www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN §.

 

Jerusalengo Aita San Ignazioren pausoak.

 

        Palestina edo Promesako Erri Santua deritza, zeren Abran bere Adiskideari Jainkoak bere ondorengoentzat agindu zion. Esnea ta eztia zerion leku erregalatua zan.

        An Jesu Kristo gizon egin, bizitu, ill, da piztu zan: da orañ Peregrino debotoentzat zeruko erregaloz betea da. An ditxazko Ignazio fede, ta amorio biziaz irazakirik sartu zan. Jerusalen ikusi zuen puntuan belaunikatu, Jainkoa adoratu, ta lurrari mun egiñaz, negar gozoz guztia irrigabiatu zuen. Aren biotz prestua, zeru batean sartu zan, da gure salbaziozko Misterioetan Jainkoa alabatzeko prestatu zan. Pauso dibino aietan, nork esan dezake, nola ibilli zan? Zer zeruko argi, ta amoriozko sugarrak Jesus maiteak bere toki santu aietan Ignaziori emango ziozkan?

        Bere espirituan soseguz, Jainko guztia aur txiki gozo egiñik Belengo portalean jaio, ta abereen artean Ignaziok an ikusten, da adoratzen zuen, da zortzi egunekoa zala, Zirkunzizioko tormentuan bere odola, ta negarrak nola eman zituen. Andik, nekez bazan ere, Jesus maiteari bere Apostoloakin, Ignaziok berak gero gurekin egin bear zuen bezala, jarraitu zion, Jainkoaren gloria ta zeruko dotrina erakusten, Sermoi dibinoak predikatzen, milagroak egiten, da ejenplo ederrak, eta beste Sakramentu Santua ill baño len, biotzeko amore guziaz guri ematen: Penaz ta dolorezko Pasio guztiko pauso, ta Kalbariorañoko Estazioetan: Jesemaniko ortu edo oraziotik preso Anas, Kaifas, Pilatos ta Herodes-en etxeetan kaleak barrena, azoteetan, arantzazko koroakin da bere gurutzearekin, an ill arteraño jarraitu zion.

        Pauso bakoitzean Ignazioren biotza erdiratu, edo puskaturik, amorez ta dolorez urtu, ta desegiten zan. Naigabe samiñak ito, ta bazan ere batetik bestera Ignazio ibilli ta Jauna gugatik gurutzetik jatxi ta arkaitz obi, edo Sepulkro santuan sartzen ikusten zuen. An Jesus onarekin, munduarentzat sekulako illa Ignaziok bere biotza enterratzen zuen. Olibete-ko mendi santuan Jesus gloriosoa zeruetara igo zan: da Ignazio ondo kostarik bazan ere, ara iru bider igo zan; ori bera pauso guzietan, biotzean, ondo jositzeko nai zukean. An betiko egotea aren debozioak eskatzen zuan. baña Jainkoak Españan nai zuela ikusi, ta biotza an utzi, ta onara biurtu zan. Biaje guzian len joateko bezala, orañ etortzeko pausooro lurreko trabaju andiak, ta zeruko fabore andiagoak, itxasoan, da legorrean beti berekin zituen.

        Jesu Kristogan Jerusalen-en bere espirituan, lastima andian Pausoak igaro zituen gisa, orañ beregan bidean oriek iragotzen zituen. Oriek ikusi ta pobreza estua, gosea ta egarria, neguko otzak, estomagoko miñ, da argaleria Santuerentzat ezer etziran: burlak, isekak, injuria, agrabio ta tratu gaiztoenak, ta sentigarrienak geiagoren deseoakin Jesus-en izenean ixillik, baita pozik ere eraman zituen. Alere Jainkoak milagro ikusgarriakin Veneziara Ignazio biurtu zuan.

        Emen lengo bere ongille ezagunakin zerbait atseden da Genovatik Barcelona, Erri famatura igaro zan: eta bere Maisu dibinoak agindu ta bere ejenplo ta dotrinarekin anima asko irabazteko ta bere estudioak asitzeko emen gelditu zan.

        Isabel Roser, ta Ines Pascual bere lengo ongilleak beren etxe, ta maiean iduki nai zuten, baña Santua eskean asi zan: ta ala bizi nai bazuen ere, bere konfesoreak agindu zion Ines Pascual-en semearekin jan zezala.

        Pobreentzat limosna eskatu, ta ogi zatirik gogorren da beltzena gorde oi zuen. Ines-ek ori jaten ikusi ta esan zion: guzien pobreena zu izanik, besteai ogi zuri ona eman, ta zuk ori jaten dezu? Santuak erantzun zion: Ines, Jesu Kristok ogi puska bat eskatuko balizu, zuria, ala beltza emango ziñoke? Bada pobreai ematean Kristok eskatzen, da artzen du. Fede ta lege santua bere konseju ta obretan onela beti erakusten zuen.

        Gari anega batzuek asteoro Ignaziori Andre aberatz batek limosna egiteko ematen ziozkan: ogia eragin da pobreai guztiak ematen ziezten. Mirari anditzat ikusten da kontatzen zan, eskean bera zebillela Kristoren pobreai limosna egiten, nola beti bizi zan.

        Ogei ta amar urtekoa estudioan baña txit gogotik gazte, edo txikien artean, sartu zan; eta estudioetatik ateratzeko infernu guztia Ignazioren kontra jaiki bazan ere Jaunaren graziarekin atzerapenak garaitu zituen. Estudio, ta osasunagatik Konfesoreak agindu zion, penitenzia gogorregiak utzi zitzala. Obeditu zion; baña alere geiegi ziran. Itxasoko Ama Birjiñaren Eleizan bere konfesio, Komunio, ta orazio luzeak debozio andiaz oi zituen. Len baño ere guziagotan Ignazio arrobaturik, zeruko argi, ta diztiaduraz edo resplandore ederrez beterik askok ikusten zuten: eta Joan Pasqualek bere gelan askotan orrela ikusi zuen. Etorkizun asko, ta profezia andiaak askori Santuak esan, eta kunplitu ziran.

        Emen bere Ejerzizio Santuak ematen asi zan, da anima galdu asko deabruen kateetatik libratu, ta zeruko bidean sartu zituen.

        Monjen konbentu bat zira lasai ta gaizki zegoen. Aien Eleizan orazioan luzaro egon oi zan ta ejenplo andia emanda Ejerzizioen platikak ematen ziezten, da laster Jainkoarentzat irabazi zituen. Munduko jolasetara ara joaten ziranak itzez ta obraz tratu gaizto asko eman zioten makilla golpe ta eridakin. Azkenik moro bi Ignazio illtzera bialdu, ta illtzat utzi zuten. Santua nekez sendatu zan, baña animen egarri biziak Monjetara guziak biziera barri Santuan sartu artean, berriro biurtu zan.

        Gaizkille oien agintaria bere ejenplo ta orazioakin Jainkoarentzat irabazi zuen ta Santuari barkazioa eskatu zion. Barcelonako gizon triste batek, zeren bere anaiarekin zekarren auzia galdu zuen, desesperatu, ta bere burua urkatu zuen: da denbora luzean itorik egondu zan. Ignazioren zeloa aren animaz lastimatu, ta illaren ondoan orazioan jarri zan. Andik jaiki, ta fede biziaz esan zion: Konfesatu nai dezu? Bai, erantzun zion. Bereala egiazko konfesio andi bat egin da illa gelditu zan. Onelako milagro, ta beste obra andi asko animen Salbaziorako egin zituen.

 

aurrekoa hurrengoa