www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN §.

 

Aita S. Ignazioren eriotza santua.

 

        Jaunaren amorezko esan diran enpeño ta marabillen artean nekez txit Ignazio bizi zan, ta ezin geiago ala estutzen zan. Zer esan, edo zer egin etzekien: aren biotzeko su biziak bere zentrora igo nai zuen. Zeruko amore miñez gaxo zan, ta ill bear zuen. Lurreko destierroan zeruko libertadea nai zuen: gorputzeko karzelan kateakin preso zegoen; eta linbo onetatik Jainkoaren argi, ta arpegi ederra klaro ikustera joan nai zuen. Alere Jainkoaren borondateaz añ bat egiña zegoen, non ez ill ta ez bizi, ezpada Jainkoak nai zuena bakarrik gauza guztien gañean Ignaziok beti nai zuen. Anima gutxitan bear bada, Ignaziogan bezala pribilejio miragarri oiek biak arkitzen ziran.

        Bata: Jainkoari bere biotza agindu zion ezkero, aren begietan, ta bere santidadean, beñere gelditu gabe, beti aurrera, ta egunoro obeto, Santuak aitortu zuen bezala, zeruko bidean ibiltzea. Bestea: bere azaña, eta egiteko guzietan, Jainkoaren gusto, atsegin, edo borondatearen neurria betetzea. Ala Ignazioren amorio puru, edo nasgabearen finezarik estimagarriena, A. Lainez laztanari esan ziona zan: seguru ta bertan zerura bear zuela Ignaziok jakin, da orregatik ere Jainkoaren gloriako egitekoren bat artzea, Jainkoak nai bazuen, bere salbazioaren irriskuan bazan ere; zeruko gloria utzi, ta Jaunaren egiteko ori artuko zuela. O Ignazio bakarraren suz ta garrezko balentiarik gloriosoena! O amorio dibinoaren indar poderosoa! O desenpeño paregabea!

        Biotzen Jabe Dibinoak Ignazio-rena ondo zekuzan, eta onen pelea latzen sari, edo koroa prest zeukan. Jaunaren borondateko erlojuan ditxazko orduak eman nai zuen: da Ignazioren deia zeruan aditu zan, edo Juez justuak gloriarako sentenzia Ignazioren fabore eman zuen. Lenagotik noiz, ta nola lurreko karzelatik libratu bear zuen, zeruko berri on deseatuak artu zituen, ta biotzeko atsegiñez beterik arako sosegu andian prestatu zan. Fruta gozo txit eldu sazoirik ederrenean arbolatik erorteko zorian bezala, Ignazioren anima birtutez kargaturik, Errege dibinoaren maiean presentatzeko zori onean zegoen. Zerutarrak aren zall ziran, ta beren artean isusi nai zuten. Ignazioren peleak, balentia, ta bitoriak ikusten zituzten, ta bere meritu andien zer koroa nola prestaturik zeukan. Jesus maitearen, da Ama Birjiñaren fabore, ta erregaloen artean azkeneko gaitzak eman zion.

        Santa Teresa gloriosari Jesus bere Esposo Dibinoak gero, gure Konpañiako etorkizun, da marabillen berri onak emañ ziozkan bezala, lenago Ignaziori guziak klaro agertu ziozkan. Iltzeko gaitzak artu zuen. Azken gaitz ori Medikuak ezertan etzeukaten. Baña Ignaziok, nola goiko berri obeak, ta seguruak zituen, Aita Juan Polanco bere Sekretarioa artu, ta Jeneralak bezala, gauza guziak ederki zuzendu zituen, ta laster ill bear zuela adierazo zuen. Denbora luzean askok ziekien bezala milagroz bizi izan zan, ta begiz gero ikusi zuten Medikuen esan guziak egin, da ill arteraño obediente, umillak bezala erremedioak artzen zituen. Baña Jaunaren sierbo fiela bezala aren gloriako atsegiñetan sartzeko, Sakramentuen soñeko, edo estola janzitzeko, Eleizakoak txit denboraz artu zituen. Jaunaren eskuetan osoro jarri, ta aren pake gozoan bere orduaren begira zegoen: zeruko glorian baizik pensatzen etzuen.

        Santua txit argala sentitzen zan, da nola zeruko orduaren berri ziekien, iltzeko bezperan Sekretarioa deitu, ta esan zion: Maisu Polanco: nere izenean Aita Santuaren oñetara zoaz; eta bere bendizio, ta Barkazioa neretzat, eta beste Padre batentzat eskatu, ta esaiozu: zeruan Jainkoari Beragatik obeto erregutuko diodala, lurrean beti, nere buruak aztu ta badere, egin dedan bezala. Aita Santuak Ignazio bere estimatuaren peligroagatik txit pena andia artu zuen: eta Polancori bientzat Bendizioa eman zion. Bigarren ori uste zan, Aita Lainez izango zala; bada gaizki; ta txit estu zegoen; baña ori etzan, baizik Aita Dotore Martin Olabe, orduan sendoa bazegoen ere, laster ill bear zuena. Ignaziok ori zerutik ziekien. Dotore onek Ignazio pobreari Alcalan lenengo limosna eman zion, ta laster zerura joateko, Santuak lagundu, ta atea idiki zion: andik amazazpi egunera Santuaren ondoren zerura igo zan.

        Zeruko fabore, ta rebelazio oien artean txit beregan, ta barrenkoi zegoen Ignazio, edo munduan ezpazegoen bezala zeruan bizi zan. Jesus ta Ama Birjiña bere anparo bakarra zituen, da besteren bearrik etzuen. Bakarra, ta isilla gizonen ustean; baña beti bere Jainkoagan ditxa ta erregaloen artean zegoen. Zer Ama Semeen bisitak, oitu nola? Zer kolokio dibinoak! Jauna esaten zion: nik lurrean zer egiñik eztet, zeren Zu bakarrik nai zaitudan. Ez lurrean, da ez zeruan, nik zer det, Zu baizik, zer deseatu? O Jauna! ta mundu guztiak Zu ezagutu ta amatu bazindu! Zure amorioa indazu, ta orrekin kontentu, ta txit aberats izango naiz. O nere Jesus, nere amore guztia! Zure onra, zure gloria, zure amore Santua beti nai det. Zu bakarrik amatu nai zaitut; eta amorio onen beste pagurik, zure amorio baizik nai eztet. Zure eskuetan nago, Zuk nai zunean emendik joateko. Konpañia santu au ezta nerea, ezpada zurea: au, ta nere Seme santuak zure kontura lagatzen ditut. Orien anparo dibino bakarra Zu zera. Ni beti emen ezin nagoke. Goazen bada, Jauna, goazen zure arpegi ederra ikustera.

        Onela Ignazio Jainkoagan guztia sarturik zerurako prest zegoen. Bere soseguan, Aita Polancori iltzeko ordua laster zala adierazo zion: da mandatu bat emanda onek esan zion: Aita ta ori gaur edo biar. Eta Santuak: zenbat lenago, anbat obeago. Penaz beterik Polancok esan zion: Ai bada ta onen laster Aita? Santuak: Bai ene seme: Jainkoak ala nai du, ta nik ere bai: joan bear det. Alere laster iltzeko señalerik etzala Medikuak zion, ta gau artan Polanco bere gelara, ustez seguru joan zan. Urrengo ostiral goizean Santua ikustera joan, ta iltzeko zorian arkitu zuen. Padre batzuei lasterka deitu, ta kandela bedeinkatua Santuak eskatu, ta eziorik bere eskuan zeukala, begiak zerura altxatu, ta Jesus onari begairatu, ta Jesus, Jesus; esanaz bere espiritua Jesus-en Biotzean sosegu eder, ta pakezko amorio santuan betiko eman zion, Jesus bere agonian bezala, Ignazio isillik bakarrik ikusi zan.

        Iñori egitekorik eman gabe, Jesus onaren antzera ta onen Biotz, ta borondate osoan ezkutaturik, umildade, ta modestia miragarriena bere lagun zuela A. S. Ignazio iltzan. Bera glorian sartu zan puntuan, zerutik lurrean egin zuen lenengo prodijioa izandu zan, bere Konpañia-ren Boloniako Ongille bat, edo Margarita Grillo, Andre prinzipal, txit jainkozkoa bisitatzea; Au goiz artan lotan zegoela, ots andi bat sentitu, ta esnatu zan, ta gela guztia zeruko argi ederrez bete ikusi zuen: Gloriazko resplandore, edo edertasunaz janzirik Aita S. Ignazio agertu, ta txit klaro esan zion: Margarita zerura noa ni ta nere Konpañia zure kontura. Au esan, da Ignazio desagertu, edo ezkutatu zan. Margaritak zeruko konsueloz beterik kontu eman zuen: ta apuntatu ziran señale guztiak Santuaren ill berriarekin lakin, da ikusi ziran. Aita Bobadilla kalentura gaizto batzuekin txit estu arkitzen zan: da Aita S. Ignazio ill zan oieronz arrimatuta bertan libre, ta osoro sendaturik gelditu zan.

        Aita S. Ignazio zerura joateko, ezkutuan umill, da ixill egon bazan ere, Jainkoak bere gloriarako, Stitoriak diotenez, gloria andian, ill da bereala agertu zuen. Kardenal Taurasio, ditxa andiaz, Santua il zanean onen gelan arkitu zan, da Erroman alde guzietatik ospe, edo fama banatu zan. Aita S. Ignazio begiak itxi, ta Semeak negarrari eman zioten, penaz batetik, emezurtza tristeen gisa, eta pozez bestetik, alako Aita amorosoa, ta Bitarteko añ poderosoa zeruetan zeukatelako. Gorputz santua idiki, ta Anatomistak arriturik geratu ziran. Gibela arri leor gogor bat egiñ ikusi zuten, da orren zañean iru arri zeuden: urdalla, ta estomago guztia betiko bere mortifikazio gogor, ta tratu gaistoakin, txit estutua, edo zimurtua: milagro zala bizitu zala esan zuten. Ori lenagotik Egiak, eta beste askok ziekiten. Aita Jainkoak bere mirarietarako aren bizia gorde zuen. Aita S. Ignazio irurogei ta bost urtekoa ill zan, edo zerura joan zan.

        Erromako jendedi andiak, Kardenal, da beste prinzipalak Gorputz santua yeneratzera zetozen: Erlikia estimatutzat aren gauzak batak, eta besteak artzen zituzten. Gorputza txit nekez gorde, edo libratzen zan: deboto guzienzat egun bian agirian egon zan: ziranak Santuaren gauzaren bat, edo ari ikutua zeramaten: argatik ainbeste munduko lekutan Erlikiak oi dira. A. Palmiok Jainkoa alabatzeko Ignazioren birtuteen gañean Sermoi eder bat egin, da Gorputz santua debozio geiegiak puskatzeko peligroagatik, bere soñekoakin kaja batean, Aldare nagusiko Ebanjelio aldean orduan paratu zan. Kardenal Belarmino, ta Baronio, ta onen Maisu S. Felipe Neri askotan Ignazioren sepulkrora etorri oi ziran. Arrezkero Kolateral berri, edo Aldare partikular, Erroman omen dan ederren da baliosoena Aita S. Ignaziok du: aren Gorputz estimatua an beneratzen da. Jaiotetxe onetan, gauza andi ta preziosoa bezala Eskuko beatz bat Santuaren Biotzean, da txit ederki apañdua Kapillan daukagu.

        Emen Loiolan Ignazio jaio zan lekua bezala, Erroman zerurako utzi zuen, edo iltzan gela, Oratorio eder egiñik dago. Jainkoaren adiskide maite erregalatu batek Gorputz santua aldatu bear zan bezperatik, aren gañean Aingeruen musika txit suabe bat, eta kanta gozoak enzun zituen: gau artan, da urrengo egunean, Gorputza bere Aldarean paratu zan artean, Jaunaren, da Ignazioren alabanzak kantatzen Aingeruak egon ziran. Gero izar eder guziz argiak Gorputzaren gañean ikusi ziran. Jesus maitearen Obiagatik Isaias Profetak esan zuen, Gloriosoa izango zala: Et erit sepulchrum ejus gloriosum. Pribilejio ori bera Jesus onak bere Ignaziori eman zion. Nongo Erregeren sepulkrorik zeruko Izar ederrakin apañdurik, Aingeruen musika, ta betiko milagroz onraturik, Santuarena bezala munduak ikusi du? Onek bere eriotza ezkutatua nai izan zuen: Jainkoaren gloria ta bere umiltasuna beti billatu zuen. Orregatik zeruak bere argi ederrak irazaki zituen, Ignazio nor zan, ta onen gloria, ta alabanzak mundu guziari klaro erakusteko.

        Loiolako Aita S. Ignazio nor, edo nolakoa zan, jakin nai badezu: galde S. Felipe Neri bati, S. Karlos, edo S. Franzisko Sales bati: galde Santa Teresa, ta Santa Magdalena bati: galde gure Españako Maisu miragarri Santu, Juan de Avila, ta Luis Granada, Konpañia ezkero izandu diran Santu, ta Erlijioetako Autoreai. Galde Aita Santuai, Kardenal, da Obispoai: Galde Erregeai, ta Erreinoai ta Ignazioren marabillak, eta alabanzak kaburik eztuela, klaro ikusiko da. Orregatik, Erromak bear bada ikusi duen solemnidaderik ederrenarekin, S. Isidro Atxurlariaren Bizitzan kontatu degun bezala kanonizatu zan. Azkenik galde Isabel Pobar Beneragarriari: Aita San Ignazioren txitez biotzetik debota zan au: Santuagandik nai zuen guzia alkanzatu oi zuen: Onek Kalatorasko Santo Kristo milagroso guziz famatua ikusteko, ta adoratzeko deseo biziak zeuzkan. Iñolako moduz ezin ori bere senarragandik logratu, ta bere San Ignazio maiteagana biurtu, ta beste faboreen artean konfianza guziaz eskatu zion, arren Santo Kristo ori beneratzeko grazia edo bideren bat eman ziozala. Orduan A. S. Ignazio zerutik etorri, ta txit glorioso, ta amorosoa bere aurrean ikusi zuen, da puntu artan bere gelatik Kalatorasko Santo Kristoaren oñetara aldatu zuen: orduerdi bat, Jaun Soberanoa adoratzen, ta Jesus-en Biotzeko odola, ta erregaloak gustatzen an iduki zuen: ta Santuak Jaunaren gloriagatik Isabel ditxosa oni egin zion mirari onegatik, Kalatorasko Jaun dibinoaren benerazioa, ta amorioa txit geitu zan.

 

aurrekoa hurrengoa