www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

JAINKOAK GIZONA ZERTAKO EGIN ZUEN:
EDO ZURE FIÑ AZKENEKOAREN GAÑEAN,
KONSIDERAZIO, TA AFEKTOAK

 

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

 

        Nere Jaungoikoaren Ontasuna! O Miserikordia paregabea! O nere Jaun maitea! Zuk bakarrik ezerezetik egin ninduzun, ta Zuk bakarrik aldatekean ditxarik andienerako egin ninduzun. Onelako benefizio, edo onegin soberanoagatik, zenbat Jauna, zor dizut? Onen fabore andia Zuk niri egiteko, zer merezimentu nigan arkitu zenduen?

Zuk nere bearrik ezertako etzenduela, ni añ andi egitea! O nere Egillea, ta nere Ongillea! O Jauna! Nik beste On, beste fiñ, beste ditxarik, Zu zerori baizik ez idukitzea, nai izan dezu! Zu nere Jaungoiko bakarra, Zu ontasun kabu gabea: Zu Jakintasun neurri gabea. Zu, nere Jaun aundia, zera nere atsedena, atsegiña, ta betiko gloria. Zugana, ni zori onekoa izateko, nere gogo, intenzio, itz, obra, ta alegin guziak zuzendu bear ditut.

        Ai Jauna! Munduko beste fiñ guziak, onen aldean beude isillik. Ken ortik, bada, lurreko beste fiñ, edo deseo eroak: ken nere begietatik, gizonak lurrean ditxa ta zori ona esan oi duten guzia: bada munduko ditxarik eragiñena, ta gogora alditekean andiena, nere fiñ onen aldean, farra puska bat, edo egiaz ezerez da. O Jauna! Lurreko gauzak Zurekin zer dute zer ikusi? Guzien Egillea Zu zera. Akabatzen diran gauzak, kaburik eztuenarekin zer dute, Jauna, zer ikusi. Geroenean, nere fiñ azkenekoa nere Jaungoiko guztia bera da.

        Ta Jaun andi au beti ikusi, ta beti alabatzeko, berak egiña nago ni? Bai. Ai ene bada! Ta onelako bere ditxaz konturik egin ezduenak zer mereziko du? Lurreko ona, ona esan albadedi, ta ez desbentura, ber Jainko egiazko On guzia, ta on guzien gañekoa baño naiago duenak, zer mereziko du? Zer kriatura, ezer ez utsa, ta denbora gutxian Zu guzien Kriadorea betiko baño, gozatu naiko lukeanak? Ta orren lotsagaberik, ta lurreko gauzak Jainkoa baño geiago estimatzen dituenik iñor ote da? Balanza batean Jaungoikoa, ta gauza billau bat paratu, eta ori artu, ta Zu, nere Jaun, ta Ondasun guzia utziko zaituenik? Ai, ta zenbat, Jauna! Zuk dakizu ondo. Ai ta nik ere ori egin det?

        Ai nere ditxagabea! Non zan nere fedea, ta legea? Abereak baño abereago egin naiz. Zeruak, eta lurra enzun ezazute: añ lotsagabe, añ itsua izan naiz, non da nere Jainko, ta nere Aita onari onelako agrabioa egin diodan? Au egin duenak zer merezi du? Nere kastigurako milla infernu asko ezdira. Ai nere Jauna, ta zure begietan zer lotsa daukadan. Ai, ta nola begiratuko dizut? Ametsa, ala egia da au? Ai! Egia, ta ziertoegia! Bada nere bizi guzian, Zu ofenditzea baizik egin ezdet.

        Erraz, Jauna, ta arrazoiaz keja zaitezke nizaz, ta niri esan: Ni onela tratatzeko, zer gaitz egin dizut Nik? Ezerezetik atera, ta zerana egin zindudan, eta aldatekean azken fiñ altuenerako, edo zerurako: len, orañ, ta beti, nere eternidade guztitik amatu zaitut: eta zuk orrela eranzun didazu? Esker, ta pagu ori ematen didazu? Zure ditxarik andienaren igesi orrela zabiltza? Ai nere itsua! Ai nere zoroa! Ai ta gaitz onen gañean odolezko negarrak emateko, iturri bi, nere begiak nork egin litzakean!

        Ai! zurekin det, nere biotza: zurekin nere anima! Zeren onela utzi, ta desanparatu nazun, zure keja naiz. Zer zorakeria egin dezu? Zer atrebimentu da au onen arrigarria? Jauna, miserikordia nizaz. Miserikordia arren, Jauna. Nere erremedioa zugan dago: zugan nere esperanza. Zure miserikorida andiaz usaeza, niri nere pekatu, ta zure ofensak barkatzeko. O nork biotz guztitik, ta zeruetarañoko deadarraz esan, ta barkazioa eska lezakean! Barkazioa, bada, Jauna, piedadea nizaz, barkazioa.

        Ea zeruko Aingeruak, ea Santuak, lagun zadazute, ta deadar egizute: lastima, Jauna, miserikordia: Jaun piadosoa, barkazioa pekatari itsu galdu onenzat, zeren zer egin duen, jakin ezduen. Zeruetako Erregiña, Jainkoaren Ama, Birjiña Ama, ta pekatarien Ama gozoa: bitarteko jarri zaite, eskua arr-ezazu, eta ondoen dakizunak bezala, zure Seme maiteari barkazioa neretzat eska zaiozu. Ea Santu, ta Aingeru guziak, zuen Erregiñaz batean: barkazioa, Jauna, anima galdu onenzat.

        Ea nik ere zuekin batean animatu, ta deadar egin dezadan. Miserikordia, Jauna, nizaz, zeren nere kulpak ezagutu, ta Zu ainbeste ofendituaz damu dedan. Ea, Jauna, ez nik merezi dedan bezala, baizen zure Ontasunak eskatzen duen bezala, nerekin egizu, ta indazu argia, Zu billatu, ta arkitzeko. Zeruko guziak esa bezate: fiat, fiat: izan bedi, ta egin bedi. Zure aotik, enzun dezan, Jauna: izan bedi: ta zuk nai zuna egin bedi. amen.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Zeruko glorian Jaungoikoaren edertasuna beti ikusi, ta gozatzeko ni izanik: ditxa ori izango dedan, edo ez, dudan nago. Ai! Ta ori baño geiago! Zierto nago, ikusi, ta jakiñaren gañean, ori galdu nai izan dedala! Erreal gutxiren promes bat, orren erraz galduko eznuen, Jauna, nola zure gloria gozatzeko Zuk niri egindako promes andia galdu nai izan dedan! Baña zer diot errealak? Txanpon gaisto bat orren erraz emango eznuen. Ta txanpon bat, Jauna, Zu baño geiago estimatu det? Ta kuarto bat galtzea, geiago nik senti dezadala, Zu, nere Zorion guzia, galdu izana baño.

        Ai au lana! Ta zer dakit beñ galdua berriz kobratuko dedan! Edo nere zorakeriaz fin ditxoso ori betiko galduko dedan! Ta nere onra galdua kobratzeagatik nik zer egiten det? Baña, zer egiten ezdet? Ta nere animako kalte onen andia ikusi, ta jakin nere Jaungoikoa galdu dedala: ta zer egitea konbeniko da? O nere Jaun ona: Zu arkitzeagatik guzia galduko det pozik. O zorineko guzien Ondasuna! Prest nago, Jauna, munduko ondasun, interes, atseginak, ta nere onra, ta bizia galtzeko, Zu bakarrik irabazteagatik.

        Ah! Beste gauzak billatu, ta erioza arkitzen det: Zu billatu ta nere bizia arkizen det. Zu bakarrik, Jauna, Zu, ta ez besterik, nere egiazko onra, ta gloria bizia zera. Zu bakarrik nere guztia, ta guztizkoa zera. O Jauna: zurekin dagoena, zeñ aberatsa dan: eta Zu gabe, munduko aberatsena ere zeñ apoita galdua dan! Ez, Jauna, lurreko gauzakgatik, orañdaño bezala, Zu galdu nai etzaitut. Itz au kunplitzeko, ta biziera berri santu bat egiteko, arren indazu grazia. Amen.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Zeñ ditxosoa dan Justu, ta Santuen suertea, bada Jainkoa beti ikusten, ta gozatzen daude aren glorian! Au nolabait arrasteatzeko, kontu dagidan, Zeruko Kortea, eta an Espiritu, edo Anima zorionekoak gloriaz, ta kontentuz beterik ikusten nagoela: gero fedeaz begiratuko det, ni aien lagun izateko, ta aien artean egoteko Jainkoak egin ninduela. O zorionekoak! Mundu galdu oetako ondasun guziak baño zenbat geiago zuen ditxazko suerte orrek balio du? Lurreko Errege guzien aizezko anditasunak egiazko zuen orren aldean, zer du ikusi? Ta orañ zuek zer deritzatzute, zuekin batean or egoteagatik batek egin lezakeala? Emengo neke, ta alegin guziak, egiaz ezerez dirala, arrazoiaz esango didazute.

