www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

BAKOITZAREN JUIZIO, EDO PARTIKULAREN GAÑEAN

 

 

LENDABIZIKO KONSIDERAZIOA

 

        Ill ezkero, zure gorputz ori arrak jateak, ezer esan nai eztu. Animan dago kontua. Gorputza usteltzen utzi, ta orañ soseguz, gure erara, animari jarrai diozagun. Goazen, bada, nere anima, Jainkoari kontu ematera: baña Jainko bati, zeñaren justizia ondo gabea dan: Jainko guziaren berri dakien bati. Ah ta zeñ urruti dauden gizonen juizioak Jaunaren juizioetatik! Ah! Ez kanpotik dirudienaz, ezbada barrendik egiaz danaz ark juzgatzen du. Ai, Jauna: nola kontu au emango det? Nola irtengo ote naiz? Eternidade guzia dijoa onetan, ta sekula guzietako zerua, edo infernua. O! O! zer izua!

        Orañ, zer izango dezun, jakin bear dezu. Ta kontuetan alkanzatzen banaute, nizaz zer izango da? Zer kontu det: ta Jainkoaren juizio onetan gauzak nola dijoaz? Ai ta ori nork esango dit? Juizio onen tela ikusi duten batzuekin kontu egin nai det, an zer igarotzen dan nik ikusteko. Kontu dagidan, bada, argitasun eder bat ikusten dedala, ta Aingeru txit eder asko: oien erdian anima bat, emen munduan txit aztu, ta gizonen artean txit utzirikako pobretxo batena: onek koroa guziz eder bat daramala, ta musika txitezko suabearekin Aingeruak kantatzen diotela modu onetan: Negu triste euriz, ta nekez betea zuretzat igaro zan, ta udaberri gozo betikoa etorriko da. Ea anima fiel zori-onekoa, alegera zaite, ta zure Jaunaren atsegiñetan sar zaite.

        O zeñ berri onak! O zeñ suerte ditxosoa! O neke ondo eramanak! Suerte orregatik zer egingo eznuke nik? Orren trukean, munduko neke, ta penak zer dira? Relijio batean kozinari, ontzi garbitzalle humillena izatea, penitenziarik arrigarrienak, ta arrastakako bizitza bat egitea, Koroa ori irabazteagatik zer da? Ezer ez. O! Aita, ta Ama, aide, ta adiskideak, onra, ta aziendak utzi, ta nere buru, edo borondatea autsi, ta ukatzea, ditxa ori alkanzatzeagatik zer da? Ezer ez.

        Aurrerago noala, ikusten det ke izugarrizko odei illun bat, ta adia dolorezko deadar trsite batzuek aditzen ditut: onetan demonio ikaragarri batzuek beren erdian dakarte itsatsirik gizon estimatu, aberats, jakinsu bat, deadarrez diotela: Ea, bitoria, bitoria: gereaz irten gera: betor, betor, infernura betor. O! desditxaduak zer esango du? Ai ene! Ai ene galdua! Infernuko kateakin erremedio gabe nago! O zer ikara nik artu bear det, orrenbeste gertatuko ote zadan! Ta igaroko bere bizitzaz zer esango du orduan? O zer gorrotoa onra, ta gustoen kontra artuko duen! O zer aserre bizi infernukoak artu, ta eziñ asperturik arrabiaz madarikatzen asiko dan!

        Madarikatua, esango du, madarikatua izan dedilla nik jan nuen ogia, ta edan nuen ura; Madarikatua ni sortu ninduen Aita, ta erdi nunduen Ama; Madarikatuak nere gustoak, nere onra, azienda, ta jakintasuna; Madarikatua izan nadilla ni beti, ta betiko. Madarikatua izan dedilla Jaungoikoa, ta arekin dauden guziak. Galdua naz, kondenatua naz. Onetan ikusten det, nola deabruak suz ta garrezko atzaparrakin infernuaren ondarrera daramaten. Ah! Puntu onetan mundura biurtzen uzten balidate! Zer egingo nuke? Baña zer egingo eznuke? Orañ ezta denbora. Kontu ematera goazen. O denbora denbora! O denbora gaizki estimatua, ta gaizkiago igaroa. O denbora munduko ondasun guziak baño preziosoagoa!

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Nere modura kontu dgidan, bada, Jainkoaren Tribunalean sartzen naizala, ta Jarleku guziz eder batean Jesu Kristo eseririk ikusten dedala, ta aren aldean Ama Birjiña txit, santa, ta Aingeru asko. Beste aldetik txit demonio asko, nere bizitzako Librua dakartenak: ta tixt kontentu, auzia klaroa, ta sentenzia berena dutenak bezala. Jaunaren Majestade aundiaren aurrean presentatzen naute: onek nik egin dedan guztia daki, ta nere pausoak, ta pensamentu, itz, ta obra guziak kontuak dauzka. Aingeruak alduten erreberenzia guziarekin auspez aren Majestadea adoratu, ta kantatzen diote: SANTU, SANTU, SANTUA, Ejerzituen Jauna; zure borondate guziz poderosoari erresisti diozakeanik ezta. Ta guzia isildu, ta.

        Bereala gure Jauna asitzen da, ta esaten dit: Nik bizia eman, ta gorde zaitut. Nik memoria, entendimentu, ta borondate beste doai askorekin eman dizut. Nik pekatuaz zu galdu ezin dezen, zugatik Gizon egin, ta negar egin nuen, gose, egarri, pobreza, ta nekeak artu nituen; zugatik azotatua, koronatua, ta lapur biren erdian Gurutzean josia izan ninzan. Nik an nere odola, ta bizia eman nuen. Zer nik zugatik egin al nezakean, ta egin eztet? Ainbeste ere urtean etxeden, ta sufritu zaitut, miserikordia miserikordiaren gañean egin, ta zeruarekin konbidatuaz. Orañ, bada, zuk esazu, ta nik eman dizudanaz kontu emazu; zugatik eman nuen odolaz kontu indazu. Nere amorioari, ainbeste benefizio espiritual, eta denboral, nik egin dizkitzudanak, nola pagatu dituzun, ta nola erantzun didazun orañ ikusi dezagun.

        Ai! Ai, Jauna! Nere konzienziak zer sentituko du? Ai, ta zeñ alkanzatua kontuetan arkituko nazan! Zer egingo det? Onetandemonioak eskua artu, ta esaten didate: Gurea da, gurea da ta argatik, Juez justua, entrega zaguzu. Libruak idiki: ta itz alpertxo bateraño, egin dedan guzia kontatzen dute; Onelako egunetan, Jauna, ta onelako lekutan alako pekatu egin-tzuen; onelako egun, ta onelako bazterrean alako pekatu; orren Jainkoa sabela zan: orren idoloa onra zan. Gauza onen bat egiten bazuen gizonen esanagatik, edo ondo iristeagatik zan. Zertan dudatu eztago. Zure benefizioai ofensakin eranzun die: bere pekatuakin onek Gurutzean josi zinduen. Askotan Zu onen biotzeko ateetan deiez, ta idiki bearrean, ateaz arpegian eman zizun. Zure abiso, ta inspirazioai kasorik ez, ta askotan ondo zekusela, pekatuaz zerua galdu, ta gure esklabo billau geratzen zala, orregatik ere sekulako galdu nai zuen. Bada berak nai zuen, berak paga dezala: bere merezi duen pagua ar beza.

        Juez justua nigana biurtzen da, ta deskargua eman dezadala agintzen dit. Nere Aingeruagana biurtzen naz, ta ikara andiaz, nere biziaren prozesoa irakurri dezala eskatzen diot. Aingeru Santuak nere obra guziak, txarro bat ur pobretxo bati emaneraño, ezer utzi gabe, diranak kontatzen ditu: penitenziak, ta beste birtuteak ere bai. Baña demonioak burla egiten dute, eta oriek Jainkoaren izenean, bear zan intenzio, ta bitz onaz etzirala munduagatik baizen. O zenbat obra munduarekiko onak, an utsak arkituko diran! Lotsatu, arritu, ta zer esan ezdakidala geratzen naz, zeren Jainkoagatik ezer egin eztedan. Emen Juezak nere sentenzia artzeko, begira nagoela agintzen dit, edo ala kontu egingo det.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ai! Zer izango da zuzaz, Juez aren Tribunaleko ateetan sentenzia etxedeten zaudenean? Ai ta sentenzia erremedio gabe betikoa! O zer beltzuriak, zer izerdilikak, zer bildur, ta naigabeak sentituko dituzun! Salbatuko ote zeran, edo ez. Emen nik galde nai dizut: zer egin izan naiko zenduen? Zer bizimodu artu izan naiko zenduen? Bizitza nagiaz, edo gutxi egiñaz, ala gauza guzietan al zan ondoena egiñaz kontentuago izango ziñan? Ta estura onetan zaudela, mundura biurtzeko lekua emango balizute, zer egingo zenduke? Zer artu, ta zer utziko zenduke? Zure pensamentu, itz, ta obrak nola ordenatuko zinduke? Nola esaminatuko zinduke? Lengoen penitenzia nola egingo zenduke. Ah! Zeñ biotzetik Jainkoari esango ziñokean!

        Jauna, penitenzia egiteko lekua indazu: pozik, ta nere alegin guziaz, bizitza ikusgarri, ta ikusi eztan bezalako bat nik egingo det. Orañ, bada, kontuetara. Zuk infernua merezi zenduela, Jainkoak denbora au eman dizu: bada orduan esan, ta egingo zendukeana, zergatik orañ bereala egingo ezdezu? Orduan juzgatu, ta gogotik artuko zendukeana, orañgo zure obra, gogo, ta intenzioen erregla zergatik izango ezta? O zeñ gogotik onena guzian orduan artuko zendukean! Zergatik, bada, orañ egingo ezdezu? O nola zure salbazioarako egokien zan estadu, ta bidea artuko zendukean! Zergatik, bada, gaurtik biarrera, ta galtzeko, atzeraka ibilli gabe, orañ ori artzen ezdezu? O nola, zure anima salbatzeagatik, onra, azienda, ta aideak utzi, ta zere burua ukatuko zenduen!

        Zergatik, bada, orañ egiten ezdezu? Ea: txit gogotik artu bear det, orduan naiko nukean guzia, orañ bereala asi, ta egitea. Nai duena kosta bedi, nere gusto, ta deseo guzien kontra badere. Guziak baño nere salbazioak geiago balio du. O nere Jauna, zure bear naiz: zure indarra betor. Zu gabe, nik ezer balio ezdet. Ea zure argia betor nik ezagutzeko zure borondatea, ta konbeni zadan bizimodua bere-bereala artzeko. Nere Aingeru santua: nola egingo nuke? Nere bizia nola zuzenduko nuke? Birjiña Ama guziz maitea: zuk ere lagun zadazu, ta Jaunari eska zaiozu, zer nik egitea naien duen, erakatsi dizadan.

        O Jauna balia dakidala! Ni beste bat banintz Aingeruak zer eranzungo lukeala deritzat? Zer Ama Birjiñak? Zer akonsejatuko luke Jesu Kristok berak? Ea dakuskun, nola bizitea aginduko lioketen? Orra, bada, enre bidea: orrelaxe nere pensamentu, itz, ta obrak izan bear dute; ta aurrera, onela egin dedan, ala ez, gau oro kontuz esaminatuko det. Aita Eterno, ta nere Jaungoikoa: Jesu Kristo zure Semearen amorez, ta izenean, arren onetarako bear dedan grazia indazu. Bada denbora eman didazu: ori nik galtzea, ez arren, Jauna permiti.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ai nere anima! Kontu au garbitu, edo eman artean, nola atseden dezakezu? Batez ere txit santuak berak onen bildurra, ta andia zeukatela ikusirik. Bada nola ni ikaratuko eznaz, pekatari añ andia bizi guzian izan nazala. Sobra pekatu egin ditut: barkatuak dauden, ezdakit. Guzien kontu estua eman bear dedala, badakit; ta Jainkoaren juizioa egia bera dala. Egin bear zadan karguaz oroitzea, bat arritzeko asko da. O nere Jauna! Bildur au beti bitzean josirik baneuka! O nere biziko pauso guziak, eman bear dedan kontu au begien aurrean daukadala, ematen banitu!

