www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

GORPUTZ ILLAREN GAÑEAN

 

 

LENENGO KONSIDERAZIOA

 

        Egia da, animak gorputzetik irten, ta bereala Jainkoari kontu ematera joan bear duela. Alere soseguz au artu nai det, eta nere modura begiratu. Kontu dagidan, bada, ill ta bereala gorputzarekin zer pasazen dan, ta ori enterratu arteraño, anima begira paratzen dala. Ikusten du nolakoa, zeñ etxura gabe, itsusi, ori, illun, ta ill otza gerazen dan. An daudenak, begiak itxi, besoak konpondu, ta ill janzia ekartzen didate. Batzuek, eta besteak ni ikustera sartu, ta laster dijoaz nigandik igesi, zeren ni ikusiak ikara gogorra ematen dien: ta prisa andia prestatzeko, ta len bait len enterratzeko ematen dute.

        Onetan ill Kanpaiak asitzen dira. Batak, ta besteak galdetzen du. Nor ill da? Urlia. Jainkoak kontu on ar diozala: ta bereala aztu, ta beren egitekoetara dijoaz. Ill janzia artu, ta ni ez ikusteagatik begiak beste aldera biurtzen dituzte. Beso bata batera, bestea bestera, ta burua bere aldera erorten zat. Geroenean ill janzian sartzen naute. Ah tristea, munduko ondasunetatik zeñ gutxi daramazun obira! Etxean dan erroparik zatarrena; ta onena baliz ere laster zurekin ustelduko da. O zeñ gutxi baliatuko zaizkitzun aide, ta adiskideen negarrak!

        Gorputz ori noren eskuetan ibilliko dan, ta nork Eleizara eramango duen ezdakizu. An zulo andi prestaturik egongo da, ta Meza esan, ta bereala an sartuko zaituzte, ta zure gañean lenagokoen ezurrak, ta lur ustelak botako diztuzte: nola nai kalkatu, ta zapatuko zaitzute: ta losa gañean bota, ta alakorik ezbaliz bezala, guziak dijoaz jatera, edatera, ta galanki farra egitera. O, Ta zu zeñ bakarrik, ondatu, ta betiko azturik geratzen zeran!

 

 

BIGARREN KONSIDERAZIOA

 

        Emen, nere anima, estazio bat dagigun: begira zure gorputza lurpean, ta nolakoa gelditzen dan. O gorputz galdua! Zu zera nik ainbeste erregalatu, janzi, ta apañtzen zindudana! Zugatik nere Jainkoaz, ta animaren salbazioaz azturik bizi nintzan? O nola zeunden, ta nola zauden! Lengo janari gozo, ta erregaloak non dira? Soñekoak, eta galak non dira? Joiak, ondasunak, ta gorputza serbitzeko biribillaturikako beste gauzak non dira? Guziak egiten zizuten erreberenzia, zure onra, puntu, ta orien deseo banoak non dira? O aize utsa!

        O nere Jauna: erokeria oriek oñpean utzi, ta arren indazu grazia, zuri bakarrik laztan estu estu bat emateko! Ai! Ta gauza orren txar ezerezak Zugandik ni aparta nazatela! Gorputz abereakin bat, ta oriek baño loiago dan onegatik Jaungoikoa nik utzi dezadala! Zer gauza altuago, ta obeagorik, Jainkoa baño? O zer zorakeria nerea! Ez arren, Jauna, orrelakorik permiti geiago. Ai zer ofensa egin dizudan! Orren gauza atsa, ta itsusia zu baño geiago estimatu det? Nere gorputza zer da? Auts puska bat. Bada autsa bezala tratatu bear det. Ta nola ill ezkero, kalkatuaz kejatzen ezdan, ala nik ere, illa bezala, kejatu bear ezdet. Oñ pean guziak iduki nazatela: ori dagokio gorputz oni.

        Betor, Jauna, zure argia, ondo ikusteko, ogei, edo berrogei urte igaro, ta nere gorputz au nolakoa egongo dan. Emen buru ezurra, an beste ezur utsak. Ai zeñ aztua! Birreun urte igaro ta zer izango da? Ta orañ onragatik, zer dioten, nigatik zer senti duten begiratzen det. Ai nere desditxa! Ai zeñ itsua ibilli nazan! Oñ azpian emendik aurrera gorputz au, ta banidade guzia idukiko det. Gorputz illari, auts ustelari bezala begiratuko diot. Lagun zadazu, Jauna, zuretzat bakarrik bizi nai det.

 

aurrekoa hurrengoa