        Zuek bada ondo badakizute, Jainkoak niri egin didan mesedea: eta nik nai badet, betiko zuen lagun izateko egiñik naukala. Ta ditxa au zenbat nik estimatu bear nuen, ta estimatu bear det? Esazute. Baña ai nere ditxa gabea! Estimatu bearrean, ori añ erraz galdu det! Ta ez Erregeen, ezpada Satanasen esklaboen suertea, zuena baño naiago izan det! Suerte batetik bestera orrenbeste dijoala, nere pekatuakin ditxa ori galdu, ta desditxa guzia artu det! Zenbat aldiz au enzun det, ta alerik sentitzen ezdet!

        Ta nik erakeria ori egin, ta penaz iltzen eznaz? O itsutasun arrigarria! O arriak baño sortuago zeran nere anima! Zer egin dezu? Esazu, albadezu. Zer egin dezu? Baña nere zorigaistoa, ezin adierazi! Ai zer utzi, ta zer artu det? Zer galdu, ta zer irabazi det? Arri zaitezte: zeruak, eta izutuak bezala, zorakeria oni begira zaiozute. Zeruko bidean zoazten guziak ondo ikusi, ta esadazute, nere damugai onen antzekorik, edo dolore onen parerik ote dan?

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ea bada, nere Egille, ta Jaungoiko ona! Kontuetan sar gaitean. Nigandik zer naizu? Nik Zu alabatzea, serbitzea, ta amatzea? Nerea da ditxa. Ori Aingeruen ofizioa da. Ta ni lurreko ar, edo arrastakako abere au onra orretaraño igo nai nazu? Egiteko andia, ta zor justua da ori. Baña, Jauna, dakuskun, orañdaño nik zer lan egin dedan. Aingeruena, ala aberatsena? Ai ene! Abereena baño ere gaistoago: bada, demonioen ofizioa zurekin egin det! O zure pazienzia neurrigabea, ta nere zorakeria eragabea! Nola sufritu nazu? Zuk, zeran bezala, Jauna nerekin egin dezu.

        Nere tratu, ta bizierak Aingeru, Ta santuakin izan bear zuen, ta deabruakin izan da. Nere bizi guztia zu ofenditzen igaro da. Ai! nere desditxa guzien ondarretik nere Jainkoari deadar egingo diot: Ea miserikordien Jauna, nere deia enzun ezazu. Ez arren nere kulpai begiratu. Oriei begiratzen badiez, galdua naiz. Nor zuri itzegitera atrebituko da? Zure Ontasun, ta piedade ondo gabe orri begira zaiozu: ta nere kulpaz sartu, ta ondaturik nagoen leizondo onetatik atera nazazu. Emendik aurrera, ematen dizut itza, nere biziera berri guzia, Zu alabatzea, Zu biotz guztiaz serbitzea izango dala.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Nere anima, zer kontu da au? Nere azken fin, edo zeruko gloria alkanzatzen ezpadet, zertan geratuko naiz? Jakinña da: betiko infernuan. O zer fin bi, edo kabuak! O zeñ elkarren urrutiak! Ta bietatik bat bear dala! Fin zorionekoa nere pekatuaz galdu det, ta barkatu zadan jakin ez. Bandera destolatuaz, ajolakabe, korrika, ta egaka bezala, nere desditxarako ibilli naiz. O zer egin det! O Jesus nerea! ta nere burua galtzeko zeñ gogotik ibilli nazan! Fin oien artean orrenbeste dijoa: ta bata, edo bestea izan bear da: ta ni añ erreparogabe, besoak zabaldu ta nere kalte, ta betiko eriotzara joan izanaz! Ai, Jauna, ta zenbat bider, ori ondo dakidala!

        Ta orañ nizaz zer izango da! Nere kulpak barkatuak diran badakit? Ez. Bada nola nagoke soseguz? Nola zeruraño deadar egiten ezdet? Zerua seguru baneuka bezala bizi naz? Ai! Zerua, edo infernua izan bear, ta zer izango dedan jakin ez! Zerua galdu, ta infernuratzen banaz, zer izango da nizaz? Urte, edo denbora gutxiren buruan, zer suerte dedan, jakingo det. Nola soseguz lo egin dezaket? Nola lurreko gauzarik nai, edo billa dezaket?

        Zer? Peligro onetan nagoela, munduan zerbait baliatu, paper egin, zerbait jakin, atsegin artu, jan, ta edan, gizonai ondo iriztea, onra, ta estimazioa gogoan artuko det? Ai! Zer peligrotan nagoe, ondo begiratzen ezdet! Ah nere Jaungoiko! Nere desgrazia guziaren berri Zuk ondo dakizu. Miserikordia, Jauna nizaz: ta arren zure argi bizi bat indazu, zeruko ta infernuko eternidadeaz ikaratu, ta bizi berri bat ar dezadan.

 

 

SEIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nere Jaungoiko maitea! Zure gloria betiko nik izan dezadan, Zuk zer egin ezdezu? Zeruak, Eguzkia, ta ainbeste gauza onetarako egin ziñituen: lurrean janaria, janzia, ta beste bear diran gauzak eman dizkidatzu: Aingeruak Mandatari, ta lagun, Santuak bitarteko, eta oriekin batean inspirazio, edo barrengo argi, ta deseo onak, ta kanpotik ejenplo, koneju, ta mirari andiak. O Jaun amorosoa! Ta nor, edo zer naiz ni, zerura ni eramateagatik Zuk orrenbesteko egiteko? O ta ni ara joateko Zure Ontasunak zenbat egiten duen! Ta ai nik zeñ gutxi egiten dedan!

        Kriatura guziak deadarrez dagozkit: nere animaz begira dezadala, nere fin zorionekoa billa dezadala: eta ni lotsarik gabe guziari añ gorra! Gauza guziak, Zu nik amatzea, nai dute, otsegiten, ta laguntzen didate: baña ori egin bearrean, ni oriezaz gaizki baliatu, ta orietan nere fin, ta zoriona balego bezala, Zu ofenditu zaitut. Ai zer esker gaisto itsusia! Barka zadazu arren, Jauna, zeren itsu jakiñez bat izandu naizan: nere begiak ondo argi itzatzu, Zu obeto ezagutu, ta lurrean ikusten ditudan kriatura guzietatik zugana zuzen igo nadin.

 

 

ZAZPIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Jainkoak nere salbazioa ainbesteraño deseatu du, non da bera Gizon egin, ta Gurutze batean, ta lapur biren artean bere odola, ta bizia desonra, ta pena andiakin eman zuen. O nere Jesus guzizko maitagarria! Ta amorio onegatik nik zer zor dizut? Ta zugan ori ikusi, ta nere burua salbatzeagatik zer egin det nik? O! Zer egin? Alegin guzia, nere anima galtzeagatik. Dakuskun, bada, orañ, egiteko au norena dan, edo nori, ta zer dijoakio? Ta niri zer dijoakit? Ai Jauna, ta zenbat niri dijoakidan? Guztia, ta izanal guzia. Buru, ta fede gabe ibilli naz. O Jauna, ta nere begiak argitzen bazindu, nik ori ondo ikusteko, ta orañdañoko kalteak ezagutu, ta aurrera, zuk nai-zun bezala, nere salbazioa, bizimodu santu batekin biotz guztitik billatzeko.

        Ea bada, lurreko gauzetatik bereala, ta betiko despeditu nai det, nere azken fiñ au alkanzatzeko laguntzen ezpadidate. Lo egiteko denbora ezta au, baizik neregan biurtu, ta kontuz ibiltzeko. Zuri, nere Jesus ona, jarraitu bear dizut. Zure Bioz guziaz nere salbazioa nai dezu: bada nik ere nai det: ta mundu guzia galduko badet ere, orrekin irten bear det.

        Zu, Jauna, ni salbatzeagatik, desonratua izan ziñan, bada ona niri ere edozeñ desonra eramateko prest, ta pozik, kondenatu eznadin. Zuk pena, ta dolore andiak igaro ziñituen: ona bada ni ere Zuk nai-zun guzirako. Beste gaistorik nai ezdet, zuri gusto ematea baizen: lurreko gauzetan konsuelorik nai ezdet, baizik bakarrik zugan. Zu zera, ta beti izan bear dezu nere Aita, nere Jaun, ta Jabea, ta nere ondasun guzia.

 

 

ZORTZIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Nere Jaungoikoa! Zure gloriako fin au seguratzeagatik Santuak zer egin zuten? Ta nik zer egin det? S. Agustin batek, zerurako Jainkoak egin zuelako mesede au zenbat estimatzen zuen? Lurreko gauza, ta kriatura guziak ezertan etzeuzkaten. Ta S. Pablo batek? Diranak basa edo zimaurra bezala: argatik lurrean bizi zala, bere tratu, edo konbersazioa zeruan zeukan. Ta bitartean ni ditxagabe au bizi, edo pekatuen loian sartua, ta zeruko ondasunaz añ aztua! Beste batek au egiten balu, nik zer esango luke? Buru gabe, ta zoro anditzat idukiko nuke.

        Bada ai nere itsua! Bestek gaizki egingo lukeala juzgatzeko diña buru badet, ta nere gaitza ikusteko diña ezdet! Zer nai det, bada, edo zer estimatzen det? Nola, edo zer da au? Jainkoak bere Seme egin nai nuela, ta ditxarik andien onetara konbidatzen nauela: ta nik Satanasen esklabo izan naiago dedala! Alafede Erregeren Seme izatera deituko banindute: zer kontentu, ta poza! Ta ala izatearren, ta Jesu Kristoren glorian eternidade guzian parte idukitzearren, zer nik egitea ondo izango da?

        Baña orañdaño zer egin det? Ai ta gloriaz, ta onraz beterikako nere fiñ ori zeñ gutxi estimatu dedan! Badirudi, fedeko egia andi au sinisten ezdedala: ta amets, edo ipui bat bezala ori guzia artzen dedala. Ah! Nere obretan beñzat ala erakusten det! Ez, ez, nere Jauna, Zuk erakutsitako egia au ondo pisatu, ta berriz, ta berriro onetan firmetu nai det. Ea bada, kontu, ta begira ondo: Jainkoak bere Seme egin, ta beti izateko, nauka ni? Bai. Denbora etorriko da, ta laster zeñean, orañ ni bear bezalakoa banaiz, Aingeru, ta Santuakin batean, atsegin, kontentu, ta gloriaz beterik Jainkoa gozatzen egongo nazan.

        O egun ditxoso ta zorionekoa? Ta orren ditxa andiaren begira nago? Bai, ta ona banaiz, agindurik seguru daukat. Ta nik ori billatzea, ta gozatzea nai du? Bai. Ta ori alkanzatzen ezbadet, kondenatu, ta infernuko tormentuetan egon bearko det? Bai. Ta orregatik ere ajola gabe lo egiten det? Ah! Nere etsaiak ori egiten ezdu, ta nik bai? Nondik infernura ni eramango nauen errebentatzen, edo desegiten dabill: eta ni, ez nola nai, lo pisuan, orrez azturik; ezbada auno egiten, ta iltzen ainbeste urtean, infernura zierto bota, ta ondatzen nauten deseo, ta gusto txarrak kunplitzearren!

        O arrigarrizko desditxa paregabea! O Jaunaren piedade oetan, ta onela gorde nauena! Bada kalte, ta peligro andi ori kendu, ta zerua irabazteko zer egin bear det? Santuak zer egin zuten? Munduarenzat, eta beenzat ill: nekeak, penak, desonrak, tormentu, ta eriotzak pozik zeruagatik artu. Denbora gutxi batean, bada, orobat zergatik nik ere egingo ezdet? Ai Jesus guziz ona! Argi andi bat nere biotzean indazu: zure indarrezko grazia betor, Jauna, zugatik mundu guzia utzi, ta nere burua uka dezadan, onra, ta gustoenzat illa bezala, zuretzat bakarrik ta zurekin, zure grazian beti bizi nadin. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa