www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN §.

 

A. S. Ignaziok bere Loiolan egindako Milagroak.

 

        Santuaren gloriak Libru andietan ere, nork konta ditzakean ezta. Jainkoak esanik dauka: Ni glorifikatzen nauena, nik glorifikatuko det. Nola Ignaziok gauza guzietan Jaunaren gloria billatu zuen, ala Jaunak Ignaziori guzian bere gloria eman zion. Santu milagrosoen artean A. S. Ignazio txitez milagrosoa beti izandu da. Prodijio mota guziak, ta alde guzietara miragarriak, bere Relikia, bere firma, edo letra, bere medalla, imajiña, edo Estanpakin egin ditu. Munebregan Aingeruak pintatu zuen San Ignazioren Imajiña zelebratuak, ill bi baño len, eun da geiago Milagro egin zituen: eta beti egiten ari da: eta orrela beste Imajiña famatu askok. S. Ignazio bizi zala, Santu Xabier-ek berekin zekarren Aitaren firmak seieun da geiago milagro egin zituen: Ignazioren lanparako olioak, ta aren gauza guziak ezin kontatu ala milagro egin dituzte.

        Gaitz andi guzien artean, aur egitetik iltzeko zorian zeuden andreentzat, A. S. Ignazio Bitarteko txit amorosoa beti izanda. Orañ eun urte Autore batek zion, Ignaziok bost milla milagro egin zituela: arrezkero egiñakin amar milla izango dirade. Beste askori eskuak, besoak, oñak, ta ill askori bizia Santuak eman die. Gorputz txit askotatik deabruak bota izan ditu, ta orobat etxeetatik. Baña oriek, ta ezin kontatu alako beste milagro guztiak ezer eztira, egiazko animen konbersioetan Ignaziok eta bere Semeak ainbeste milloi anima deabruen zarpetatik libratzean munduan egin diran milagroen aldean. O Ignazio era guzietara miragarria! Orañ zure Azpeitia edo Loiolako Marabillak konta ditzadan.

        1.ª Eun urte bezela da, Etxe santu onetan, da Ostegun Santuko Prozesioan egin zuen fabore, ta zeruko argi ederrezko milagroa, ta txit agiria izandu zan. Don Franzisko Latenta Etxe onen kontua zeukana Eleizak bisitatu ta etorri zan: loak txit tentatu, ta gauerdiko Prozesioaren kontu gabe, oiera joan zan, ta etxekoak orobat. Guztiak lotan zeudela, Prozesioa Enparango zubian igoratzean, an zijoazenak beren biotzetako atsegin andiaz, Etxe santu au alde guzitik zeruko edertasun argiaz beterik ikusi, ta miretsi zuten. Don Franziskuri goizean askok galdetu zion: ainbeste argi eder nondik, edo nola batu zituen: bada iñoiz ez bezala, su eder miragarriz Etxe guzia apañdurik egon zala. Onek lenengoan sinisten etzuen: baña nola benetan eskerrik asko guztiak ematen zioten, ta Etxeko guztiak lotan zeuden, Ignazio, Jaunak bere Etxean onratzeko egin zuen milagroa zala ezagutu, ta Obispo Jaunak aprobatu zuen. Aita Joan Baptista Santiago Azkoitiko Erretoreak Milagroaren Pintura andi bat eragin, ta guziak ikusteko Etxe santu onetan paratu zuen.

        Urrengo Ostegun Santu gabean, Azpeitiko Prozesioan, da Ignazioren Etxean Jainkoa onratzeko, Don Franziskuk leio guziak, ta tellaturaraño bere alegiñaz argiz bete zituen. Adiskideak asko alabatu zuten; baña zioten, lengo urteko arekin zer ikusi etzuela. Argi asko baziran eretxit gutxi ematen zutela: eta lengoak, zerukoak bezala, Etxe au guzia era batera, edo berdin betetzen zutela.

        2.ª Azpeitian gizon bat elbarritua zegoen, edo perlesiak illa bezala: sei illabetean ezin mobiturik egon zan. Fede bizi bat artu, ta A. S. Ignaziogana biurtu zan. Osasuna logratzeko Nobena bat Kapilla santu onetan egitea agindu zion: da lanparako olioaz gaitza zuen, edo illa zegoen alderdiari eman, da erremedio santu onekin seigarren egunean alde ori txit piztu, ta indarsu ikusi zan: eta milagro onen eskerrak ematera etori zan:

        3.ª Motrikun gizon bat iltzeko zorian oñetako gaitz portitz batekin zegoen: da al ziran erremedioak alperrik egin, da oñazez ill bear zuen. Umore gaistoak oñak erre ta llagatu, ta gau ta egun sosegurik etzuen. Erremedio guztiak utsak ikusi, ta A. S. Ignazio Bitarteko artu, ta osasuna eskatu zion: da onen lanparako olioaz eman ta, zeruko erremedioak bezala, osoro sendatu zuen.

        4.ª Joan de Egibar Anzuolako Bezinoa luzaro txit oaturik egon zan. Iñon al ziran erremedioak asko etzirala, zanko bata ausi zuen, seguru osatzeko. A. S. Ignaziori biotzetik deitu, ta onen Kapillan Nobena baten promesa egin zion, ta Santuak puntu artan milagro klaroaz sendatu zuen. Gaitz ta oñazeak akabatu ziran, da Egibar promesaz aztu zan. Baña Santuaren abiso eragillea laster sentitu zuen. Andik egun batzuetara milagroz sendatutako oñ artan, oñaze bizi batzuek eman zioten. Bere kulpa, ta zeruko kastigua ezagutu zuen, da bereala beste milagroaren billa Etxe santu onetara etorri zan. Txit argal, da zaldiz etorteko indargabe zegoen, da orra non Loiolako zubian zaldiak bota zuen, Oñaze biziak, eta gaitza gaitzaren gañean, Santuaren faboreak andiago izan zitezen: Ori biotzetik eskatu ta bertan indar da asmo andi bat artu zuen: ta oñen faltan, zekartzien muleta biak utzi, ta ibiltzen asi zan. Bere oñen gañean onara etorri, ta milagroaren señalean muletak A. S. Ignaziori emen utzi, ta txit kontentu, ta deboto Nobena egin zuen.

        5.ª Enparango Errotan mutiltxo bat biotzeko miñ edo alfereziak egunoro persegitzen zuen. Gaitz orrezaz guziak penatzen ziran: da Andre prinzipal baten debozioak A. S. Ignazioren Relikia bat aurrarentzat logratu zuen: au ikutu orduko gaitzak larga zion; baña milagro betiko klaroarekin; bada Erlikia kendu orduko gaitzak ematen zion. Azkenik Kapilla onetan Nobena egin, ta osoro ta betiko libratu zan eria, ta Relikia kendu ta ere gaitzak artzen etzuen.

        6.ª Aldakaitz, Loiolako Etxe onetan beste mutil bat eriotzko gaitz batekin iltzen zegoen. Doña Maria Ignazia Izagirre, ta Loiola Etxe santu onetan bizi zanak ori jakin, da Santuaren sillako piska bat txikitu edo auts egin, da ur gutxi batean eriari eman zion. O mirarizko, edo zeruko botikako edaria! Ori artu zuen puntuan osasuna sendoarekin arkitu zan.

        7.ª Andik denborara mutil ori, A. S. Ignazioren enpeño ta prodijio berrietarako, gaitz andi batekin itsuturik gelditu zan. Desditxa au gurasoak txit agitz sentitu zuten. A. Diego Ganboak konsolatu zituen, da esan zien: Ea konfianza andi bat ar ezazute: bizia len eman zionak, bista orañ eman diozake. A. S. Ignazioren eguna zan, ta onen debozioa pistutzeko, besteetan bezala, emendik janaria bialdu, ta itsuari esan zioten: ea katillu salda ar ezazu, ez lurrekoa, ezpada zeruko erremedioa bezala, zeren Santuaren etxekoa dan. O Ignazioren marabilla! Aurra salda artzen, da begiz ikusten asi zan, da bista klaroa geroz izan zuen. Ignazioren onran eman zan limosna, zeruko Relikia egin zan. Lenago esan degun sillan A. S. Ignaziok predikatzen omen zuen.

        8.ª Pedro Korta Urrestillako Bezinoa ankako minez luzaro txit estu egon zan. Alperrikako erremedio asko egin, ta beren oñen gañean ezin zegoela guztiak zekusten. Bere oñazeen artean, Loiolara etorteko debozioak eman zion: txit nekez bazan ere, Santuario onetara etorri, Meza batzuek enzun, ta orduan oñaze iñoiz baño biziagoak eman zioten. Aita S. Ignaziori txit estu ta biotzetik alibioa, ta osasuna eskatu zion, da onek aditu zuela, bereala ezagutu zuen. Jaiki zan bertan, da Santuaren faborez bazebillen. Jauna alabatu, ta milagroa publikatu zuen: da gaitzik sekulan izan ezpazuen bezala txit kontentu bere etxera biurtu zan.

        Ignazio Gaztañondo, Urrestillako Barberoa eskuiko eskua sortu, ta ezin baliatu zala, luzaro egon zan: iñon ziran alegiñak egin, da erremediorik etzuela Medikuak etsi, ta utzi zuten. Baña lurrean ezin zana, zeruan laster arkitu zuen. A. S. Ignazioren prodijioak ikusi, ta onegana biurtu zan. Bere Etxe santu onetan Nobena bat egitea ofrezitu zion: emen egun batean fede ta konfianza andiaz bere eskuko erremedioa eskatu, ta Urrestillara zijoala, eskua libre sentitu zuen: batera, ta bestera erabilli, ta puntu artan, alakorik izan ezpalu bezala. Santuaren faborez, eskua sendo betiko gelditu zan: da bere ofizioa, nai bezala, aurrera egin zuen. Erri guzia, lengo gaitz andi luzea, ta orañgo osasuna ikusi, ta San Ignazioren milagro onekin arriturik gelditu zan.

        10.ª Segurako Doña Maria de Berasiarte gaitz andi batek artu, ta etsirik Medikuak utzi zuten, da agonian zegoen. Gurasoak beren alaba añ estu ikusi, ta gaitz guztien erremediora, edo Aita S. Ignaziogana txit biotzetik biurtu ziran. Osasuna ematen bazion, beren alaba Etxe santu onetara Nobena batean ekartea ofrezitu zioten. Milagro ikusgarria, ta bertan klaro ikusia! Iltzen zegoenak begi alai argiak idiki, ta puntu artan indarsu izketan asi, ta len ezer ezin jan zuenak, orañ gogotik jan, da bertan sendo arkitu zan: eta Gurasoen promesa kunplitzera, Etxe santu onetara pozik etorri zan.

        11.ª Ignazio Mendizabal, Villarreal-ko Semea bost urtean baldaturik egon zan: desditxa triste onetan, arrastaka, ta belauniko eskuaz lurrean baizen mobitu ezin zan. A. S. Ignazioren esperanza osoan Nobena bat egitera onara ekarri zuten. Seigarren egunean oñaze txit bizi batzuek eman zioten, da azken egunean sekulan baño estuagoak. Negar, da deadar, ai, ta adia tristeakin Kapilla Santuan zegoen. An zegoen Padre bat lastimaz eria konsolatzera joan, da oni txit estu eldu, ta jaiki zan: aren besoetan zegoen, ta esan zion: Aita Aita larga: oñazeak joan dira: eta bera bereala ariñ ibiltzen asi zan, da lengo gaitz andi luzearen arrastorik gabe. Len arrastaka zebillena añ ariñ da sendo ikusi, ta San Ignazioren milagro andi au pozik kontatu zuten:

        12.ª Santuaren Otaban, Kapillan gabaz asko gelditu oi ziran. Oien artean bi deabruak itsutu, ta pekatu itsusi bat egitera zijoazen. Baña Santuaren, an zegoen Imajiña bat beñgoan ikusi zuten, suz ta garrezko errañu edo raio biziak bien kontra botatzen zituela: arriturik uste zuten Jaunaren aserre guztia aien kontra zetorrela: ta pekatuko asmo gaiztoak utzi, ta damuz illik bezala geratu ziran. Santua Bitarteko artu, ta Jainkoari barkazioa eskatu, ta negarrez kulpa itsusi ori bertan konfesatu zuten. Izugarrizko milagro au Aita Diego Ganboa birtute, ta estimazio andikoari penitente oriek kontatu zioten: da onek geroz Imajiña orren benerazioa, zeren milagrosoa zan, guziai enkargatzen zien. Imajiña ori, Kapilla santuan sartu baño len, ondo agirian, da ikusten dan lekuan dago.

        13.ª Azkoitiko mirari eder batekin Loiolako milagroak koroatu nai ditut. Azkoitian mutil bat txikitatik elbarritu, ta Hospitalean oaturik zazpi urtean egondu zan. Aita Ganboak lastimatu, ta bear zuen janaria egunoro bialtzen zion da bere kariñoz Eskola mutillak ari irakusten, da Meza laguntzen erakustera bialtzen ziozkan. Askotan berak ikustatzen zuen, da Ama Birjiñari, Aita S. Ignazioren bitartez osasuna eska ziozala, esan oi zion. Egun batean zeruko argi bizi batek Aita Ganboa mobitu, ta mandatua egin zion, berarekin Loiolara etortera anima zedilla. Ni ezin mobitu naiz, zion mutillak baña Aitak agintzea asko da. Aita S. Ignaziok egin nai zuen milagroak esperanza eman zion.

        Au esan, da len bestek nekez erabiltzen zuen mutilla, erraz janzi zan. Padreak emandako muleta birekin, ta bestek lagunduaz bidean jarri zan. Santa Kruzko aldapa geldika igaro, ta Loiolako zubian atseden zuen. Padreak esan zion: Santua lagun dezula, ea muleta batekin ibilli zaite. Ala asi, ta Etxe onetan gora, Santuaren faborez, ta pozez igo zan, da indar, edo belaun, gozo obea beti sentitzen zuen. Kapillan sartu, ta orazioa soseguz egin, da bere gaitzetik libre zegoela esan zuen. Indar miragarriaz jaiki, ta muleta gabe Aitari Meza lagundu zion: Aita S. Ignazioren osasuna milagrosoan Jainkoa alabatzen, arin, da saltoka Azkoitira biurtu zan.

        Muletak emen utzi zituen, da bata gordetzen da. Bestea, milagro au ikusi, ta Azpeitiko Señora baldatu batek eraman, da milagrozko osasuna, ta indarra Santuak eman zion, da Relikiatzat gorde zan.

        Laburgoan, edo abrebiaturan badere, nere Aita S. Ignazio gloriosoa oiek dirade zuk emen egindako milagroren batzuek. Zuk mundu zabalean egindako guztiak, librurik andienetan ere kabitu eztira: illak piztu, edo resuzitatzen, gorputz, eta animetatik deabruak botatzen; da gaitz mota guziak sendatzen, zure debotoai mirarizko faboreak egin dieztezu; baña geiago, ta andiagoak dira, infernu, edo eriozko pekatutik ateratzen, len da gero, alde guzietan zuk egin dituzunak. Orañ bada nik ere milagro andienetatik bat, zure onra eta atsegiñik andienekoa eskatu nai dizut; eta falta gabe fabore au egin bear didazu.

        Zeruko milagro au zure Erri oietako pake santua da. Ez mundu zoroak ematen duena: ori gezur utsa da; ezpada Jesus paketsuak utzi, edo eman zigun egiazko bere pakea. Iñoiz ere baño, egun oietan zure Erri oiek onen bearrago dira. Pake ori gabe, aberatsen lurreko ondasunak ezer eztira: pobreak bere bearrean da pakean obeto bizi oi dira. Ondasun guziak gerra bizian baño, arto puska bat pakean obe da.

        Azpeiti, ta Azkoiti zure Aitaren, da Amaren Jaioterri oiei, or goiko pake, edo zure gloria altu orretatik pakezko amorez begira zaiezu, ta zure Erritarrai pakezko Jerusalen eder orretako pakea guziai alkanza zaguzu. Gure Nekazariak zer nai, edo zer bear duten, zuk obeto dakizu. Oiek beren alibioa, bear bezala billatzea gauza justua da. Baña bide gaiztoetatik, Jainkoaren ofensa, ta lagunen agrabioan, eta beren buruak galtzeko moduan, pekatu da, ta guzien kaltea.

        Nekazariak beren bear, neke, ta Jesus onaren pazienziarekin, da orien Nagusi edo aberatsak, beren piedade, miserikordia, ta limosnakin Jainkoa billatu bear dute: eta guzien zerurako bide segurua au da. Nekazari garbi prestuak orañdaño ori gorde dute, eta aurrera ere, Jainkoaren grazian da pakean ondo bizitzeko, ori bera gorde bear dute. Pobreak eta aberatsak, txikiak eta andiak, Aita baten umeak gera. Batak bestea pazienzian sufritzea; batak bestea karidadean amatzea, ta Jesus-en pakean ondo ikustea da gure ditxa guzia.

        Amoriozko lege santu onekin Agintariak, edo Justiziako Jaunak, eta Nagusiak gure Nekazari onak gobernatu bear dituzte. Nekazariak Jainkoaren, Kristo, edo Sazerdoteai, ta Justiziako Alkate, ta beste Jaunai, ta Nagusiai Jainkoordekoai bezala zor diote erreberenzia, obedienzia, ta amorioa. Nekazariak Alkate, edo Nagusi balira, bakoitzak naiko luke, berari ori gordetzea. Bada Jainkoaren karidadezko Lege Santua, txiki, ta andienzat edo guzienzat bat da, edo berdiña. Onetan bada guztiok berdin ta pake santuan bat izatea, zure bitartez, o Aita S. Ignazio gloriosoa! deseatzen, da eskatzen degu, zuk bezala, Jainkoaren borondatea lurrean egiteko, ta zure Konpañian bera beti alabatzeko. Amen.

        Zure Loiolako Etxe santu, edo Kolejio Errealean. Gaur Jesus-en Biotzeko egun, edo Ostiralean, Garagar illaren 6-ean, da 1766-garren urtean.

 

Ditxa andiaz
zure Seme txikiena eta umillena

 

J H S

A. K.

 

aurrekoa hurrengoa