        Bada, anima nerea, juizio estu, aurrean daukazun au zure bizimodurako freno izan bedi. Ta geroenean ere sentenzia bata, edo bestea eman bear bazat, eta salbazioa nik ainbeste deseatzen badet, ta orañdaño kondenazioa askotan merezi izan badet; arrazoi izango da, sentenzia bata ta bestea ematen zadala, nik kontu egitea. Orrela ikusiko det, zer sentituko nukean, ta salbazioarena gogotikago artuko det, kondenaziotik iges egiteko. Obeto onela, merezi nituen penak ikusi, ta Jainkoari, egiten didan faborea, biziera santu batez pagatuko diot.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Lenengo, nere buruari, pekatari galdu bati bezala bada, ala naiz, begiratu nai diot nere modura gauza oiek artu, ta aditu, ta soseguz kontu egin nai det; Tribunaleko ateetan egon ezkero, sentenzia emateko, barrena deitzen, ta agintzen didatela. An Jueza nerekin aserre dagoela ikusten det. Ai nere Jesus ona! Zu aserre, ta bere kontra ikustea, nork sufri dezake? Beste infernu, edo penarik ezbaliz ere, onegatik bakarrik, munduko gauza gaziakgatik etzinduket ofenditu nai. Ta au nere bizian nik bildu, au nik irabazi det? O nere desditxadua! Zure ao gozotik kondenazioko itzak enzun bearra, pensatuak berak ikaratzen nau. Jaun guziz poderosoa, ta nere kontra aserraturik?

        Ai ene! Zer dolore izan diteke onen parerik? Obe litzake mendiak azpian ni betiko ondatzea. Kastigu mota guziak betoz, Jauna, nigana, nik Zu aserre ikustea baño lenago. Eritasun, ta gaitz-modu mundu guzian izan diranak, ta munduaren kaburaño izango diranak betoz nere gañera, ta nik Zu aserre ikusi etzaitzadala. Demonioak asma al ditzakean tormentu, ta pena guziak betoz, Zu nere kontra aserre ez egoteagatik. Ai nere Jainkoa, ta nere pekatuakin aserrerazo zaitudala! o sekulan egin ezbanitu! O mundu gizaren aurrean negarrez, ta deadarrez desegin banedi! O pekatuan lotan zauten Kristabak: jaiki laster, jaiki zaitezte. Noiz artean biotz orren pisu, itsu, gogorra izango dezute?

        O nork mundu guzia arritzeko diña dan deadarr bat, nork eman lezakean, eta San Juanen gisa esan: laster, gizonak, Jainkoaren aserretik iges laster. Nola iges etzoazte? Gizon aserratu bategandik igeska zoazte: ta Jaungoiko aserratuagandik ez? Orduan, bada, bere aserre guztiaz Juez justuak Aingeruai esango die. Nik seme au azi nuen, ta gora jaso nuen, ta onek gaizki pagatu, ta despreziatu nau. O Jauna! Zeñ arrazoi andia daukazun: edolarik uztazu negarrez urtutzen.

        Aurrerago banoa, ta aren begiak su gar izugarriz beteak, ta aren itzak ezpata zorrotz alde guzietara erdiratzen dutenak dirudite. Oa, madarikatu ori, dio, Satanas, ta bere lagunakin: oa nigandik betiko infernura. Ai! Demonio, an diran guziak bereala erasotzen didate iskanbilla andiaz, suz ta garrezko kateakin lotu, ta alde guzietatik nastutzen naute, ta beren erdian naramate. O zer biozteko estura! Ai! Ai! Ote da bide, edo erremediorik, ni etsai oietatik libratzeko!

        Al dedan bezala belauniko jarri, ta Aingeru, ta Santuetara biurtzen naiz: ta negarrez urtutzen, nere Aigneru Guardakoari, ta nere debozioko Santuai deitzen diet; Ea nere Aingeru, ta Santuak lagun zadazute: laster bitarteko irten zaitezte, bestela demonioak banaramate; nigana laster, Jainkoagatik. Baña: orañ ezda denbora, diote: ta nere Aingeruak esaten dit: ondo merezia daukazu kastigu au, bada nere esanik egin nai etzenduen. Zure lagun, zurekin beti nenbillen; juizio, ta kontu estu au aurrean nik zuri ifiñi, ta zuk niri kasorik ez. Nik Jaunaren pakera konbidatu, ta zuk nai etzenduen; orra bada, sekulan izango ezdezu: alper da eskatzea; pekatarien deseoak ezdira kunplituko. O errespuestaren garratza!

