www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

INFERNUKO TORMENTUEN GAÑEAN

 

 

LENDABIZIKO KONSIDERAZIOA

 

        Juizioko sentenzia aditu, ta erremedio gabe zere burua ikustean, ta lasterka Demonioak biribillan infernura zaramazkitela: ai nere anima, zer pena sentituko dezu? Ta are geiago aiek ikustean, algaraz triunfalarien gisa dijoazela, ta zure burlaz diotela: Ea, ea, onezaz nai deguna egin degu; gureaz irten gera; engañatu degu; Ah zorigaiztokoa! Sekula guzietan gure katibu izango aiz. Ta orrela nere betiko kaltearen billa dabiltzan etsaiai sinistu bear diet nik? Ni galdu, ta farra, ta algara egin nai dutenai orrela sinistu bear nik? Oriezaz fiatu bear det? Bada, oprra zer pagua emango didaten. Ai nere Jaungoikoa! Zeñ lo pisuan egon nazan, ta nagoen, onelako, ta onenbeste etsairen artean!

        Kontu dagidan, bada, lasterka infernura naramatela: ta ara allegatu baño len, begiak zerura joastzen ditudala. Ai ene: zer galdu dedan, ta zer gatik! Ai anima, ta zezñ erraz zerua alkanzatu, ta Aingeruen lagin, ta Jainkoaren alaba maite izan zindezkean! Ta orañ begira, nola, ta nora zoazen! Onetan ibar batera allegatzen zera: andik infernuko leizondoa ikusten da. Be artan begiratuko det, suz, ta garrezko ibai andi ke guziz izugarri illun bat botatzen duena; an demoniodi, berariazko erramienta arrigarriz, ni tormentatzeko prestatua. Baita kontu egingo det, Purgatorioko suak ere, eta an anima santa asko, tormentu ikaragarrietan ikusten nagoela. Ai ta nork luke an zuen suerte ori! Libru, ta paper guzietan letra diran baño urte milloi askoz geiago or egon bear banuke ere!

        Emen erreparatu nai det, askoz ere gutxiago dala, Jainkoak eskatzen didana. Zergatik, bada, bide ori artuko ezdet, eta penitenzia egingo, gorputza mortifikatuaz, janean, edanean, itzegitean, begiratzean, ta orrelako gauzetan? Demonioak geiago largatzen ezdidate an; ezbada, infernua dala nere betiko tokia esanaz, botatzen naute an bera; ta errota arri bat zerutik itxasora indar guziaz botako baliz bezala, infernura tiratzen naute, diotela: Jausi da, jausi da Babilonia andia; nere onra, soberbia, erakeria, andinaia, estimazio, erregalo, ta gustoak bururik sekulan ezdute jasoko. Oiek dira aizezko torre nik nerekiko egin, edo jaso nituenak? Oiek nere trazak? Onetara dira nere anditasun, ta erregaloak? Ta au ikusi, ta beti era batera biziko naz? Biziera obea artuko ezdet? Zer egiten, edo zeren begira nago? Au ikusi ezkero, zer gaitz Jaunaren bidean izan diteke? Zerzaz keja naiteke? O nere Jainkoa! Zeñ ezereza nazan; bada, au ikusi, ta desegiten eznaz. Lagun zadazu, Jauna.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Golpe batean, bada, deabruak su aietan ondatuko naute. An konsideratuko det, nere gañean eun lantza gori duadela, ta bean, ta alde guzietan beste ainbeste, ta ni guzien erdian. Suak berun, ta metallu urtu guziak baño geaigo erretzen du; ta emengo suak pintatuak dira aren aldean; ta ala nere burua, begiak, aoa, musuak, onak, eskuak, ta gorputz guzia begiratuko det, sutegitik goritu, ta ateratzen dedan burnia bezala. Zer dolore, zer tormentua izango da? Ai ta nork sufrituko du? Eskuan erorten zadan geldo, edo txingar bat eziñ sufritu det: su gat betikoa nola eramango det? Su alea, suzko botoi, edo lanzetada bat eman bear bazat, orren bildurrak berak loa kentzen dit. Bada tormentu aiek nola arritzen eznaute?

        Egia esatera, tormentu ori, ABE MARIA esan arte, sufritu bear baliz, ez geiago; alere munduko ondasun guziagatik ezlitzake iñor izango tormentu orretan jarriko litzakeanik. Nola ni orretara obligatu izan naz, ta betiko? Ta ez Erreino akgatik, ezbada aurkeriakgatik, ta doarik, ta eternidade guztirako? Ai ta au jakin, ta nola ikaratzen eznaz? Ebanjelioko egia au, sinisten dedan bezala, sinistu, ta gaitz orren andiak nola izutzen eznau? Jakin ori guzia merezi izan dedala, ta barkatu zadan jakin ez, ta onen seguru, ta etorriko ezdala, zierto banengo bezala? Ai ta orañdañoko kulpak barkatuak baneuzka ere, aurrera etorriko naizan ez jakin! Ai bildurraren tristea!

        Onekin batean pisa dezagun, illuntasun andi beti demonioak begiz, ta alde guzietatik ikusi bear gogorra. O illuntasun betikoa! Baña ondo perezia, zeren begi oriek pekaturako ilun bea, Jainkoaren argia baño naiago zuten. Zer? Buru gabeko lau desonesto, edo ero utsai, Ebanjelioari baño lenago jarraitu bear diet nik? Nere pasio, edo griña gaistoak onela itsutu naute? Nola itsu buru gabeai jarraitu diet? Demonioen bistak zer tormentu ikaraz betea emango du? Batetik añ itsusiak berez diralako, ta bestetik eriozko gure etsai animak tormentatzen dituztenak diralako.

        Ango deadar, ta garraxi triste adiaz beteak belarriai zer tormentua emango diote? Ango usai ustel kiratsezko illgarriak: ango gusto samiñ garratzak; ta ango oñaze, ta gortuz guztiko tormentu ezin esan-alak? O nola guzia erre, egosi, prejitu, ta dolorez errebentatzen egongo nazan! Begira, bada, ondo, su, ta tormentu orietan nola egongo ziñan: ta keja, ta garraxi samiñakin esango zenduen: Ai ene bada! Erretzen, illtzen, ler egiten det! Ai! ezin eraman det! Momentu bakoitza milloi bat urte egiten zat! Eternidade guzian nola eramango det au? Noiz akabatuko da au? Iñoiz ez. Noiz alibiatuko da? Iñoiz ez. Noiz emendik irtengo naz? Iñoiz ez.

        Ai! Nork emendik aterako nau? Iñork ez. Erremediorik eztago? Ez. Nork konsolatuko nau? Iñork ez. Nor nizaz lastimatuko da? Iñor ez. Konsuelorik ezdala: erremedio, ta esperantzarik ezdala? Ez. Ta emendik eun milla urtera? Ez, eta sekula guzietan ere. Zer egingo det, bada? Erre, ta txiskaldu, arrabiatu, ta ill nai, ta ezin ill. Zer da au? Norgana biurtuko naz? Eztago norgana. Ez zeruan, ta ez infernuan ondo nai dizunik, ondo ikusi nai zaituenik eztago, ta sekulan ezda izango. O pena, ta pena guzien azkarria!

        Ta igaroko onen, edo gero uste diranen memoriak alibioa ematen badu, infernuan orrek ere lekurik eztu. Aurrera oberik ez izango, ta ez usteko da: ta lengo onaz akordatzeak tormentua geitu, ta andituko du; ta orrela memoriak bere pena izango du, zeren atsegin eman dezakean gauzarik gogoratuko etzaion. Borondatea beti desegingo da, zeren gustoko gauzarik beñere egingo ezduen, ta beñere nai ezduena beti izango duen. Entendimentuak bere pena du, beti bere desditxa onetan pensatzen egon bearra, beti orren gañean,ta orren azpian egon bearra; kanpotik, eta barrendik beti tormentuz itorik. Onez guziaz gañera konzienziaren ar goset biotzeko ura.

        O! ta au guzia ikusi ta nola kondenatuak jaio ziran eguna, jan zuten ogia, ta egin zuten guzia madarikatuko duten! Zer arrabia beren kontra idukiko duten! Eriotza deseatuko dute, baña etzaie emango. Guziak gorroto bizian egongo dira elkarrekin, ta bakoitza bere buruarekin, ta al balute, elkar ito, ta bokaduka jango lukee, ta ori ditxa anditzat artuko lukee. Ai, Jauna, au zer da? Gaitzik andienzat emen daukaguna, zeña dan eriotza, ta ikaratzen duen ill bearra, infernuan deseatzen da, ta gauza anditzat artuko litzake! Ta pekatu bategatik Kristaba orretara obligatzen da? Ta orregatik ere txarro bat ur edatea baño errazago pekatzen du? Ai, Jauna, itza falta zat, burua falta zat desditxa au, bear bezala, pisatzeko!

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Zer uste dezu, nere anima? Infernuko tormentu betikoak zer diran sobra ikusi, ta pisatu dituzula deritzatzu? Bada jakizu, esan dan guzia aien aldean, ezerez dala. Ta ala, tgormentu oriek zer diran, egiaz, ta barrendik zuk ezin ezagutu arren, zerbait obeto ezagutzeko, lengo leku illun artara, biur zaite, ta an zere buruari begira zaiozu pena ikaragarri aietan, batere konsuelo, erremedio gabe, ta etermidade guzirako. Ta kontu egizu, nola bereala, eternidadea zer dan, pensatzen asiko zeran; ta esango dezu: Ai! ta tormentu oiek, ezin geaigo ala, onen pisuak dirala, beti iraun bear dute, ta beñere akabatu bear ezdute? Ezta iñoiz ere. Itsasoan ur tanta diran adiña urte igaro, ta ere emen egon bear det? Bai. Ainbeste milla urte noiz igaroko dira? Bada urte oriek guziok igaro, ta nere tormentuak, orduantxe asitzen balira bezala, izango dira, ta esperanza gabe, ta betiko. Bai.

        Ta eun milloi urtetik urtera itxasotik ur tanta bat aterako baliz, ta dana, itxaso guzia orrela aortu bear baliz; ta ori ez beñ bakarrik, ezpada askotan, ta ainbeste bider, nola aire guzian lauso, edo atomo diran; alere milloi oriek akabatuko dira. Ta infernua akabatuko da? Ez. Orduantxe asitzen baliz bezala izango da. Milla bider, ta milloi asko bider kontu ori egin bedi, eta orobat izango da? Bai. Ta orregatik ere infernuko tormentuak, ta eternidadea bere asieran, bere artan egongo da? Bai. Ta esan, ta pensa al ditekean denbora ori guzia, ta are geiago bear baliz, itxasotik ur tanta bat ateratzeko, ta ur guzia orrela aortu bear baliz, ta au berau askotan, orobat litzake? Orobat. Kontu egin al guziak eginta ere? Bai.

        Zer egingo det, bada? Ezer ez: zer egingo eztago. Erremedio, ta esperanzarik eztago? Infernu onetan beti? Tormentu oietan beti? Eternidade guzian? Fin gabe, fin gabe, fin gabe? Beti emen erretzen, ta ill gabe beti iltzen? Akabatu gabe, beti akabatzen? Eternidade guzian? O! O zeñ laburra zan bizia, ta eternidadea zeñ luzea! Jaio, ta ill guzia bat esan zitekean. O munduko gauzak nola aize piska bat, ta banidadea ziran! Ta ni añ eroa, non ta jakiñik infernuko tormentu oietara anima zerkartela, orregatik munduko atsegin laburren ondoren txoratuta nenbillen? Ta orregatik, nondik onra, ta azienda geiago biribillatuko nuen? Ango soberbiak, jakiñ naiak, ondasunak, ta atsegin loiak zer serbitu didate? Leku desditxazko onetan sartzeko, ez bestetako. Aragiaren frutuak oiek dira. Munduaren sariak oiek: ta deabruaren pagua eroenzat au da.

        Ai! Erregalo, ta gustoai batek ematea au da! Ai! ta zeñ laburra kontentua, ta zeñ luzea tormentua! Au ikusi ta nor beregan sartzen, edo biurtzen tzta? Nork, emengo gusto laburrak gatik, betiko galdu naiko du? Ta zer egin bear eztu batek, eternidadeko pena oietatik iges egitea gatik? Are geiago dakiela, milla bider bere ainbeste pekatugatik ori merezi zuela. Argatik Santuen penitenziak, nekeak, alegiñak añ andiak zirala, ikaratu bear eznaute; zeren oriek etziran ezer infernuaren aldean, ta gutxi guzia, gaitz onetatik eskapatzearren. Jainkoak argia eman zien, eternidadea zer dan ikusteko. O nere Jauna! Ori ikusi, ta ondo ezagutzeko indazu grazia, ta seguru nere biziera obea izango da.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Obeto egia au aditzeko, kontu egin nai det, esan diran urte oriek igaro dirala. Ai ta tormentuz, ta penaz zeñ ase, edo aspertua egongo nazan! Berriro begiratu nai det igaro dana, ta etorkizuna, ta zeñ erremedio, ta esperanza gabe nagoen. Onetatik zeñ erraz libra nindekean, ta nola nai eznuen badakust. Ai au guzia nere kulpaz daramat nik? Esan zidaten, ta kasorik egin eznuen! Ai zenbat konseeju on, ta ejenplo obe, zenbat Jainkoaren mandatu, inspirazio, ta bildur santu bata bestearen gañean niri etorri, ta guzia largatzen nuen! Ai ta zergatik? Aurkeria, ta ezerez bategatik. Ta egia da au? Nik dedala kulpa! Ondo nekusela, pena oietara sujetatu nazala? Jainkoak deitu, ta ni gortu! O nere itsua, ta zoroa!

        Jainkoaren deia iñoiz enzuten banuen, larga geroko? Ai ori egin det! Ori nik egin det nere Jainkoarekin? Ai orañ arrak jaten, ta penaz desegiten nola egon bear dedan! Ta ar bat beñere illko eztana; ta ai bat beñere ixilduko eztana! Ai ene ditxa gabea! Nola arrazoi izango da Jainkoaren inspirazioai eranzutea? Orañdaño bezala gortu, ta sortutzea ondo izango da? Biar, ta geroko beti utziaz? Ai nere Jaun amorosoa! Ez arren, Jauna: orrelakorik egin ezdezadala! Bereala, orañ, puntu onetan asi nai det. Ea, Jauna, itz egizu, enzungo zaitut. Zuk agindu, zuk zuzendu, ta nikk jarraitu. Zuk esan, ta nik egin. Eternidadeko desbentura onetatik libratzeagatik, pozik, Jauna, joango naz, Zuk nai-zun bidetik.

 

 

BOSTGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Egia esatera, nere anima, kontatu ditugun pena oiek andiak dira. Jakizu, bada, orañdik, guziak baño andiago bat, ta guzien azkarria falta dala, ta ori da kalterik andiena. Pena au da, Jainkoa betiko galtzea, ta aren arpegirik beñere sekulan ez ikusi bearra. Ai nola zu añ urruti zauden, Jaungoikoa zer gauza dan jakitetik, ala añ urruti zaude, ori galtzea, zer pena dan jakitetik! Baña jakizu, guzien artean andiena dala. Jaungoikoa galtzea, zuretzat on guzia galtzea da. O zeñ On andia galdu dezun ta betiko, ta onra, ta atsegin ezerez bazuekgatik! Baña nola añ ezjakiña, ta itsua zauden, pena au berez zer dan jakiteko, larga dezagun, itz batean esanaz beste tormentuak infernuan añ andiak badira, au guzien gañean, ta guziak baño geiago, ta andiago dala.

 

 

SEIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Orañ begira ondo, ainbeste infernuan padezitzen daudela, ta ainbeste urte igaro, ta batere atseden, edo alibio gabe: penak beti batean, beti bere artan, ta eternidade guzian orrela egon bear dutela, jakin, ta orregatik ere, an daudenen animoak setaz gogorturik, ta beren gaitzean arriturik egongo dira, ortik atera nai gabe. Onelako desditxarik izan diteke? Bada ala da; ta ala izango da, ta onerako borondaterik ezdute sekulan izango. O Jaun guzita ona! Zuri eskerrak fin gabe, zeren nere onerako au nik ondo pensatzeko lekua ematen didazun!

        Demagun, bada, infernuko karzela illun artan, miserikordia, edo barkazioko pregoi andi bat egiten dala, non esaten zaien guziai: Ea zer egingo dezute, ta libratuko zerate? Ea zer bizimodu artuko dezute? Bada, mundura batzuek biurtu bear dute; ta penitenzia egiteko, berrogei urte emango zaizte. Jesus milla bider! Zer esan, ta zer egingo lukee? Ta zuk zer esan, ta zer egingo zenduke? O Jaun piadosoa! Ni, Jauna, ni orietatik bat izan nadilla! Ni emendik irten nadilla. Nik, Jauna, seguru ta arrastaka bear baliz ere, serbituko zaitut. Nere ditxa, ta Zu serbitzea, guziz andia. Orduan, Jauna, betoz, nai badute, nere gañera, diran neke, ta gaitz mota guziak: betoz desonrak, pobreza, ta pensa al ditezkean beste desditxa guziak.

        Orrez gañera, nik pozik egingo det, agindu al ditekean penitenziarik gogorrena: ta izango naz munduko humillena, ta guzien azpikoa. Orañ bada, anima, esazu; Eternidadeko desditxa ori, ta askotan, merezi izan ezdezu? Bai. Jainkoak etxeden, libratu, ta denbora au eman dizu. Atoz ona, bada: ta orduan seguru egingo zendukean egiazko penitenzia, ta biziera berria, zergatik orañ egingo ezdezu? Orduan gogotik artu, ta baliatuko ziñakean bezala, zergatik orañ gogotik artu, ta baliatzen ezzera? Orduan zure bizitza konzertatu, ta zure pensamentu, itz, eta obrak ondo begiratuko zindukean bezala, zergatik orañ konzertatzen, ta begiratzen ezdezu? Orduan guzien azpian egotera, ta neke, dolore, gaitz, ta desonrak eramatera animatuko ziñan bezala, zergatik guztira orañ animatzen etzera? Ea bada, anima tristea! Zugana biur zaite, begiak argitu, ta gogotik egizu. Asi bereala, bertatik asi. Ai nere Jainko maitea! Onelako mesedea Zuk niri egin, ta esker beltzekoa beti izango naz? Asitzeko gogotik, neretzat erremediorik ezdala, ta ori ezagutu, ta Jainkoari eskerrak obrakin eman bearrean, pekatua pekatuaren gañean egin, ofenditu, ta geaigo aserrerazotzen dedala! Zeren begira zaude, anima itsua? Erremedio gabeko sentenzia zure kontra eman artean zaude? Orañ gutxi bat padezitzea, gero betiko baño obe ezta? Nola zera orren gogorra? Onelako golpeak, ta onelako benefizioak biguntzen etzaituzte? Jauna, bitartean Zu sartzen ezbazera, konsiderazio guziakin ere nik ezer balio ezdet. Burnizko biotz au kendu, ta arren aragizko bat indazu. Illa daogena, Zuk piztutzen ezbadezu, nola jaikiko da? Ea, Jauna: Lazarori bezala deadar andi bat egindazu; Ea anima, zure pekatuen eriotzatik irten zaite. Illen artetik atera nazazu, desditxa oietatik atera nazazu. Ah, Jauna, sortua nago, ta illa bezala: piztu, ta biziera berria alda nazazu; zure eskuan dago nere bizi, ta on guzia.

 

 

ZAZPIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Eternidade desditxazko ori ikusi, ta orretan ez erorteagatik zer egin bear det nik? Gaitz añ andia da, non gizon batek bakarrik kondenatu bear balu ere, bildurrez ikara egotea arrazoi litzake, ta miseria orretan ez erorteagatik azkeneko alegiña egitea. Zer izango da bada, ez bat bakarrik, ezpada ainbeste milladi kondenatzen dirala? Kondenatzen diranak, salbatzen diranak baño geiago dirala? Jesu Kristok esan zuen: Bizitzara, edo zerura daraman bidea estua, ta ango atea txit ertsia dala, eta gutxik arkitzen dutela. O itz ikaragarria! Sentenzia onek nor ikaratzen eztu? Esan zuen Kristok berriz: Eriotzara, edo infernura daraman bidea zabala, ta ango atea andia zala, era asko bide onetatik dijoazela, ta ate onetatik sartzen dirala.

        Kontuetara orañ: Nondik nabil ni: bide estu, edo lasaietik: ate zabal, edo estutik? Egia esatera, lasai, ta zabaletik. Zer izango da, bada, nizaz? O! Infernuko tormentuetan ez erortearren, estutzea, ta bide estutik ibiltzea, zenbat obeto dagokit! Ea, ez, asko, edo geienak bezala, ezbada gutxiak, eta kontatuak bezala, bizi bear det. Salbatu nai det? Bada erremedio gabe, ta gogotik au artu bear det. Ai! Millatatik bat, ta ez geiago kondenatu bear baliz ere, nork ikara andia idukiko ezluke? Ai ni ote naiz ori? Orren suerte tristekoa? Nik ezdet nai esan, salbatzen diranak baño, kondenatzen diranak zenbatez geiago diran. Baña ai! Señale, ta ejemplo tristeak dira!

        S. Bernardoren bizitzan kontatzen da, Santua iltzan denboran beste ogei ta amar mirlla iltzirala, ta bost anima salbatu zirala. San Franziskuren Historian kontatzen da, Jainkoaren Misionero Bertoldo bizio baten kontra predikatzen zegoela, emakume bizio arzaz galdurik zegoen bat, bertan illik geratu zala: guziak aren animagatik orazioa egin zuten; ta piztu ta beregan biurtu, ta esan zuen: irurogei milla arekin batean illtzirala, ta lau, edo bost anima salbatu zirala; ta esan oi da, iru Purgatoriora, ta bat joan zala Zerura. Espiritu Santuak dionak, jakinez: edo nezioen numeroa infinitoa dala, niri ikara ematen dit; ta orobat Kristoren esanak, salbazioko bidea gutxik arkitzen dutela. Ta emendik zer atera bear det? Zer? Bizimodu, edo estadua artu ezbadet, bereala Jaunaren graziarekin, nere salbaziorako bearren dedan bidea ziñez artu. Ta estadua arturik banago, nere orri jarraitu, ta bestera ibilli gabe, lan oni gogotik ekin, egunoro obeto bizitzeko.

 

 

ZORTZIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Estazio bat, nere anima, emen dagigun. Infernuko animen leku, egoera ta estazioa ikusi dezu. Zuk ori bera erremedio ta esperanza gabe merezi izan dezu. Baña Jesus maiteak ainbeste nai izan dizu, non, zu libratzeagatik, bere odola, ta bizia Gurutzean eman zuen. O Jesus, nere Jaungoiko, guzia ontasunez betea! Miserikordia paregabe au zor dizut? Bai. Ta nola pagatu dizut nik? Ai nere itsu, esker beltzaren jabea! Zure kontra biurtu, ta zure ofensak baizik egin ezdet! Orrez guztiaz ere ainbeste urtean etxeden, ta besoak zabalik deitzen dit. Ikusi, ta sufritu nau. Ta orregatik ere ni betikoa: ta Jaun au nere billa! Au zer da? Onela beti izango naz, Jauna? Ez, ez, nere Jainko laztana: ez geiago pekaturik, ez zure ofensarik. O! ta nork, zure justu guziak bezala, zu amatu zinzakean!

        Ea, anima, soseguz estazio onetan gauden, ta igo zaite zure gañera. Zure alegin guzien gañera, ta are gorago ogi zaite, ta obraz ezin dezuna, edolarik borondateaz egizu. Ea deseo bizi eragille bat, neurri gabe zure Jaungoikoa amatzeko, arr ezazu. Ah zer itsutasuna, Jauna, zu ez amatzea! Ea anima nerea, geiago, ta geiago ama ezazu: ez gutxiaz kontentatu, ez nekatu, ez aspertu. Ea zure biotz ori zabaldu, ta amatu: geiago ere lasaitu, ta Jainkoa ama ezazu. Ai, nere Jauna! Gutxi da, ezer ezda nere alegin guzia. Santu, ta Aingeru guziak atozte nere faltak betetzera. Birjiña, nere Amandre, Jainkoaren Ama maitea: Zuk bai dakizula bera amatzen. Ama ezazu ondo onean. Zu zerorrek, Jauna, nere deseoa ondoena kunplitzen dezu. Ama zaite, bada, ta goza zaite: ta ni zure amorio orretan gozatzen naz.

 

 

BEDERATZIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Biurtu nai det berriz, nere pekatuakin irabazi nuen estadura. Infernu ori nik ondo merezitu nuen. Beste neke, gaitz, desonra, pena, ta miseriaz nola keja naiteke? Labe gori batean egotea merezi banu, ta zilizio bat ekartzean, tormentu ori trukatuko balidate, fabore andia ezlitzake izango? Bada munduan izan al ditezkean gaitz, desonra, tormentu, ta nekeak, nik infernuan merezi ta neukan leku, ta estaduaren aldean, zer dira? Egiaz ezerez. Orrela, Jainkoak oi batean ni egotea nai badu ezdet zer kejatu. Pobrezaz, dolorez, lepraz betea ikusten banaz ere, ezdet zer kejatu. Guziak banatu, zatitu, ta oñ pean banarabilte ere, ezdet zer kejatu; bada nik merezi baño mesede andiago egiten didate. O zeñ esker andiak fabore onegatik Jainkoari zor diozkadan! Zer nik infernuan merezi nuen?

        Au ikusi, ondo pisatu, ta nor erregaloen faltaz, edo janari gaizki gisatuaz: nor pobre, ta bearraz izanaz, nor desonra, ta beste onelakoaz keja diteke? Ez, Jauna, ez: ona prest nago: prest guzirako ner biotza. Nekeak, doloreak, desonrak, ta afrentak betoz, ta zure ofensa gabe betoz. Baña, Zu gabe, Jauna, ni ezer eznaz: lagun zadazu. Nik esan bai, ta egin ez: itzetan bat: ta obretan bestea naiz. Milla, ta geiago esker ematen dizkizut, Jauna, zeren infernura bota eznazun. Benefizio soberano, edo guzien gañeko au beti nere biotzean josirik idukiko det: ta nere bizi guztia, Zuk laguntzen didazula, Zu alabatzen, amatzen, ta serbitzen izango da.

 

 

AMARGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Lurraren gañean bizi dan edozeñ pekatarik ainbeste, nere Jaungoikoa zor badizu, zer zorko dizu, infernua merezi zuela, Zuk zure etxera ekarri, ta zure adiskideen artean artu dezun pekatari batek? Nik betiko tristeza infernuan merezi nuen, ta Zuk onenbeste alegria eman didazu! Erremedio, ta esperanza gabe an egotea merezi nuen, ta Zuk zeruaren ainbeste esperanza, ta prenda eman dizkidatzu? Nik tormentuetan erretzen egotea merezi nuen, ta Zuk ainbeste konsuelo biotzean ematen didazu? Nik deabruen esklabo betiko izatea merezi nuen, ta Zuk zure umeen artean artzen nazu? Nik demonioen janari samiñak merezi nituen, ta Zuk zure Maiean artu, ta Ainberuen ogia ematen didazu? O! zeruko biziaren ogia, ta Zu zeran guztia, ematen didazu, nere Jaun andia! O! nik merezi ez bezala Zuk egin dezu! Bere burua, bere Majestade dan guzia ematen didanak, zer emango ezdit?

        O nere Jauna! Ta miserikordia onen andiagatik zer emango dizut nik? O zeñ braa, ta zeñ gozoa zeran! O zeñ gauza andiak nerekin egin dituzun! Milla esker, Jauna, ta milla milloi bider esker andiak zuri. O Jaun poderoso, ta Aita guztiz ona! O nola nere traizio, ta desleialtasunaz aztu zeran? Ni seme galdua, ta Aita ona besoak zabaldu, ta niri laztan ematera: soñeko berri ederraz janzi, ta semetzat artzera! O Arzai ona! zure ardi galdu au infernuko otsoak bazeramaten, ta Zu ondoren, ta billa joan, ta zure dei, edo txistu gozoak otsoen artetik atera, ta zure sorbaldan artutzen duen! Ah Jauna! Egiaz zure kostura, infernutik libratzeko, zure soñean salto au nik eman nuen! Ta ardi txatar au zure gañean artu, ta zure larre gozoetara ekarri, ta betiko zeruetara eramateko naukazu! O Aitari, ta Arzairik onena! Ainberuak sekula guzietan alaba zaitzatela.

 

aurrekoa hurrengoa