www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN §.

 

Azpeititik Veneziara nola Santua joan zan.

 

        Aita S. Ignazio emen sendatu zanean, Lagunetara joateko animoa artu zuen. Aideak, ta beste jendeak Azpeitian nai zuten. Baña Jainkoak bestetan nai zuen. Despedida tristea egin, da Aideak bide puska batean lagundu zioten; baña Etxera laster bialdu zituen. Bakarrik, eta oñez Ignazio Xabier-ko Palaziora igaro, ta an Santu Xabier-en egiturak zuzendu zituen. Andik Lainez, ta Salmeron-en gauzak argitzeko, Gaztelara igaro zan, da Valenciara gero pasatu zan. Emen Martin Perez-ko kontuzko gizon andi batek Ignazioren Santidade, ta marabillak publikatu, ta esan al baño estimazio, ta debozioa andiagoa artu zuten. Zeruko ale dibino Ignaziok bidez Valencian ereñ zuenak, andik urte gutxira, Kolejio famatu ederraren frutu ugariak animenzat eman zituen.

        Valenciatik, ontzi desegin batean milagroz Italiara allegatu zan. Gero Apenino pasatzeko, bere bizia galtzeko sekulan ikusi zuen perillik estuenean arkitu zan: ala Santuak esan oi zuen: da arrigarrizko nekeen artean, Boloniatik Veneziara igaro zan. An D. Esteban, da D. Diego Egia, Nafarrak eta Konpañian sartu ziranak, zerurako irabazi zituen. Esteban Koadjutore ill zan. A. Diego Jesuita baño len, Maisu estimatua, ta Sazerdotea zan, da txikitatik ere Aingeru bat, eta Diego santua guziak deitzen ziotena. A. S. Ignaziok txitez asko alabatzen zuen, da Lagunai esan oi zien: Zeruan gu ikusten geranean, Diego añ goiko alturan egongo da, non da guk betik ozta ikusiko degun. Diegok berak santu ta umillak bezela, esaten zuen. Ni kuarto falso bat, ta on askoren artean igaro ditekeana naiz. Egiazko umillak bezala zion: zerbait dala, uste duena, gutxi da; asko dala uste duena ezer ezta.

        Aita Diego santu au Ignaziok bere konfesore artu zuen: da onen animaren berri besteak baño obeto ziekien. Ignazioren konzienziako gauzak, edo Jainkoaren pribilejio, doai ta fabore paregabeak aditu, ta Jainkozko atsegiñez beregan etzegoen, da Egia onek besteai kontatu ta arriturik zeuden. Uste zuten lurrean zegoen Ignaziogatik ainbeste mirari ezin esan, edo sinistu zitekeala. Ignaziok Egiari isillik egotea agintzen zion; baña Egiak zion; baldin Jainkoak Ignazio, bera baño lenago eramaten bazuen, ark santuaren marabilla andiagoak kontatuko zituela. Jaunak Ignazio umillari fabore au ere, nai bezala egin zion, da A. Diego zerura lenago eraman zuen, da onek kontatu nai zitukean Ignazioren mirari andi guziak berekin eraman zituen.

        Beste Aita Diego Hozes Letradu famoso, ta Malagako familia andietakoa, Venezian irabazi zuen. An Ignazioren Seme erregalatu, ta zeruko lenengo eskojitua izan zan. Diego au lurreko Konpañiatik zerukora, Jesuita guztien izenean gloriako menpe, edo posesioa artzera, lenengo Jesuita igo zan. Bitartean A. Fabrok iru Lagun, Paris-ko Maisu zelebratuak, Claudio Jayo, Pasqual Broet, ta Joan Coduri juntatu zituen: eta Amar Lagunak Jesus-en Laguntza edo Konpañia zerurako jaso zuten. Orietatik Ignazio ta Jabier santu kanonizatuak: Lainez Salmeron, da Jaio Trentoko Konzilioan, Maiusuen ispilluak: Fabro, ta Bobabilla arako señalatuak: Dotore andi, Teolojia, ta Eskritura sagradua Unibersidaderik famatuenetan erakatsi zutenak.

        Lagun guztiak, denbora gaizto, pobreza andi, ta Erejeen arteko milla trabajuen artean Veneziara Jainkoak eraman zituen. An Ignazioren laztan gozoen artean, zeruko atsegin, da egiazko, da pakezko atseden aldia artu zuten. Ignazio, ta besteak, urte onetan, da S. Joan egunean Mezaz ordendu ziran. Meza berria emateko, ta predikatzeko, Jesus Dibinoaren gisa, Eremu batera berrogei eguneko Ejerzizioak egitera erretiratu ziran. Desiertotik Kristo bezala, Errietan predikatzera irten ziran. (Meza berria). Beren pobreza umill, Jainkoren zelo, Hospitaletako karidade, pekatari galduen egarri bizi, Ejerzizio, Dotriña, Sermoi, ta ejenplo santuakin, Erri andi askotan atera zuten mirarizko frutua, gogoan garria munduan beti izandu zan.

        Orduan Espiritu dibinoak Ignazio, Fabro ta Lainez Erromara eraman zituen. Jainkoaren konseju altu ezkutatua bere biotzaren erdian josirik zeraman, Jesus maiteak agintzen zion egiteko edo obrarik ederrena bezala. Biaje guztian Zeruko Erregiña bere Seme Dibinoarentzat Bitarteko artu, ta erregutzen zion, Ama maiteak bezala, bere Jesus-en Konpañiako Soldadu prestu fiel bat egin zezala: eta Aita Eternoari bere Semearen Konpañia dibinoan betiko alista zezala. Pensamentu gozo oietan bidean zijoala, egun batean Lagunai aurrea artu, ta Eleiza batean sartu, ta Orazioan jarri zan. Ama Birjiñari, ta Aita Eternoari bere biotzeko eskaria beti bezala egin zien: da Jesus bere Kapitan Dibinoari Konpañia berri au, bere Biotz dibinoan gorde zezala eskatu zion.

        Puntu artan sugar argi bizi bero batzuek Ignazio artu, ta biotza amorez urtu zitzaion. Besteetan oi zan baño ere geiago fabore andiagoren bat artzeko prestatu zan. Estasis dibino batean zeruko ateak erdiz erdi zabaldu, ta gloriazko edertasun guzian Aita Eternoa bere Semearekin ikusi zuen, ta nola onek Gurutze pisu bat bere gañean zekarren, Aitak Semeari begiratu ta Ignazio bere Lagunakin, bere Biotzeko Konpañia bezala, bere anparoan, beti gordetzeko eman ziozkan. Orduan Jesus maiteak bere begi amorosoak biurtu, ta Ignaziori esan zion: Ego vobis Roma propitius ero. Erroman ni zuen fabore izango naiz. Onela erregalo ikusgarri edo bisio ori ezkutatu zan. Santua, lotsaz, bildur, da konfianzaz beterik, ta Jesus-en amorezko su bizian urturik luzaro gelditu zan.

        Begiz zekuzan Ignaziok, Kristok bere gañean zekarren Gurutze pisu gogorra Ignazioren, da Lagunen gañerako zala. Baña Jesus-en promesa ikusirik, persekuzio, ta tormentuen bildur etzan; ziranak desafiatzen zituen, da Jesus-en Gurutzea bere gañean nai zuen. Orretako Aitari, ta Semeari bere biotza ematen zien, da Ama Birjiñari, zeren ditxa oien atea zan, bera ta bere Semeak bere kontura. Lagunak etorri ziranean guzia irazakirik, ta alegriaz beterik, esan zion: Anaiak: Erromara Gurutze, ta tormentuetara goazen edo ez, nik eztakit; baña Kristorekin goazela, ta gure fabore au izango degula, badakit: eta ikusi, ta enzun zuena, kontatu zien. Onela irurak Erroman sartu ziran. Bereala Aita Santuaren oñetara joan, da txit amore onez ikusi, ta artu zituen.

