www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ERIOTZAREN GAÑEKO EJEMPLOAK

 

        Gauza jakiñagotik lurraren gañean ezta, Eriotzaren Ejenploak baño. Begiz ikusten diranak dirade. Alere Fedeak, edo Eskritura Sagraduak kontatzen digun bat irakurri, edo enzun bear dezu. S. Lukas Ebanjelistak begizko testigu onak bezala kontatzen du, San Pabloren Sermoi batean ikusi zuena. Troide zeritzan erri batera Apostoloa joan zan, eta bereala jendedi andi bat bera ikustera, ta aditzera etorri zan; eta biaramonean joan bear zuela aditu, ta aren zeruko Dotrina enzuteagatik, gau artan arren predika zezala erregutu zioten. Argi asko irazaki, eta Apostoloa asi zan, ta luzaro egon zan, eta guzien atsegin, ta frutu andiaz gau erdiraño predikatu zien; ta zenbat enzunago anbat zaleago, ta enzun naiago. Baña ona bertan munduko desengañoa.

        Besteen artean Eutiko zeritzan mutil bat, Sermoia enzuten leio batean zegoela, lo guziz pisuak artu, ta Etxearen irugarren bizitza, edo alturik buruz bera erori, ta bertan illik geratu zan. Uste gabeko lanze triste onek an zeuden guziai lastima andia eman zien, ta ez txikiena San Pablori, zeña Sermoia utzi, ta isilik gelditu zan. San Krisostomok dio emen, Aspotoloa mututu, edo isildu zala, zeren beste Maisu famatu, bera baño gutxiago etzanak, edo Eriotzak itzegin zuen. Pro Doctore casus fuit. Munduaren Maisu, edo San Pabloren ordean erakusten Eriotza sartu zan, begiz guziak ikusteko, ta ikasteko, gure bizia nola, ta zer dan; bada gizaseme bere edadearen lorean puntu batez lenago bizirik zegoena, bertan illik begien aurrean zekusten. Ah zer ispillu argia!

        Erioaren kontra ez urteak, ez indarrak, ez osasun, edo ondasunak ezer balio dute: ark guzia era batera darama; gizona lotara joan, ta gutxien uste duenean, illik beste munduan arkitzen da. Erioak bere tiroa puntu batean egiten du. Munduko aldarte, edo goraberak nola diran, Maisu andiak bezala eriotzak erakusten du. Eutiko gazte illik gelditu zanak isillik, baña agitz an zeudenai predikatu zien nola lurreko anditasun, atsegin, ta ondasunak bertan emen ondatzen diran; orien ondoren, orien billa ibiltzea, zer neke, ta banidade utsa, edo zorakeria andia dan: eta bizi modu santu batean, denbora dezun artean, obra onakin biziro presa ematea, zeruko ondasunak irabazteko zeñ konseju ona, ta gauza bearra dan.

        San Pablo Predikadore andia zan: onen Dotrina zerukoa zan; onen arrazoi argi ederrak zeruko bidea erakusten zutenak ziran; onen itzak Jainkoaren amorean biotzak irazakitzeko su gar gozoak ziran; onen mandatu ta abisoak Espiritu Santuarenak bezala, guzienzat seguruak ziran. Baña alere zeruko Dotore San Pablo, eriotzaren aurre, edo aldean isildu, edo mututu zan, eta an zeudenenzat eriotzaren Sermoia asko, edo obeago zala zeritzan. Zuk ere bada, Kristaba onen abisoak artzen badituzu damuko etzatzu, ta zeruko bidea arkituko dezu.

        Konseju andi au Eujenio Aita Santu, ta bere dizipulo maiteari ondo bizitzeko San Bernardok eman zion. Zure obra guzietan, zion, konsidera zazu, zuk ere besteak bezala ill bear dezula, ta Agintari andien espiritua kentzen duen Jaunak, zure biotza goberna dezala. Lau Aita Santu zure aurrekoak zure egunetan illik ikusi dituzu; ta gauza ziertoa da, Diñidadean bezala eriotzan ere jarraituko diezula. Aiek lurpetik zer dioten adi zazu munduko gloriak zeñ laburrak diran, eta emengo anditasunak nolako errematea duten. Guzia zeñ laster dijoan; ta zure azkena nolakoa izango dan. Pensamentu onek pekatuetatik libratu, ta ondo bizierazoko zaitu. Eriotzaren memoria au beraren kontrapozioa da.

        Esan degun gaztearen ejenplo triste, edo eriotza, San Lukases dion bezala izan zan. Baña geroenean, dio, nola San Pablo Jesu Kristoren amorezko espirituz beteak, aren miserikoridazko entraña gozo, ta ongiroak zituen, Sermoia utzi, ta Eutiko illik zegoen lekura jatxi zan, ta aren gorputza bere besoetan artu, eta laztan estu bat eman zion Santuak, ta orrekin batean piztu zuen, ta milagrozko bizia eman zion; eta San Lukasek dio, an zeuden guziak konsuelo txit andia artu zutela. Eutiko piztu au gizon egin, luzaro bizi, ta diote, S. Juan Ebanjelistari jarraitu, Santu andi egin, ta gure Españan, Jesu Kristoren fedeagatik Martiri glorioso, S. Eutiko ill zala.

 

 

ERIOTZA ONAREN EJEMPLOAK

 

        Txit asko, ta ederrak A Andradek, bere Graduetan dakarzi, ta geienak andik artu ditut. Peru Indietatko Erreinoan, ta Juli deritzan Erri batean Kristau familia bat bere birtuteakgatik zeruko fabore andiakin señalatua izan zan. Gurasoak txit debotoak ziran, beren fede, ejenplo, ta obra onakin, itzakin baño ere obeto umeak azi zituzten. Jainkoaren bildur santu, ta dotrina, ta ondo bizitzeko, ta salbatzeko bear zutena txit ederki esanaz bitzetan sartu zien. Berak mundurako pobreak, baña Jainkoarekiko birtuteetan txit aberatsak ziran. Artzai, edo ganadu zai bizi ziranak bezala, orretan garbiro umeak ere oitu zituzten: oiek iru alaba ziran, ta Franzisko zeritzan seme bat, zerutik emana bezala arako egiña.

        Amasei urte zitueneko, Jainkoaren, ta bere Ama Santisimaren sierbo deboto, birtuteetan txit aurreratu, ta amorioz betea zegoen, ta zeruak beretzat nai zuen. Ala eriotzaren gaitz andi batek eman zion, ta ori, Jaunaren borondateaz batean txit pazienzia gozoaz zeraman. Iltzen zala ezagutu, ta bere biotz guztiaz Jainkoagana biurtu, ta Sakramentuak artzeko pozik prestatu zan. Gure Konpañiako Aita bere Konfesore zuena deitu, eta konfesio jenerala txit ederki egin zuen; baña ondo erraz, ta laster: bada urte gutxi, ta pekatu gutxiago zituen; eta zeru biderako Biatiko Santu, edo bere Jabea bidezko janaritzat artu zuen. Gaitzak kordelak estutu, eta azken Oliazioa ere eman zioten; eta Franzisko gazte ori bere orduaren zai, Jainkoak nai zueneko, txit alegere beraren eskuetan zegoen.

        Iru arreba bera baño zarragoak, ta birtuteetan bere antzekoak laguntzen zioten. Illtzeko zorian oiekin zegoela, Konfesorea bezalako bat orra non gelan sartu zan; baña zeruko Aingerua zan; bada zierto, Padrea Kolejioan zegoen. Padrea bezalako ori Galai txit eder birekin zetorren: oriek ikusi, ta Franzisko txit alaitu, ta gozatu zan. Ea Jainkoaren semea, anima zaite, esan zion, Aingeru, ta Santuakin zeruan laster ikusiko zera, bada zure obra onen saria emateko zure begira daude. Onetan gasioak, eta bere arrebak zeruko miska zoragarri bat aditu zuten, eta georago, ta gozoago zan. Ateronz begiratu, ta orra non anda guztizko eder batzuetan Ama Birjiña, Serafinen gañean ber debotoa konsolatzera zetorrela ikusi zuten. Ordu bi, nai baño lasterrago igaro ziranak bisita onek iraundu zuen; zeruko Erregiña, Aingeru kantari, ta oien erregaloakin; ta aien begietatarik joan ziran. Eria ta arrebak zeruan bazeuden bezala biotzeko poz andiaz gelditu ziran.

        Urrengo egunean, Aingeru bat etorri, ta arreba nagusiari esan zion: zure anaia laster emendik joango da, ta zerura eramateko Aingeru bi etorriko dira. Ara, begira, nondik eramango duten. Begiak jaso, ta orra non Eskala guzizko argitasun ederrez bete, gelatik zeruraño igotzen zan bat ikusi zuen, eta atsegin andiaz bere anaiari esan zion. Andik egun bira beren ejerzizio santuetan zeudela Birjiña Santisima agertu, ta ama guziz gozoak bezala, bazirudien, bere seme maite oriekin utzi zuela. Bere begi ederraz begiratu, ta esan zion: Ea, ene semetxoa, gaitz, ta neke oiek laster igaroko dira, ta zure saria glorian artzera etorriko zera. Nere Semearen Kortean, emendik egun bira etxedeten dizut. Egun biak gloria bizian bezala, kolokio gozoetan igaro, eta Ama maitea ikusten zegoena bezala, beraren besoetan anima eman, ta Aingeruak zerura betiko eraman zuten.

 

 

ONEN ARREBA BATEN EJENPLOA

 

        Indietako mutiltxo ditxoso au, enzun dezun bezala, zeruetara igo zan. Baña familia debotaarenzat Jaunaren miserikoridak orrekin akabatu etziran, Franziskok bere arrebatxo bat, eskutik bezala, bere ondoren zerura eraman artean. Iru arrebetatik erdikoa, edo bigarrena anaiarekin azi zan: biak elkarrekin ganadua zaitzen, ta are geiago deboziozko ejerzizioetan senide, ta lagun beti oi ziran. Donzella onek, guzia Jainkoarena izateko, ta Ama Birjiñari jarraitzeko bere Birjinidadea guztizko boto andi batekin betiko eskeñi, edo konsagratu zion: eta Indio txit desonesto abereen gisa bizi ziranen artean, arrosa eder garbi au arkitzen zan. Gure Jaungoikoak bere argi, grazia, ta doaiak, aprobetxatu nai duenari, ugari non ere nai ematen diozka.

        Donzella au santa bat egiñik onela bizitzan: egunoro geiago, ta obeago izateko, askotan konfesatu, ta komulgatu oi zan: festa, danza, ta beste bulletatik iges Eleizetara joan ta Ama Santisimaren eskuetatik aren Semeari an biotz guzia ematen zion; ganadu zai, Jainkoaren, ta bere gurasoen borondatea egiteagatik, kanpoetan zebillenean, santuen zeruko ditxak kontenplatzen, glorian bezala oi zebillen. Arako anai zorionekoa ara igo, ta bere burua, ganaduen ondoren bakarrik ikusi zuenean; bere garbitasuna eziñ erraz gordeko zuelako, ta peligro andien artean zegoelako, bildur, ta kezka estu batek eman zion. Beste aldetik Jainkoaren amore añ beroa biotzean sartu zitzaion, non da bere Jabe onari negar andiakin erregutzen zion, arren bera ofenditzeko peligroetatik atera, ta bera beti seguru amatzeko zerura eraman zezala; bada bere Esposo maitea, kulpa benial batekin ere, ofenditu baño lenago milla bizitza galdu nai zituela.

