, Jainkoaren txit estimatua, gizon justu, ta predikadore santuena Elizan agertu, ta izango zala: eta Aita Santuari Konpañiak dion obedienziako Boto partikularra, eta gure artean ditugun Gradu guztiak Espiritu Santuak konfirmaturik, orañ diran bezala, bosteun urte da, Jainkoak erakusirik añ klaro esan zituela.— Konpañia fundatu baño len, Milanen ta Alemanian, santidade andiko bere adiskide maite biri Jainkoak txit argiro fundazio ori, edo Konpañiaren etorrera esan zien.

        Oietatik batak Aita Pedro Kanisio Beneragarri, ta Inperio guztiko Apostoloari amairu urtekoa zala esan zion: Zu, ene Seme, Jesus-en Relijio berri batean sartuko zera. Gero gure Konpañia fundatu, ta Pedro zori onekoa sartu zan, da zeruko Maisu miragarria ta ereje zakurren azote, edo mallu gogorra izandu zan. Jainkoaren onelako prodijio, ta profezia, kunpliturik orañ ikusten diran txit asko, Aita San Ignazioren Bizitzetan, txit ederki ta luzaro Autore jakiñak dakarzite.

        Asko dira oiek: orañ Santuaren Bizitza, Euskaldunak bearren dutena, Jainkoaren gloriarako asi dezagun.

 

aurrekoa hurrengoa