www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLEARI JESU KRISTOREN GRAZIA

 

        Dabid penitenteak dio: bere barrenean biotza berotu zitzaiola, ta bere Meditazioan sua iratzakiko zitzaiola. Jainkoaren graziak bere miserikordiaz gure barrena argitzen, ta berotzen du. Argizko arrazoi fuerte, ta Konsiderazio indarsuak beti ere obeto anima onean, edo birtutean seguratzen dute.

        Alere askotan, edo beti Konsiderazio luzeak egiteko Kristaba ezdago: eta Jainkoak batzuetan biotza argitzen, ta berotzen du borondateko afekto, edo gogo bero bizi batzuekin, bestelako arrazoi andiakin bezeñ ondo. Bata ta bestea Jaunaren ontasunak, berak dakien bezala, gure onerako egiten du: eta au berau Santuen bizitzak era askotara erakusten digute.

        Fede, ta biotz oneko gure jende pobretxoenzat afektoz beterikako Konsiderazio argi ta labur oiek asko serbituko dutela deritzat. Orañ baño len Kura batek Pulpitoan gaztelaniazko Librutik, alzuen bezala, bere ardiai irakurtzen zien, ta beti probetxu andiaz. Maisu, ta gizonik andienak beren Zartzean, onetara biurtzen dira: ta orrelakoen konsejuz, animen onagatik, neke puska au nik ere pozik artu det.

        Meditazioa luzaro ezin egin dutenak, egia eder asko, ta laburtxo emen idoroko dituzte. Guziok nolerebait, ta nola ezdakizutela badere, Meditazio, Konsiderazio, edo Orazio mentala egin oi dezute askotan. Konsiderazioaren faltak, dio Jainkoak, mundu guzia dauka galdurik: Desolatione desolata eit omni terra, quia nullus est, qui recogitet corde. Ier. 12. Meditazio au, Eskritura sagraduak leku askotan dionez, onerako, ta gaitzerako izan diteke. Gaistoak ere beren gaitzerako pensatzen dute, ta sobra, edo geiegi.

        Baña emen diogun Meditazio ona da beñ, ta berriz, edo berriro biurtuaz, zure salbaziorako gauzak pensatzea, ta oretatik biotzeko afekto santuak ateratzeko pensatzen egotea: eta afekto oriek Libru oetan dituzu. Ezta asko oriek beñ, edo nola nai irakurtea. Munduko gauzetan sarturik dagoen biotz bat argitu, berotu, ta beraatzeko, askotan, ta soseguz onelako Konsideraziok igaro bear dirade.

        Gure Jaungoiko emalle ona beti on egiten, ta bere graziak ematen dagokigu: orregatik ere esaten digu, bear, edo nai deguna, Jesu Kristoren izenean eska diozagula, ta emango digula: eta Meditazioaren fiña au da. Baña zenbat bider orazio, edo petizio egin, edo eskatu bear degun, ezdio. Ta ala beti bear degunak bezala, beti eskatu bear degu, ta orazioa egin: au da Jesu Kristoren konsejua: Oportet semper orare. Luc. 18.

        Beñ, ta berriz, ta askotan afekto oiek, edo onelakoak bakoitzak bere biotzetik egin, edo atera bear ditu: ta beñ ezpada bestean, gaur ezpada biar argitu, ta berotuko da: egunoro argi geiago, ta Jaunaren fabore andiagoak izango ditu. Beñere Ejerzizio santu au utzi bear ezta: leor, ta otza zaudenean irakurri puska bat: munduko gauzak burura etorri arren, ezta antsi; ekin orregatik: ta ez kontentatu aoz irakurriaz beñ, baizik afektoak biotzetik egin, ta soseguz, ase ase artean aldezun moduan pensatu: eta ikusiko dezu, zer probetxu andia zeregan arkituko dezun.

        Orañ Konsiderazio oriek zeren gañean diran, ta oriezaz nola baliatu bear zeran laburtxo esango dizut.

        Zure erretiro, edo bakarrean, Jainkoaren aurrean jarri, ta eska zaiozu bere argia, ta grazia, berak nai duen frutua Konsiderazio artatik ateratzeko. Ejerzizio bakoitzean zere burua, edo zuri ondo dagokizun gauzaren bat, Ispillu argi batean bezala, bereala arkitu, ta Konsiderazio bakoitzean ikusiko dezu.

        Lenengo Ejerzizioan, zure ditxarik andiena, ta azkeneko fiñ, edo zori ona, edo nola zerurako egiña zeran.

        Bigarrenean, fin altu orren kontrako etsairik dezun andiena: au da pekatua, alde guzietatik arrigarri itsusia: eta Pekatuaren kalteak.

        Irugarrenean, Erioaren arpegi illuna, ta eriozako tranze ikaragarria: ta Gorputz illaren ispillua.

        Laugarrenean, bakoitzaren Juizioko kontu estua, eriotzan, ta Juizioan naiko dezuna bera orañ egiteko.

        Bostgarrenean, Pekatuaren saria, infernuko pena, ta tormentu betikoetan.

        Seigarrenean, guzien Juizioa, kontua, ta betiko sentenzia: edo guziok geren Gorputz, ta Animakin nola Jaunaren Tribunalean agertu bear degun.

        Aita San Ignaziok bere Ejerzizio guzietan nai duen frutua nola dan, bakoitzak biziera santu batekin bere burua gauza guzietan moldatu, ta Jainkoaren pakean bizi, ta eriotza on batekin beraren amorio santuan akabatzea: ala Konsiderazio oien ondoren, ondo, ta berariaz bezala Eriotza onaren gañeko ematen ditudan Ejerzizio biak, guzien koroa bezala, azkenean datoz. Nik deseatzen dizudan probetxu guzia zuk ateratzea, Jaungoikoari nai dakiola. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa