www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

AZKEN JUIZIOAREN GAÑEAN

 

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

 

        Arako mundua akabatzeko zorian dagoen artean, zer igaroko dan, ta zer gauzak ikusiko diran, nor esango du? Ai nere Jaungoikoa! Zu bakarrik dakizu, bestek ez, noiz, ta nola ori izango dan! Mundu galdu bearrari begira diozagun alde guzitik, gose, ta izurriakin, gerra, ta eriotzakin, lurrikara, ta ujolakin estuan, ta etsirik. Baña akaballako doloreen asierak dira oiek. Geroenean, begira aize buunbada izugarrien artean Jainkoaren aserrezko su bizi illun batek diran gizon, abere, ta beste gauza guziak erre, ta auts beltz biurtzen ditu.

        Kontu egizu orañ, Munduaren aldarte tirste onetan zu bakarrik gelditu zerala bizirik: ta estadu lastimoso orretan ikusi, ta esaten diozula. O Mundu ditxagabea! Zu zera Adanen semeak zorerazi, ta engañatu ziñituena? Zugatik ainbeste ezpaita, auzi, ta aserre; Zugatik ainbeste ejerzitu gerra bizietan altxatu, ta ainbeste eriotza izan ziran? Bai, zu zera. Baña ai nola zeunden, ta nola zauden! Esadazu: Non dira orañ, zer egin ziran Errege andi ainbeste neke, ta peligrorekin zure gañean agindu zutenak? Non dira aberats, ta poderoso zure ondasunak iduki zituztenak? No dira, kodiziak bildu zituen zillar, urre, ta arri preziosoak? Non zure Torre andi, Jauregiak, Loretoki, ta Jardinak? No zure atsegin, ta erregalo illkor eroak, beti bizi bear bazuten bezala anbeste antsiaz nai, ta biribillatzen zituztenak?

        Ai nola guzia auts biurtu, ta kea bezala desegin, ta ondatu dan! Beste Errege zoroak, bere ejerzitu andi guzia urte gutxirenm buruan desegin ta akabatuko zala pensatu, ta negarrari eman bazion; Munduko ejerzitu, gizon, ta gauza estimagarri guzien atzeneko kastigu paregabe onek, nor lantuz, ta lutoz beteko eztu? Baña nere biotzeko luto, ta negarrak nere kulpen gañean izan bear dute! Munduaren azken au jakin, ta onela ikusi ezkero, lurreko gloria, ta ondasun guziak nere eskuan baneuzka ere, diranak oñ pera bota bear zituke. Ezerez bat nik dedan guzia izanik: zer desditxa da au, ori utzitzeko ere animorik ezdet; ta ezerez orregatik, anbeste kulpa, ta ofensa Jainkoaren kontra egin det?

        Ur tanta bat itxaso guztiaren, edo pits bat lur guziaren aldean zer da? Nik dedan, eta bizi guzian izan dezakedan onra, estimazio, ta ondasun guziak, Errege guzien poderio, onra, ta ondasunakin zer du zer ikusi? Bada mundu au bere gauzakin, dakusunez auts puska bat baizen ezbada, ta estimazio ori merezi badu, nola nere biotza kasi ezer ezdanari eransitzen zaio? Nola ori nai, ta ainbeste ansiaz billatzen det? Nola nere alegiñak ezerekeria onen billa, ta askotan, nere anima galtzeko perillean, egiten ditut? O zorakeriaren itsua!

        Ea nere anima: auts pilla andi orretan ainbeste neke kostarikako azienda bill ezazu; Zuri lenagokoak utzi zizuten Etxea, edo zuk ondorengoenzat jasozen duena; zure gusto, edo atsegiñen lekua; zuk naien zenduena; ea naspilla eragabe orretan arki dezakezun. Guziak nastu, ta desegin ziran. Eskuetan auts puska bat arr ezazu: bearbada len ori Koroa bat zan; non da aren edertasuna? Bearbada bastoi bat zan; non da aren balentia? Bearbada edertasun andi bat zan; non da orañ ori, ta orren galak? Ai guzia banidadea, aizea, utsa, ta autsa! Ta izan diteke Kristaurik añ jakiñez, edo neziorik, Jainkoaren Ontasun, ta edertasuna ezerezkeria oiekgatik galdu nai duenik? Ta oietatik bat izan eznaz ni, gusto billau batzuen trukean Jainkoaren Legea urratuaz? Ai Jauna! Zeñ itsua izan nazan! Au ondo ezagutzeko, arren argia indazu: orrela, zugandik, nere on guzia, sekulan aparta eznadin. Amen.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Nere belarrietan deritzat dagoela tornpeta izugarri guzioi Jainkoaren Juiziora deitzen diguna: Arako tronpeta San Jeronimo bati biotzeko ikara ematen ziona: au eremu batean, berau, penitenzia, orazio, ta negarrez desegiña zegoela. Ai ene bada! Nola bildurtzen eznaz ni añbeste kulpa, penitenziarik egin gabe, dauzkadala? Eleizako Pillarerik sendoenak tronpeta onen deia aditu, ta dardar ikara dabiltza, ta ni, bildurtzeko añ beste kausa ditudala, nago sorturik! O biotz, edozeñ tentazioren aizeaz galtzen zerana, nola tormoi ikaragarri au: Piztu, ta jaiki zaitezte illak, ta atozte Juiziora, aditu, ta ill otza geratzen etzera? Jaun guziz poderosoaren pregoi onek zer ikara orduan emango dit? Nola obedituko diot? Ta nondik jaikiko ote naz?

        Ai! nere pekatuai begiratzen badiet, infernuan egongo naz, ta andik etorriko naz; bada ara nere burua añ beste bider bota det. Andik anima etorriko da, ara gorputzarekin biurtzeko, bien tormentuetara. Lurretik jaikiko naz, mundu guziaren aurrean akusatua, juzgatua, ta kondenatua izateko gizonik infame-billauenakin. Jaikiko naiz, erremedio gabeko, ta eternidadeko kondenazioaren sentenzia aditzeko. Au guzia kulpa mortal bakoitzagatik merezi nuen, ta estadu orretan ill banitz, guzia egingo zan. Nola, bada añ beste urtean orrela bizi izan naz? Nola añ erraz pekatuetara biurtu naz? Nola biotzeko damu, ta egiazko ta negarrezko penitenzia egiñaz, oriek borratu ezditut?

        O nere anima! Juizioko tronpetaren soñuak orduan zu ikaratzea nai ezpadezu, orañ aren otsa aditzen, ta ari obeditzen asi zaite. Illak jaiki, dio, ta Juiziora atozte. Kulpa pisuaz illa bazaude, eriotza orretatik piztutzea agintzen dizu. Illak bezela Jainkoaren deiak aditzen ezbadituzu, lotarki pisu orretatik esnatzea agintzen dizu. Añ beste denbora bada, zure bizimodu ori zuzentzeko, esaten dizula: zure biotzean golpeka otsez badago, pekatuaren peligro, ta bide orietatik iges dagizula; desengañoakin deadarka badagokizu zure barrenean; zure lagunaren desgraizan, ta ustegabeko beste adiskide, edo ezagunaren eriotzan, ori begiz ikusi, ta orregatik ere sortua bezela, lo pisu orretan sarturik bazaude: Ea jaiki, dio, ta zure juizioan zurekin gogotik sartzaite.

        Ai nere Jainkoa! Ta zenbat zuk, ni piztu, ta jaikierazotzeagatik egin dezun, ta ni lotan zeñ arritu, ta sortua egon nazan! Zenbat bider nere biotzeko bildur, arantza, abiso, Libru, ta Predikadoreen deiakin, otsegin didazu; ta ni orregatik zure faboreenzat beti gorra? Ai Jauna, ni ez galtzean, zer interes zenduen Zuk? Ni ez kondenatzean, zer probetxu zenduen Zuk? Ta añ beste, ni baño kulpa gutxiagoz, kondenatzen Zuk utzi, ta ni ez galtzeko, zer ikusi zenduen nigan? Aundia da nizaz Zuk izan dezun miserikordia, ta txit andi lotsagarria nik zure kontra iduki dedan esker gaisto itsusia. Ezagutzen, sentitzen, ta konfesatzen det, Jauna. Orregatik zure eskua indazu jaiki nadin gogotik, ta zure Juizioan idukiko dedan bildur santuan firme betiko egon nadin. Amen.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Juizioko tronpeta aditu, ta Anima santa bat zerutik jatxiko da, ta anima kondenatu bat infernutik igoko da: orduko bien gorputzak egongo dira prestaturik. Baña ai! Elkarren antz gabekoak! Anima santak gorputza arkituko du, eta laster biurtuko du eguzkia bera baño argiago, ta ederrago, gloriazko dote guziaz janzi, ta apaindua; ta bere Aingeru Guardakoak esango dio: Ea zorioneko anima, gorputz eder onetan sar zaite: au birtuteetan zure lagun ona izan zan: ta orañ zure ditxetan ere izango da. Oiek dira begi lurrera begira zeundenak, peligrozko edo zillegi etzan gauzarik ez ikusteagatik; oiek ezpañak, iñoren gaizki esan, edo ofensaz idikitzen ezziranak: oiek belarri mormurazio, ta beste itz gaistoenzat itxirik zeneuzkanak; au buru, pensamentu santuak artzen zituena, oñ oiekin Eleizara, ta obra onetara joaten ziñan: oiek zure esku bedeikatu pobretxoai limosna ematen zionak: au zuru gorputza denbora batean barau, azote, ta zilizioakin zuk zatitzen zenduena.

        Gauza oiek gogorrak ziran orduan, baña, o zeñ gozoak izango diran eternidade guzian! O begi ditxoso, zeruko edertasunak ikusi bear dituzutenak! O belarri ditxoso Aingeruen musikak enzun bear dituztenak! O ezpañ ditxoso, Jainkoaren alabantzak kantatu bear dituztenak! O gorputz txit zori onekoa lurreko gusto labur, billabak utziagatik, zeruko gustoz bete ta egon bear duena. Ea, anima santa, laster egizu zure gorputzari laztan estu estu bat betiko ematera. Bereala anima or sartu, ta argi eder gozoz beteko du, eguzkiak odei bat argitu, ta edertzen duen gisa; ta kristal garbi bat eguzkia or sartzen, edo artzen danean bezala. O zer gloria!

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Baña anima kondenatu batek, ai zeñ itsusi izugarria bere gorputza topatuko duen! Zeñ nazkagarria! Bere pekatu guzien artean itsusiena egin zuen lekuan, bear bada topatuko da: ta ikusi, ta arrabiazko adia tristeaz, esango dio: Ai nere zori gaiztokoa! Au da, au gorputz galdua, zeñean, ta zeñagatik, añ ainbeste pekatu egin nituen! Karzela illun ziega illgarri onetan, nere eriotza eternidadekoaren obi ustel onetan sartu bear det! Ah gorputz madarikatu nere desditxa guzien asiera! Ai! Or arturikako atsegin labur, ta gusto loi, ta lotsagarriak zeñ garesti kosta zaizkidan! Ai Ta infernuko tormentuak irabazi, ta betiko kondenatu nazala!

        O! Mundura biurtuko baninzt nola beste moduz gorputz au tratatuko nukean! Nik abere bat bezala ezi, ta esklabo billau ori arrazoiari sujetatuko nioke. Pensamentu gaiztoai biderik ez idikitzearren, begi oriek, bear baliz aterako nizkake: pekatuaren peligro, edo okasioko etxera ez biurtzearren, oñak ebakiko niozkake; eremuetako penitente guziak baño gogorkiago illerazi, edo mortifikatuko nuke. Nik nola bizi erakusiko nioke. Baña ai! Nereak egin du, ta erremediorik eztu! Gorputz oni, adiskideari bezela nai nion, ta orañ, ta betiko nere etsairik andiena izango da. Barau egun bat ez sufritzearren, zakur amorratuen infernuko gosea eternidade guzian idukiko det. Kulpaz Meza bat galduagatik, lotsaz arrastaka juez aserrearen Tribunalera joan bear det. O zeñ erraz au erremedia nezaken! O zeñ ditxazkoa orduko penitenzia!

        Onetan demonioak aserre, ta deadar andiakin diote. Zer kontu dira oriek, anima madarikatua? Zeren begira ago? Au, gorputz au dek, ire bizioakin egiñikako ire betiko etxe, ta tokia. Au itsusia badago ere, itsusiago ziran, ik or egiñdako pekatu loiak. Sar adi, ordu gaiztoan iretzat, lengo ire atsegiñetako leku onetan sar adi: au eternidadeko tormentuetan lagun izango det.

        Orduan anima gorputzen sartu, ta infernuko su gar izugarriak gorputz guztia barrena, berun urtu, edo burni gorriaren gisa banatuko dira. Suak, eta txingarrak bereala saltatzen asiko dira begietatik, ao, ta belarrietatik, ta kirats ustel baten gisa musuetatik sartuko zaio. Puzoniazko suge aserre, ta dragoi odolgiro batzuen gisa demonioak eldu, ta biribillan artu, ta gorputz, ta anima orrela kateaturik, ya padezitzen duten sentenzia aditzera eramango dituzte.

        Ai anima galdu, au irakurten, edo enzuten dezuna! Zure desditxaz pekatuan bazaude, nola zerurañoko deadarrakin miserikordia eskatzen ezdezu? Zure peligro ikusi, ta nola arritzen etzera? Ai nere Jainkoa! Gaitz oiek guziak nere gañera etorri ditezke: Bai, ta asko aldiz ondo mereziak nituen; ta erremedio gabe orietan egongo nintzan, baldin zuk, Jauna, libratu ezpaninduzu. Zer da, bada au, au zer da? Nola Jainkoaren Legea pisutzat artuko dezu? Nola zure griña gaiztoak ukatzea, gogor egingo zatzu? Nola erretiroa, orazioa, isillik egotea, ta penitenzia artuko ezdezu? Oiek, pena aien aldean, zer dira? Animo bada, ta gorputz au bertatik ezi, zatitu, ta Jaunaren borondatera ekartzen asi nadin; ta ori pozik, desbentura aietatik libratzearren. Naiko det orduan: egin dezadan orañ.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Orañdaño esan diran desditxaz gañera, andiagorik izango da? Ai ta zenbatez andiago, ta arrigarriagoak! Guztien Juez soberanoa, gu salbatzeko artu zituen Llagakin, ta Gurutze santua aurrean duela, agertuko da. O Llagak, o amorio nik añ gutxi estimatuak! O salbazioko Gurutze, nik gaizki ezagutu, ta ez billatua! Zuk izan bear zenduen nere erremedioa, ta orañ izango zera nere kondenazioa. Emen da pauso ikaragarria.

        Aingeruai aginduko die Kristok, onak, gaiztoen artetik, aparta ditzatela. Ta bada, gaiztoen artekoa izan naz, apartatzean nola izango dan, konsideratu nai det. Begira ondo, nola kondenatuen jendedi artetik bulla andiarekin, Jesu Kristo akusatu, kondenatu, ta ill zuten Judu, ta Jentillen gabilla andi bat ezker aldera ateratzen duten; eta oriekin batean zu ere lasterka Juezaren aurrera zaramazkiten. Zer da au, deadar egingo dezu, ta kejatuko zera; Jende infame onekin bat egiten nazute? Baña, karguak egiten, zure kejaz lotsatuko zera, ikusirik zure kulpa zenbatez andiago dan.

        Judas saltzallearen falsia demonioak akusatuko dute, ta nola Jesus bere Maisua ogei ta amar dirugatik saldu zuen; ta zure kontra dedar geiago emango dute, zeren zuk, ez beñ, ezbada askotan, ta merkeago, instante bateko gusto utsiagatik bera sladu zenduen. Juduen jende itsua akusatuko dute, zeren Barrabas geiago, Jesus baño estimatu zuten; ta emen zure kontra deadar egingo dute; onek, Jauna, ezertan iduki etzinduen, ta zure, ta bere etsai deabruai jarraitu zien. Jesu Kristoren kontrako burlagilleak akusatuko dituzte, ta bereala zure kontra biurtuko dira; onek ere zure lege, fede, ta Sakramentuaz bere sakrilejioaz burla egin zuen.

        Infernuko borrero, Kristo Gurutzean josi zutenak, akusatuko dituzte: ta indar andiagoaz zure kontra esango dute; onek bazekien, Jauna, Apostoloaren esana, ta pekatu mortal egitea, berriro Zu kruzifikatzea zala; ta orregatik aisa, ta askotan pekatu andiak egin zituen: eta au ondo jakiñik, Zu ber Jainkoa ziñala, ta Juez estua izango ziñala. Sinisten zuen, onen salbazioagatik, odola, ta bizia eman zenduela; baña ezertan ori iduki etzuen, zakur baten odola baño gieago. Orra onen pagua. Ala onek kastigu andiago merezi du, Judu, ta Jentillak baño; bada zerorrek esan zenduen bezala, oiek etziokiten, zer egiten zuten; baña onek bai: baziekien, Zu bere Jainko, Erredentore, ta Jueza ofenditzen zinduela. Ai! Ai! Ai, zer infernuko lotsa au! Madarikatu aien lagun izanda, betor aiekin infernura.

 

 

SEIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ai nere Jesus ona! Orduan nik zer esango det? Nere desditxen barkazioa eskatuko det? Baña ezta ya ordua. Ama Birjiñaren anparora biurtuko naz? Baña onen piedadeen denbora akabatu zan. Nere Aingeru Guardakoagana? Baña ori nere bizitzaren testigu, ta salatzalle justua izango da. Zer esan, edo zer egingo det bada, guziak nere kontra badira? Oi ene desditxagabea! O pena erremediogabea! Betoz, Jauna, nere konrra munduan diratekean gaitz, ta desditxa guziak, atzeneko desditxa artatik libra nadin.

        Ta zer izango da, baldin puntu artan ikusten badet, nik burugabe, ta zorotzat iduki nuen pobretxo bat, Aingeruak eskutik justu guzien, ta Santurik andienen artera daramatela? Ai, ta nola suerteak trukatu ziran! Burla nik ari egin nion, ta orañ berak niri egiten dit. Nik billautzat neukan, ta nere kriadu serbitzarien artean artuko eznuen, begiratuko ere eznion: eta orañ añ ditxaz betea, zeruko Prinzipeen artean onratua da; ta ni munduko kanalla billau guzien artean, suzko kateaz lotua. Ai! Nor, edo zeñ da beste Santu andien artean Eguzki bat bezala añ eder agertzen dana? Urlia nere lagun, aide, edo adiskidea dirudi. Bai, ta berbera da. Au zer da, ta nola? Pauso txarretan nerekin ibilli etzan? Pekatuetan nere lagun izan etzan, ta onelako berak eragin etzidan? Bai, egia da. Baña gero guzien penitenzia egin-tzuen. Mundua utzi, ta Erlijioan sartu, ta bizitza santu bat egin zuen. Ta koroa eder ark, ta alako Santuen artean ura egoteak ori esan nai du.

        Baña ni pekatu loietan begi bietaraño sarturik, ta Jainkoaren deientzat beti gorturik, eragabeko nere deseoen ondoren bildur gabe ibilli nintzan, Juizioko egun au sekulan izango ezbazan bezela. Ai nere galdua! Beraz egiaren bidea utsegin, ta erremedio gabe betiko galdu naz. Akabera au orduan nere tormentua izango da; baña orañ izan diteke nere erremedio guzia. Ea, bada, zer egiten det? Jainkoa serbitzea, nola gogotik artzen ezdet? Ea, berak deitzen didan bidetik noan, munduko gauzak utzi, ta neke, ta arantzetatik badere, Juizioko lotsa artatik libratzearren.

 

 

ZAZPIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Azkenean, konzienzien Libru idiki, ta zure pekatu guziak agertuko dira. Juezak badakizki: ta mundu guziak ikusi bear ditu. Askok bearbada Santutzat, ta besteren adiskidetzat iduki zinduzten, zu Jainkoaren etsai, ta gizonen kontra traidore bat ziñala. Ai zoro itsua! Uste zenduen zure gezur, ta engañuak aztuko zirala? Orañ diranak agertuko dira. O zer lotsa, sentimentu, ta pena, Konfesore bati ixil esatera lotsa nintzana, guzien aurrean agertzea! Mendiak azpian artzea gaiztoak naiago lukee, orrelako desditxa ikusi baño. Zergatik bada, egin det orañ, gero anbeste lotsa emango didana?

        Guzia jakin bear da: ta ala emendik atera bear det, Jaunaren, ta mundu guziaren aurrean ezin agertuko dan gauzarik ez egitea; ta orañdañokoaren egiazko penitenzia, lotsarik an izan ezdezadan. Onetako gau oro esaminatu bear det, Jaunaren Juizioan banengo bezala, ta Aingeru, ta Santuen aurrean nere pensamentu, itz, ta obrak; ta egun artako guzia kontatzen baliz bezala: lotsa emango dizun gauzarik bada, erremediatzeko; eta zurekin batean, Aingeru, ta Santuak, ta Jesu Kristo Juez dirala. O zenbat gauza zure gustoko diranak, Kristoren gustoak izango ezdiran! Ea, bada, kendu, anima, ori guzia kendu, dala gutxi, dala asko, zeren Jainkoak nai ezduen. Deseo andiagoak artu, emendik aurrera Jaunaren borondatea egiñaz, berari beti kontentu emateko.

        Pauso azkenekoa betiko sentenzia da. Guzien Juez soberanoak guztizko Majestade aundiarekin au emango du, onen fabore, ta gaiztoen kontra. Ai zer izango da nizaz? Nere obrakin orañ nai dedan sentenzia, orduan seguru emango zat. Onetarako Juezak duen erregla Miserikordiazko obrak izango dira.

        Lenengo, eskuietik dauden justu, ta Santuai arpegi amorioz bete batekin, ta bere bendizio guziakin zerurako deitu, ta sentenzia gozoa emango diet, zeren Miserikordiazko obra on asko, aren Legea gordetzeko egin zituzten. Gero oiek zerura dijoazenean, ezkerretara biurtu, ta gaiztoai bere aserre, ta madarikazio guziakin kondenazioko sentenzia emango die, zern aren Legea gordetzeko Miserikordiazko obrarik egin etzuten, ta demonio guziakin ondatuko dira betiko. Ai! Ai! Ai! Ta onak joango dira betiko gloriara, ta gaiztoak betiko infernura. Ai, Jauna! Betoz emen tormentuak, betiko aietatik libra nadin! Betor zure argia, betor zure grazia, penitenzia, bizi berria, ta zure borondatea ill arteraño dagidan, betiko zu alabatzeko zeruko glorian. Amen.

        Gure Fedeko Ejerzizio santu oien gañean irakurteko gaia, edo Lezio Espiritual puska bat egiteko, Ejenplo, ta Dotrinaren batzuek ematea konbeni dala deritzat. Arrazoi luze, edo andi indarsu askok baño, bearbada Euskaldunen biotzetan Ejenploak errazago sartu, obeto josi, ta probetxu geiago egin, edo aterako dute.

 

aurrekoa hurrengoa