 

 

SEIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Estura onetan zer egin al dezaket? Ea Ama Birjiña gana biurtu nai det. Jainkoaren Ama, Birjiña, Andrea: Miserikordiazko Ama, ta txitez piadosa, ta Ama guziz gozoa. Bada zera pekatarien Ama: ona ni pekatari triste desditxadua; izan zaite nere Ama; zure miserikordiaz usa ezazu nizaz, ta etsai oietatik libra nazazu. Baña ai! Orra non aditzen dedan, miserikordiarik ezdala neretzat, eta Amaren ofiziorik egingo ezduela. O nere zori gaiztokoa! O nolako Ama sekulako galdu dedan! Pekatuak egitean, beste gaitzik ezbaliz ere, onelako Ama galtzea baizik, au ezta asko pekatutik iges egiteko? Ta Ama nereak uzten, ta desanparatzen banau, nor nizaz oroitu, ta lastimatuko da?

        Ai nere Jaungoikoa! Ta nik au merezi det, zeren aren amorioa Ama guziena baño andiago izanik, denboraz ni aprobetxatu eznazan! O emen desbentura onen gañean nork negar legikean. Ea, nere biotzeko barren barrendik Jesu Kristo gure Jaunari deitu nai diot: Nere Erredentore, ta Jauna, miserikordia nizaz. Akorda zaite, ni etsai oietatik libratzen-arren zure odola, ta bizia eman zenduela: orregatik, bada, Jauna, ta zure Aitari diozun amoreagatik piadeda nizaz. Baña esaten dit: orregatik bera gatik, zeren ori guzia, ta denbora nik eman, ta baliatu nai etzenduen. Ken ortik, etzaitut ezatutzen. Nola, bada, Jauna: otsegiten eznizun; Jauna, ta nere Jainkoa? Konfesatzen, ta komulgatzen ez nintzan? Bai, baña aoz ori esatea: Jauna, Jauna, asko ezta. Itz ederraz ni pagatzen eznaiz, ezpada biotzetikako obraz, ta nere Aitaren borondatea eragiten dutenak. Konfesio, ta komunioaz bear bezala baliatu baziña, erremedioa zenduen.

        Ai Jauna, arren miserikordia nizaz. Esaten dit: Miserikordiaren atea zuretzat itxi zan. Orduan Deabruak itsatsi, ta berena bezala naramate. Damu gorri gaiztoan joango naz, ta itz samiñ aietan pensatuko det; Ai! Erremedioaren atea itxia dago neretzat: ta ori betiko! Ta au Jesu Kristok, egiak berak diola! Ah! Zeruak, ta lurrak lenago faltatuko dute Jaun onen itzak baño! O itxiera betikoa! O eternidadeko desditxa! Jesu Kristo len besoak zabalik ni artzeko zegoen, barkazioa niri agindu zidan, ta bere odolaren kostuan zeruko atea idiki zidan. Ta ya sekula guzietako neretzat itxia dagoela! Ta au iduri pena ezdala, ezbada egia bera! Itzik, ta modurik ezta, onezaz anima batek idukiko duen sentimentua adierazotzeko. Aurrena igaro baño len, bada, zuri deadar egin nai dizut.

        Begira, nere anima, begira ondo desbentura onen andia. Milla bider ta geiago sentenzia au merezi izan dezu. Ea denboraz balia zaite. Begira desditxa orretan aurrera erori etzaitezen. Obrak dira amore, ez itz onen kalore. Obretara, bada, denborak dirauen artean: noiz artean datekean eztakigu; estimatu, ta aprobetxa gaitean. Gaurtik biarko egiteko andi au uztea, ondo izango da? Bear bada batean, benturaz denbora izango det, batean uztea, ondo izango da? Orrelako gauza orrela artu? Ez orixe. Eternidade guzia orrela? Ez orixe. Bereala, esan, ta egin. Bertatik asi gaitean: ken enbarazo guziak; dana dala, ken: ta biziera berria, denboraz baliatu, nere borondate galdua ukatu, ta desegin, ta nere Jainkoarena guzian egin nai det. O Jauna, ala zuri nai dakizula! Betor zjure grazia, ta erakutsi zadazu zure bidea. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa