www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

PEKATUAREN GAÑEAN BESTE KONSIDERAZIOAK,
ETA JESUS GURUTZEFIKATUAREKIN KOLOKIO,
EDO AFEKTOAK

 

        O Nere Jesus maitea ta nere Salbadorea! Ai! Penaz, ta damuzko itxaso illun bat egiñik, nere kulpa, ta zure ofensakgatik egon bear nuke nik! Ai! ta orrela banengo! Oriek ikaraz bete, ta kasi deskonfiatzeraño ondatzen, ta itotzen naute! Itxaso onen jasa desegin, ta eraso andi onetan, nora biurtuko naiz, ezpada zure Gurutzeko portu segurura? Nere pekatuen esturak bildurtzen nau; baña Zuk ondo artuko nazula jakiñak animatzen nau. Zure penak bildur santuaz batera, esperanza ematen didate: bada guziak, ta pozik zure amorio esanal baño andiagoak, ni salbateagatik, artu, ta eraman zituen. O Jauna! Gurutze orretan zerk josierazo zinduen? Pekatarien amorio, ta erremedioak.

        Beraz pekatarien erremedioa nai dezu? Bai. Ea bada, Jauna: ona pekatari andi galdu bat: erremedia nazazu: bada fin onetarako Gurutzan ikusi ziñaden. Ta ai zeñ erraz obra andi au Zuk egingo dezun! Ea, nere anima tristeari esaiozu: Zure pekatuak barkatzen zaizkitzu. Ta itz onekin, Jauna guzia egin dezu. Nere eskuan balego, bereala egiña legoke. Ta bada Zuk diozu, pekatariak edozeñ orduz, bere pekatuen damua duenean, oriezaz geiago akordatuko etzerala. Zuk, Jauna, ori ta guzia nerekin egin bear dezu, ta damu ori ere zuk eman bear didazu. Ah! Zeñ erraz ur garbia ardo gozo biurtu zenduen! Añ erraz da, zure Jainkozko su beroa nere biotzean irazakitzea!

        Betor, Jesus nerea, zure Biotzeko suspirio: aize suabe, ta inspirazio argi bero bat: nigan sua irazaki bedi: ta ni zugana allegatu, ta burnia sutegian baño irazakiago irtengo naz. Eskua indazu, ta lagun zadazu zure Biotzeko amorearen sutegi biziaren konsiderazioan ondo sartzeko, ta burnia baño otzago ta gogorrago banago ere, or berotu, ta beraatuko naz. O Sugar amorezko onek nere biotza nola biguntzen duen! O nere gela nola erazakitzen duen! Ni pekatutik libratzeagatik Zuk ainbeste egin, ta nik pekatua naiko det? Ez erren, Jauna, ez: lenago ill nai det. Gorrotorik aldedan andiena pekatuari, zure amorioagatik, betiko artzen diot. Ori, Zuk nai dezun bezala, egiteko, ta Zu nere biotz guztitik amatzeko grazia indazu. Ez arren, Jauna, geiago aserratu: orañdañokoa zure Pasio, ta Eriotzagatik barkatu, ta zure amorean gorde nazazu.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nere Jaungoiko, ta Jabe bakarra! Zu añ Jaun andi, justu, ta santua izanik, Gurutzean orrela josirik zergatik, nork, edo zerk ifiñi zaitu? Esango didazu, Jauna, nere pekatuakgatik. Ai! Nere kulpak Gurutzean josi zaituzte? Bai. Oriek orrenbeste tormentu gogor eman dizute? Bai. Oriek kabuan bizia kendu dizute? Bai. Ai nere Jesus ona! Ai nere Aita, ta Aitarik onena! Milla bizi, albanitu, nik zugatik, ta Zu amorezko, eman bearrean, Zu Gurutzean josi, ta ill zaitut? O borrero gogorrak! o pekatu madarikatuak! O milla bider lenago ill baninz, zuek ez egiteagatik, ta nere Jainko maitea ez ofenditzeagatik! O pekatu nere biziaren eralleak, ta zeñ erio, ta arerio garratzak zeraten, ta nere gorrotorako beti izango zeraten!

        O nere kulpak! O zorigaiztoko nere lanak! Zuek nere Jesus ona onela tratatu, zuek nere Jauna gurutzean josi, ta ill, ta ni bizi naz? Au ikusi, ta negarrez urtutzen, desegiten, ta iltzen ez naz? O Jesus nere kulpakgatik, ta nere amorez illa! O miserikordia guzien iturri ugaria! Zu zeranagatik, arren barka zadazu: ta nik, Jauna, nik zure graziarekin, nere kulpa guzien penitenzia, ta oriei dagokien kastigua artuko det. Ah gorputz traidore orrenbeste Jaunaren ofensa,ta nere kalte ekarri, ta eragin didana! Onek egin duena, onek paga dezala. Nik oni zure bildur santua sartuko diot, ta merezi duen bezala, nik dana guzia, bere griña, ta gogo gaiztoakin kruzifikatuko det. Ea esklabo billau, ta pekatuaren mendeko orañdaño izan zera? Bada orañ zure damu gorrian, kastiguaren mendeko izango zera.

        Zure naiak egin dituzu orañdaño; bada orañ nai, ta nai ezdezula nik estutu, ta arraian sartuko zaitut. Nik janaria tasan, ta Jainkoa serbitzeko bear bear dana emango dizut, ta ez geiago: ta ori ere ez zuri gusto emateagatik, ezpada Jainkoak agintzen, ta nai duena egiteagatik: nik loa ere neurrian, ta ezin geiagoan emango dizut, ta ez orañ artean bezeñ lasai, zeren merezi ezdezun.

        Ea nere mingaña: nik Jaungoikoaren bildut santuaren frenoa emango dizut, lotu, ta ixillago egoteko: kontuz, ta ikusiagorik, ta ondo begiraturik itzegin bear dezu: nere eskuak, zuek ere, obra onak, ta Jaunaren borondatea egiteko ezpada, lotuak, ta illak egon bear dezute. Ea nere begiak, ta orietatik datozen, ta biotzean jaiotzen diran pensamentu loiak: zuenak egin du: zuek, ta beste sentidu guziak illak bezala moldatu, ta modestiaz moderatu bear dezute. Ea gorputz lasaiegi, ta aisa aisa zure gurari gaiztoetan orañdaño lege gabe oitua: ya abereen gisako libertade eragabeak joan, edo akabatu ziran. Etzera ez geiago zureaz irtengo. Jainkoaren borondatea bakarrik guzian egin bear degu. Ai, Jauna, nere igaroko bizi galduaz lotsa naiz: propositu berri oiek ondo gordetzeko zure grazia indazu.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Nere Salbadore guzia amoriozkoa! Zure Majestadeak iñoren ere bearrik etzuen. Zu zeregan guziz aberats, ta zugan guzian dezuna zera. Zu Jaungoiko, ta Espiritu aundi, guzia betetzen dezuna zera: ta ala Aingeru guziak adoratzen, onratzen, ta alabatzen zaituzte. Eta Zu ezin illko zerana, ta penarik ezin eramango dezuna izanik; nere animagatik, gorputza artu, ta illkor, edo mortal egin ziñan: gizon egin, ta tormentuak, Pasio, ta eriotza nigatik eraman zenduen. O zure amorio miragarri, eragiñ, geiegia! Onegatik bakarrik, milla biotz, ta milla bizi banitu, guzia zor dizut.

        O nere Jaun amorosoa! Ta Zuk niri didazun amorioa onenbesterañokoa izan dedilla! O anima nerea! Jaungoiko fingabe, edo infinitoak onenbeste zu amatzea baño, zer gauza andiagorik? Ala fede erraz emandik aterako dezu, zu gauza andia, ta zuk uste baño estimagarriago zerala. Jauna, ta zuk, eta niri onenbeste amorio? Ta au guzia, Zu zerana izanik, ni onela amatu, ta ni zure etsai nintzala. O! o! o mirari paregabea! Onelakorik deseatzera, edo gogoan igarotzera nor atrebi? O konsuelo parerik eztuena! Besteak nai dutenean konsola, ta gloria bitez; baña nik zugan, nere konsuelo, ta gloria bizia.

        Zure Gurutze orretan erakusten didazun amorioan nere egiazko konsuelo guzia. Or, zure odol guzia emanaz, esaten didazu: orra, anima galdua, arr-ezazu nere odola: ona ni guztia zuretzat: geiago bear baliz, guzia emango nizuke. O liberaltasun guziz eragiña, ta geiegia! O nere gloria, ta konsueloa! O ontasun, o amorioa! O nere Jesus gozoa! Nik nere burua baño. Zuk ni geiago amatzen nazu. Zuk ni gatik adiña, noiz nigatik nik egin det? Zugandik bada, zer usteko ezdet? Zugan seguru daukat guzia.

        Nere Aita, edo Amagan balego, fiatuko eznukean gauzarik ote da? Ez egieki. Ta ori, ta nai dedan guzia nere eskuan balego? Gure esaeran, ezin geiago eskatu, edo desea liteke. Bada, o ditxa! Egiaz ori, ta are geiago, ta askoz obeto, nere zeruko Aita, ta graziaren Jabea, nizaz baño ere, zuzaz obeto fia naiteke. Ala fiatzenaz, zeren geiago, zer du zer ikusi? Zuk niri, nik nere buruari baño, nai didazun. O! Emendik aurrera nola konfianza guziaz zugana biurtuko nazan! O nere gauza guziak nola zure kontura utziko ditudan! Ta nerera Zu serbitzea, ta biotz guztitik amatzea nola artuko dedan! O Jesus nerea, ta guztia nerea, ta nere nereago, ni nerau neretzat baño! Munduko gauzetan partetik nai ezdet, ezpada zugan guztia. Zu zera nere partea, ta nere guztia: Zu betiko nere biotzeko Jaun, ta Jabea.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nere Salbadore, ta amoriozko ispillu ederra! Zenbat eta zuri Gurutzean begiratuago, anbat amorio andiago. O nere osasuna: Zuri begiratzea ezdezadan beñere utzi. Bearrean banago: zuri begira. Lotara banoa: an ere zuri begira: nere ametsak ere zure amorian beti: ta zikoitz, edo abarientoak ondasunetan nola ametsak egiten dituzten: nik ere ala nereak zugan; zeren munduko urre, ta ondasun guziak baño Zu geiago, ta obeago zeran.

        Gurutzean zure dolore ta penai begiratu, ta orietan, Jauna, zure amorioa dakust. Zure buru, esku, ta oñetatik, ta gorputz guztitik ixurtzen dan odola ikusi, ta zure amorioa or dakust. Zu eranzia, edo soñeko gabe, lotsa andian ikusi, ta zure amorioa or ikusten det. Baña ai! Ori guztia amorio añ andia izanik, ur tanta bat itxasoen aldean bezala da, kanpotik ikusten dan zure amorioa, barrengoaren aldean! O nolakoa izango ote da zure amorezko, ta ondo gabeko itxaso ori!

        Zure barren, zure Biotzeko sekreto onetan gu sartzea nai dezu: au da zeruko, ta Jainkozko ardoaren bodega: ondo guzizko gozo, santuen gisa orditzen, edo enbriagatzen duena. Arren, Jauna, ardantegi onetan sar nazazu; bada, ni sartzeko, Lonjinosen lanzadaz, zure Kostadu, ta Biotzeko atea idikitzea nai izan zenduen. Egia da, Jauna, eznaiz diña or sartzeko; baña edolarik ateronz allegatzen uztazu, likore txitez prezioso orren usaiaz nere biotza anima dedin. O zer usai erregalatua! O nolako espiritu, ta indarra ematen duen!

        Zure Biotzeko amorio au, Jauna su gar bizi bat da, ta nere oztasuna berotzen du, nere biotza erretzen, ta ariñ gora, zeruko gauzetara igotzen du. Zure amoreaz arritzen nintzan len, zeren zure odola, ta bizitza emateraño enpeñatu zinduen. Baña orañ geiago arritzen nau zure barrengo amorio, nere biotza airean zugana daraman orrek.Ta gogotikago ni erakartzeko, esaten zagozkidala deritzat: O! Ni zugatik beñ ill nintzan, baña zure erremediorako bear baliz, eun bider Ni iltzea, nere Biotzak amorioa du guztirako.

        O nere Jaungoikoa! Ta amorio onegatik zer zor dizut? Zer egin bear eznuke zugatik. Zeñ obligatua nagoen Zu bakarrik amatzera! Ta al-banu, amore infinito, edo neurri gabeaz Zu amatzera! Baña ai! Amatu bearrean; alde guzietatik, ta al-egin guziaz ofenditu zaituenagatik, nik zer esan dezaket? Eskergabe itsusiagorik sekulan aditu da? Ori egin duenak, zer merezi du? O Jauna, zer egin dezu Zuk, ta zer egin det nik? Nola amatu nazu, ta nola amatu zaitut? Ah merezi nuen Jauna, kriatura gguziak nere kontra biurtzea, ta bengantza artzea. Egia da, ta aitortzen det.

        Nerea da kulpa, ta kulpa guziz andia, ta itsusia. Orañ ezagutzen det, ta guztiaz, Zu ofendituaz, damu det. Milla bizitza banitu, diranak emango nituke, ori desegiteagatik. Zu añ ona izanik, Jauna, nik ofenditu zaitut? Biotz guzitik damu det, ta geiago damutzea nai nuke. Ea, Jauna, igaroko guzia desegin bedi; ta kontu berriak, bizi berria, ta ez geiago pekaturako biderik. Lenago mundua, ta nere burua galdu, zu ofenditu baño.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nere Salbadorea! Ta nola Gurutze orretan ixillik zaudela ere, itz egiten didazun! Ai, ene seme, diozu: Nik zuri onenbeste nai, ta Ni enemigoa bezala tratatzen nazu! etsai izan banintz, ezin gaizkiago tratatuko ninduzun, ta ezin geiago egingo zenduen! Zer egin dizut Nik, ene seme: zer? Nere lotsa, ta penak, nere odol zugatik ixuria, ikusten ezdezu? Nere semeari bezala, biotza partitzen ezdizu. Ni onela dolorez, urratu, ta odol usturik ikusteak? Zer egin dizut? Emen nago, ta ez besteren fuerzaz, ezpada nere borondatez, ta zure amorioz: dolore oiek pozik daramazkit, zure biotza irabazteagatik: ta orregatik ere lastimatzen etzera, amatzen eznazu; baizik aborrezitzen, ta ofenditzen? Zer egin nezakeanik zugatik egin ezdet?

        O Jesus amorosoa! Zure itz gozoak saietak dira, ta erdiratzen didate biotza! Nik ezdakit, nola eskerrak eman, ta zure amore oni nola eranzun. Zer esango dizut, Jauna? Dakust, tasa gabeko amorea zure amore infinitoari zor diodala. O! amorio au indazu! Nere al-egin guzia, utsa, edo gutxi da. Baña gutxi au edolarik dagidan, ta fin gabe ama zaitzadan: ta gutxi nik egin arren, beñzat amorio, ta deseo guzizko bat iduki dezadan. Badakust, Jauna, nere amoria laburra dala, ta orregatik lurreko gauzetan errepartitu nai ezdet, zergatik kriaturai ematen zaiena, zuri kentzen zatzun. Batere kendu nai ezdizut, ezpada, dan guzia betiko zuri eman.

        Bertatik, Jauna, utzi nai diot Aitari, Amari, ta aide, ta besteai, ta zugan, ta zugatik ezpada, ezdiet nai bear: oriek, zure amorioa niri eragoztea, nai ezdet. Utzi nai diet adiskide, ta ondasunai, ta zugatik baizen nai ez ditut. Bertatik nere buruari utzi nai diot, ta saldu erosia banintz bezala, nerea izan nai ezdet, ta ez nere burua amatu, zugan ezpada. Ea begiak ezzerate nereak, baizik Jainkoarenak, ark nai duena, ta ez zuek nai zutena, ikusteko. Ea mingaña, nerea ezzera, ezpada Jainkoarena, onek nai duena, ta ez zuk nai zuna, esateko. Ta orobat, eskuak, oñak, gorputza, ta anima zure memoria, entendimentu, ta borondateaz. Nigan bizi bear ezdet, ezpada Jainkoagan: ta Jainkoak nigan beti bizi, ta agindu bear du.

        Orañdaño, Jauna, nerea bezala, nere erara bizi izan naiz: orañ besterik da. Ez naiz ya nerea, ezpada zurea. Ea nai zuna nizaz, zure gauzaz bezala, egizu. Ta nola buztin puska bat erosi duenak, nai duena orrezaz egin dezakean, edo ontziak, edo zoiak, edo bazterrera bota nai badu: ala Zuk, Jauna, nizaz nai-zun guzia egin dezakezu: bada, batetik erosi nazu, ta zure odolaren kostuan: ta bestetik, nik nere burua agindu, ta borondate osoaz eman dizut. Zure gustoa bada, onrarik nik ez idukitzea, zure borondatea egin bedi: zure gustoa bada, nere bizia dolorez, ta afrentaz beterik izatea, ta guziak ni aztu, ta utzi, ta ezertan ez idukitzea, kontentu naiz, ta zure borondatea egin bedi. Zu bakarrik nai zaitut: Zu zera betiko nere guztia.

 

aurrekoa hurrengoa