www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aita San Ignazioren bizitza laburra
Agustin Kardaberaz
1767, 1901

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN §.

 

Azpeitian A. S. Ignaziok egin zituen
Milagro, ta obra santuak.

 

        Azpeitiko animetan Erriko bizio, ta gaitzak, arantza, ta larrak bezala, sustraitik atera, ta Ignazioren zeloak birtuteak erraz ereñ, da frutu ederrak eman zituen. Lenengoa, Aldareko Sakramentu dibino, edo Jesus-en Biotzari zion debozioagatik, Santisimoaren Kofradia jaso, edo fundatu zuen. Jesukristoren pobreai zien amorioak Miserikordiazko obra andia orduan asierazo zion. Erregla ipiñi zuen orientzat limosna eskatzea: Igandeetan atez ate biltzen zana, lotsazko pobreai ematea. Loiolako bere Etxe onetakoai, dio A. Garciak, amabi ogi igandeoro ematea enkargu andia utzi ziela, Santisimoaren kofradia, ta pobreen limosna obeto seguratzeko, bere al zuenetik errenta on bat fundatu omen zuen.

        Gero Erromako gisa, Santuak zion bezala, goizean, eguardian, da arratsean, Abe Maria errezatzeko kanpai señalea emateko usadio santua bere Azpeitian ipiñi zuen: oro bat Purgatorioko animen, da pekatu mortalean zeudenakgatik orazioa egiteko siñalea. Ignazioren zeloak guzien onerako atera zuen frutu milagrosoa, Erri noble onetan egin ziran agiri edo informeetan ederki ikusi zan. Bere obra santu guzietan Jainkoaren onra nai ta billatzen zuen: Ala beti bere fabore zuen. Bere errian Profeta andi estimatua izandu zan. Santuen artean gutxiren pribilejio bakar au Jainkoak Ignazio bere adiskideari eman zion. Onek bere Erria ustez betiko utzi zuen: da Jaunaren borondateak onara ekarri bazuen ere, beste erririk bazan bezala bere Azpeitiari begiratu zion; da zeruak emen bere milagro andiakin onratu zuen.

        Madalenako Etxe Santuan Bastida zeritzan eri triste bat urte askoan biotzeko miñ gogor bat oi zuena zegoen. Askotan txit ematen zion, da indar latzarekin: bere burua puskatzeko zorian, gizon askoren artean ozta errenditzen zuten. Beñ, Ignazio an zegoela furia andiagoaz eman zion. Santua aren gaitzaz lastimatu, ta eriaren eskua artu zuen: da begiak eta biotza zerura altxatu, eta orazio labur bat egin zuen. Eria buruan ukitu, ta bestegabe bereala sendatu zan. O Jaunaren esku milagrosoa! Urte askotako erremedioak egin etzutena, Ignazioren eskuak bertan egin zuen. Lo pisu batetik bezala begiak argitu, ta osoro sendatu zan: eta bere bizian miñ orren arrastorik ere sentitu etzuen. Milagro andia izandu zan au.

        Baña marabilla txikiago izandu etzan, Santuaren eskugabe, Santuak ikututako gauzak emen egin zuena. Estimazioko Andre batek urte askoan beso bata igarturik zeukan: ezertako ezin baliatu, ta erremedioen artean alperrik ibilli zan. Oni sendatzeko fede ta esperanza bizi batek eman, da Santuaren erropa garbitzeko debozioak eman zion. Erropa garbitzen asi, ta uste, ta nai zuen bezala, besoa sendatu, ta indar txit andia Santuak emanik, betiko sendatu zuen. Milagro oien fama banatu zan, da beste erri, ta urrutietatik ere gaxoak Santuagana sendatzeko zekarziten.

        Zumaiako Etxandre bat sukar bizi, ta barrengo etika edo tisika batuturik zeukan, da txit nekez, ta iltzeko zorian bazegoen ere, Azpeitira Santuaren, da osasunaren billa ekarri zuten. Ignazio predikatzen zegoen; ori enzun, da eri ezur uts ori aren aurrean jarri, ta esan zien: Begira, Aita, nola nagoen: arren (zuak) zure bendizioa betor. Santuak nai etzukean. Baña arren erregu estuai, ta bere piedadeari begiratu, ta bendizio eman zion. Bertan beñgoan sendatu, ta Jainkoa bere Ignaziogan alabatzen indartsu, alegere etxera biurtu zan. Andik laster Andre ori bere fruta, ta arraitxoakin esker onak ematera etorri zan. Santuak ezer artu nai etzuen; baña tristerik ez bialtzeagatik, artu zituen; da Jainkoak egin zion mesedea pobreena zala esanaz, beraren aurrean pobreai guzia pozik errepartitu zien.

        Azpeitira urrutirik Andre bat gaizkiñak lau urtean zituena ekarri zuten. Konjuro askorekiñ len ezin bota ziran deabruak, Santuaren aurrean jarri orduko, siñu ta jesto itsusiak egiñ zituzten, da beren etsai andi, S. Ignazio poderosoak aterako zituelako bildur ziran. Onek Gurutze santua buruan egin zioneko, an ziran demonioak aienatu ziran, ta Andrea libre ta kontentu gelditu zan.

        Beste gaizkiñak zituelako Andre bat geroago ekarri zioten: furiaz beterik izugarrizko biajeak egiten zituen. Santuak zeruko argiarekin ezagutu zuen, gaizkiñak barrenen etzituela; ezpazan kanpotik ala ikaratzen zutela. Ignaziok Gurutze santua buruan egin, da deabruzko somorro gaizto aietatik Andrea betiko libratu zuen. Ignaziok onelako milagroak besteen onerako egiten zituen.

        Bitartean Jaunaren erregalo, ede gaitz andi bat berak, ta orretan pazienzia asko bear izandu zuen. Gaxotu zan, da sendatzeko, bere Etxe onetara ekarri nai izandu zuten. Baña ark bere pobreen artean egon nai zuen. Alere Doña Maria Oriola, ta Doña Simona Alzaga bere illobak, gaitz orretan serbitzeko bien erreguz, artu zituen: da biai beren debozioa, fabore, edo prodijio eder batekin Jainkoak pagatu zien. Gau batean Santuari argia utzi, ta beren gelara zijoazen. Onek argia itzaltzeko esan zien. Illobak berriz, zer gerta ere, argia obe zuela, Osabak esan zien: argi bearrik bada, ori Jainkoak bere eskuan dauka. Ala illobak illunbean utzi zuten.

        Santua orazioan jarri zan: da amoriozko sugarretan biotza berotu, ta suspirio, ta afektoak zeruronz botatzen asi zan, Illobak, nola kontuan zeuden, zer ote zan, lasterka ara joan ziran, da atea idiki, ta Santua argitasun ederrez, ta gela guztia zeruko argi gozoz beterik ikusi zuten. Jainkoaren erregalo au ala agertu zala, Santuak ikusi, ta illobai txit enkargatu zien: an igaro zana iñori sekulan ez esateko. Baña santidade, ta debozioko gauza nola zan, pozez beterik, luzaro ezin gorde, ta milagrozko fabore ori bereala publikatu zuten.

        Onelako Milagro ta, erregaloakin Jaunak Ignazio bere Azpeitian onratu zuen: da emengo obra santuen artean, esan oi da gero Minerbako, edo Santisimoaren Bulda Erroman atera, ta Azpeitira bere induljenziakin bialdu zuela. Gauza zierto jakiña da, illero Minerba, edo irugarren igande orretan Jesus-en Biotz maitearen, da Kristoren Eskolako Komunio, ta Ejerzizio ederrak orañ beti zelebratzen dirala.

 

aurrekoa hurrengoa