www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN §.

 

Jainkoaren da Ignazioren arteko
amorezko enpeñoa.

 

        Jaunaren konseju dibino, ta Probidenzia alto ezkutatuak Ignazio Aingeru baten gisa señalatu zuen, ta bere gloria, ta atsegiñik andieneko enkargu berriak eman edo agindu ziozkan. Obra andi oietan Ignazioren fineza prestuak bear bezala jardun, da guziai kobru emateko argi eder, da rebelazio klaroak emanik, lendanik Jaunak erakutsi ziozean Jesus maitearen izenean, mandatu dibinoak ongi egiteko, zer neke andiak eraman bearko zituen adierazo zion. Gizon argal bakar batentzat azaña latzak, ta indar guzien gañekoak, baña beraren graziarekin Ignaziorentzat guziak errazak ziran: ala onen espirituko balentiak aize galantarekin guziai kabu eman, da Jesus-en borondatea beti egin zuen.

        Enpeño txitez estuan amorio dibinoak Ignazio sartu zuen, Berariazko argi eragilleak Jaunaren Ontasun fin gabea, ta Ignaziorekiko amore, ta faboreak ondo ezagutuak zeuzkan: ori mundu guziari beren animetan sartu, ta betiko josi arteraño, zer egin etzekien. Arri edo alzairu guztiak baño gogorrago ta fiñago Ignazio izandu zan. Jesus-en amorioa ondo ikusi, ta munduko tormentu, ta penak eramatea, aren biotz leial prestuarentzat guztia ezer etzan. Zertako argi, ta abiso dibinoetan lenagotik neke gogor orien barri ondo ziekien; baña orregatik ere aren amorioa guztirako prest zegoen: ala pobreza, goseak, egarriak, biajeak, nekeak, izerdiak, testimonio falsoak, afrentak, burlak, infamiak, lotsak, karzelak, kateak, ta eriotzarañoko eraman zituen golpeak ta tratu gaiztoak, batere ikaratu, edo atzeratu etzuten. Trabaju oriek guztiok Ignaziok igaro, ta andiagoen egarri biziagoa zeukan. Aren pena guzien andiena zan, Jesus bere Jabe bakarra mundu guziak Santuak nai zuen bezala ezagutu, ta amatu bearrean, ofenditurik ikustea.

        Ignazioren desenpeño noblea onela izandu zan. Baña arentzat ori guztia zer zan? Gutxi edo ezer ez. Bada Jainkoaren enpeñoak estuago ziran, ta ezin geiagoraño estutzen zuten. Bere Jesus maitearen Biotzeko Ispillu dibinoan bere burua, edo anima ikusi, ta ondo ezagutzen zuen. Aren Milizia sagraduan lazki peleatu bazuen ere, Jaunari zor zionaren aldean, zer zan? Infernu guziari, munduari, ta pekatuari gerra bizia ainbeste urtean egin ziela, ta orien damu gorrian bere Semeakin beti egingo ziela, ikusten zuen. Orregatik San Pablok bezala, baziekien Bitoria orri zegokion justiziazko Koroa soguru zeukala. Beste aldetik Jaunaren esku liberaletik bere animan, da ainbeste doai, ta faboretan artu zuen sari ugaria begiratu, ta bere esker oneko biotza txit lotsatua geratzen zan.

        Zeruko fabore estimagarriz betea zegoen: Ignaziok, eta bere Konfesoreak zioten, orien milla partetatik bat ezin esan edo konta zitekeala. Ainbeste urtean, Etxe santu onetatik asi, ta ibilli zan leku guzietan, da ainbeste urtean, Ama Birjiñaren, da onen Seme dibinoaren, ezin kontatu ala fabore, ta erregalo, agiri, edo aparizio: ainbeste zerurako igoera, arrobo, ta estasis: ta zortzi egun osoetako rapto miragarri jakiña, ta aren gisako beste asko: ainbeste profezia, promesa, ta milagro: Zeruko glorian betiko sartu baño len, lurrean deseatzen zituen iru fabore prinzipalak, Ejerzizio santuak Kristoordeakontzat kanonizatuak, bere Erregla santuak egiñak, bere Konpañia, ala Jainkoaren aoz, edo Aita Santuak, nola Trentoko Konzilio osoan Espiritu Santuaren argiarekin konfirmaturik zekuzan: Erregalia bakarra: bada beste Relijio santuk orrelakorik duen eztakigu.

        Ignaziok bere Seme santuak ikusten zituen munduaren lau parte, ta urrutietan egaka, edo milagroz bezala sartu, ta Jesus-en Izen adoragarria, ta onen fede, ta lege santua erakusten, ta ainbeste milloi anima, Santu Xabier-en ondoren Indietan, da leku guzietan irabazten. Jainkoak errebelatu, ta Ignaziok esan zuen, orien ondorengoak txit anima asko Jaunari ekarriko ziozkatela. Santuak ikusten zuen, zer mirarizko birtuteak ainbeste urtean beregan geitu zituen, eta guziak Jaunaren doaiak zirala: orien zimendu edo umildade ondogabea, Fede bizi, Esperanza firme, ta Karidade ederra: Jesus-en da Ama Santisimaren bere biotz guztiko amorio paregabea: gure ongilleen esker on edo agradezimentu neurrigabea: mortifikazio, ta penitenzia izugarriak, ta bere inklinazio gaiztoen kontrako, ta demonioen gañeko poderio soberanoa, deabruak esan arteraño, Ignazio baño etsai andiagorik etzutela.

        Oriekin batean, beste prodijio ezin erraz esan, edo konta ditezkeanak, ta batez ere bere Azpeitian animen onerako egin zituenak. Au eskribitzen dedan eguna Korpus biaramona da, ta erdiko kalean egun egiten dan bigarren Prozesio, ta Festa alegrea Ignazioren, edo Jaun Salomon Pazifikoaren triunfoa da. Jesus biotz guztien Jabeak bere Biotzeko Ignazio autetsi zuen, Azpeitiko pakegille, ta Santisimoaren, da Miserikordiaren debozioa aurreratzeko. Esan oi da, Santuak Erromatik Bulda bialdu zuela. Orañ Minerba, edo Sagrarioko Komunio jenerala, ta Jesus-en Biotzeko Ejerzizio debotoak, guziak egun batean txit ederki egiten dira.

        Azpeitian anziñako esana da, erdiko kalean anziñatik ziran keja, ta aserre, edo auziak Santuaren zeloak sustraietatik atera, ta kendu zituela. O Ignazio paketsu, ta Jesus Dibinoaren Bitarteko poderosoa! Iñoiz ere baño egun oietan, zure Azpeitian, da erri oietan zeruko pakearen bearrago gera. Askoren biotzetatik Jesus onaren pakea urruti dabill. Pakea bear degu; baña ez mundu ero itsuak, baizik Jesusek berak bakarrik ematen duen pakea. Guk zure etxe onetan au eskatzen dizugu: Pake santu au zuk ere Jaunari eska zaiozu, ta berak zugatik emango digu. O Jesus maitea! Zu zera gure Bidea, Egia, ta Bizitza. Bide ori, Egia ori, ta Bizitza ori, zure Pake gozoarekin bear degu, ta eskatzen dizugu. Zure Ontasunak ezin ukatuko digu: ala Erri oietako zure pakea betor betiko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa