www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN §.

 

Jesus-en Konpañia nola konfirmatu zan.

 

        Milla, ta bosteun, ta berrogei ziran, gure Salbadorea etorri zala, ta urte orietan Eleiza santan Relijio eder asko Jainkoak jaso zituen; eta gure Konpañia ezkero ere asko fundatu dira. Ignazioren zeloa Aita Santuak ikusi, ta esan zion: Jaunaren gloriarako aren Lagunaz baliatu nai zuela. Bide onetatik Jesus maiteak gure Konpañia jaso nai zuen. Luzaro txit, ta biotz guztitik Ignaziok eta bere Lagunak obra andi au eskatzen zioten, eta Erlijio berriaren bizimodu labur bat eskribitu zuen. Au Contarini Kardenalak Aita Santuari eman zion. Oni txit ondo iritzi, ta aprobatu zuen. Bera gizon andi, txit jakintsua zan: da Jesuita berrien Santidade, jakinde, zelo, ta obra milagrosoak ikusi, ta Jainkoaren Bikarioak bezala esan zuen: Digitus Dei est hic: Jainkoaren eskua da au.

        Relijio berrien kontrario latzak iru Kardenal ziran. Tranze estu onetan zeruko berri, ta Jaunaren borondatea obeto ziekien; gizonen arrazoi, ta trazak baño Jesus-en promesak indar geiago zuela. Ignazio Trinidade Santisimoaren txit debotoa zan; da kontra ziran iru gizonak bere fabore ekarteko, iru milla meza ofrezitu ziozkan: eta iru Kardenalak Jainkoak milagroz giratu, ta Konpañiaren deboziora biurtu ziran. Gogoangarrizko mudanza au, Aita Santuak, eta Erroma guziak ikusi zuen. Ignazioren mirarizko orazioak obit erraz, ta txit laster, nai zuen guztia egiten zuen. Ala Paulo Aita Santuak esan dan urtean, S. Kosme, ta S. Damianen egunean, solemnidade, ta debozio guztiarekin gure Erlijio edo Jesus-en Konpañia kanonizatu, edo konfirmatu zuen.

        Jainkoak bai ta bestek eztaki, zorioneko Ignazio gloriosoaren biotz guziz nobleak egun artan zer sentitu zuen. Santuak ainbeste orazio, ta negar, ainbeste barau, azote, zilizio, biaje ta neke; ainbeste akusazio, ta testimonio falso; ainbeste karzela, katea, lotsa, ta pena, egun orren billa eraman, da igaro zituen: da orduan ditxa andiz, bere Jesus-en Obra akabaturik, edo Konpañia berria Jainkoaren aoz konfirmaturik ikusi zuen. O Ignazioren zeruko atsegin, da gloria bizia! Ignaziok, suak eta garrak botatzen dituena, esan nai du: Ignatius, ignem jaziens. Su oriek zerurañoko bonbonadak munduaren lau parteetan ematen asi ziran. Ignazioren garrezko amorioak Aita Santu, Kardenal, ta Obispoak, Erregeak, Erriak edo Erreinoak Konpañiaren debozioan bereala banatu, ta irazeki zituen.

        Jainkoaren mirarizko gauza, ta bear bada munduak ez beñ, da ez gero ikusi eztuena. Urte bete baño len Konpañia, edo Jesuitak Erromatik asi, ta Italian, Españan, Franzian, Alemania, Irlanda, Portugal, ta Indietan sartu, ta ainbeste milla leguan banatu ziran. Dotore Navarro famatuak alabanzazko bere testimonio zelebratuan diona: Konpañiako Kolejio Coimbran Erregek fundatu zuena, eun da geiago Jesuita gazteakin zala, ta guztiak arriturik milagro anditzat ikusten zutela: eta berreun da geiago Jesuita ejenplo, ta jakintasun andian an bizi izan dira.

        Lenengo Lagun santuak penitenzia asko, ta orazio luziak egin, da boto guziakin A. S. Ignazio beren Agintari, edo Jeneral egin zuten: eta ill arteraño, edo amasei urtean, zeruko Erregla ederrakin gobernatu, ta Konpañia mundu guzian zabaldurik, ta milagroz, ta gloriaz beterik bere Semeetan, Jaunaren gloriarako ikusi zuen.

        Santu Xabier, bere Anai, ta Seme maitearen Marabillak India guziak argitu, ta arritu zituzten. Amar urtean ainbeste bider eun milla anima Jesus onari irabazi, edo ezin kontatu ala milagrorekin Santu paregabe onek Fede, ta Lege Santura ekarri ziozkan. Orrela Ignaziok bere Semeak alde guzietara bialdu zituen.

        Bera bitartean Aita Santuaren enkarguz Konpañiako Erreglak eskribitzen jarri zan. Baña zer penitenzia arrigarri, ta orazio luzeen artean! Relijio santuen Erregletatik guretzat egokienak artu, ta bere Konstituzio, mundu guziak admiratu dituenak, atera zituen. Erregla santu oietatik bat bakarra berrogei eguneko orazio, negar, da penitenziak kosta zitzaion. Zer kostako zitzaiozkan beste guziak? Esan diran penitenzia, ta negarraz gañera, Erregla bakoitza Mezatara berekin eraman, da Jainkoari biotz guztiaz ofrezitzen zion. Argatik Santu Borja andiak esan oi zuen: Gure Erreglak obra dibino, edo Espiritu Santuarenak zirala. Ala Ignazio oriek eskribitzen zegoela, sugar bizi eder bat Apostoloen gañean bezala, Ignazioren buru gañean Espiritu Dibinoa ikusten zan.

        Ignazio Erromako Jesus-en Etxe Profesan bizi zan. Etxe oni Santuaren Sekretario estimatu, A. Polancok Jesus-en Konpañiako Biotza, Burua, ta Estomagoa deitzen zion; zeren andik guzia bizitzen asi zan, andik gobernu, edo bide zuzena, eta andik Konpañiako Gorputzak ondo bizitzeko bear zituen alimentuak, zeruko Erregletan artu, ta errepartitzen ziran. Andik Ignazioren Seme Santuak espiritu bere bizia atera, ta bestiai ematen zien Ala Aita Santuak Españako Erregeari eskribitu zion: egun gutxian zer frutu andia Jesuitak animetan atera zuten, ezin sinistu zitekeala. Aita Santu Marzelo Jainkozko, ta jakinsuak zion: Konpañia bezalako Jaunaren obra Ignaziok bezañ laster egin, edo jaso zuenik iñon ere ikusten, edo irakurten etzala.

        Ignaziok ait biotzetik oi zion: Jauna: zure arpegi ederra zeruan ikustera igo baño len, iru gauz txit nai ditut, eta eman bear dizkidatzu. I.ª, zure Ejerzizio santuak zure Bikarioak bere autoridade guztiaz aprobatzea, edo santutzat ematea: II.ª, Zure Konpañia konfirmaturik ikustea: III.ª, Zure Konstituzio, edo Erregla santuak, bear bezala egiñik ikustea. Iru gauzak Jesus amorosoak Ignazio maiteari bere egunetan bere gloriarako, ta Ignazioren onrarako, ditxa andiaz eman ziozkan: eta oriek nai bezala, egin da ikusirik lurrean, zeruan orien saria edo gloria artzera txit kontentu igo zan.

 

aurrekoa hurrengoa