www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN §.

 

Nola A. S. Ignazio Azpeitira etorri zan.

 

        Paris-tik irten baño len, bere Lagun santuai esan zien: Relijioko beren botoak ondo gordetzeko lezio, meditazio, ta orazioa egunoro, ta gauoro konzienziako esamiña, kontuz egin zezatela: Aita Fabro Sazerdotea, beren Aitatzat utzitzen ziela: onekin zortzian beñ, konfesatu eta komulgatu ziteala: Jainkoaren amorioan guziok anima bat, ta biotz bat egin, da zeruko azaña gloriosoetako beren Ejerzizio, ta estudioakin prestaturik bizi ziteala.

        Ebanjelioko konseju oek eman da Ignazio ere prestatu zan. Ononzko bere biajea oñez egin nai zuen: baña nola txit argala zegoen, nai ta nai ez bezala, Lagunak zaldi bat billatu zioten; baña gutxi baliatu bide zan; da berreun da ogei ta amar leguak, Paris-tik onara oñez ibilli omen zan.

        Nekezko bide onetan, Ignazio Jainkoaren izenean obra on asko egiteko sartu zan. Neguaren biotzean asi zan: da alere aren biotzeko sugarrak guzia garaitzen zuten. Bideko kontenplazioan Jesus ta bere Amaren, zer kolokio dibinoak ta faboreak aren biotzean igaro ziran, nork daki?

        Paris-ko bere Laguntza edo Landare berriaz, zenbat bider oroituko zan? Jesus onak zer atsegiña Ignaziori emango zion, onek aren argian ikustean Landare gazte ori Paris-tik laster Erromara leku-aldatu ta munduaren lau parteetan, Jesus-en Konpañia zeñ biziro ta ariñ zabalduko zan!

        Neke andi guzien ondoren, zer Jainkoaren gloria, ta animen irabazia bere egunetan ikusi bear zuen! Zeruko erregalo oiekin, ta bere erriko aireen alderontz, geldika, ta beti pizkortuaz, gure Probinzia ta bere Azpeitira alderatu zan.

        Lurreko onra usiarik nai etzuen; zerura begira bizi zan. Alere Azpeitiko ongietorri prestu señalatuak Santua, nai, ta nai ez arrapatu zuen.

        Legoa biz Azpeitira baño len ostatuan sartu zan. Gero Joan de Egibar, Loiolaren urrengo auzo, ta Erriko Jaun prestua ala bearrez Jainkoak ara eraman zuen. Ostatuan iñor zan onek galdetu ta Estudiante bat gizon santua zirudiena, ta bere izkeran alde oietakoa, gela batean zegoela esan zioten. Egibar ori ara joan, da zirritu batetik begiratu, ta orazioan, da txit debozio andian ikusi zuen. Berriz begiratu, ta anziñako bere adiskide andi Ignazio zala txit ondo ikusi zuen.

        Bere zaldia artu ta lasterka Azpeitira etorri, ta Erriko Jaunari, ta Santuaren senideai guzia kontatu zien. Onan prodijio ta obra milagrosoen fama miragarria orduko banatu zan, da Ignazioren etorreraz guziak atsegin andia artu zuten.

        Etxe onetako jendeak bidera irteteko prestatu ziran: Erriko Sazerdoteak, ez lurreko gizonaren, ezpada zeruko Santuaren gisa Ignazio kalean artzeko, prozesio bat ordenatu zuten.

        Errespetoko Sazerdote bat aurrean bialdu zuten, Ignaziori esatera, Loiolako Etxe estimatua, ta Erri guztia, ainbeste urteren buruan onara zetorrelako, poz andiarekin aren zai zeuden.

        Santu umillak orrelako onretatik iges egiteko, bakar, da isil sartu nai zuen. Emengo Jaunak ezagutu zuten ondo, Kamino erreala utzi, ta bide baztarretik iges ibilliko zala; ta gizon batzuek mendi aldetara bialdu, ta orietatik Ignazioren pausoak jakin ziran.

        Sazerdote Jaun ori topatu zuenean pena andia artu zuen; da bear bezala, salba, ta agur onak egin, da bazter bazterrean ezkutatu zan, ta Errironz artu zuen.

        Orregatik iges egin naiez, onraz beterik ikusi zan. Bideak orduko jendez bete ziran; batzuek zaldiz, besteak oñez, ta Abadeak beren prozesioan.

        Estimazio andi onekin, lotsaz beterik, bere Azpeitian sartu zan. Bere jende, Aide, ta besteak Etxe onetara ekarri nai zuten. Al egin guztiak onetarako egin da ere Ignazio, pobre umilla bezala, guziak utzirik Madalenako, ta Jesus-en pobreen Hospitalera zuzen joan zan. Onelako egoerarik bere senideai gogoratu etzitzaien da emen uste zuten. Arriturik gelditu ziran: garrazki beren sentimentuz kejak eman ziozkaten: ofensa ta lotsa andia zutela, zeren beren jaiotetxea an utzi, ta Madalenara zijoan. Santuak modu onean esan zien: Jesu Kristogatik pobre egin zan ezkero, onen pobreen etxea besterik lurrean etzeukala, ta besterik nai etzuela: eta munduko puntu banoak txit era onean bere jendeai utzierazo ziezten.

        Hospitale santuan Ignazio egon zala gauza zierto, ta klaroa da: ala Papebrokioak Autorerik grabeenakin, da Erromako Konsistorioan Kardenalak garbiro esan zuen: Ignazio Madalenako pobreen artean iru illabetean egon zala: ta eskean limosna bildu, ta obra santuetan denbora ori irago zuela. Bere Aideai aurrea artu ta klaru esan zien: Jainkoak Azpeitian zeukan artean Madalenan egon bear zuela.

        Paris-tik ekarri zuen zalditxoa, bereala Madalenako pobreai eman zien; da egur karreo ibilli ziran: da Santuaren memoria karga orretatik libratu larrean bere erara ill artean ibilli zan.

        Etorri zan biaramonetik Santua atez ate limosna eskatzen asi zala, gauza ziertoa da. Añ zierto ezta egunen batzuek Loiolan igaro zituela, Seguruena da gau bat emen egin zuela.

        Sentimentu bizia senideak erakusten zuten, zeren Ignazio pobreen gisa ala zebillen. Bere aide deboto bat belauniko jarri ta Santuari erregutu zion: arren da arren, Jesus onaren pasioagatik Loiolara etorteaz mesede egin ziozala. Jesus-en amorezko penak aditu ta Ignaziori biotz guzia urtu edo erdiratu, ta etorriko zala agindu zion.

        Ala illuntzean bere etxe onetan sartu, ta bere jende guziak deitu, ta zeruko platika bizi bero bat egin zien, lurreko banidadeak utzi ta zeruko egia, ta bizitza txit gogotik artzeko.

        Debozio andi, ta negar gozoakin guziak aditu zuten: da afaldu, ta Etxeko lekurik onenean lo egiteço utzi zuten. Baña Santuak gau guzia orazioan igaro, ta goizean goiz, oiko erropa arrotu, ta Madalenara biurtu zan.

        Ori guztia desonratzat Aideak artzen zuten. Estu, estuan eskatzen zioten, emen Loiolan ezpazan ere, kalean aideren baten etxean egon zedilla, ta guzien onraz begira zezala.

        Berriz ta berriz kejak samiñak Santuari eman ziozkaten, ala bere Etxea utzi, ta Madalenara biurtu zalako. Baña Ignaziok firmeza osoarekin esan zien: Jainkoa serbitzeagatik, mundua nik utzi nuen: orañ zuen etxean egotea, mundura biurtzea deritzat, ta emen or baño obeto, Jainkoa arkitzen det.

        Propositu sendo au ikusi, ta Aideak emendik Madalenara bear zan oieko erropa bialdu zioten: baño ango guziak zekusten da testimonioa eman zuten, goizoro erropa arrotu, ta erabiltzen zuela; baña lurrean zur puska bat buruko zuela, Santuak lo egiten zuela.

        Janari ugaria egunoro bialtzen zioten; baña zan guzia, ezer probatu gabe pobreai ematen zien. Kaleetan biltzen zuen limosnatik pobreai onena eman da adiñomena berak jaten zuen.

        Askok debozioz Santuari bezala limosna andiak eman, eta bere pobreentzat ziran beti.

        Arloteren batzuek ikusi, eta erropak orientzat biltzen zituen: eta Santua ondo beartua egonik, batere beretzat gordetzen etzuen.

        Egiteko santu oietan Ignaziok pozik jarduten zuen. Nola bidean ere zerbait pizkortu zan, bere egurasa edo Azpeitiko aire natural edo gizo onean gozatuaz zijoan.

        Indar puska beregan sentitu zueneko, lengo bere penitenzia gogorretara laster biurtu zan. Len munduko bizitza egin zuen Jaioterrian, orañ penitenzia egin nai zuen.

        Burnizko katea barrendik, eta aren gañean zilizio latza janzi zuen: disziplina gogorrak, betiko barau egunak, lo gutxi ta gau guziena orazioan zijoakion.

        Txit estu, ta biotz guztitik Jaunari eskatzen zion Azpeitian orduan ziran pekatariak bere Ontasunagatik egiaz konbertitu zitzala: asko txit agirian gaizki bizi ziran.

        Jainkoak bere Ignazio maitea entzun zuen: bada aren gabazko orazio, ta negarren frutua egunaz ateratzen asi zan.

        Bere penitenzia andi, obra miragarri, platika santuarekin Madalenan, ta erriko leku askotan anima galduak irabazi zituen.

 

aurrekoa hurrengoa