www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

JUIZIOAREN GAÑEKO EJENPLOAK

 

        Bi modutan au zuretzat izango da. Bata Jainkoarekin zure artean bakarrik, edo zurekiko Juizio bakar, ta partikularra deritzana. Bestea Jainkoaren, ta mundu guziaren aurrean, zurekin mundu guztiarekiko Juizio unibersala deritzana. Bata iltzen zeran puntuan; bestea azken juizioko egunean. A Andradek dakartzien Juizio bien Ejenploak, bata bestearen ondoren ikusiko dituzu.

        Kuzko deritzan Indietako Erri jakiñean Gizon aberats, eta obligazio andietako bat izan zan; baña Kristau legerik eztzuena; izena bai, baña obrarik etzuen. Deabruak, ta munduak engañatu, ta pekatuetan begi bietaraño sarturik zegoen. Jaunaren bildurra galdu, ta konfesioko erremedio añ bearra, ta añ erraza utzi, ta ogei ta amar urtean konfesatu gabe bizi zan. Jainkoaren ontasunak, ta bere konzienzia leialak abiso asko emanagatik, enzun bai, baña eranzun ez egiten zuen, ta betiko oiturak, ta etsaiaren tentazioak azpian zeukaten. Garizuma etorri, ta konfesio on batekin animen erremedioa billatzen, ta Eleizaz kunplitzen besteak ikusi, ta berak guziak baño bearrago zuela ezagutzen zuen. Alere ainbeste urteko pekatuen kargak errenditu, ta ikarak konfesatzeko animoa kentzen zion. Ah tristea! Zer aranza gogorrakin biziko zan! Atzeneko miseria onetan, Jaunaren miserikordiak lagundu zion.

        Gau batean, lorik pisuenean, gau erdian zetzala, gauza berri, ta izugarri bat igaro zitzaion. Bere adiskide bat Erriko beste jendedi andi batekin, bere begien aurretik kalea barrena, txit lasterka, ta estuan zijoazela ikusi zituen. Adiskideari, nora zoaz, esan zion; Jainkoaren Juiziora goaz, eta zuk galdu, ta Erri au guzia zugatik ondatzea, nai ezpadezu, atoz laster gurekin. Añ gogotik, ta añ biziro au esan zion, non bereala, ta ariñ juiziora besteai jarraitzen asi zan, eta oriekin joan zan.

        Erri artan, plaza gure Kolejioaren aurrean dago; eta ara allegatu orduko, Kristo Gure Jauna bere Majestade guziarekin, ta Aingerua alde guzitik, ta Ama Santisima, pekatarien Bitartekoa bere ondoan ikusi zituen. Beko aldetik demonio izugarri asko, ta aserreak, pekatarien kontra kargu andiak egiteko txit prest zeudela. Erriko guziai Jesu Kristoren odol preziosoaz, edo Sakramentu, dotrina, ta justuen ejenploaz kargu estuak, eta bakoitzari banaka orobat eegiten zitzaiozkan. Arako gure gizona kontuetara deitu zutenean: Ai zer larria! Demonioak bereala, besteak bezala, ta geiago, ta estuago akusatzen, ta kargu andiak egiten asi ziran; ta ogei ta amar urtean Jaunaren etsai egiñik, konfesatu gabe, ta zeruko abisoai eranzun gabe, onelako, ta alako pekatuetan nola egondu zan, guziak banaka esanaz.

        Edozeñek dakus gizon triste galdua, ta egiaz Jaunaren begietan ala akusatu au zer infernuko bildur, ta ansietan arkituko zan. Ta are geiago bere aurretik beste asko pekatu gutxiago, ta txikiagoakgatik Tribunal justu, ta estu artan betiko infernura zijoazela ikusirik. Eriozko izerdi, ta naigabe esanal guziak baño, andiagoen artean, bere burua galdutzat, era beste errremedio gabe ikusi, eta lasterka pekatarien Ama Santisima gana begiak biurtu, ta aren oñetan bere burua bota zuen; tranzerik estuenak eskatzen zuen bezala, erregutu zion, arren bere mantu pean art zezala. Eta biotz guztitik itza ematen ziola, bere Seme maitea sekulan geiago ez ofenditzeko, ta beraren amorio, ta debozio andi batekin, egiazko penitenzia, ta bizitza santu bat aurrera egiteko.

        Bere miserikordiazko begiaz Ama maiteak begiratu zion, ta penitenzia zion bezala, egiteko lekua bere Semeagandik alkanzatu zion; ta Kolejio artako Operario Apostoliko zelo andiko Aita Martin Kanpos, Ama Birjiñak berak begien aurrean ifiñi, ta señalatu zion, ta arekin konfesa zedilla, ta aren esanak egin zitzala, agindu zion. Gizon au bere bizitza gaiztoan gure Kolejioan gutxi sartu oi zan, ta Ama Santisima añ biziro erakusi zion, non biaramonean, ikusi orduko, bereala ezagutu zuen.

        Juizio arrigarri ori onetan akabatu, eta beregan biurtu zan; baña izerditan añ urtu, edo desegiña, ze orañdik ere Tribunal artan zegoela zirudien. Bere etxekoai lasterka otsegin, ta zeñ igaroa zegoen ikusi zuten, ta guziai orazio egiten laguntzea eskatu zien, eta gau nekezko artatik ondo irteteko grazia, Ama Birjiñari biotz guztitik eska ziozatela. Ala egin zan; eta egun sentian, damuz urturikako bere biotza Ama Santisimaren eskuetatik Jesus onari eman, ta ondo ariñ Kolejiora joan zan. Aita Martin bereala ezagutu zuen, ta zeruko mandatu bat arenzat zekarrela esan zion; ori aditu, ta bere konfesio andia asi zuen; baña damuaren damuz itzak baño negar malkoak geiago ziran. Bere kulpak, deabruak Juizioan bezala, ark konfesioan esan zituen.

        Aita Martinek txit animatu, ta berak Ama Birjiñari Tribunalean agindu zion biziera santu bat egiteko berotu zuen. Ala kunplitu zuen, ta ejenplo guziz andiak errian eman zituen; len pekatari galdua, gero Kristau txit jainkozkoa ikusi zan. Bere ejenplo santu ta konsejuakin bere familia añ ederki gobernatu izan zuen, non erri guzia marabillaturik zeukan. Propositu, ta bizitza santuan, ill arteraño, firme iraundu zuen; Jainkoaren juizio aserre, ta ango bere kontu estua ikusi, ta gogoan sekulako sartu zitzaiona bezala. Zuk ere, Irakurlea, Ama Birjiñaz baliatu, ta ark bezala, bertatik penitenzia eizu, eta Juizioan kontu ona emateko, ark bezalako biziera berria arr ezazu.

 

 

BESTE EJENPLOA

 

        Juizioko egunaren memoria fede biziaren argitan ikusi, ta pensatzea, mundu guzia ikara gorrian sartzeko diña da. Ez pekatariak bakarrik, bai eta diran, ta izango diran justuenak ere egun triste, edo egun illunaren memoriak bildur andiaz beteko ditu. Jaunaren begietan santu, ta justua zan Job; alere anziña, ta añ urrutitik juizioko ordu izugarri, ta kontu estua ikusi, ta guzia ikara añ andiak artu zuen, non ta zion: orduko zure aserre, ta nere kontua igaro artean, Jauna, nor infernuan estali, ta gorderik legokean! Baña ez egun artako Juizioa, egiaz bertan izango dan bezala, ezpada pintaturik ikusiak bera, pekatari andiak, ta esan diteke, Erreino oso bat sekulako ikaratu, ta Jainkoaren fede, ta legera ekarri zuen.

        Ala ejenplo, ta konbersio au marabilla anditzat arrazoiaz Baronio Kardenalak kontatzen digu. Bulgariako Errege Bulgario Jentil, edo Jainkoaren fede gabeko gizona, eta berez txit kruel, aserre, ta gogorra zan. Aren mende, edo eskuetara, Jainkoak ala nai, ta Metodio zeritzan Monje bat etorri zan; eta au Pintore txit famatua zan. Bulgariok ori jakin zuenean, bere Jauregi, edo Palazioa apañtzeko, Pintura, ta Imajiña asko egin zitzala agindu zion; eta Errege ori nola añ braboa, ta ikara emallea zan, pensa al-ditekean gauzarik ikaragarriena, eta guziak arrituko zituen bat pinta zezala esan zion. Era eder Jainkoak emanikako onezaz Metodio txit ondo baliatu zan.

        Errege geinean oi zegoen Salarik galantenean Jainkoak lagundu, ta al zuen bizitasunik egokienaz Juizioko egun, edo gau ikaragarria pintatu, ta bere lekuan paratu zuen. An Juiziorako Jesu Kristoren etorrera, biziak, eta illak Ebanjelioan berak dion bezala juzgatzeko, ikusten zan. An Jaunaren Majestade, ta poderiozko Tribunala. An Aingeru eder, ta Santu guziak gloriaz jantzirik eskui, edo goi aldera; eta ezker, edo beko aldera suz, ta garrez beterik deabru, ta kondenatu beltz itsusi guziak. Au guzia Josafateko ibar zabalena ikusten zan: eta goien gloria bizia, eta bean inferu goria.

        Arako Bulgariok sekulan ez ikusi, ez aditu, ta gogoratu ere etzitzaion Pintura berri ori begiz ikusi zuenean, beregandik irten, ta korde gabe, edo mututurik luzaro egondu zan. Beñ, ta berriz begiratu, ta geroago, ta ikara andiago zuen: eta biotz añ gogorduna izanik ere, esan al baño larri, ta bildur gogorragok sekulako Errege ori artu zuen. Puska bat beregandu zanean, Metodio Monjeari galdetu zion: Pinturako tranze arrigarri ura ea zer zan? Orduan ark Erregeari guzia bana-banaka esplikatuaz, gure fedeko Misterioak txit ederki agertu, ta adierazo ziozkan. Jaun andi ura, edo Kristo nor zan: nola gu salbatzeko Jainkoa gizon egin zan, ta beste artikulo, ta pausoak: nola zerura igo zan, ta gero, an ikusten zuen bezala, Juiziora etorriko zan, eta onai, arako goien zekuzan gloria, ta gaistoai beko tormentu ikaragarri aiek emango ziezten.

        Gure Lege Santu, ta garbiaren marabillak aditu, ta Jainkoaren graziak biotza argitu, ta Bulgariok ezagutu zuen, abereen gila bizi izandu zala; eta trukaturik guzia Metodoari esan zion: Jainkoagana biurtu, fede santua artu, ta salbatu naizuela. Denbora onetan Sergio Ila, A, Santu, ta Migel Illa. Enperadore ziran. Bereala biai eskribitu, ta erregetu zien, berari, ta bere Erreino guziari gure fede, ta lege santua erakusteko, bear ziran Predikadore, ta Maisuak, arren bialdu zitzatela. Biakin adiskide andi egin zan, eta Bateo Santuan, Enperadore aren debozioz Migel Izena artu zuen: eta fedearekin bizioak utzi, ta bizimodu santu bat asi zuen: eta Errege poderoso gogor batetik Kristoren serbitzari umill pozik egin zan. Bere jende jentil itsu asko bere kontra jaiki zitzaiozkan; baña Jainkoaren fabore andiakin Kristau gutxi baziran ere, jentilen kontra lazki peleatu, ta ziranak sujetatu zituen. Gero Jainkoak pakea eman zion, ta Jesu Kristoren fedea Erreino guzian zabaldu zan. Ona Pintura batetik zer marabillak ikusi ziran.

 

aurrekoa hurrengoa