www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

GURE GURASOEN, EDO ADAN GUZIEN
AITAREN PEKATUA, TA ONEN KALTEAK

 

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

 

        O Gizon itsua nora zoaz? Adan zer egiten dezu? Sagar bategatik nai dezu Jainkoa galdu? O bokadu garestia! O sagar baten gusto beltza! Orren gutxian daukazu Jainkoa? Seme batek plazaren erdian esango balu, sagar bat bategatik bestek Aitari bofetada bat ematen utziko balu: edo berak guzien aurrean emango balio: zer esango genduke? O gaiztoenaren seme lotsagabea! Zer egin dek? Zer merezi dek? Puskatzea merezi dek, traidorea! baña ai! Nor akusatzen det? Noren kontra suak artzen banaute? Seme ori bera ni banaiz?

        Nik Aingeruen aurrean bofetada nere Jainko, ta Aita onari eman diot: Ontasun, ta Jaun andiari, zeñen aurrean Aingeruak ikara dauden. O traidore lotsagabea! Nik, eta Jainkoari? Nik, eta sagar bategatik? Nik, eta zeruaren, ta lurrearen aurrean? Milla zati egitea, ondo merezi det. Betiko su-garrak gutxi dira neretzat. Zer esango det, Jauna, zer arpegiaz zure begietan jarriko naiz? Ai ene! Ai ene zori gaiztokoa! Ai ene ditxagabea! Zer egin det? Onelako traizioa? onelako zorakeria? Nik ori egin det? Ai! ezdakit zer esan, ta ez zer pensatu.

        Baña nere Jaun maitea, negarrezko iturri bi nere begiak izan bite. Ai! Nere bizi guztiko miña, ta negar gaia badet. Ta onelako falsia egin didan gorputz oni nola gusto emango diot? Ah nere etsairik mortalena! Nik emango dizut zure merezia. Losaren pasioz, Jauna, zer esan, ta zer egin ezdakit. Alere ni negarrez zure oñetan urtuko naiz: orrela nere biotzeko damua erakutsiko det. Egiña, Jauna, egiña. Ai ta zein desegin! Penitenzia, bada, Jauna, miserikordia, ta erremedioa: bizi berria.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Adan Paraisutik deserritua izan zan, ta ni zerutik. O erri, ta leku benturosoa! Ta nola deserri onetan kontentu, ta gustorik billa dezaket? Zenbatek esaten dit, orañ bizi naizan artean atsegiñ ar dezadala. Baña nola kontentu artuko det, deserri onetan nagoela? Negarretako lekua, ta penitenziako denbora da au. Ez arren, Jauna, permiti, ni erakeriai ematea. Eznaz aspertuko adiaz, ta suspirioz, nere burua onelako desditxan ikusirik. Nere begiai atsedenik ezdiet emango, nere errian sartu artean. O zerua, zerua! O erria, ta nere erria! O egiazko bizia dutenen erria! O korte soberanoa! Or dago nere ondasun guzia, or dago nere Jabe, Errege, ta anima garbien Esposa. O Jaun, ta Esposo guziz gozo, ta maitea! Zu gabe, ni nola nagoke? Or dezu nere biotza, or dezu. Eraman didazu, ta or bizi naiz, ta emen Zu gabe iltzen naiz. O zure amoriz azkenik desegin banendi.

        Baña ai! Orrela izan bear zan, ta orrela egin ezdet. Ai uso baten egoak banitu egaka igo, ta or atsedeteko! O zer negarrak Adanek egingo zituen, sagar bategatik Paraisutik deserritu ta ikusi zanean! Ta askotan, ta gutxiago gatik, nik zeruko ateak itxi, ta negar egingo ezdet? Miserikordia nizaz, Jauna, Eznekien zer egiten nuen: piedadea deserritu pobre onezaz, zeren negarretako ibar onetan nekez beterik ta pekatuen lokaitzean ondaturik nagoen. Nere Aita miserikordiazkoa, ta konsuelo guztien nere Jaungoikoa! Piedadea, arren, Jauna, nere suerte desditxadu oentan. Ta bada, Aingeruak bezala, kastigatu eznazu, ezpada Adani bezala etxeden: deseo irazaki bat indazu, lurreko gauzak azturik, bakarrik nere zerua billa dezadan. Nere kulpen egiazko penitenzia egiteko grazia betor: ta bada, nik egin al guzia da gutxi, edolarik deseo txitezko andia izan bedi. Indazu azkenik grazia, emendik aurrera egiazko deserritua bezala lurreko gauzenzat bizitea, ta zerurako bidezkoak bezala, Zu billatu, serbitu, ta betiko amatzea. Amen.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nola suge gezurtiak bere engañu, ta promes falsoaz Adan zorerazi zuen, Jainkoa bezala izango zala, esanaz! O ta zenbat aldiz onela ni ere engañatu nauen! Emengo onra, interes, ta gusto, pekatu eragin didatenak zer dira? Kea bezala guziak desegin ziran. Ta eriotzako orduan orobat izango ezta? Zergatik, bada, nere etsai engañatu nauen, ta orañ engañatzen nauenean fiatu nai det? Ta infernura botatzeagatik zer egin ezdakienaren konsejua zergatik artzen det? Demonioak zer agintzen dit, berari jartzeagatik: Zeruko gloria? Ez egieki; ezpada infernuko tormentuak. Ta orañ engañatzeo eskeñtzen dizkidan ezerezkeria, edo ondasun usien bazka, edo zebo agatik, betiko eriotzaren amuari elduko diot? Arraitxo batek ere, ori ikusi ta jakiñik egingo ezluke.

        Ai bada, anima nerea, ai! Begira ondo: gozoa iritziagatik aurrean ipintzen dizuten bodadua: or dago, or dago barrenen eriotza betikoaren amua: infernuko pozoia, ta benenoa or dago. Niri sinisten ezpadidazu, sinista zaiozu Jaunari, zeñak dion: pekatu egiten duenaren anima illko da. Begira Adanek jan zuen sagarren gustoa, zeñ laster igaro zan, ta ondorea ainbeste, urtean zeñ samiña izan zan. Begira, deabruak gozotan eman zien bokadu beltza, infernuan zeñ garratza kondenatuai biurtu zaien: ta ez orañ bakarrik, ezpada sekula gazietako samiña.

        Besteren buruan kalte au ikusi, ta nola begiak argitzen ezdituzu? Zeren begira zaude? Zure gañean kaltea ikusi artean? ta erremediorik ezdezula? Ta obeto, Jainkoak egiten dizun mesede, ta ematen dizun denboraz baliatuko etzera? Baldin Zirau batek eldu balizu, edo benenoz beterikako sagar bat jan bazendu: Ah zeñ gogotik erremediorik dan samiñena ere artuko zendukean! Edozeñ diru gastatuko zenduke. Bada infernuko sugeak pekatuaz eldu dizula, ta pozoiez beterik zaudela ikusi, ta nola zaude orrela? Ah betiko iltzen duen pozoia da! Ea jaiki zaite lo pisu orretatik, zeñean sorturik zauden. Bizia akabatzen da.

        O nere Jaungoiko! Infernuko benenoz nere etsaiak onela nere anima bete du! Ai nere triste galdua! Gaitz onentzat zer erremedio egingo det? O baldin baliz, mundu guziaren kostuan ere; zeñ pozik billatuko nukean! Ea bada, nere anima, berri onak: erremedioa badezu, ta doarik. Zer erremedio da, ta nork emango dit? Erremedioa da Jesu Kristoren odola, ta doarik emango dizu, Gurutzean, zugatik ill arteraño, ta zu infernuko gaitz orretatik libratzeagatik, isuri zuenak. O Aita nerea, o zeruko Aita; nola nik miserikordia andi au alaba dezaket? Ori guzia ni gatik egin dezu? O nere Jauna, ta nere Amorio guztia! Zure odol guzia ni salbatzeko eman dezu? Orrelako amorioa, ta orrelako erremedioa? Ta ori doarik prest daukazula?

        Ah Jauna ondo garesti kosta zitzatzun, bada zuri! Baña zure Ontasunak au egiten du. O alabatua izan dedilla Ontasun ori, ta eternidade guzian iduki dezazula! Izan zaite fingabe poderoso, jakinsu, ona, ta justua: ala zera, ta beti izango zera, eta txit atsegin det: biz ordu oean, ta betiko. Zer nai dezu, Jauna, nigandik? O! Badakit, Zuk zer nai-zun! Ni zure odolaz aprobetxatu, ta nik Zu amatzea. O zer ditxa ori, zor dizudana pagatzeko! O zeñ doarik ematen zadan! Añ gutxi eskatzen zadana, ta añ justua, ta gustozkoa; ta neretzat añ baliosoa, non ta obeagorik eztan. Ama zaitzadan, bada nere Jainkoa, ta biotz guztitik: indazu grazia, amorio au, bizi naizan artean, egunoro, taandiago izan dedin, ta zeruan beti ama zaitzadan.

 

aurrekoa hurrengoa