www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

PEKATUEN GAÑEAN IRU KOLOKIO,
EDO ORAZIO, IRU GAUZATARAKO.
BATA AMA BIRJIÑARI, BESTEA JESU KRISTORI,
TA AITA ETERNOARI BESTEA

 

        Iru gauzak, edo graziak dira: lenena, gure pekatuak ondo ezagutu, ta orien egiazko damua alkantzatzea. Bigarrena, lengo bizimodu zorra, ta eragabekoa ikusi, ta bizi berria, ta Jaunaren borondate beti egiteko grazia. Irugarrena, munduko bide galduak kondenatu, ta utzi, ta banidade guzietatik iges dagigun.

 

 

AMA BIRJIÑARI ORAZIOA

 

        Jaungoikoaren Ama, ta nere Ama Andre maitea. Nere pekatuak konsideratu, ta ikara andiak artzen nau. Ikusi, ta pensatu det, Jainkoak nerekin zer, ta zenbat egin duen, ta arriturik nago. Egia da, ta ikusten det, nere pensamentu, itz, obra, ta guaza guzietan txit eragabe, txit gaizki ibilli izan naizala. Bizimodu berria artzeko, ta mundu galdua utzi, ta nere Jainkoari jarraitzeko deseoa daukat. Nere deseo ona da, baña ner argaltasuna andia. O Birjiña Ama, ta paregabea! Zu zera pekatari tristeen anparo, ta konsueloa! Onen, ta zure txit premia andia daukat. Miserikordiazko Ama zera: izan zaite nere Ama: ta zure Seme maiteagandik nere deseo au, ta nik egin ditudan pekatu guzien damu andi bat alkanza zadazu.

        Ezdet, Andrea, mesede au nik merezi. Ala da. Baña ez niri begiratu, ezpada pekatarien Ama piadosa zerala. Begira zaiozu, arren nere miseria guziz andiari. Pobre, ta miserableak zer egingo du, ezpada aberatsen ateetara allegatu, bere llagak agertu, ta bere premiaz eskatu? Ea, bada, guzien Ama Andrea: limosna bat eskeko pobre miserable onentzat. Pobreen gisan deadarrez ixilduko eznaiz. Tixt aberatsa zera, ta guziaren Jabea: ni berriz txit pobrea. Ea zeruko Erregiña, limosna bat, Andrea. Pobre bear oni begi onez begira zaiozu. Pekataria naiz: zer miseria andiagorik! Baña pekatarien Ama zu zera, ta izan zaite.

        Akorda zaite, zure Semeak nere premia estua ikusi, ta limosna andi bat eman zidala, ta zan zuri esatea: ANDREA, ORRA ZURE SEMEA. Pekataria ni izanagatik, zure semetzat ni artzea, zure Semeak nai du. Ea bada, nik ez merezi arren, zure Semeari diozun amorioagatik, ar nazazu ni. Zure Semeagatik eskatu ezkero, zer egingo ezdezu Zuk? Bada zure Semeak ni artzea, nai du: egizu au, ta zure Semearen amorez, ta aren izenean egizu. O! Ta zeñ pozik, ark agintzen, edo nai zuen guzia egin oi zenduen! Bada berak enkomendatu zizun, Semetzat ni idukitzea. Egia da; añ gaiztoa izan naiz, non Zuk utzitzea merezi dedan. Baña, nola zure Semea gugatik iltzan, ez arren ni utzi. Begira, Andrea, pekatari galduakgatik ark bere odola eman, ta Gurutzearen oñean Zu egotea nai izan zuen, Zuk aren odola ikusi, ta pekatariak, oiei laguntzeko, enkargatu zizkitzun.

        Ea, Amarik onena, begira zure Semeari, ta gugatik esaiozu lengo zure itza: ARDORIK EZDUTE: ta zuk esaten badiozu, nere kontu, laster, ta seguru, nere biotzeko epeltasunaren ura ardo guziz gozo, ta indarsu biurtuko duela, eta zure erreguz, nere bizi galduaren amoriozko damu andi bat, ta biziera berri santu bat, zure amparoan, ta Zuk nai-zun bezala egiteko, grazia emango didala. ala izan dedilla. Amen.

 

 

JESU KRISTO GURE JAUNARI ORAZIOA

 

        Jesus, nere Salbadore, ta Amorio guzia! Nik ez merezi arren, fabore bat egin bear didazu: eta da zure merezimentu, zure penak, zure odola, llagak, ta Biotzeko amorioa nigatik Aita Eternoari presentatzea. Badakit nere Jesus ona, Zuk ori egiten badezu, nik deseatzen dedana, alkanzatuko dedala. Zu zera, Jauna, Seme guztiz amatua, zeñean Aitak bere atsegin guzia zeukan, ta beti daukan, eta txit pozik beti aditzen zaituena. Zer konstatzen zatzu, bada, Jesus nere guztia? Zu Gurutzea nigatik eskeñ, ta sakrifikatu ziñan: ta sakrifizio, ta ofrenda bat ixillik deadar andiak eman zituena zeruraño, ta Aitak, Zuk nai zenduen guzia, egiteraño.

