www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN §.

 

A. S. Ignaziok bere Azpeitian egin zituen
marabillak, profeziak, milagro ta konbersioak.

 

        Udaberria zan, ta Ignazio bere erriko lurrean zeruko lore eder, edo landare frutu gozoz betea agertzen asi zan. Jainkoaren Misionero, ta zeruko Mandataria bezala, gañazko bere orazio, ta negar samiñakin, pekatari galduen biotz leorrak Madalenatik, zeruko euri ugariak bezala irrigabiatzen, da biguntzen zituen. Egunaz, bere Dotrina, ta Sermoiakin argitzen, da berotzen zituen. Bere jakindeak fama andia, ta errespetoa Ignaziori ematen zion. Merezi zuen; bada Paris edo Sorbonako Maisu graduatua zan: jakintasunak baño ere aren bizierako santutasunak merito, ta indar geiago zuen. Dotrina kaletan erakusten asi zan: ori mirarizko gauza berria zan.

        Anaiak mutillakin Ignazio ikusi, ta desonratzat artu, ta esan zion: alperrik zabiltza: jenderik etorri ezta. Baña Santuak zelo bizi batekin eranzun zion: mutiltxo bat Dotrina ikastera etortea, bakarra badere, ditxa andia da neretzat. Anaiak ori uste, ta esaten bazuen ere; ez gutxi, ezpazan asko zetozen; ta ez mutillak bakarrik, baita andiak ere, erriko gizon da andre nagusien, da nobleenak ere. Zeruko Dotrina, konseju, ta Platikakin guziak bere ondoren Jainkoaren bidean sartzen zituen. Guztiak begizko testiguak bezala Ignazioren ejenplo ikusgarriai begiratu zioten, eta orien usai gozoak animak erakartzeko indar suabe poderosoa zuten.

        Jainkoak bere gloriarako, ta Ignazioren biziera, ta dotrina onratzeko, zeruko profezia, edo etorkizunen argi milagrosoak, aur txikien garrean eman ziozkan. Dotriñan beste mutillen artean, zortzi urteko, Franzisku zeritzan bat bere amarekin zegoen. Onek Santuari esan zion: Aita, aur oni bere bendizioa eman bioza, Jaunak nere konsuelorako ondo gorde dizadan. Santuak semeari ondo begiratu, ta esan zion: Seme au luzaro biziko da, ta ume asko izango ditu. Ala ikusi zan. Larogei urtekoa ill zan, da amabost ume izandu zituen.

        Martin zeritzan beste mutiltxo bati Santuak orazioak galdetu ziozkan. Motela zan, da ez arpegi, edo grazia onekoa: eranzuteko, nola bisaje txarrak aoaz egiten zituen, an zeuden Etxandreren batzuek farrari eman zioten. Santua orietara biurtu, ta esan zien: zeri farra egiten diozute? Jakizute, bada, arpegi ona ezpadu ere, anima ondo ederra daukala. Onen edertasuna egunoro andiago izango da. Gero Jaunaren Sazerdote señalatu, ta errian probetxu andikoa, ta zerurako anima asko irabaziko dituena, izango da. Aur au denboraz birtute andiko Sazerdote, animai Azpeitian asko lagundu ziena izandu zan.

        Astean iru bider Madalenan, ta Igande, edo Jaietan bere Parrokian Santuak predikatzen zuen; da alako zelo, espiritu, ta jendeen debozioarekin, non da orien premiaz ordu bi, ta iru sermoiean igarotzen zituen. Jendeak beti gustoz, atenzioz, ta beren kulpen negarrez beti urtutzen. Santu bat begiz zekusten, ta Jainkoaren poderiozko milagro andi bat. Bada Ignazio noblea, len aberatsa zana, Jesu Kristoren eskeko pobre: ta len soldadu baliente zana, orañ penitente ejenplar, ta Apostoloen gisako Predikadore egiña ikusten, da enzuten zuten. Alde orietan Santuaren ots, edo fama andia banatu zan; eta jendedi asko Azpeitira zetozen, zeren Sermoi guzietan milagroren bat, edo asko ikusten ziran.

        Elizan ezin kabitu, ta kanpoan predikatzera Ignazio obligatu zan. Nola añ argal, da erizamar zebillen, da askotan kalenturakin, boza ateratzeko indarrik etzeukan. Alere Jainkoaren milagro, edo grazia zan, ordu bi ta iru predikatzen egotea, ta txit urrutitik ere jendeak ondo enzutea: irureun pauso urruti zegoen lekutik, edo Enparan garaikotik ere Santua Madalenan enzun zala, esan oi da. Zeruko prodijioa zan. Santuaren umildade, ta espiritu miragarriak Azpeiti, edo jende guziak arriturik utzi zituen; bada bere lenengo Sermoia modu onetan asi zuen:

        Nere Jaioterri au Jainkoagatik, nere ustez, sekulako utzi banuen ere, Jaunak berak Azpeitira nakar, osasunaren, da nere animako pakearen billa. Konzienziako arrak beti txit estutu nau, gaztetan emen eman nituen ejenplo gaiztoakgatik: orañ ejenplo onen batekin, lengo gaiztoak borratu nai ditut. Emendik joan ezkero orlon barkazioa negar, ta penitenziakin billatu det. Oraiñ zuei gaztetan eman nizuten eskandaloen barkazioa eskatzen dizutet, eta nigatik ori Jainkoari eska zaiozutela. Nere ejenplo gaiztoakin iñor galdu bazan, nere penitenziako onekin, beren kulpagatik berak egin dezatela.

        Onela Ignaziok bere lenengo sermoi andia asi zuen.

        Bere biotzeko pena, ta negar samiñakin au guztia esaten zuen, da an ziran guztiak negarrez urtutzen ziran. Miragarrizko umildade onekin asi zan; da Konseju dibinoak diona Sermoiaren asieran bere burua akusatu zuen; gero libertade osoarekin besteen pekatuak agirian akusatzeko. Oiek Azpeitian da alde oietan jakiñak, asko ta itsusiak ziran.

        Karta-joko, ta dadoetan jendea txitez itsua zegoen, da Jaunaren ofensan, denbora, dirua, ta animak askok galtzen zituzten. Ignazioren espiritu, ta sugar biziak bizio orien, da juramentu, birau, ta gaiztoai otsegiteko usadioaren kontra predikatu zuen. Jendeak beren kaltea ezagutu, ta Sermoia egin da bereala, karta, ta dadoak ibaira bota zituzten: da urte askoan Azpeitia guzian, kartak eskuetan artzen iñor ikusi etzan. Joko, juramentu, ta madarikazioak aienatzea prodijio andia zan; baña andre askoren erremedioa txikiago izandu etzan. Traje gaizto, ta banidadeari emanik txit asko bizi ziran. Santua orien gañean enzun, da negarrari berriro eman zioten, ta biotzeko damuz buruko illeak ere atera zituzten: beren etxeetara biurtu, ta soñeko onestoak artu zituzten.

        Aszensio egunetik Espiritu Santuraño bere sermoien gaia, amar Mandamentuak erakustea artu zuen. Bat egunoro esplikatu, ta aren kontrako bizioen gañean predikatzen zuen, guzien biotzak Espiritu konsolagarria artzeko ondo presta zitezten. Lenengo egunean Jainkoaren amorio santua esplikatu, ta indar eragille batekin guzien animetan pekatuen kontrizioa josi zuen: anima oriek bere eskuan, da bere erara zeuzkala zirudien. Jainkoaren onragatik zebillen Ignazio, ta onen eskuetara guztiak berak zekartzien. Ala, beste egunetan ere, milagrozko konbersio asko egin zituen. Erriko eskandalo; ta beatztopa itsusiak kendu zituen: irak, aserreak, gorrotoak sustraitik atera, ta Jaunaren pake ederrean gizon asko adiskide egiñik txit ondo utzi zituen.

        Seigarrena predikatu zuenean, bere espirituko indar guzia, lujuriaren kontra armatu zuen. Bizio onetan, infernuko lokaitzean bezala, sarturik zeudenen desditxa itsua begien aurrean ifiñi zuen. Andre galdu jakiñ asko, egiaz Jainkoagana biurtu, ta bizimodu santuan sartu ziran: Orien iru txit señalatuak: bi beren pekatuak damuz beterik, Jauna billatzera urruti batera joan ziran: bestea, zeren orretarako indarrik etzeukan, Hospitale batean, pobre, ta eriak serbitzeko bizi guztiko sartu zan. Ignazioren zelo, ta mirarizko animen salbazioaren egarri bizia Dotrina, ta Sermoi guzietan ikusi zan, da Jainkoak milagro publikoakin onratu zuen.

        Azpeitikoen iritzian sekulan erremediatuko etziran asko, egiaz Jainkoagana biurtu ziran. Beste asko beren salbazioaren ustegabe, ta etsirik bezala zeudenak, Ignazioren prodijio, ta zeruko argi bizi, beroakin, beren kaltea ondo ezagutu, ta biotzeko damuz desegin, da penitenzia, ta bizitza berria egitera bereala gogoz animatu ziran. Santuak Jesus-en soldadu balienteak bezala, bizio guztien kontra lazki peleatu zuen, da animak deabruen zarpetatik atera, ta beren Jabe Jainkoari ditxa andiz eman ziozkan...

 

aurrekoa hurrengoa