www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN §.

 

Aita San Ignazioren biziera berriko pausuak.

 

        Munduko libru ta estudioetan baño Manresako ordu bateko lezioetan zeruko argi ta jakintasun geiago Ignaziok artu zuen, ango aizulo edo kueban. Ejerzizio dibinoak Ama Birjiña, Espiritu Santuarekiñ bere maisu zituela artu, ta Libru miragarria anima askoren salbaziorako atera zuen, da Kristau guziai Nobiziadu berri bat eman zien.

        Nere Ejerzizioen asieran bear zan diña onen gañean esan nuen. Manresako beste leku askotan zerutik artu zituen grazia argi ta faboreak beñere astu gabe bere biotzean ondo josirik eraman zituen: eta zorioneko Manresa guztian, ta angoen biotzetan josirik Ignazio betiko gelditu zan.

        Nork esan edo konta ditzake, ditxazko Manresan zenbat leku Ignaziok santifikatu zituen: zenbat espantu andiko penitenzia, zilizio, katea ta odolezko azoteakin arritu zituen? Jainkoa alabatzeko gauza da, alde guzietatik zenbat milagrozko señale, zenbat arrasto santu, bere arrobo, rapto, edo estasis luzetan utzi zituen: da Ignazioren gorputza illa bezala lurrean, eta San Pabloren gisa aren anima zeruetan Jainkoaren edertasuna an ikusten bitartean zegoen: Manresako jente debotoak, Jainkoak ala nai ta leku edo toki orietan ikusi zituzten Ignazioren fabore, mirari, ta prodijio guztiak sekulako beren biotzean josi, ta aiñ osoro, ederki gaurko egunean eramaten da ikusten dira. Zer marabilla andiagorik?

        Gure Jesus onak Jerusalengo bere pausoen memoria gorde zuen bezala, bere Ignazioren santidadezko pauso orien ta besteen memoria gozoa leku guzietan gorde du: eta Santu andien artean txit señalatua egin da. Ignazio bere Jaunaren gloria bakarrik leku ta gauza guztietan billatzen, ta bere onren igasi beti zebillen; da Jainkoaren faboreak ta gizonen onrak berari beti zerraiozkan; itzala gorputzaren ondoren bezala Ignazioren ondoren onrak leku guzietan zebiltzan. Orietatik era batera iges egiteko, Peregrino gisa Jerusalena igarotzeko prestatu zan.

        Ondo nekez ta dolorez bazan ere, bere Manresako leku santu guztietatik despeditu, ta Jainkoari jarraitzeko guziak larga zituen. Bere deboto guziak Ignazio bertan idukitzeko al egiñ guziak egin zituzten; baña onen animo firmea ta deseo santuak ikusirik, ta biderako dirua ere artu nai etzuela; beren erregu estuakiñ, gañeko zaku gogorra utzi ta oial bezatar edo merkezko sotana bat, Jainkoak daki nola arrerazo zioen. Onela kanpotik; bañan barrendik bere zilizio, ta kateak jantzirik bere erromeria asi zuen. Monserrateko bere Ama Birjiña, ta ango bere konfesore santua ikustera noizean beiñ joan oi zan, ta azken onetan bien bendizioa debozio guztiaz artu, ta Barcelonara igaro zan; eta gero ara biurtzeko bere ongilleak utzi zituen.

        Pobrea bezala limosnaz ontzi batean sartu, ta, emen zeruko platikarekin jendeen artean on asko egin zuen. Jainkoak Ignazioren amorez milagro andiak askoren fabore orain egin zituen; eta itxasoz ta leorrez Santuaren beste bide ta pausoetan ori bera beti ikusi izandu zan. Gaetako portura ondo allegatu ta andik Erromara txit nekez igaro zan.

        Izurri gogor batek Italia guztia txit estu zeukan; eta nola Ignazio bere penitenziarekin añ etxura tristekoa zijoan, errietan sartzen utzi nai etzioten, ta kanpoetan lo egin bear zuen. Bere argalez oñen gañean ezin egon, da bidean askotan erorten zan, eta nork lagundu etzuen.

        Orduan Jainkoagana biurtu, ta bere sokorruan beti an zuen. Izurri denboran Ignaziori erriari bezala askok igukoka begiratzen zion; baña alere anima askotan frutu andia ateratzen zuen. Beñ batean argalez lurrean erori, eta larri edo txit estuan zegoen. Jesus onari biotzetik otsegin, ta besteetan bezala aren Majestadea txit amoroso agertu, ta zeruko konsueloz bete zuen; da esan zion: Ea: anima zaite Ignazio: oiek baño pena ta neke andiagoak nigatik igaro bear dituzu.

        Erramu egunean onela Erroman sartu, ta amabostean an egondu zan, Aste santu, eta Paskua denboran.

        Estazioetako Eleizak ta beste debozioak fede guziaz ikustatu ta Jerusalenako Aita Santuaren bendizioa artu, ta Veneziara nekez txit ta milagro askoren artean igaro zan.

        Bidean naigabez erori ta zegoela, Jesus dibinoak jaso, ta indarsutu zuen: eta nik bidean lagunduko dizut, esan zion. Ala egin zuen: eta Santuak nekegabeko pausorik ematen ezpazuen ere, pausooro Jaunak egin ziozkan faboreak askoz andiagoak ziran. Venezian limosna eskean billatu, ta plazan Ignaziok lo egiten zuen: eta mirariz Jainkoak publikatu zuen.

        Marko Antonio Jaun poderoso, ta jakintsua baño ere santuagoa, lotan zegoela, zeruko dei bizi batek esnatu zuen, da esan zion: Ta zer? Zu erregalozko oi bigun orretan, da nere sierbo Ignazio lur gañean? Ori aditu, ta lasterka oetik jaiki, ta onen billa irten zan. Jainkoak gidatu ta Ignazio arkitu zuen: bere etxera eraman, da onra andian erregalatu zuen. Baña Santua onen igesi biaramonian andik joan zan.

        Veneziako Agintariak Jerusalen alderako ontzia amore onez señalatu zion. Turkoen bildurrak asko atzeratu bazituan ere, ta Ignazio kalenturakin bazegoen ere; Jaunaren promesetan fiatua bezala; ontzian sartzeko señalea aditu zuen bezala, oietik jaiki, ta ariñ enbarkatu ta Txiprera ta gero Jope-ko portura allegatu zan: da azkenik Jaunaren erri, edo Palestinara sartu zan.

 

aurrekoa hurrengoa