        O gure Jainkoaren amore ontasunez betea! Orazio onetan, anaia ill, ta bigarren egunean, zegoela, lo gozo batek aitu zuen; eta orra non bere Anai doatsua txitezko eder, gloriaz janzia agertu, ta esan zion: nere arreba maitea, konsola zaite. Ea, Jainkoak zure deseo on, eta orazioak enzun ditu, ta laster zeruko glorian nere lagun izango zera. Berri on oiekin txit pozaldi andia Donzellak artu zuen, eta andik irugarren egunean iltzeko gaitzak eman zion. Gure Padre berea Konfesorea deitu, ta zer igaro zitzaion, kontatu zion. Medikuak deitu, ta gaitza ezagutu etzuten; baña batak esan zuen: Jainkoak au zerura eraman nai du; eta engañatu etzan. Egun artan bertan, Jesus bere Esposoa agertu, eta esan zion: Nere Esposa maitea; zu eramateko Aingeruak datoz; atoz nerekin. Au aditu orduko lasterka jaiki, ta Jesus bere Jabearen ondoren uste guziaz zijoan; bere aizpa an zeudenak eldu zioten; eta Donzellak bere eskuetatik zerua kendu ziotelako, negarrari eman zion.

        Kolejioko Erretore A Pedro Bizente eria ikustera joan, eta guzia kontatu, ta esan zion: Biar eguerdi puntuan illko naiz. Bereala debozio andiaz prestatu, ta Sakramentuak artu ziten; ta bertatik Jesus, Maria, ta Santuakin, zeruan baliz bezala, ta an betiko iraungo duten kolokio gozoak egiten asi zan. Esan zuen ordua allegatu, ta gela artan Aingeruen musika txit suabe bat aditu zan. Kantariak zitoen: Kristoren Esposa atoz, Jaunak zuretzat betiko prestaturik daukan Koroa artzera. An zeudenak zoraturik bezala zeuden: eta Animaren Errekomendazioa gure Padre bi esaten zeudela, zorioneko Donzellak Jaunari bere espiritua eman zion, eta Aingeruak beren lagun maite, ta garbi estimatua bezala zerura eraman zuten.

        Ejenplo oietan ikasi bear dezun lezioa da ikustea, nola Jainkoaren grazia, persona, estadu, denbora, ta leku guzietan gure onerako beti prest dagoen; beti guri deiez, biotzeko atea idiki, ta sartzeko leku eman nai badiogu, Franziskok, eta bere arreba gazteak egin zuten bezala. Kristau berriak ziran, eta alere zer fedea, zer Jaungoikoaren amorioa; zeñ laster ikusi, ta zeñ firme gorde zuten Jaunaren borondatea. Zenbat bider Jaun amorosoak, berari jarraitzeko, onelako argi, abiso, ta ejenploaz zure biotzean deitu dizu;

 

 

ERIOTZA GAIZTOAREN EJENPLOAK

 

        Esan degun Errian bertan Gizon bat izandu zan, Jaun baten illoba, ta gure Padreak gaztetatik kontu andiaz azi zutena; onerako jaioa bezala zan, eta lagun on, ejenplo, ta lezio onakin birtutean txit aurreratu zan. Onetan osaba iltzan, ta illobaren merituak Padreok ikusi, ta osabaren ifiziorako bera bezalakorik etzala; aren lekuan Kazike egitera logratu zioten. Arako gazte orrek Agintari, ta aberats bere burua ikusi zuenean, piedadezko ejerzizio, ta lengo debozioak utzi, eta infernuko peste, edo lagun gaiztoai arrimatu, ta Kristau onaren azieraz, eta Jainkaoren bildur santuaz aztu zan, eta alperkeria, erregalo, ta bizi modu txar galdu bat artu zuen.

        Padreak abiso, ta konseju onik asko eman zioten; baña guzia alperrik: txit prestuez gogor egin, ta ofensa andiakin orien, ta Indio gaxoen kontra lazki biurtu zan, eta bere gaiztakeriak gatik Justiziak ere kastigatu zuen; baña obeto etzan. Potosira Kapitan zijoala, bere pekatuak gatik gaitz andi batek artu, ta korde gabe ill otza bezala erori zan. Bere lagun, ta Indioen artean lasterka etxera eraman, ta erremedioakin beregan etorri zan. Aietatik bati galdetu zion: zuriz janzirikako aurrean zetorren Galai ura ea nor zan. Jaunak ori agertu zion, beragana lengo biziera santuaz biurtu zedin. Gure Padre bati deitu zioten: konfesa zedilla esan, ta aserratu, ta etzuela konfesatu nai, esan zuen.

        Andik egun bira, Jainkoak bere piedadeaz ikaragarrizko abiso bat eman zion. Berak adiskide batzuei kontatu zien, Jainkoaren juizioan egon zala, ta bere ezagun asko kontu zorroz, ta tranze estuan ikusi zituela, baña iñori ez esateko agindu ziotela. Gauza oiek enzun, ta bere lengusu batek asko alegin egin zuen, bere pekatu, ta peligroak, Jaunari berak eman bear zion bere bizi galduaren kontu estua adierazo, ta konfesio andi bat eragiteko. Baña añ itsua zegoen non da kasorik egin etzion: orañ ezin, zion, orañ ezin egingo det; tristeza andia daukat, ta nere eskuan eztago.

        Aitzakiarik izan etzezan, Jaunak leku eman, ta onera puska bat eman zuen. Baña animaz begiratu, ta Jainkoagana biurtu bearrean bere adiskideak deitu, ardoa, ta musika erakarri, ta alegeratzeko, danzan, ta ordikerian, ango usora asi ziran; berak aurreneko ontzia artu, ta brindatu nai zien; baña aora eraman baño len ortzaz gora illa bezala eroritzan. Erremedioakin onetatik ere beregana zan. Konfesorea lasterka erakarri, ta animatu zuen asko konfesio on bat egitera. Lau urte zan konfesatu etzala. Era ona zuela: bereala Jaunagana biur zedilla. Baña, ezin det, ezin det, guziari eranzuten zion. Ai ezin det, eta tormentu gogorrak artu naute!

        Pelea latz onetan iru egunean egondu zan. Lenenean zion: Ai nere desditxa! Ai! Ur otz, edo gela, suak baño geiago tormentatzen duenean nago! Irrugarrenean: Ai! Ai! Azote gogorrakin urratzen naute! Nork bada, bere aideak esan zioten? Padreak, esan zuen, ta are geiago Aita Erretoreak; zeren aien esanak ondo artu bearrean, gaizki esaka, ta modu askotan ofenditu dituzun! Orregatik ere oiek txit asko animatzen zuten; baña alperrik. Batek Santo Kristoa begietara eraman zion; bañan istua bota, ta kendu zuen; eta gauza onak ez aditzeagatik belarriak tapatzen zituen. Arekikoa ikusi, ta Padreak Kolejiora biurtu ziran; an orazioan jarri, ta anima galduarenzat Jaunari miserikordia, ta Ama Birjiñari bitarteko izan zedilla eskatu zioten.

        Eri tristeak baño miserikordiazko Amak obeto enzun zituen: bada ordu artan Aingeruen Eregiña urezko trono argi eder batean gizonari agertu, eta onek esan zuen: Orrako Andre eder ori nor da, ta nori eskatzen dago? Iñor ezer ikusten etzuen, alere ziertotzat esan zioten; Ori Ama Birjiña bere Semeari zure erremedio, ta salbazioa eskatzen diona da. O biotz arri ta alzairuak baño gogorragoa! Onelako etorkari, edo Ama gozoarekin nor bigunduko etzan? Bada tristea malmetitu etzan; eta Ama Birjiña ezkutatu, ta garraisi tristeakin asi zan; Ai demoniak datoz! Ai banaramate! Deabru oriek ken itzatzute. Ai! Ai! ta onetan illik gelditu zan. Aren betiko desditxa obeto ikusteko, ill janzia ematera zijoazela, infernuko bisaje txit itsusi ikaragarriak egiten asi zan; guziak arriturik, nola bizi ala ill, ta kondenatu zala, klaru ikusi zuten.

 

 

ANDRE BATEN ERIOTZA DESGRAZIATUA

 

        Asikira deritzan Erri batean guraso Jainkoaren bildur gutxiko batzuez bizi ziran. Alaba bat, ta beren antzekoa zuten. Gurasoak nolakoa umeak alakoak. Txit aisa, ardura gabe, ta bere erara azi zuten. Libertade orrekin galdu, ta bizioetara eman zuen; pekatuetan beñ jaiki, beñ erori zebillen, eta beti peligro andian. Jainkoak dotrina, sermoi, ta besteen ejenplo onakin abiso asko eman zion, ta ez gutxiago Aingeruaren argi bizi, ta barrengo dei, ta konzienzia leialaren kezkakin. Ortik bildur puska bat artu orduko aztutzen zan; alere animako pakerik etzuen ta Jainkoak bere miserikordiaz deitzen zion.

        Onela bere pekatuen artean jiraka zebillela, konzienziako arrak beñ batean ainbeste estutu zuen, non kondenazioko bidea zeramala, ta erremediatu bear zuela ezagutu zuen. Nai, ta nai ez, edo nai ta bear, salbatuko bazan, konfesio jeneral on bat egin, ta bizi berria bear zala. Baña deabruak, oitu nola, erraz engañatu zuen. Pekatuen kateak urratu, ta konzienziako aranzak ateratzeko, Konfesore on batekin, nai zuen bezala, tratatu bearrean, etsaiak ori burutik kendu, eta zer igarotzen zitzaion, ta zer asmo zuen, bere Aitari kontatu zion. Deabruen ofizioak onek egn zituen, ta esan zion: kontu oriek utzi, ta aisago bizi zedilla; konfesio jeneral, eta beste gauzak gero egingo zituela. Pekatuetan bada nasturik zegoela, atzeneko gaitzak eman zion, ta txit estuan jarri zan.

        Konfesorea bereala erakarri zan. Baña, o gauza arrigarri, ta Jainkoaren kastigu gogor, emen ikusi zana! Osasunan nola ondo konfesatu nai etzuen, ala eriotzan egin zuen. Beste gauza guzietan erraz enzun, ta eranzun, aditu, ta itz egiten zuen; baña konfesa zedilla esan, ta gortu, sortu, mututu, ta itzik batere etzuen. Ikaraturik zeuden guziak, ta are geiago iltzeko zorian, edo eriorarekin burruka zebillela esan zuenean: Infernuko basakatuen figuran demonioak ikusten zituela, ta ito nai zutela. Orra, ur bedeikatua bota, ta esaten zioten: emen demoniorik eztago. Baña orduko presa egin zuten. Ai! Ai! Infernuko suetan erretzen nago! Ai! Deabruak naramate. Ala iltzan, ta eraman zuten; eta neskatx onen gorputza erre, edo tostatua, ta txit izugarria arkitu zan. Ta orra penitenzia, konfesioa, ta biziera berria geroko utziak zer pagua duen.

 

 

ERIOTZA GAIZTOAREN BESTE EJENPLOA

 

        Espoletoko Errian, Roberto Lizioak dionez, dama bat bere erara, Jainkoaren bildur gabe azi, ta bizi zan; Seguru ere alaba bakarra, ta ala gaizki oitua. Txikitatik gala zale, apaiñgura, txoralda utsa, ta bere edertasunaz txit pagatu, edo ezkondua; eta añ itsua non mundu guztia bere ondoren zerraiola uste zuen, edo ala nai zukean. Jainkoaz, ta bere animaz aztu, ta galak, galanteoak, eta libertadeak beste konturik etzuen, eta beti, ta guzian bereaz irten bear zuen. Jainkoak bere argi gozoakin deituaz beregantzeko abiso asko eman ziozkan, bai eta bere konzienziako kezka arantzazkoak ere; baña oriek bere erokeriakin erraz ito, ta aztu oi zituen; bere galaiak baño Jainkoak galdu naiago zuen.

