www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

EJERZIZIOEN ZIMENDU,
EDO ZURE SALBAZIOAREN GAÑEKO EJENPLOA

 

        Zure azken ditxa, edo ditxa guzien koroa; eta zuk zure Jaungoikoa eman lurrean serbitu, ta amatu, ta gero zeruan bera arpegiz arpegi ikusi, ta betiko gozatzea, Jaunaren Ontasunak zenbat nai duen, Ejenplo onetan ikusiko dezu.

        Atenasko Obispo San Dionisio zorioneko, Ama Birjiña lurrean ezagutu zuena, ta San Pabloren Dizipulo estimatua da, San Karpo bere adiskideari aditu, ta Ejenplo au eskribitu zuena, ta onen bizitza era onetan kontatzen da; ta Kandiako Obispo zala, dirudienez, gertatu zan. San Karpo, Artzai ona bezala, bere ardien, edo bere kontuko animen zelo andiaz, bere aiek nondik Jesu Kristoren zeruko larre, edo bideetan ondo gobernatu, ta salbatuko zituen, beti zebillen. Baña orra non jentil itsuen festa zoro batzuetan bere fiel, edo Kristau maite bat jentil gaizto batek engañatu, ta bere ondoren eraman zion.

        Arako Karpo Santuak desditxa au ikusi zuenean, ta Jesus guziz maitearen grazia, ta amorezko bidetik ardi ori igeska deabruaren ondoren joan zitzaiola, bere biotza lutoz bete, illundu, ta penaren penaz zer egin, edo zer esan etzekien. Karpo bera añ santua, ta Jesusen adiskidea zan, non egunoroko Meza esatera, Jaunaren faboren señalaturen bat artu gabe beñere joaten etzan. Gau erdian oraziora jaiki oi zan. Baña gau artan pekatari bien kontra txit aserre, ta samindua zegoen; ta zelo geiegi, ta kolera bizian sartu, ta bestelako orazioa egiten jarri zan. Bere uste guziaz zeritzan, Jainkoa ala ofenditu zutenak barkaziorik merezi etzutela ta Jaunari eskatzen zion, ta txit gogotik zeruko azote, edo su aserrezko ezpatarenarekin biai bizia kendu, ta galdu zitzala.

        Bere alegiñaz Santua onetan zegoen, ta orra non gau erdian, lur ikara andi bat bere gelan sentitu zuen; bereala etxe gañetik, guzia idikitzen baliz bezala, argi andi bat, ta San Estebani bezala, zeruak erdiz erdi zabaldu, ta Jesu Kristo G J guztiz ederra, Aingeruen erdian, bere gloria, ta edertasun guzian ikusi zuen. Begiak beronz jiratu orduko, ondo gabeko leiza zulo txit beltz izugarri bat ikusi zuen: eta orren borde, edo eskiñan pekatari biak, zeñen kontra Santua aserre zegoen, eta nola an bera erorteko, ta erremedio gabe ondatzeko zorian biak neke, izerdi, ta eriotzako antsietan ikara gorrian zeuden; zuloaren be artatik suge arrigarrizko asko lasterka zetozela, ta beren agiñ, ta buztanakin, zuren indar guziaz biak tiraka beronz ondatu nai zituztela; ta gizon batzuek ere gañetik bera bota nia zituztenak zuloaren ertzean bazirala.

        Arako San Karpok au ikusi zuenean, poz andi bat artzen asi zan, zeren jentil, ta Kristau ernegatu ark merezi zuten, pena artzen zutela, ta Jainkoaren onragatik laster biak erortea nai zukean, ta bere zeloarekin guziari luze zeritzan. Eta Jesu Kristo an ez bazegoen bezala, berak ere Santuak bulzaka, ta golpeka biaz alegiñaz bota, ta galdu nai zitukean. Orduan gora begiak jaso, ta Santuak ikusi zuen, nola Salbadore guzik beraa, pekatari aien galdu bearra ikusi, ta bere Jarlekutik jatxitzen zan, ta bere eskua eman, ta neke, ta peligro artatik libratzen zituen, ta ori bera Aingeruak egin zuten.

        Miserikordia andi ori egin, ta Jesus gozoa Santuagana biurtu, ta esan zion: Ea, Karpo, ona emen naukazu; eta aurrera nere gañera deskarga ezazu: ona, animak salbatzeagatik berriz ere padezitzeko prest nago; ta iñoren pekatu gabe ori izan albaledi atsegin andi bat artuko nuke, ta pekatuak kentzeagatik egingo nuke. Ea orrenbeste Jainkoaren zelo dezun ezkero, begirezazu ondo, zuri zer konbeniago zatzun: edo infernuko suge, ta piztia aien artean leizazulo illun ikaragarri artan egotea, edo zure adiskide Aingeru ederren artean Jainkoarekin betiko egotea.

        S. Dionisiok dio, au guzia S. Karpo ren aotik, bidez zijoala, bere etxean Santuak iduki zuenean, enzun ziola. Ejenplo au berau Demofilo zeritzan Monje bati eskribitu zion, Jesus guziz beraa, ta maitearen espiritua oni erakusteko, eta bidez Santuak onekin igaro zitzaiona kontatzen du, eta Ejenplo edo gauza miragarria da.

        Pekatari galdu famatu bat, Jainkoak bere miserikordiaz begiratu, ta beregana biurtu zan. Eleizara joan, ta bere pekatuen erremedioa billatzeko, an zegoan Sazerdote baten oñetan, lotsa, damu, egiazko propositu, ta negar andiakin konfesatzeko, ta absoluzioa artzeko jarri zan. Sazerdoteak, bear bezala, lastima andiaz artu zuen; baña arako Demosilok pekatari ori an ikusi zuenean suak, eta garrak artu zuten, ta Jainkoaren zelo santua, kolera bizi neurri gabera pasatu, ta lasterka biak zeuden Aldarean aldera joan, ta pekatari tristea golpeka, ta ostikoka, gaizki esaka, ta lotsaturik Eleizatik bota zuen, eta Sazerdoteari milla disparate aora zetozkionak esan ziozkan, zeren pekatari galdu ori bere oñetan añ grazia onean artu zuen: ta Aldareko gauza santuak ere pekatari ark loitu zituelako, andik kendu, ta gorde zituen.

        Bere zeloaren azaña galant oiek egin, ta ori guzia bere Obispo S. Dionisiok bere espiritu Apostolikoarekin eranzun, ta txit klaro Demosilori aditzera eman zion, onen zeloa eragabea, juiziogabea, ta lotsagabea izan zala, eta persona bi, edo Sazerdote, ta penitente estimatu, amatu, ta onratu bear zituenak desonratu, ofenditu, ta bere itz, eta obrakin kolera geiegiaz gaizki tratatu zituela.

        Ejenplo oietatik atera bear degun 1 Dotrina da, Gure Jaungoiko Onginai, Ongille, Ongiro, edo benignoa zeñ Aita ta zeñ suabe amorosoa dan; eta Jaun andi, gure bearrik ezduena izanik, gure animak zenbat estimatzen dituen. Oiek Jesus onak bere Aita Eternoaren eskutik bere kontura artu zituen ezkero, berarekin pakeak egin arteraño, zer amoriozko alegiñak egin etzituen, ta zer dolorezko tormentuak eriotzaraño eraman etzituen? Ta alere zure salbazioa, bere biziaren kostuan bazan ere pozik, ta merke baliz bezala erosi zuen. Zure anima zeñ joia preziatua dan, ta zenbat balio duen, berak ondo ezagutzen du, eta ala ainbesteraño amatzen, ta estimatzen du, non, bear baliz, bere bizia berriz emateko prest dagoen.

        O! Ta zeñ itsua izan bear duen, Jainkozko kaudal onen prezio, edo Jesu Kristoren odol, ta bizia bere animagatik, añ pozik, ta añ ugari eman au ikusi, ta ezagutzen ezduenak! Argatik fedeko argi au zuri kentzeko, edo zure anima ezagutu, ta estima ezdezazun, zure etsai deabru txarrak ainbeste alegin egiten du. Emen ikusten, ta tratatzen diran lurreko gauza, edo gezurrakin zure erara erraz engañatzen zaitu; eta egiaren argia, ta konsiderazio zure salbaziorako bearren diranak zuri burutik kentzeko añ listoa dabil alde guzietatik; biotzeko konsiderazio onen faltak zu, ta besteak galtzen zaituztela badaki. Pensamentu au zure biotzean ondo josi ezazu bada, ta askotan esan: Ni salbatzeko Jainkoak zenbat egiten du? Ta ni kondenatzeagatik deabruak zenbat egiten du? Eta biziera berri santu bat bereala zuk artzeko, ori erremedioa izango da.

        IIen Dotrina, edo Lezioa da, Zeloa zer dan, ta nola bear dan ikustea. Amore santuaren laguna da zeloa: edo amore bero erazaki eragille bat. Zeloa txit bizi beroa danean koleraz baliatzen d, eta au bere neurri justuan danean, gauza andietarako, karidade, ta zeloaren sokorru oi da. Baña kolera morroi, edo mirabe atrebituegi baten gisa, etxekoandre, edo karidadeak agintzen duen baño aurrerago geienean sartu, ta nabarbenkiro igarotzen da; ta esku geiegi artu, ta agindutako gauza on bat egiteko gaitz asko egin oi ditu. Eta karidadeak pakeak egitera sor dedilla agindu; eta kolera urduriak askori buruak autsi oi diozka. Gure griña gaizto, pasioak deriztenak arrazoiaren argiari begiratu, ta jarraitu bearrean, atzera ori utzi, edo okertu, ta aurrea artzen diote, ta neurri, edo era gabe berak gaitzera laster, ta erraz igarotzen dira.

        Gaitz edo ofensa bat egin badizute, orri begiratu orduko, bertan zure kolera bizia jaikitzen da, ta zure odola erazaki, ta irakiten bezala jarten da. Baldin kolera ori karidadeaz bereala moldatzen ezpadezu, puntuoro arrazoiaren kontra, edo onen eskatzen, ta nai duen baño geiago irazakiko da. Ori bere modura S. Karpori, ta are geiago Demosilo nabarbenari gertatu zitzaion.

        Baña amorezko Maisu Jesus onak karidadezko Lege, ta lezio ederra guzioi ematen digu, ta gure ira, edo abere ondo ezigabe beti gerengan deguna, nola arrazoiari sujetatu bear dan; gure arteko lagunen nekeak nola eraman bear diran; Zutik, edo Jainkoaren grazian dagoenak erorteko bildur izan bear duen, eta erori, ta galdu danari jaiki, ta irabazi dedin, zer lastima ongiroaz eskua eman, ta lagundu bear dion. Eta azkenik Jainkoaren Ministro zelosoak zer amorezko biotz, ta penitenzia luzea pekatari tristeak ondo artzekok, ta salbazioko bidean sartu, ta zuzentzeko bear duten.

 

aurrekoa hurrengoa