        Ignazioren zeloak, iru gizon andi irabazi zituen. Kardenal Contarini, Erromako jakintsuena, Dotore Pedro Ortiz, eta Francisco Estrada. Au Konpañian sartu, ta Ama Birjiñaren seme maite, Aingeru bat beti izan zan. Onek Ignazioren espiritua artu, ta gero bere sermoiakin eun Estudiante Bresan, ta beste eun Salamancan Relijio Santuetarako irabazi zituen. Amar lagunak Ignaziok Erromako Eleizetan errepartitu zituen: da beti bezala, animen konbersio milagrosoak, ta portentu andiak egin zituzten. Geronimo Roman fama andiko Autore Agustinoak eskribitu zuen, Jesuiten orduko marabillazko Dotrina, Sermoi, Ejerzizio, ta Konfesio, ta Komunionen usuerarekin, Erroma puntu batean mudatu zala. Judu ta Maometano askok gure fede santua artu zuten, da beste obra miragarri asko Ignaziok betiko jaso, edo fundatu zituen.

        Españan, Franzian, da leku guzietan, esan diran, persekuzio ikaragarriak Ignaziok igaro zituen. Alere guzien azkarria Erroman obra santu orien ondoren ikuskizun zegoen. Pelearik latzen, da garratzena sufritu, ta Jesus persegituaren gurutze pisua artu, ta soldadu baliente, fielak bezala peleatu bear zuen. Ereje zakur, ta Jesus onaren eriozko etsaiak, onen Konpañia laztanaren kontra jaiki ziran. Ignazioren, da bere lagunen kontra predikatzen asi ziran, da arrigarrizço gezur, da testimonio falsoz Erroma guztia bete zuten. Jende on guziak, eta gure debotoak ere ikaratu ziran. Alako desonra lotsagarri, ta infamiarik gizonak noaski ikusi eztu. Ignazio umillak Jesus bere Maisuaren izenean da amorez, karga pisu, edo Gurutze andi ori isilik eta pozik zeraman.

        Azkenik bere etsaien arteko Judas saltzalle batek Erromako Gobernariaren aurrera salatu, ta lotsarik gabe Ignazio eraman zuten. Santuak ondo gorderik berekin zituen Españako, ta ibilli zan beste leenetako, egiazko testimonioak, ta alabanza andiz beterikako sentenziak: baita bere lagunen fabore Obispo Jaun askok emanak ere. Judas ori, ta bere lagun infernuko Erejeak Juezak gezurretan klaro arrapatu zituen: da gauza guziak ondo ikusi, ta enzun, da Ignazio kulpagabe arkitu zuen: da onen etsai gaiztoak iges joan, da ondatu ziran. Ignazio santua firme an egon zan, da Jainkoaren gloriarako, ta bere onrarako, bear zan sentenzia publikoa atera artean, alerik atzeratu etzan. Juezak Ignazioren fabore, ta onen etsaiaren kontra sentenzia ta agiria eman, da publikatu zuen. Kontrarioak iges joan, da aienatu ziran, da eriotza desastratuak izan zituzten.

        Beste askoren artean, intenzio gaiztoz ezpazan ere, Kardenal bat Ignazioren kontra zan. Baña egia añ klaro ikusi zanean bereala, Jainkoak bere biotza mobitu, ta Santuaren oñetan belauniko jarririk barkazioa eskatu zion, ta geroz gure Konpañiaren fabore beti, ta adiskide andi gelditu zan. Onela Ignazioren pazienzia, konfianza, balentia, bitoriak eta triunfo miragarriak beti agertu, ta ikusi ziran. Jesus bere Konpañian persegituak begietako ninia, ta bere Biotzeko joia bezala, bere Konpañia an gorde, ta pelea guzien zeruko koroa eman zion: bere Bikario edo Erromako Aita Santuaren aoz, ta Buldaz infernu guziaren kontra, garbi eder apañdua Jainkoaren gloriarako, mundu guziaren begietan arkitu, paratu, ta betiko seguratu zuen.

 

aurrekoa hurrengoa