www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

Aita S. Ignazioren bizitza berria.

 

        Zeruronzko Ignazioren aldarte au txit miragarria izandu zan: bere Anaiak, eta besteak ondo arriturik zekusten. Aizezko munduaren onra eroakgatik onen biotza itzuturik zegoen bezala, orañ Jainkoaren gloriagatik guziz enpeñatua zegoen. Len munduaren begietarako, eder naian zankoa berdin geratzeko, tormentu andien artean bere burua martiri egin bazuen; orañ santuen penitenzia arrigarriak soseguz, ta zeruko argian irakurri, ta oriek bezala, Jesus-en amoriogatik, al zuen penitenziarik gogorrenak egiteko gogo biziak artu zituen Sendatu zanean, lurreko lengo orren billa biurtzea etxekoak nai zuten; baña Ignaziok zeruko pensamentu altuagoak beregan artu zituen.

        Gaxo zegoen artean Najerako Dukearen bisita asko izandu zituen, da ori ikusteko aitzakia artu zuen: ta orrela, Jainkoa obeto billatzeko, bere Etxe onetatik irteteko asmoan prestatu zan. Baña norako? O Ignazioren ditxa! Lenengo irteera Aranzazuko, edo zeruko Larrosarik aranzen artean dagoen ederrena, ta marabillaz beterikako, gure guztien anparo, Ama Birjiña miragarria bere Santuarioan beneratzera. An bere biotza Ignaziok eman, ta Zeruko Erregiñaren bendizio artu, bere Anaia despeditu, ta lagun birekin Nabarretara igaro zan. Emen bere Aide laztan Duke Jaunarekin atseden, ta atsegin txitez andia artu zuen; ta bere lengo kontuak gustoz igaro, ta lagun biak Etxe onetara bialdu, ta bera bakarrik joan zan. Bidean Ama Birjiñaren kontra gaizki esaka zegoen moro bat enzun ta gutxigatik ill etzuen.

        Monserrate-ren aldean, Penitenziako trajea erosi, ta prestatu zuen: gerrirako katea andi bat, arren gañerako kañamu, edo zerdazko zaku bat, alanbre edo burnizko azote bat, bordoi, ta Peregrinoen kalabaza bat: eta bere oriek agirien zituela, Santuario milagroso artara txit kontentu joan zan. Monserrateko Ama Santisimaren anparoan, fede bizi, ta biotzeko debozio guztiarekin jarri zan, ta Konfesio jeneral bat egin, da Ama Birjiñaren esku preziosoetatik Serre Dibinoari bere biotza negarrez, ta amorez urturik sekulako erran zion: Ama Birjiñaren onran Kastidadezko Botoa egin, ta Peregrino pobre baten gisa janzi zan. Ama Birjiñaren aurrean Jesus-en Banderapean sartzeko, Soldadu berriaren gisa, gau artan bere armak billatu zituen, da gau guzia zutik, edo belauniko orazio, ta kolokio gozoetan igaro zuen. O zer gau argi zerukoa!

        Ignazio Jesus-en Soldadu berriaren azaña au Marzoaren ogei ta laugarrenean, 1521-garren urtean izan zan, da Ama Birjiñaren egunean, txit goiz Manresako bidea artu zuen. Nola bere soñeko berria pobre bati eman zion, an preso artu, ta gizon bat egia jakitera, lasterka justiziak bialdu zuen. Ignaziok ori aditu, ta negarrez esan zuen: Ai ene ditxa gabea! Bada pobre bati, kaltegabe, on egiten ere eztakit; bai, esan zion, pobreari nik eman diot, ta bere bidean joan zan. Monserrateko Monje santuak Kapilla eder bat Aita S. Ignaziori egin zioten, ta pauso oriek pintura preziosoetan, guzien debozioak an ikusten ditu.

        Manresako iru legoak ariñ ibilli, ta Santa Luziako Hospitalera pobreen artean ezkutaturik egotera Ignazio joan zan. Emen penitente umill baten trajean, Jainkoak zeraman bidetik, arrigarrizko penitenzia, ta mortifikazioan biziera berri bat asi zuen. Bere zaku, ta zilizio, ille nastu, ta buruagirian; oñ bata utsa, ta zapatarekin bestea, zeren sendakizun zeukan, da orrela kaleetan limosna eske asi zanean, guztiak zoro sinpletzat, begiratu ta oi dana, mutillak burla, ta iseka egiten zioten. Baña Santua pozez beterik Eleizara igaro, ta Mezetan ta Ofizio Dibinoetan sei zazpi ordu belauniko ta debozio txit andian ikusten zuten; eta benerazio egunoro andiagoa zeukaten. Jainkoaren izenean etxeetan limosna eskatu, ta pobreai eman, ta dotriña bidez erakusten zien.

        Zortzian beñ konfesatu, ta komulgatzen zan: ur, da ogi beti barau zan, ta egun bi, ta iru ezer jan gabe. Betiko zilizio, ta azote gogorraz gañera, lo gutxi, ta lurraren gañean, arri edo ol bat burukotzat zuela egiten zuen. Hospitaleko eri bakoitzean Jesukristori begiratzen zion. Ama maite baten gisa, oiak, eta beste egiteko umillenak kontuz, ta debozioaz egin, da guziak eta bakoitza egunoro serbitzen da konsolatzen zituen. Eta zenbat eriak gizatsez betiago, anbat Ignaziorentzat gozoago. Orietatik triste bat guzia usteldua, ta bere usai gaiztoagatik guzien nazkagarria zegoen: eta nola Ignazio añ txukun garbizalea izan zan, aren ustel usai gizatsak goguan jo zuen. Kontuan erori, Jesu Kristori begiratu, ta bere burua obeto benzitzeko, eriagana joan zan: txit ondo palakatu, zeruko konsejuak eman, eta konsolatu zuen: da erida ustelak garbitu, ta belauniko jarri, ta zeruko erregalorik gozoena baliz bezala zorna nazkagarri guztia bere mingañarekiñ txupatu zion. Onela bere buruaren kontra bitoria andi bat sekulako irabazi zuen: askotan gero ta gustoz ori egin zuan.

        Penitenzia izugarri, betiko ur da ogi barautzera, odolezko azote gogorrak, betiko zilizioa, ta lurrean, da lo gutxi egitea, Ignaziori gutxi zeritzan. Jesus-en Soldadu balienteak bezala pelea latzagoak, ta bitoria andiagoak billatzen zituen, ta batallako kanpora Manresatik irten zan. An zebillela, arkaitz artean berez egindako ta berariazko zulo bat topatu zuen: eta Manresako Kueba ditxazko famatua au da. An leio gisako zirritu bat zegoen, da andik bere Ama Santisimaren Santuarioa ikusten zuen. An biziera berri eklo Nobiziaduan Ignazio sartu zan.

        An orazio luze, ta penitenzia gogorrak berriratu, ta S. Antonio Andiaren gisako tentazio, ta pelea portitzak igaro zituen. An deabru ak agirian askotan tentatu, ta golpeka, ta ikara ta naigabeakin iltzeko zorian, edo itotzeraño estutzen zuten. An barrendik eskrupulo, bildur, pena bizi ta agoniako antsia illunak artzen zuten. An bere gorputza penitenzia, ta tormentuakin, orien kontra urratu, ta desegin nai zuen. An tranze estu orietan bere Ama Birjiñaren mantupera, ta onegandik Jesus maiteagana negarrez urturik biurtzen zan, ta biak zeruko konsuelo ta faborez bete, ta pelea gogorragoetarako animatzen zuten. Bitartean pena ta penitenzia geiegiak Ignaziori bere antza kendurik argaldu, igartu, begi biziak illundu, ta ondatu, ta oritu, edo ubeldu zuten guzia.

        Gaitz andi batek an eman zion, beñ da berriz iltzeko zorian jarri zan. Ignazioren Santidadea jakiña zan, da bere gaitz orretan, Santo Domingo gloriosoaren semeak beren karidade andiarekin Konbentura eraman, ta al zuten erregalo guztian sendatu artean kariñoz iduki zuten. Orien Eleizan zeruko bisita ta fabore andiak artu zituen. Beñ mezatan zegoela, Sazerdoteak Ostia goratzean, Jesus dibinoa, gloriazko edertasunez beterik agertu, ta bere amorezko Sakramentuko egoera miragarri, ta misterio eskutatuak agertu, ta erakusi ziozkan. An bertan Ama Birjiñari debozioz erregutu, ta egunoroko ejerzizio bat Trinidade Santisimoari egiten zegoela, kordegabe arreboturik gelditu zan: Iru Persona dibinoen argi txitez bizi batek aren anima bete zuen: eta letragabeko gaztea zala, Libru andi guziz miragarrri bat eskribitu zuen: Orduan Misterio orren gañean ikusi zuen argi dibino, ta izandu zuen zeruko jakindea betiko Ignazioren biotzean josi zan: Trinidade Dibinoari zion amorio paregabea Eskola orretan bizi guztian berriro irazeki ta geitutzen zan.

        Manresako arzuloan egon zan artean, jakiña da, Jesus maiteak, eta bere Amak ogeita amar edo geiago bisita luze gozoak Ignaziori egin ziozkatela. Ama Semeak batzuetan, banaka besteetan etortzen ziran. Illunze, edo Abe Marietan Jesus dibinoa, gizon egin, da predikatzen oi zebillen trajea, onela Ignazio Jesus-en Konpañia beraren antzera jasotzeko saiatu, ta egin zedin, ta bera ikusi, ta modu guztia ikasi zezan. Onela Relijio berri, Jesus-en Konpañiako traza berak erakusi, ta era dibinoa, ori, bear bezala, egiteko orduan artu zuen.

        Zeruko igoera, edo rapto orien artean señalatuena, ta munduan bear bada berriz ikusi eztana, Manresako Hospitalean Ignaziok izandu zuen. Konpletak enzuten zegoela, Jainkoak beregana deitu, ta illa bezala gelditu, ta zapatu batetik bestera, zortzi gau, ta zortzi egunean, kordegabe estasis miragarri batean egon zan.

        Orduan Ignazioren zeruko fabore dibinoak, nork esan al ditzake, Jainkoak eta berak ezpada? Jesus onak, eta bere Amak beren Ignazio Manresan txit asko erregalatu zuten.

 

aurrekoa hurrengoa