        O ofrenda guziz preziatua! Lengo Abel justuaren odolak baño, deadar obeto zureak egiten zuen! Zure amorio guziaz ni aberatsago utzitzeko, ta orañ zure Aitari presentatzeko zure llaga idikiak zerura eraman ziñituen. Ea, bada, gure Pakegille maitea; itz bat atera zazu, taegiña dago guzia. Zure Aitak esana dauka: Eska zaiozula, ta gure animak zure Erenziatzat emango dizkitzula. O zer ditxa, ta zer gure gloria! Aitak nai du Zuk eskatzea, ta Zuri ematea. Ea, erregu zaiozu arren nigatik, ta ni seguru zurea niaz. Zerura Zu igo, ta badakit, lurrean baño zeruan amorio gutxiago ezdezula, ezpada orobat. Ta bada lurrean ni pekatari onegatik Aitari erregutu ziñion: O nere Erredentore ona! Zergatik zeruan orañ egingo ezdezu?

        Emen zure odola, ta bizitza nigatik eman zenduen, ta orañ or itz bat aterako ezdezu? Emen odolezko izerdiak, ta dolorezko negarrak nigatik eman ziñituen: ta pensa diteke, orañ or itz baten mesede au egingo ezdidazula? Ez, Jauna: ez niri orrelakorik gogoratu. Ta pekataririk galduena ni izanagatik, beragatik zure billa nator: ta Zugan daukat nere konfianza guzia. Ea, bada, nere Jesus, ta Jabe maitea, zurea nik izan bear det. Ez niri begiratu, ezpada, ni erosteko eman zenduen Odolari: onegatik nere pekatuen barkazioa eska zaiozu zure Aitari, ta orañdañoko nere bizitza galdu eragabearen damu, ta gorroto egiazkoa eman dizadala, ta zure aorioan biziera berri santu bata ta zure Biotzean eriotza on bat egiteko grazia. Amen.

 

 

AITA ETERNOARI KOLOKIO, EDO ORAZIOA

 

        O Aita Eterno, nere Jaungoiko guziz poderosoa! Emen nator, Jauna: emen nator ni pekataririk andiena, ta zure Majestade andienaren aurrean presentatzera atrebitzen naiz. Badakit, Jauna, zure Ontasuna, Zu bezala, kabugabe, edo infinitoa dala. Onezaz baliatu nai det. Egizu, arren, ez nik merezi dedan bezala, ezpada Zu zerori zeran bezala. Ai Jaun justua! Arrigarriak, itsusiak, ta txitez asko dira nere kulpak, ta zure kontra nik egin ditudan ofensak. Ala ezdet merezi zuk niri begiratzea; baña Zure Seme maiteak merezi du. Oni begiratu, ta onek nigatik egin zuenari, eman zidan itzari, ta erakutsi zidan amorioari, atrebitzen naiz, Jaun andia, zure begietara agertzera, ta humill humill zure Majestade andiaren aurren jarri, ta eskatzera.

        Jesus zure Seme guziz Santu, guziz bedeikatuaren izenean, bada, ta aren amorez, nere kulpa guzien barkazio osoa eskatzen dizut. Indazu, arren, Jaun guziz ona, Jesu Kristoren amorioagatik, zure argi bizi eragille bat, nere igaroko biziera galduaren eragabeak ondo ezagutu, ta bear dedan biotzeko damu, ta propositua, ta Zuk nai dezun diñako penitenzia egiazkoa egiteko grazia. Onekin batean, beraren Ontasunagatik, indazu emendik aurrera nik beti guzian, ta guziro zure borondate guziz santua egitea. Onelako ditxarik nik nerez ezdet merezi, Jauna; baña zure Seme arantzaz, ta iltzez josirik Gurutzean dagoenari begira zaiozu. Ari begira, ta ez niri: ta nere pekatuak andiak badira ere, are andiagoak dira, aren merezimentuak. Ari begiratu, ta zure justiziaren aserrea bigundu, ta akaba begi, ta betor nere gañera zure miserikordia, ta amorioa.

        O Jauna! Zure Semeak eman zidan itza, edozeñere gauza, aren izenean eskatzen nizuna, Zuk emango ziñidala. Badakit aren esana Zuk egingo dezula. Orañ bada, nik fabore au aren izen santuan eskatzen dizut: ta bear dan fede, intenzio, gogo, ta alegin guziaz eskatu nai nizuke. Zure Semearen amorez egizu, Jauna. Grazia au niri egitea, zure Semearen onra da. Ta bada Zuk bera nai dezu ainbeste onratu, orretako niri mesede au egidazu. Jesus maiteagan daukat nere esperanza guztia, zeren bera dan zure Semea, Zuk nigatik bialdu, ta emana, nere erremedio, libertade, salbazio, ta gloria bizia: berari gloria guzia zurekin, ta Espiritu Santuarekin, nere Jaun, ta Jainkoa. Amen.

        Kolokio, edo iru Orazio oiek beñ, ta berriz, ta askotan, ta txit soseguz egin bear dira: ta are geiago ondo konfesatzeko bat prestatzen danean, fedeaz, ta konfianzaz biotzeko amorio, damu, ta propositua egiteko.

 

aurrekoa hurrengoa