        Edadearen lorean, ta pekatuen artean zegoela, uste gabeko gaitz andi batek artu zuen, ta geldika erio bat egiñik, urtu, erkitu, ta desegiñik utzi zuen. Bere kulpa guziak bereala erdian artu zuten, ta bere biotzean esaten zioten: zure lanak, zure obrak gera; zuk egiñak gera; bizian bezala eriotzan zurekin izango gera. O zer berri tristeak! O zer biotzeko illuntasuna! O zer tranzea! Ken, ken ortik: kanpora demonioak; ur bedeikatua betor; Ez, ez, diote deabruak: gu gure etxean, gure torkian, gure infernuan gaude; beñtzat leku, edo anima oentan bizitzan bezala eriotzan, ta beti izango gera. Eri tristeak bere atsegiñ loien ardoa erreparo gabe edan zuen, ta eriotzan guzia beazun samiñ, ta infernuko pozoi biurtu zitzaion.

        Bere Barrenean deabruen iduripen, ta bisaje añ izugarriak ikusten zituen, non iñolako moduz ezin sosegatu zan; jira batera, jira bestera, ta alde guzitan larria, ta ikara; Ai, ama nerea! Ai! Infernuko doloreak artzen naute; iltzen naz, ta deabruak naramate. Ez, ene Alaba, esan zion: ori erremedioa; ori Santo Kristo au; onegana biur zaite. Begiratzen diot; baña bera billatu, ta amatu bearrean, nola ofenditu dedan, konsolatzen ez nau; aserre dago; ken nere begietatik. Baña ai! Jesus krizifikatuak ordu artan nola konsolatuko zaitu; baldin aren aranzak zure pensamentu zoro loiak kondenatzen badituzte; eta orobat aren esku, ta oñ iltzez josian zure eskuka libre, ta pauso gaiztoak; aren biotz idikiak zure aren irak, aserre, ta atsegin itsusiak; aren larru gorrizko soñekogabeak zure galak, ta erakeriak; eta aren gorputz zuk urratua zure aren gustoen Juez izango bada?

        Santo Kristoa kendu, ta Amak esan zion: zere konsolatuko zaitu bada? Ama, sosegatu nabaiz, gusto bat eman bear didazu. Zer bada? Nere galarik ederrena betor. Ah zer guraria! Zer ill janzi berezkoa! Bearrik bazuen ama orrek ekarri, ta nola bere buruaz ezin baliatu zan, amak lagundu, ta janzi zuen. Osasunan bezala aleiñaz edertu, ta apaiñdu zan. Orañ nere ispillua betor. An bere arpegi eder, urrezko ille, ta edertasunaren ordean, erio illun tristea ikusi zuen. Ai au nere itxura! Ta onek erremediorik ezduela? Beraz nere atsegiñak joan dira; beraz iltzenaiz, ta nereak egin du? Ez ene alaba, ori ez esan. Jainkoari dei zaiozu. Jainkoarekin zer det nik zer ikusi? Nere adiskideak non zerate? Nere galaiak atozte; ez ni utzi; nere gustoak lagun zadazute; bizian bezala, eriotzan ere zuena izan bear det.

        Orduan bere biotzean zeuzkan pekatuak arpegira irten, ta desditxa guzien arrabia amorratu batek artu zuen, ta Jainkoa utzi, ta deabruai ots egiten asi zan; demonioak non zerate; zuena naiz, atozte. Ea demonioa, nere anima betiko ematen, ta agintzen dizut. Eta au esatearekin batean ispillua erori, ta illa geratu zan, ta anima demonioak infernuan ondatu zuen. Eta orra zer dan emakume eroa, ta alakoaren azkeneko gogoa.

 

aurrekoa hurrengoa