www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN §.

 

A. S. Ignazioren obra miragarriak.

 

        Amorezko su Dibino bat, guztia erre, ta konsumitzen duena da Espiritu Santua. Amorio eder ori Ignazioren biotz andian ezin kabitu, ta gañez eragiten zion, da Jaunaren zelo biziak, munduko lau parteetan banatu, ta sugar orietan anima guztiak erazaki, ta zerurako irabazi nai zituen. Erroman Ejerzizio santuakin Jaunik prinzipalenetan berak atera zituen frutu ugariak banaka esateak kaburik eztu. Emendik berak, eta leku guzietan bere Seme Santuak Sakramentuen usuera; zortzian beñ konfesio ta Komunioa sartu zuten; zeren Sakramentuen Iturri Dibinoan animak garbitu, ta salbatzeko bide segurua, ta bentajazko grazia artzen zuten. Emendik konzienzia gauoro, edo egunean bi bider kontuz esamiñatzea: Libru santuak irakurteko afizioa, edo lezio espirituala: orazioa egunoro, ta limosnak egitea: miserikordiazko obretan pobreakin jarduteko debozioa, ta guztiak beren estaduko obligazioai ondo begiratu, ta zuzen ibiltzeko, ta bere kargukoak erabiltzeko gogo santu eragilleak.

        Ignaziori, dio Eleiza Santak, zor zaio Jaunaren Etxe, edo Tenploetako aseo, edo garbitasun eder, ta apañdura, mirarizko ondasunetan geitu, ta erri guzietan aurreratu dana. Gure errri oietan, bear bada iñon ere baño geiago, Jainkozko prodijio au ikusten da Eleizetan, plazetan, kanpoetan, gure fede, ta lege santuko Dotrina txiki ta andiai erakasi, ta guzien biotzetan josi naia, Ignazioren enpeñorik nobleen, da agiriena beti izandu zan. Orañ ere gure Aita Jeneralen enkargurik estuena betiro ori bera da. Animen gose, ta egarri ezin ilko dan au Ignaziok len lurrean, da orañ zerutik bere Semeetan berdin bizierazotzen du: Jende nagusi, edo Etxe andietako Seme noble, edo gazte gizagaiak ondo azi, ta ezitzeko, ta Jaunaren bildur santuan, estudio, letra, ta dotrina guztian ondo erakasiak irteteko, Ignaziok Eskola publikoak Kolejioetan idiki zituen, ta oriek gobernatzeko zeruko Erreglak eman zituen.

        Kolejio Romanoa, mundu guzian agitz famatua, denbora orretan asi zuen, da jakinsu guzien Eskola izandu da: Latiña, Griegoa, Hebreoa, Retorika, Filosofia, ta Teolojia txit ederki an ikasten oi zan. Orren ondoren Kolejio Jermanikoa Ignazioren biotzeko joia txitez preziatua, ta Alemaniako erejia guzien erio gogorra, Jaunaren onrarako jaso zuen. Munduko Andre galdu, edo gaizki ezkonduentzat, eta galtzeko peligroen artean zeuden Donzellentzat, guzien animak seguratzeko Etxe sagradu, edo Konbentu bi jaso zituen. Umezurtza triste, ala neskatxa, nola mutillentzat beste bi, ta Katekumeno, edo kristau berrientzat beste bat. Misio santu jakiñaz gañera, Karzelak, eta Hospitalak ikustatzea: tristeak beren penetan konsolatzea, konfesatzea, ta ondo iltzen laguntzea Ignazioren gloria bizia zan. Jainkoaren onra, ta animen onerako Obra miragarri oiekgatik Ignaziok persekuzio, ta neke gogorrak eraman zituen. Gure Eleizetan ainbeste Kristau on zortzian beñ komulgatzen ikusi, ta Ignazio ta bere Semeak persegitzeari Erroman eman zioten. Jesuitak erejeak zirala predikatzen zuten. Baña Aita Cristobal Madrid jakinsuari Dotrina eder seguruaz beterikako libru bat eragin zion, ta Santuak publikatu zuen, nola Apostoloetatik Eleizaren asierako fielak askotan komulgatzen ziran. Santu askok, guzien Maisu nere Santu andi S. Agustin gloriosoarekin ori bera erakusten dute: eta Kardenal Baronio andiak gure Eleizan ainbeste Kristau on komulgatzen ikusi, ta Resurrezioko etxea deitzen zion, zeren komulgatzeko uso santua, denbora luzean illa bezala egon zana, gure Eleizetan piztu edo berriotu zan. Milagro au Ignaziori zor zaio.

        Aita Lugo Kardenal, Maisu txit famatuak kontatzen zuen Santa Teresari Jesus bere Esposo Dibinoak egin zion erregalo, edo Bisio ikusgarri bat. Au eskribitzen nagoen egun solemnea Korpus eguna da. Santisimoaren onelako Korpus egun batean zeruko ateak erdiz erdi Jaunak Santari idiki ziozkan, da ango gloria bizian Korpus Kristiko Prozesio guziz miragarri bat ikusi zuen. Aingeru, ta Santuen koru ederren ondoren, Palio guztiz prezioso bat gañetik zuela, Sazerdote Majestade guziaz apañdua, Jaun Dibinoa bere eskuetan zeramatela, eta Ama Birjiña aldean zuela, ikusi zuen. Santa zoraturik bezala begira zegoen, eta Aingeru batek esan zion: ditxazko Sazerdote glorioso ori A. S. Ignazio da: onra señalatu au gaur ematen zaio, zeren Santisimoaren amorioa ta Komunioren usuera bizirotu ta piztu zuen. O Zerutar guztien arteko Ignazioren gloria ta pribilejio bakarra! O Jesus Sakramentatuagandik iges dabiltzanen desditxa lastimagarria! Gure biotzean sartzeko amorez, gau ta egun gure begira Aldarean dago: ta Kristau asko añ itsu, fede, ta lege gabeak izango dira non Jesusen Biotzeko amorioaz, ta bere on guztiaz azturik orrenbeste bider komulgatu bear eztala esango dutenak. O zer fede illa, ta amorio otza! O zer kristau esker gaiztokoak!

 

aurrekoa hurrengoa