www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

PEKATUEN GAÑEAN:
EDO PEKATUA BEREZ, TA BEREGAN ZER DAN,
EZAGUTZEKO KONSIDERAZIOAK

 

LENENGO KONSIDERAZIOA,
TA AFEKTOAK

 

        Zertako Jainkoak egin ninduen ezagutu, ta igaro bear det, nere azkeneko fin, edo ditxa onen kontra nik zer egin dedan ikustera. O nere Jaungoikoa! Zenbat pekatu, Jauna, zure kontra egin izan ditut! Ta baldin kulpa bakar bat ikara eragiteko sobra bada: zer izango dira ainbeste, ta añ pisuak, nola nereak diran? O nola karga eragin baten gisan, guziak ondatzen nauten! Milla errota arri nere lepoan lotu, ta itxasoaren erdian botako banindute, zer pena, zer naigabea artuko nuke!

        Nere burua dakust, Jauna, zure aurrean, ezin kotatu ala pekaturekin, ta arri andi guziak baño geiago pisatzen dute, ta ya infernuko itxaso kabu gabean ondatzen naute! Ai nere Jainkoa! Kargadi pisu onetatik nola libratu, ta gora igo naiteke? Ken arren, Jauna, zure amoreagatik, ta nere pekatuen soka, ta amarra nastu oiek askatu, ta autsi itzatzu. Ai ta nere animako katea oiek puskatu, ta desegiñik noiz ikusiko ditut? Nere boitzeko atsegiñaz noiz esango dizut? Nere loturak urratu dituzu, Jauna, ta nik alabanza, ta esker onen Sakrifizio emango dizut.

        Ea, Jauna: izan bedi laster: bereala, bertatik libra nazazu, zure izen santuagatik. Baldin Zuk laguntzen ezbadidazu, ezin libratu, ta Zugana igoko naiz. Miserikordiazko Ontasuna bera zera: zure esku indarsu ori laster indazu: bestela galdua naz ni. O zeñ estu, ta zer itotzeko zorian nagoen! Ai Jauna! Tranze onetatik libratzen banazu, desditxa onetara geiago munduko gauzakgatik ez ni biurtu. Zure miserikordiak etxeden dit, ta ez alperrik, ezpada ni libratzeko. Ea bada, penitenziako bidera beñ edo beñ gaitz onetatik atera nadin, zure grazia indazu, Zu gogotik billatzeko, ta biziera Santu batez arkitzeko.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Eri, edo gaso tristre batek zer naigabea izango luke, ber burua legenez, edo leparaz, ta gaitzaldi guziaz beterik, ta biotzerañoko puñaladaz josirik ikusiko balu? Eri au nor da? Ni: bada burutik oñetara guziak lepraz, ta gaitzez betea nago. Ai nere anima tristea! Ezdautsu, nola zauden? Zure pekatuak nolakoa, eta zer peligro andian paratu zaituzten ikusten ezdezu? Nere buruaz ni erruki ezbanaz, nor izango da? Kaleko edozeñ zakur ogei edo berrogei estokadaz josirik ikusiko banu, lastima emango lidake: ta nere anima orrela josi ta galduaz lastimarik ezdet? O gaitz guzien eragiñena! O modorra guzien pisuena!

        Nere Jaungoikoa, au zer da? Nere Erredentorea, Zugana biurtzen naiz. Eri bat, zenbat eta etsiago dagoen, anbat obeto Medikuaren jakintasuna erakusten da. Beste asko baño, onelako eri bat kuratzea, onra andiago da. Nere Mediku bakarra, Zuk ni kuratzea, zure gloria andiena da. Nere gaitza baño andiagoenzat ere zure Biotzeko botikan, ta zure llagaetan erremedio seguruak dituzu. Zure odol preziosoaren Jainkozko balsamo orren tanta bat nere gañera betor, Jauna, ta egiña dago guztia: nere anima bereala sendatu, ta garbi garbia geldituko da. Onetarako añ liberal, ta lurreraño ugari isurizen duen. Tanta bat arren niri indazu. O zer gogoa, zer ansiak ori artzeko dauzkadan!

        Ai Jauna! Ta baldin zuk zerorrek badiozu, pekatu barkatuen ere bildur izan bear gerala, edo orien bildur gabe ez gaudela, nereak barkatuak diran jakin gabe, nola bildur izango eznaz? Ta are geiago dakidala, itxasoko ondarrak baño, nere pekatuak geiago dirala? Ai bildur naiz, ta are bildur geiago iduki nai nuke! Ai nere pekatuen, ta infernuaren bildur naiz! Ea bada, Jauna: Zu eskas, ta urri etzera: ta ondo eskatzen zazun guzia eman nai dezun, ta ematen dezu. Nik zure izen santuan erremedioa eskatu ezkero, seguru nago: ezin ukatuko didazula. Senda nazazu, Jauna, ta salba nazazu.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Baldin Persona ofenditua zenbat andiago dan, ofensa ere andiago bada: Ai nere, Jaun andiena, ta egiaz Jaun bakarra! Nere pekatu, edo zuri nik egindako ofensak zeñ andi arrigarriak izango dira? Au obeto edo nolabait zuk aditzeko, aldezun Ondasunik aundiena zure erara pens-ezazu: doblaz areago, ta andiago Ontasun ori berriz ta askotan egizu. Lauso, edo pits airean, ta ur tanta itxasoan diran baño geiagotan, eta askoz andiago Ontasun andi ori dala. Jakizu bada, orañ, Ontasun zuk pensatu al ori guzia, gure Jaungoikoaren Ontasun, ta Aunditasunaren aldean, ezer ezdala, zeren Jainkotasuna fiñ, edo kabugabea dan. Santu ta Aingeru guziak jakin, ta alkanzatzen duten guzia, Jaunaren aldean beti txit gutxi da, ta izango da.

        Ta nere Jaun orren guztizko Ona nik ofenditu det, ta añ aisa, ta ainbeste bidet? Bai. O nere itsua! O zer gaitz eragabea egin dedan! O sekulan orrelako lanik egin ezbanu! O nere Jaun guztiz Ona, ta Ondasuna bera! Damuaren damuz zer esan, ta zer egin ez dakit. Zu ofendituaz, Jauna, damu det biotz guzitik: ta ez infernuaren bildurragatik, ta ez zerua galduagatik, ezpada zure Ontasun fingabeagatik, det damu. O amorezko damu garbi edo nasgabe, zure Ontasunak ainbeste nai, ta estimatzen duena! O amorez ill arteraño nere biotzaren erdian, ta beti nik ori banu! Ah Jauna, zure Ontasunagatik niri ori indazu. Bada nigandik ori nai-zu: nik zugabe ezin det, ta zugandik bear det. Zure Izen santu, ta amorezko Ontasunagatik, amorezko damu ori indazu. Pekatua ill bedi, ta ni ere bai pekatuarenzat: munduko gaitzik andiena bezala nere biotzetik sekulako ken bedi, ta zure grazia nigan beti bizi bedi. Amen.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Lurreko txingurri, edo ar txiki batek, buruaz zeruraño allegatzen dan Jigante batekin zer du zer ikusi? Jesus, ta zer bidastia, edo distanzia! Orañ bada nigandik Jainkoagana zenbat dijoa? Ni zer naiz? Auts puska bat: lenago ezer ez: ta laster arren janari, ta lur biurtuko naiz. Ta auts puska bat Jaungoikoaren Aunditasuna ofenditzera, ta gaizki tratatzera atrebi dedilla! O! o! Nik zer egin det? Ta ni onela sufritzean, Zuk, Jaun andia, zer egin dezu?

        Baña ai! Lurreko autsari bezala, nere buruari begiratzean, mesede geiegi egiten diot! Pekatuagatik ni zer naiz? Ezerez baño ere gutxiago: infernuko penak eramatera obligatu, ta Satanasen katibu egiña. Ta Santu, ta Aingeruak adoratzen duten Jaunaren Majestadearen kontra ni atrebitu naz? O! Ainbeste milloi Aingeru, ta Santuen erdian, edo gañen, Jaun aundia, Zuri begiratzen dizut: Zure Majestadea ikusi, ta guziak ikara daude. Zure Ontasun, Justizia, ta Poderea ikusi, ta beren alegin guziaz alabatzen zaituzte.

        Oriek diranak ondo jakiñik, Zuk merezi dezunerako, millagatik bat ezin dutela deadarrez beti diote: SANTU, SANTU, SANTUA da EJERZITUEN JAUNGOIKOA: Bendizioa, argitasuna, esker-onak, onra, ta birtutea izan, ta eman dakiola Jaungoiko guziz Santu, justuari, fin gabe andiari, sekula guzien sekuletan. Amen. Au esan, ta Jaunaren aurren auspez jartzen dira, ondo ikusirik aien guzien egiñala baño geiago beti merezi duela.

        Orañ aien aldean niri begiratu, ta nere ezerrz, edo autsa ikusten det: ta ah! Aiek Jauna, ala onratzen zaituzte: eta nik Zu ofenditu, ta munduko gauzarik billau-ena baziña bezala, oñ azpian erabilli zaitut! Jauna, arriturik nago, ta zerzaz geiago arritu, nik ezdakit: edo ta zure Ontasun, ta pazienziaz, edo ta nere lotsagabeko atrebimentuaz. O nola lurpetu eznazu, edo infernuan ondatu? Nola sufritu, ta etxeden didazu? Baña ez ori bakarrik: ni sufritzea baño are geiago egin dezu: bada zure amorioaz otsegin, palakatu, ta erregalatu nazu: Zugana biur nadilla, ta artuko nazula erregutuaz niri deitu, ta esan didazu.

        O nere Jaun amorosoa! Ta zure amorez nola ni desegiten eznaz? Sekulan infernurik ezbaliz ere, Zu ofendituaz damu det, ta damuko det, ta beti damu bear det: Eta Zu zeranagatik, ta zeren añ Ona zeran damu det Jauna: ta munduko gauza guziakgatik ez det nai zure ofensarik egin. O Jainko, Ontasun guziz miragarria! Ta nola sufritu nazu ni? Ainbeste desonra, ta alako desakato itsusiak nola ni bezalako ar billau bategandik eraman dituzu?

        Aingeruak, onen gañean zer diozute? Jaunaren Ontasunaz, ta nere lotsagabetasunaz zer deritzazute? Zuek bada, zuek beti alab-ezazute: onra, ta gloria sekulako nigatik emaiozute, eta Jaun oni neretzat kulpa guzien damu, ta biotzeko sentimentua didala eska zaiozute. Orañdaño egin dedan zorakieriaz, ta nik egin ditudan pekatuaz, nerau nago arriturik. O! Nola nik ori eginezakean! Ta Aingeruak beti ainbeste estimatzen, adoratzen, ta amatzen duten nere Jaungoiko guziz ona, ainbeste bider nik ofenditu det? Ta Jainkoak bera serbitzeko eman dizkidan alegin, ta sentiduaz, bera ofenditzeko baliatu naz? O miñgañ ditxagabe Jaunaren kontra itzegin dezuna! O esku madarikatu gaizegilleak! O zorigaiztoko oñ oker, ta pauso gaiztoetan ibilli zeratenak! Nere anima, nere biotza, zer egin dezu?

        Ai nere Jainkoa, ai! Norgana biur naiteke, ezbada zure Ontasun, ta pazienzia andiagana? Ea Aingeru, ta Santuak, barkazioa neretzat eska zaiozute: Ontasun onen berri zuek ondo dakizute. Barkazioa, Jauna, barkazioa, ta pakeak betiko. Zu serbitzeko, ta amatzeko ematen dizut itza: nere gorputz, ta animaz nere kaltea orañ artean billatu dedan baño, askoz geiago, ta obeto Zu billatu, ta amatu nai zaitut. Emendik aurrera zugan beti, ta ez bestetan nere memoria: zugan, ta zure egia andi santuetan nere entendimentua: Zugan, ta Zu beti amatzen nere borondate guzia: zu alabatzen nere mingaña: zuri jarraitzen nere oñak: Zuk nai dezuna, edo obra onak egiten nere eskuak. alabiz, Jauna, ta ala beti egiteko zure grazia indazu.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Zuk, Jauna, ezerezetik, egin, ta naizan, ta dedan guzia Zu billatzeko eman didazu, ta beti ematen zaude, Zure esku poderosotik esekirik nago beti, ta Zu gabe, ez izan, ta ez puntu batean bizi naiteke. Au onela izanik, nola ni Zu ofenditzera atrebitu naz: eta are geiago pekatuari, gaitzik andienari bezala, Zuk diozun gorrotoa jakiñik? Arrazoi bakar au sobra zan, pekatu egin baño len, ni iltzeko. Ta arrazoi oni, bear bezela begiratzen ezbanion, nere probetxuari edolarik begiratu bear nion, ta zure eskutik ari batetik bezala zinzillik, edo esekirik nengoela.

        Torre altu batetik, ta ari batetik esekirik gizon batek banenduka, bera ofenditzera atrebituko ninzake? Ez: ez egieki, ikusirik, zeñ erraz ari ori ark utzi, ta milla puska egingo nintzakean. Ta añ zierto dakidala, Zugandik zinzillika nagoela: Zu gabe, ez izan, ta ez ezer egin dezakedala, ta infernura erorten añ erraz Zuk utzi nazakezula: ta ez erorteko Zuk bakarrik naukazula: orregatik ere, Zuri ainbeste ofensa egitera, lotsa, ta bildur gabe, ni atrebitu izan naiz?

        Ori baño geiago: nik ondo dakidala, anbeste Zu sufritu, askotan, ta txit asko barkatu didazula: ta au guzia nik ikusi, ta orregatik ere, berriro Zu ofenditzera atrebitu naz? Ta Zuk ori guztia ere sufritu didazu? O nere Jaun guziz ona! O zeñ oa, ta gozoa Zu, ta zeñ gaizto itsua ni! Zure ontasun onek artzen, ta mobitzen nau, Jauna, ta orregatik nere kkulpa guziaz damu det. Ez arren Jauna, geiago Zu ofenditzen ni utzi: ez Jauna, ez: ill lenago milla bider. Zure argiaz, ezagu dezadan ondo, nola zure grazia, ta eskutik beti nagoen esekia, edo zinzillik: betor emendik, Jauna, nere biotzera zure bildur santua, penitenzia egiazkoa, ta bizi berri santu bat egiteko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa