www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

BAKOITZAK BERE,
TA NIK NERE PEKATUEN GAÑEAN

 

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

 

        Aingeru gaiztoak, ta Adanek egin zuena añ gaizki baderitzat, nik egin dedanaz, zer iritziko diot? O egun illun trristea, zeñean lenengo pekatua egin nuen, ta pena guziz andi pisu, ta kabugabeetara suertatu nintzan! Kolera batean gizon bat ill banu, ta gero urkatzeko zorian nere burua ikusi, zer sentituko nuen? Bada, nere anima tristea, egun artan egin zenduen zorakeria gatik, zure etsaien atzaparretara, ta betiko infernura sentenziatu zaude. Nork, sentenzia onekin, bokadurik gustoz, ta deskansurik ar dezake? badirudi, ezagutzen, ta sentitzen ezdezula, ta ametsa baliz bezala artzen dezula. Bada kontu egizu, orañ bertan Jainkoaren ministro, edo justiziako juraduak gaiztakeria andi batean arrapatu, ta beraren tribunalean presentatu, ta eriotzako sentenzia ematen dizula: ta demoniak eraso, ta infernuan sartzen zaituztela.

        Zer esan, zer egingo zenduke, erremedio gabe, ta betiko leizondo artan, ta tormentuz erretzen ikusiko baziña? O erregalo garestia! O gusto samiña! O pekatu garratza! bada orrela, ta betiko tormentuen azpian egongo zera. Biurt-zaite, zugana, anima tristea. Begira ondo, egiaz, ta fedez, sentenzia zure kontra emana dago: ta asko, ta al-egin guziak egin badituzu ere, desegin dan ezdakizu. Ta ondo iritziko diozu, jan edanean erregaloak billatzea, ta etxean dan onena zuri ematea, ta onra, ta puestorik andienak, ta guziak zu alabatzea? Ezta burlen, farren, jolasen, atsegiñen, ta banidadeen denbora au; ezpada negarren, lantuen, adia, ta deadarrena: penitenziaz biotza desegin, ta trukatzeko: ta ez nola nai, ez onrak, ta ez atsegiñak billatzeko; baizik guzien oñ pean zere burua ikusi nai izateko; ta zure gustoaren kontra dan guzia gogotik, ta biotz guztiaz billatzeko.

        Ta ogei, edo ogei ta amar urtean penitenzia egin badezu ere, ez nekatu, ez aspertu, ez utzi, zeren barkatua zauden ezdakizun. Ta mundu guziak esana gatik, santu bat zerala, penitenzia ez utzi, zeren barkatua zauden ezdakizun. Badakizu Jainkoa dala Jueza, ta aren juizioak emengoetatik besterik dirala. Ta orazio aldian luzeak iduki arren, ta zeruko konsuelo asko, ta milloi asko anima konbertitu arren, milagroak egin, ta mudu guzia zure ondoren ibilli arren, ez zure puestoa utzi, ez penitenziaz aspertu, zeren zure sentenzia desegin dan ezdakizun; ta au ezpadezu, gizonen alabanzak, onrak, ta gustoak zer serbituko dizute? O Jauna, zeñ egia andiadan, ta zeñ inportantea au! Josi ezazu ondo nere biotzean, beti humill nabillen. Zure Ontasunagatik, nere kontrako sentenzia desegin ezazu, zeren pensatzeak, Zuk, Jainko poderoso, zeñen kontra iñork kemenik eztuen, kondenatu nazula, ikara andia ematen dit.

 

 

BIGARREN KONSDIERAZIOA

 

        Penatik kulpa ateratzen, edo ezagutzen bada: infernuko penakin kastigu ta ere, bear bezala, edo diña kastigatzen ezdan kulpa, zer izango da? Pena ta al-diran ikaragarrienak pensa itzatzu, ta guziak batean: dolorezko, suz, ta garrezko larridiki, ta ezurrak puskatzeraño, ta beste milla tormentu elkarrekin, ta eternidade guztian: ori guzia gutxi da, infernuan pekatu mortal bategatik ematen danaren aldean: ta ori Jainkoaren Majestadearen kontra zeren dan. Gorputzean senti al ditezkean tormentu guziak baño andiago da, Jaungoikoren arpegia ez ikustea, ta ez ikusi bearra.

        Ta begira orañ, zuk milla pekatu mortal zeñ erraz egin dituzun. Zer? Papiro baten bildur zera, ta kastigu onen ez? Zer zorakeria da au? Anima nerea, zure amoriorik badezu? Ondo begiratzen badezu, zure gorrotoa dezu. Batek iñor aborrezitzen duenean, ari bizia kenduaz, kontentatzen da, baña zu ainbesteraño aborrezitu zera, non orrezaz kontentatu etzera, ta gañera eriotza animakoa, ta betiko tormentuak ematen diozkatzu. Ai nere itsua! Zer egin dezu? Zuk zere burua ezpatan sartu dezu: zure eskuz eriotza artu dezu. Fin, edo kabu gabeko pena, badakizu, zer dan? Urtea urtearen gañean beñ, ta askotan kontatuagatik ezer ezta: ta penak geiago dira: kaburik ezdute.

        Jakizu, bada, zure al-egin guziaz andiago, ta andiago pekatua zuk pensatu, ta ezagutuagatik, millatataik bat ezdezula, berez danerako, ezagutu. Nola eziñ iñor, Jainkoa zeñ andia, ta ona dan, ezagutuko duen: ala aren ofensa, edo pekatua zer dan, iñork ezin, dan bezala ezagutuko du. Ta zure bizi guztian pekatuen artean egon, ta zer egiten dezu? Ai nere galdu bearra! Ai! Ai egun, milla bider zori gaiztokoa, zeñean pekatuak egiten asi nintzan! Nere Jainko guziz ona! Ezdedilla, arren orrelakorik geiago gertatu! Miserikordia nizaz, zeren txit bearra, ta desditxadua nagoen. Baña zure ontasuna andiago da nere miseriak baño: ez obi begiratu, ezpada zure piedadeari. Zugan dago nere esperanza guzia, ta ala eznaiz galdua izango.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Nere kulpak gatik, nerezi nuen, Jauna, infernuko su, ta garretan erretzen beti, erremedio, ta esperanza gabe egotea. Baña Zu, añ ona neretzat izan zera, non ara bota eznazun. O nere Jauna, nere Aita, ta nere Jainkoa: nere amorio, ta On guzia! Ni nere naizan baño, nereago zerade Zu. Ontasun au nola pagatuko dizut? O! Ta mingañ bat, ta biotz bat dedan bezala, milla, ta milloi asko biotz, ta anima banitu, guziakin Zu alabatzeko, ta amatzeko! Zer egin dezaket, Jauna, bada sekulako infernutik libratu nazu? O zerbait, eta asko zugatik egin al baneza! O zure amorioz urtutzen banintz! Zer nai-zu, Jauna? Nik Zu serbitzea? Ona, bada, non nagoen zure betiko serbitzari, edo esklabo.

        Ta nola esklaboak berenak ezdiran, ezpada beren Jabeenak: ala nik ezdet nai nerea izan, ezpada betiko zurea: ta ez aiek bezala bildurrez, baizik amorioz guzia zurea izan nai det. Zure amorioan irazakirik bizi nai det. Betor zure Jainkozko sua, ta erre nazala. Dizekadan niri, ta geiago, ta biziroago zure amorioan erre nadin. Bedeika, ta alaba zaizadan, Jauna, ta naizan, ta dedan guziaz ama zaitzadan. Nor Zu bezalakorik? Guzia dagokizu, Jauna, ta txit ederki. Ea Aingeru, ta Santuak, nere Jauna alabatzen lagun zadazute. Ta zeren, Zuk merezi dezunerako, Jaun andia, au guzia ezer-ez dan, zure Ontasun, jakintasun, ta miserikordia paregabekoak betiko, ta bear bezala, alaba zaitzala. Nik Zu amatzea, nai-zu? Bada, nik nerau baño geiago amatzen zaitut, zeren añ ona zeran, ta zeren zuri, zer du zer ikusi? Zuri, neroni baño geiago zor dizudan. Betor, Jauna zure amorio egiazkoa, biotz guzitik egunoro, ta beti geiago, ta obeto ama zaitzadan.

        Ah! Infernua merezi nuela, nai dezu, nik Zu amatzea! Satanasen esklabo billau izatea merezi, ta Aingeruen ofizioa nik egitea, nai-zu? O nere Jainko maitea! Sekula guzietan alabatua, ta glorifikatua izan zaiteala! Nola, Jauna, zure amorioan erreko naiz? Nola atsegin, ta gusto emango dizut? Zer egin ezdakit. Zure gusto, ta borondatea egiten eerakusdazu. Orra ni zer nazan: orrenbeste zuri zor, ta amatzen etzaitut! Baña ai! Onezaz oroitu, ta lutoz biotza betetzen zat! Bada Zu amatu bearrean, egunoro pekatu geiago egiten det. O esker gaiztoko traidore itsusi lotsagabea! Ala izan naiz, ezdet ukatzen. Baña, Jauna, Zu zera nere erremedioa: Zu ni billatzera, ta salbatzera etorri ziñan. Ori egizu, ta barkatu, ta salba nazazu, zu beti alabatzeko.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ni baño pekatu gutxiagorekin infernuan zenbat daude? Ta ni bizi naz, ta zeruaren esperanzan. O miserikordia andia! Zer dijoa zerutik infernura? Zer ikusi zenduen, Jauna, nigan, mesede au niri egiteko? Zer? Nere bizi guzian, Zu ofenditzera baizik, zer egin det? Zuk deitu, ta nik ez eranzun. Zu golpeka nere biotzeko ateetan, ta ni beste aldera! Ta orregatik sufritu, ta berriz deitu didazu: ta batzuetan amorez, ta erregaloz; besteetan ikaraz, ta bildurrez. Ta ni itsua, ta gorra, ta pekatu geiago egiten! Beste askori etxeden ez, ta niri etxeden, ta denbora geiago eman didazu! O bedeikatua izan dedilla betiko zure Ontasuna.

        Esan oi da, gauza ona, galdu arte, ezagutzen ezdala. Kontu egin nai det, bada, besteak bezala galdu naizala, eta aiek bezala, kastigatu nazala. Ai, Jauna! Nizaz zer izango zan? Zerua galdu sekuklako, ta zer sentituko nuen? Zer, nere burua, konsuelo, ta esperanza gabe ikusirik? Zer su, ta lama infernukoetan erretzen ikusirik? Zer, demonioz alde guzitik bete ikusirik? Ai! Pensatzeak ere ikara ematen du: zer litzake igarotzea? Ta orañ orietatik libre nagoela, ta zeruaren esperanzarekin? Al egiñaz, ta postaka infernura ninjoala, Zuk gelditu nazu, Jauna! Ondatzera, ta deabruen atzaparretara, ta Zuk eskua eman didazula? alabatuko zaitut, Jauna, beti, zeren zure esku bedeikatua eman, ta libratu nazun. Jaungoikoari eskerrak: graziak, ta eskerrak Jaunari milla bider.

        O nere Jauna, ta zenbat zor dizudan. Añ obligatua nago, non zer esan, ta zer egin ezdakidan. Kontentuz, ta penaz desegin nai nuke: kontentuz, zeren ainbeste gaitzetik libre nagoen: ta penaz, zeren añ esker gaiztoa naizan. O nere Aita guziz amorosoa! Bada Zu ala zera, ta Aitak bezala amatu nazu, indazu, ni zure ume ona izatea. Damu det, Jauna, ta biotz guzitik damu det, Zu ofendituaz, zeren añ ona zeran, añ Aita ongille amoriozkoa, ta Esposo guztiz gozoa. Damu det orregatik zure Ontasuna ofendituaz, propositu firmearekin, ez geiago pekaturik egiteko. Ni zure graziarekin, Jauna obeto biziko naz.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O nere Jaungoikoa! Zu niri begira zeundela, nik ofenditu zaitut! Ta ez begira, nola nai, ezpada niri faboreak egiten: ta ni lotsarik gabe Zu ofenditzen: ta Zu orregatik ere, on geiago, ta geiago niri egiten! Zu añ aundi, ta poderosoa; ta ni añ billau ezereza; ta orregatik ere sufritu nazu! Beste askori, bizia kendu, ta infernura erortzen utzi diezu; ta ni eznazu utzi: ta ez bakarrik sufritu egun batean, baizik ainbeste urtetan, ta ez pekatu batean, baizik ainbeste millatan. Nik nere pekatuak beti aurrera, ta Zuk orduan benefizio geiago! Zenbat, eta ni gogorrago, ta etsaiaren obrak egiten, anbat Zu beraago deitzen, palakatzen, ta Aitarik amorosoenaren obrak nerekin egiten! O zeñ itsu, gogor, ta portitza zuretzat izan nazan! Ta Zu, Jauna, zeñ gozoa, ta amorezkoa niri etxedeten.

        Lasterka ni infernura ninjoan, ta Zu otsez nri. Ni beti gorra, ta zure deiai egun, aste, ta urte askoan eranzun gabe! Ai Jauna! Egia esatera, badirudi, infernuratzegatik, eziñ geiago ala nik egiten nuela: ta Zuk eragozten, ta gelditzen ninduzun! Beste asko, zure justiziaren aserrea deskargatu, ta kondenatu dituzu: ta ni ez! Azkenik zure amorio guztiaz ots egin, ta lo pisu artatik atera nazu, ta nere begiak argitu dituzu, nere desditxa ikusi, ta zu gana biurtzeko. O nere Jesus guziz gozoa! Miserikordia onezaz zer esango det? Ni salbatzean, zer zijoakizun, Jauna? Bazenduen nere bearrik? Ez egieki. Baña Ontasun fiñik eztuena, infinitoa Zu zerez izan. O! Izan zaite: ordu onean! O! zer gloria dezun, Jauna, On guztizkoa izatean! Izan bedi, izan bedi ordu onean: atsegin det, Jauna: izan bedi eternidade guzian.

        Ontasun onetan, zure graziaz daukat zerurako nere esperanza guzia. Beste, ni bezala, bizi ziran asko infernuko zuloetan ondatu, ta nik, zure glorian Zu ikusteko, ta gozatzeko esperanza andia daukat. Ta au izan diteke? Enemigoen atzaparretatik libre nagoela! Betiko bizia uste dedala! Denbora orretako eman zadala! Ta zeruan Zu ikusi uste zaitudala, nere Jaun guziz ona, ta guziz ederra! O zeñ miserikordia paregabea nerekin egin dezun! Ea, anima nerea, alaba, ta glorifika ezazu Ontasun au. Zure biotz, ta deseoak zeruraño jaso, ta bedeika, ta alab-ezazu Ontasun infinito au. Denbora onetako idukitzean, zer ditxa dezun, ondo ezagutu, ta alik ere ondoena orrezaz balia zaite. Bai, Jauna, ona nere biotza: zurea da, ta ez nerea: sekulako ematen dizut, zu beti serbitzeko. Zure borondatea beti egiteko, zure grazia indazu.

 

aurrekoa hurrengoa