www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO §.

 

Aita San Ignazioren Jaiotza ta Aziera

 

        Azpeitiako Seme, ta Seme askoren Aita S. Ignazio gloriosoa, Jainkoaren gloria andirako, beraren milla, ta lareun, da larogei, ta amaikagarren urtean jaio zan, Loiolako Etxe onetan, ta len esan degun leku, edo gelan. Ignazioren gurasoak jakiñak dira. Beltran Ibañez de Loiola Palazio onen jabea, Aita; eta Ama D.ª Marina Saez de Likona Balda, Azkoitiko alaba, izan ziran. Oiek seme ta alaba asko izandu zituzten: da Semeen artean Ignazio azkenekoa izan zan: ala txikiena bezala, kontu ta kariño geiagorekin beren ori azi zuten. Ignaziok aurra zanetik, ta gero are geiago Jainkoaren doai on asko, ta munduarekiko prenda señalatuak agertu zituen: guziak txit nai zioten. Bizia ta alaia, ezertakoa, edo guztiarakoa zan, pensamentu altu ta inklinazio nobleetakoa zan, eta orregatik guzientzat txitez egokia, grazia onekoa ta estimatua.

        Arebalo, Gaztelako erri batean Izaba Beneragarri bat D.ª Maria Gebara bizi zan: onek Ignazio ondo azitzeko, txikitatik bere kontura artu zuen. Jainkozko Andre onen mendean txit aurreratu zan, ta berak ondo lagundu, ta gizon andi gai bat Ignazio egiteko prestaturik, D. Fernando Erregearen Palazioan Pajetzat sartu zuen, Jauregian bizitzea, ta Errege Katolikoaren aldean, aren Persona serbitzea edozeñtzat onrarik estimagarriena da. Baña Ignaziorentzat ango bizitza sosegatua tormentu gogorra zan. Onen espiritu gerrazalearen su bizi, edo irazozkia geldirik ezin egon zan. Gogoangarriak izan ziran anziñako Asaben azañak, Etxe señalatatu onetatik zazpi Anaia baliente Errege serbitzera batetan irten ziranean. Ignaziok gogoan zeuzkan, ta bere ustez oriek baño abentajatuago izan nai zuen.

        Soldadu baliente, ta Kapitan famosoa izateko gogo bizia erakutsi zuen. Ala Najerako Duke D. Antonio Manrique, Prinzipe baleroso, Ignazioren aide ta adiskide estimatuaren konsejuz, Arte militar, edo gerretan bear diran lezioak ikasten asi zan. Soldadu desgarratu, lotsa ta bildurgabe urratuen artean sartu bazan ere, Ignazio bere inklinazio onakin beti prestua izan zan. Fede, ta Erlijioko pensamentu altuak bere biotzean zeuzkan, ta obretan erakutsi zituen: Jainkoaganonz egiazko piedadea: Meza, ta Sakramentuen erreberenzia, Sazerdote, Eleiza, ta gauza sagraduen errespeto nobleak. Paketsua, ta pakezalea zan: nola biotz garbi prestua, ta guzien onerako, grazia guztiz egokia zuen, besteen aserreetan Soldaduen artean pakeak erraz, ta guzien gustora egin oi zituen.

        Ama Birjiñari ta S. Pedro Apostoloari Ignaziok zien debozioa gero ondo erakusi zuen, eta biak ondo pagatu zioten, esango degun bezala. Bere balentia beti prestua, bear zanean, ondo argiro, ta biziro bestek ez bezala, agertzen zuen. Beñ batean prestuez batzuek Sazerdote Jauni bat tratu txarrean errespeto gabe zerabiltela ikusi zituen. Baña Ignaziok ezpata arin aren defensan atera, ta onra andi, ta esan al baño animo guziagorekin guzien kontra asi zan, ta kalea bete gizon berak bakarrik ikaratu, lotsatu, ta igeska andik bialdu zituen.

        Onetan Najerako Dukea, Panplonako Birrei, edo Kapitan Jeneral zala, Ignazio bere estimatua suak eta garrak zeriozkala, Panplona-ko gerra bizian, Franzesen kontra defenditzera, joan zan. Gero Gazteluko murruan, Leoi baten gisa lagunak animatzen, ta lazki peleatzen ari zala, ala bear edo Jainkoak ala nai, ta bala baten golpetik, bernaiz bata puskatu, ta bestea gaizki eritu, ta illa bezela Ignazio erori zan, da orduan Franzesak Gasteluan bereala sartu ziran: da an jende gutxirekin añ portizki peleatzen puntuan ikusi; ta arriturik gelditu ziran. Aren noblezia, ta Birreiaren Aidea zala jakin zutenean, kontuz eta txitezko estimazio andiaz artu, ta beren Osagilleak ekarri, ta kuratu, ta erregalatu zuten.

        Ignazio balientea sendatzen asi zanean, litera batean gizonak kontu ta errespeto guziarekin onara ondo ekarri zuten. Bere etxe onetan, orañ iru Aldareak Kapillan dauden leku edo aldean, luzaro oiean egon zan. Paskua Espiritu Santu bigarrenean, Maiatzaren ogeiean, da 1521-ren urtean zeruko golpe ta abiso au Ignaziok artu zuen: onen debotoentzat egun ondo señalatua: bada Santuaren egiazko ditxak ortik asi ziran: ala zerutik jatxirik Ignaziok bere Seme bati esan zion: egun ori benerazio andian gorde zezala beti, zeren bere biotza orduan Jainkoari eman zion. Panplonako Gazteluzar, Santua erori zan lekuan Eleiza eder bat egin zan, da Kolejioak urtero an festa solemne bat Santuari, sermoiarekin egiten dio.

        Tormentu gogor asko Ignaziok oian igaro zituen: txit gaizkitu zan, ta iltzeko bezala Biatiko santua artu zuen. San Pedroren bezperan, gaur, au eskribitzen dedan egunean bezala zan, Eleizakoak Ignaziok artu zituenean: gaitzarekin txit estu zegoen. Baña nola S. Pedrori debozio andia zion, ta Apostolo santuaren alabanzan Poema edo Libru bat atera zion; orañ bere estuenean amorio ori pagatzera, zeruko Mediku S. Pedro Ignazio bisitatzera etorri, ta sendatu zuen. Santuen Bizitza, eta penitenziak irakurri, ta oriek imitatzeko, ta Jainkoa egiaz billatzeko deseo santuetan txik irazeki zan. Baña gogo bizi orien artean, bere argaltasuna ezagutu, ta pekatarien Amagana biotz guztitik biurtu zan.

        Gau batean jaiki, ta Ama Birjiñari bere anparoa eskatzen zegoela, zeruko Erregiña besoetan bere Semea zuela, etorri zitzaion, ta luzaro Ignazio berea erregalatu, ta Jesus bere Semearen amorean irazaki zuen. Orduan goi artan zer igaro zan, berak dakite. Erregalo ta fabore oiekin Ignazio zerutar gaia, edo Santu andi egiteko bidean txit gogotik sartu zan.

        Ignazio orazioan Ama Birjiñaren eskuetatik Jainkoari bere biotza eskeintzen zegoela, Etxe au bera baletor bezala, ots izugarri bat izandu zan, ta Santua zegoen gelan, ormak eta bidrierak urratzeraño sentitu zan: eta orañgo zarren denboraraño señale oriek Etxe santuan erakusten ziran. Ots andi orien artean Ignazioren igesi deabrua joan zan, ta Santuari arrezkero, lurrean zuen bere etsairik andienari bezala beti begiratu zion.

 

aurrekoa hurrengoa