www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ZER DAN PEKATUA, BERE AFEKTO,
EDO ONDORENGO KALTEETAN EZAGUTZEKO KONSIDERAZIOAK

 

AINGERUEN PEKATUA, TA KASTIGUA

 

        O Zeñ ederrak ziran Aingeruak, Jainkoak egin zituenean: ta zeñ itsusiak geratu ziran pekatua egin zutenean! Zeñ ditxosoak len, ta zeñ desditxaduak gero! Nola paratuko du anima pekatu batek? Añ itsusi, añ desditxadu! O! nere anima nolakoa egongo da; bada ainbest, ta añ andiak egin ditu! Ai zeñ ditxagabea dan zure suertea, anima nerea, bada Satanesen esklaba, ta betiko penetera sujetatu egintzera! O nolakoa ziñan grazian zeudenean, ta pekatuaz nolakoa geratu zeran! Zergatik zerua galdu dezu? Zergatik infernuko penetara obligatu zera? Aingeru gaiztoai jarraitu diezu? Bada bildur zaite orien kalteaz.

        Jakizu, oriek tormentu betikoetan daudela, ta atseden, edo erremedio gabe egon bear dutela. Zure zai daude, diotela, nola kulpan lagun izan zeran, ala penan izan bear dezula. Su andi aietan zure tokia prestatua daukate: eta ori zeren zuk nai dezun, pekatua egitean, edo leku debekatuan oña sartzean. Deadar egin nai dizut, nere anima tristea: begira, kontu oña non infintzen dezun. Falsoan zoaz, begira: kontu, infernuko leiza ondoan eman ezdezazun. Aditzen ezdezu? Añ gorra zaude? Zeruko Aingeru, ta Santuak: deadar nere animari, egiozute deadar. Ai! ondatzen naiz: itotzen naiz! Ai, Zeruetako Erregiña, lagun zadazu. Nere Jesus maitea, betor zure esku amoroso, ta poderoso ori: betor nere Aita, nere Jauna betor.

        Ea, zure deadar indarsu bat egidazu, bildurtu nadin. Arren nere pekatuen denboral gaizto onek murgildu, ta onda eznazala, Jauna: infernuko putzuaren atea nere gañera itxi ezdedilla, sekulako erremedio gabe galdu eznadin. Indazu Jauna, S. Pedrori bezala, zure esku bedeikatu ori, libra nadin. Ah! Ta nere desditxa onen guzizkoa dala, orregatik ere kasi sentitzen ezdet, ta kasi sentimentu gabe eskua eskatzen dizut! Itxasoaren erdian ondatzen arkituko baninz: zer antsiakin deadar egingo nuke: Ai! itotzen nago! Ai! Itotzen naiz!

        Bada zer? Infernuko itxaso ondogabea ikaragarriago ezta? Ta or betiko ondatzeko zorian nere burua ikusi, ta nola deadarka desegiten eznaiz? Baña zer diot, ondatzeko? Baldin nere pekatuen leizondo izugarri, ta lokaitz itsusian nastu, ta itorik banago? Zer egin al-dezaket bada? Nere biotzeko indar guziaz deadar egin. Aoa nekatzen bada ere, biotza nekatuko ezta. Biotza urtu, ta desegin artan isilduko eznaiz. Salba nazazu, Jauna, Salba nazazu: nere kulpen lokarda onetatik atera nazazu, deabruak bezala, infernuan onda eznadin. Libra nazazu, Jauna, ta ez geiago zure ofensarik: munduko gauzakgatik, ez Zu galtzeko peligroan geiago sartu. O Jesus, izan zaite nere Salbadorea: zugan daukat nere esperanza guzia.

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Ai Jauna! Ta pekatuari zer gorrotoa diozun! Bada Aingeruak añ ederrak, aberatsak, ta zure doaiez beteak zirala, pekatuagatik etziñen barkatu! Zer izango da, bada nizaz, geroenean pekatuan arkitzen banazu? Jakiña, barkatu ezdidazula. Ta kriatura añ altuetan kastigu añ arrigarria ikusirik, nola ni ikaratzen eznaiz, ta are geiago ni kulpaz beterik, ta lur puska billau bat izanik? Aingeruak ala kondenatu; ta badezu zuk Jainkoaren zedularik, zuri barkatuko dizula? Ai kulpa asko dituzu, ta Jaunaren justiziaren ezpata ya zure kontra deskargatzeko dago! O zer golpe izugarria! Demonioak esan bezate, nolakoa dan.

        Bada, ai zure tristea! Golpe ori bera, ta aserre guziaz dator zure kontra. Begira: kontuz golpe onetatik iges egizu: bestela, pekatuan bazaude, Jaunaren aserreak arrapatuko zaitu. Pekatua laster utzi, ta orrelako peligro, ta pausuetatik zoaz iges. Bai, nere Jauna, bai, nai det iges egin, ta lenago ill pekatura biurtu baño. Lenekoen barkazioa indazu, ta ez arren, Jauna zure aserrea nere kontra deskargatu. Zure piedadeari, Jauna, ta ez nere kulpai begiratu. Zure Justiziaren aserrea kentzeko, Jesus zure Seme maite, Gurutzearen josiari, begira zaiozu. Neretzat barkazio esker dagokizu. Begira zure Semearen arpegi eder santua, ta nere pekatuakin itsustua. Ispillu au da nere anparoa. Au begien aurrean ifiniko dizut. Zuk nai dezu, ta eder deritzatzu: eskatzen dizut, Jauna, miserikordia, ta erremedioa.

 

 

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Lapur batek bere lagunak kastigatzen ikustean, ta are geiago, bere lapurreta jakiña dala deritzanean, ta ezin iges egin duela, zer bildurra dauka? Bada Aingeru gaiztoetan Jainkoak egin duen kastigua nik ikusi, ta nola bildurtzen eznaiz? Ta are geiago, Jainkoak nere barren guzia, ta pekatu sekreto guzien berri dakiela? Ta ezin iges egin? Estura oetan zer egingo det? Ai Jauna, badakust, nere kulpa guziak dakizkitzula, ta egiten nituenean Zu begira zeundela! Ai lotsagabeko atrebimentua! Ta ezin iñora iges egin! Zer egingo det, ta nora joango naiz, Jauna, ezpada zugana?

        Zure oñetan etzin, ta esango dizut: Jauna, nere pekatuak ezin kontatu ala, ta guziz andiak dira; baña zure miserikordia andiagoa da. Ez, arren, Aingeruakin bezala, nerekin egin: orobat merezi dedala ikusi, ta ikaratzen naiz. Miserikordia nizaz, Jauna. Pekatarien eriotza eztezula nai, ezpada konberti, ta bizi dedilla, diozu. Bada artzen dizut zure itza; eta begira, Jauna, egiazko Erregearen itza dezu: lenago mundua galduko da, zure itzean Zuk faltatu baño. Ea bada, ori kunpli ezazu, nere Jainkoa: zure Ontasunagatik, kunpli ezazu, Jauna. Ta, baldin, bear bezala konbertitua ezpanago, arren konberti nazazu, eta erakutsi zadazu, nola ondo ori egin.

        Zu zera nere Maisua: nola egin bear det, nola damua iduki, ta esan bear det: Damu dedala, Jauna? Bada, damu det: milla bider esango det: Damu det biotzetik, ta milla bider damu det, zu ofendituaz. O sekulan pekaturik egin ezbanu! Zu añ ona zeren zeran, damu det, Jauna, zu ofendituaz: ez sekulan pekaturik geiago. Lengoak desegitea, nere eskuan balego, milla bizitzaren kostuan baliz ere: O nola guzia desegingo nukean! O damu, ta deseo au nork leukakean! O nere Jesus, arren zure argia, ta grazia indazu: nere biotzeko indar guziaz, ta al-datekean intenziorik garbienaz damu ori nik idukitzeko!

        Zure amorioa, zure penak, ta Zuk, nere kulpakgatik zure Biotzean idukitzen duen dolore, ta sentimentu gorrotoz betea, nere damu ordean izan bitez, Jauna. Ai! Ta onek estura, ta naigabearen pasioaz, zure negarrak, ta odola atera zizkitzun! Ta zer? Zuri negar eragin, ta odola emanerazo, ta niri negar malko bat ere ez? Zu negarrez ikusi, ta negar egingo ezdet? Ner anima arritua, begira Jesus onari orazioan, odolezko negarrak ematen: ta ez bere pekatuakgatik, zeren etzituen, ezpada zureakgatik. Nola urtutzen etzera? Bada or zaude, arri baten gisa bada ere. Jesusen negarrak ta odola arriak berak beraatzeko poderosoak dira. Baldin ur tantak, arri baten gañean askotan eroriaz, zulatzen, ta desegiten badute; odol tanta preziosoak askotan eroriaz, zure biotza bigunduko dute. Bai: ta ala ni askotan Jesusen oñetara etorriko naiz, ta desegin artean, presto au utziko ezdet.

 

 

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

 

        O Zer kaltea anima batean soberbiak egiten duen, bada deabruen gisa zerutik infernura botatzen du! Pekatu au nigan ote da? Ai zeñ bildur naizan, soberbiak galdu nazan! Ditxa, ta doairik asko zuten Aingeruak, baña orregatik ere humildadeak falta egin zien. Bada zer izango da nizaz, baldin birtute au falta bazat? Beste doai, ta graziak banitu ere, nik dakidana, da, estimazio, ta onra zale naizala, ta Zuzaz, Jauna, ta zure doaiaz aztutzen naiz, nereak, ta neregandik banitu bezala. Libra nazazu, arren, Jauna, gaitz, ta bizio itsusi onetatik, eta zure grazia indazu beti humill izateko; bada egiz ezdakit humill, ala soberbioa naizan: ta arrazoirik asko det, soberbioa naizala, pensatzeko. Ezer gauza onik nigan bada, egiaz, Jauna, zurea da: nik ezdet, ta ez naiz ni pekatua baizen. Ezagutzeko au ondo indazu beti zure argia: ta gauza on guzien gloria, zurea bezala, beti zuri eman dizadudan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa