www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa  

INFERNUKO PENEN GAÑEKO EJENPLOA

 

        Juzioarekin batean infernuko tormentuak Ejenplo askotan arkitzen dira, ta zuk ere ala ikusiko dituzu. Kaputxinoen Erlijio santuko Historian kontatzen da, Fr, Migel de Napoles Predikadore Apostoliko, ta animen zelo andiko Ministro señalatu bat izandu zala: bere birtute, sermoi, ta ejenploakin anima asko zerura bialdu, eta bere sari artzeko, edo iltzeko zorian zegoela, beste munduan zer igarotzen zan ikustera Jainkoak eraman zuen. Erlijioak iltzen laguntzen ziotela, illa bezala, edo asnase gabe luzaro geratu zan. Beregana zerbait biurtu zanean, an zeudenak guziz admiratu ziran: bada leku batera begira arritua bezala zekusten, eta noizean beñ bere barren barrenetik suspirio txit izugarriak ateratzen zituen: eta luzaro mutua bezala zegoen. Aita Guardianak, zer ote zan, edo añ luzaro zer ikusi zuen jakiteko, Jainkoaren izenean esan zezala, agindu zion. Izen santu artzaz animatu eta beste mundutik zetorrenak bezala eranzun zion.

        Ay, Aita! Zer igaro, ta zer ikusi dedan, nork esan? Jaungoikoak gure onerako eraman, ta sentidu umano, edo emengoak baño gorago, altuago, ta eskutuago dauden gauza andiak ikusi ditut. Nork esan al? Zer pauso, zer lanze, ta tranze miragarriak! Zer eta nolako egiak, baña gure esan al guziai askoz eragiten dienak! Jaunak agindu, ta izugarrizko jornada, edo infernu, Purgatorio, ta Zerurañoko Erromeria bat egin det. Infernuan anima kondenatuak, ta orien tormentuak ikusi ditut. Neguan elur lumak, ta udako jasarik andienean euri tantak bezala, animak infernura erorten ziran, ta deabruak beren tormentuetan bertan ondatzen zituzten. Ibai beltz andi, suz, ta garrezko, berun, edo metal urtuaz beterikako putzuak ikui ditut, eta anima tristeak negar, ta deadar adiaz, ta inziriaz gora ta bera, negar malko goriak darieztela ta alde guzitik demonioak persegitzen dituztela.

        An suge, zirau, zapo, armiarma, dragoi, ta pistia mota guziak, izugarriko itxurak, aginka, ta atzaparka animak puskatzen bezala. An beste aldetik elur zulo txit otz, ta izotzez bete, ta beñere urtzen ez diranak: an putzu, osiñ, edo zingira jelatuetan animak beti-beti arrabiaz, ta garrasiz: an zakur amorratuen gisako gose, ta egarri ito, edo iltzerañokoak, baña beñere akatzen ez diranak: an illuntasun beltz, beti gau erdi, suaz ta keaz, atsez, ta kiratsez betea. An Jainkoa beti ikusi naia, ta iñoiz ere ez ikusi bear gogorra: eta ortik betiko guzien, ta bakoitzaren madarikazio, eta batak bestea ezin ikusia, ta beti ikusi bearra, eta beste pena, ta naigabe mota guziak, ta esan al baño andiagoak. Baña guzietan oriek berdin ez dira; baizik pekatuak zenbat, eta nola tormentuak anbat, eta ala.

        Andik Purgatoriora Jainkoak eraman ninduen: eta nik ikusi dedanez, infernuko tormentuak, edo ain antzeko an ere ziraden. An zerura bear duten anima autetsiak su gar bizizko ibai, karobi, edo labe gorietan, besteak elur zulo jelatuetan, eta beste tormentu andietan zebiltzan: besteak Jainkoa ikusteko zale, gogo, ta ansiazko pena gogorretan erretzen, ta egosten bezala Jainkoaren justiziak agintzen zuen bezala. Baña orien penak, infernukoak bezala betiko ez dira; baizen beren kulpen loiak garbitu, ta pagatu arteraño. Esperanza onek txit arintzen diezte. Emen animak Aingeruak animatzen dituzte; bañañ kondenatuak demonioak beti persegi, ta tormentatzen dituzte. Ainbeste infernura erorten ikusi artean, Purgatoriora bat, edo bi etorri ziran.

        Emendik zerura igo ninduten. Ango Gloria zer dan, ta an zer ikusi nuen, nork esan dezake? Erri andi, zerua bera, arri prezioso, urre argi ederrez egiña, emengo gauza itsusien antzik ez duena. An ezin kontatu alako Aingerudi, ta Santudi, guziak beren gloria beezkoak janziak, alegria, pake, kontentu, ta atsegiñez beteak. Ango anditasun, ondasun, ta edertasunak: ango musika, kanta berri, ta Jaunaren betiko alabantzak. nola emengo meritoak, ala ango sariak. An Gure Aita Serafico San Franzisko umilla, Korte, edo Jauregi artako Andien artean goi goien ikusi det, eta berago gure Anai lagun on asko, penitenziako saku onetan emen Jauna serbitu zutenak. Gu biziera umil santu batera animatzeko gauza andiak Jainkoak erakusi dizkit: eta aren mandatu au zuei eman, ta ni ara noa, ta zuen orazioakin lagun zadazute. Au esan, ta Jaunari bere anima eman zion: eta len lasterka bidez ikusi zuen Gloria betiko gozatzera zerura joan zan.

 

 

BESTE EJENPLOA

 

        Oien errematean, guzien koroa bezala, Donzella bati igaro zitzaion lezio andiko Ejenplo bat kontatu bear dizut. Au gazterik emezurtza, edo Aita, ta Ama ill, ta bakarra, noblea, aberatsa, ta Jainkoaren doai, edo prenda andietakoa gelditu zan. Kristau on bat zan, gurasoak igoalak onetan izan ez baziran ere. Aita, Jainkoaren adiskidea, ta ala beraren eskutik gaitz, edo neke, ta egun on bat etzuela, trabajuz bete, ta erregalatua izan zan: orien artean pazienziarekin beste munduko koroa irabazi, ondo ill, ta zerura joan zan. Ama berriz bitartean bere burua munduari eman, ta Jaunaren bildur gabeko biziera txar batean eriotzak arrapatu zuen.

        Etxeko ejenplo oiek Donzellak bere begietan izan zituena: ta bera, nola ezkontzeko askok billatzen zuen, ur biren artean bezala, duda andian arkitzen zan. Amaren bizierak munduronz; Aitaren ejenploak zeruronz, ta Jainkoagana biotza tiratzen zioten. Ama Birjiñaren debozio txitezkoa zuen Donzellak: ta dudarik irteteko, ta bere animaren salbaziorako zer konbeni zitzaion azertatzeko, bere afekto guziarekin eskatu zion, arren bitarteko onak bezala, zeruko argi bizi bat Jainkoagandik alkanza ziozala. Ama Santisimak orazioa aditu zion, ta bere alaba maitea zeruko bidean seguratzeko, berak bezala lagundu zion: eta orretarako aren gurasoen beste munduko suertea, eta nola zeuden argiro ikusi erazo zion.

        Beñ batean bada, bere ansia estuenean Ama Birjiñari enkomendatzen zegoela, loak artu zuen, ta marabilla andiak ikustera Jainkoak eraman zuen: Erri, edo Korte andi zabal, ta guztizko eder bat, era ta alde guzietara txit zoragarria erakutsi zion: eta an zeuden guziak koroatu, ta gloriaz milla marabilletara janziak, Aingeruen kanta, ta musika suabeaz, kontentuz, ta atsegiñez beteak. Doatsu oietatik bat bere Aita zan: ikusi orduko ezagutu, ta lasterka laztan gozo bat ematera zijoan: Ez, ene alaba, ez: orañdik merezi ez dezu. Au zeruko gloria da: birtuteen saria da: eta biotz guziaz Jesu Kristori jarraitzen diotenai ematen zaie: gurutze, ta nekeen artean or aren borondatea egiñaz irabazten da. Gloria au gozatze agatik, zer egin, edo eraman bear ezta? Aitari begira pozik, ta beti egon nai zukean.

        Baña beñgoan Aingeru batek beste leku urruti batera eraman zuen. An bazter illun triste izugarri, ta guziz nazkagarri batean, edo infernuan arkitu zan: kea, sua, garra, negarra, deadarra, ta inziria lastimagarriak baizik an etzan. Beste an zeudenen artean bere Ama zori gaistokoa ikusi zuen. Baña nola? Buruko illeak beste ainbeste demoniozko suge zituela: dragoi, ta zakur amorratuen gisa begiak, belarri mingañ, esku, bular, ta gorputz guztia aginka, ta atzaparka puskatzen ziotela. Arritu ta korde gabe alaba geratu, ta nai, ta nai ez begira zegokion.

        Amak orduan esan zion: Ai, ene alaba! Ona nere pekatuen, ta bizimodu galduaren pagua zer dan! Beste oiek, eta ni orko gure libertade, atsegin loi, ta kulpak onetara gaituzte. O atsegin labur betiko atsakabeak ondoren dituztenak! O gusto zital, ta ainbeste nekeren kostuan or billatutako kontentuak, ta emen betiko gure tormentuak! O lurreko banidade zoro, ta gezur utsak, eta emen egiazko aranza pena garratzen beteak! Eta onek erremediorik ez duela! Madarikatua izan dedilla jaio nintzan eguna, or jan nuen ogia: nere galak, adiskideak, atsegiñak, ta guzia madarika dedilla. Onetan demonioak alabaren begietatik infernuko leiza zuloetan sekulako ondatu zuten.

        Donzella ikusi zituen gauzakin añ arritua geratu zan, non ta egun asko igaro ta ere, bera igaroa bezala luzaro ezertako etzegoen, ta emengo gauzetan itzik egiten etzuen. Jaunaren graziaz sosegatu zanean, biotza trukaturik, ta Ama Birjiñaren eskuetatik Jainkoari beriala, ta betiko emateko prest arkitu zan. Ikusi, ta ikasi zuen lezioaz, mundu guzia zeruagatik largatzeko, ta Jesus maitea bere Elpolo bakartzat artzeko propositu andi bat egin zuen. Limosna andietan bere ondasunak pobreai eman, ta bera pobre umill Jesus pobre umillarekin Gurutzean josi, ta beti bizitzeko. Konbentu batean sartu zan. Bizitza berri zeruko bat, birtute guzien ejerzizioakin an asi, ta asakatu zuen.

        Ama Birjiñaren guztizko debozio, ta amorio gozoa beti bere biotzean josirik zeukan ta berari zenbat zeruko fabore zor ziozkan, esker oneko alaba maiteak bezala, bere amore leialaren señale andiakin bizi guzian erakutsi zuen. Eta ona Donzella onek, infernutik, libratzeko, ta zerua irabazteko, zer suerte ederra, ta zer parte segurua artu zuen. Zuk ere onela bertatik Kristau biziera berri bat, zure estaduko birtuteen ejerzizioetan, ta Ama SSaren egiazko debozioa biotzean arritzatzu, bera, ta bere Semea emen serbitu, ta amatu, ta beti ikusi, ta gozatzeko zeruko glorian. Amen.

        Ejerzizio guzien frutua da Bizitza ona, pakezko eriotza, ta zeruko gloria. Baña nola A, S, Ignazioren erregla dan, Lenengo Astean Gloriaren Konsideraziorik ez ematea, nik ere ala orañ Gloriako Ejerziziorik eman ezdizut. Jainkoak bere amorezko Ontasun guziaz zu, ta ni betiko ara, beti bera alabatzera, zuzen eraman gaitzala. Amen.

aurrekoa