www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-II
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

PEKATUEN GAÑEKO EJENPLOAK

 

        Orañgo, edo gure egunetako lanze, edo ejenplo ikaragarri bi eman irakurri bear dituzu. Urte askotan Erregeren Predikadore famatu, ta Misionero andi A Agustin Kastejon, Madriden, ta leku askotan askok errespeto andiaz enzunak, ta estimazio igoalaz ezagutuak, bere Misioetako lenengo Libruan biak kontatzen ditu onela.

        Ia. Erri batera Misio egitera ninjoala, Jaun gazte, txit aberats, ta galai galant bati, lagun egin bear zidala gogoak eman zion, eta ala nerekin joan, ta Misioko Errian egon zan. Bere ustez kaleak gustora paseatu, ta Errian bere bizarria galanta erakusi nai zuen. Onetan Konfesonariora etorri zitzadan anima jaungoikoti, edo birtute andiko bat, era bere konzienziako kontu eman, ta txit umil, ta garbiro esan zidan: Aita, nere erretiroan orazioan nagoela, galai, edo Jaun kanpotar bat nere aurrean ikusi det; aren anima deabru guziak baño beltzago, edodemonio itsusi ikaragarri egiñik dago. Jakin bez, Aita, onelako, ta alako pekatu nakagarri, ta onelako kulpakin, Jainkoaren desgrazian, infernuko itxura izugarri bat dagoela.

        Guzia enzun, ta Jaunaren adiskide mandatari oni ezer esan ezbanion ere, guzia sinistu nion, zeren enzuna sinista niozkean. Jaun ori zegoen etxera Eleizatik igaro ninzan; ta alakorik uste ezpazuen ere, baizik kaleetan bere burua guziai erakustea; gela batean sartu, ta txit estu artu nuen. Bereala bere animan nor zan, ta nolakoa zegoen esan nion, eta bere pekatuen ispillu arrigarria begien aurrean paratu nion. Galai ori turbatu, ta ikara jarri zan. Guzia egia zala ikusi, ta Jainkoaren amorezko abisoa zala bereala ezagutu zuen. Beregan sartu, edo biurtu, ta biotzeko damuz, ta egiazko proposituaz bere pekatu guzien konfesio andi bat ondo prestaturik Misioan egin zuen, ta bear bezalako biziera berri on bat aurrerako artu zuen.

        IIen Ejenploa an bertan Aita Agustinek onela kontatzen du. Urte bete orañdik ezta, lanze ikaragarri au nere begiz ikusi nuela, ta nere orduko izu, edo bildurrak orañ ere badirau. Gizon bi aserre txit andian sartu ziran, eta bata, mundurako, arrazoia zeukala: bada onek kulparik etzuela, besteak testimonio falso andi bat jaso, ta karzelan iduki, ta bere zuen azienda guzia galerazo zion. Triste onek, Jainkoari begiratu gabez, bere pekatuen kastigua zala ezagutzen etzuen; ala gorrotoz itsutu, ta benganzaz bete, ta bestearen kontra biurtu zan, edo obeto esango det Jainkoaren, ta bere buruaren. Aita bada zer? Preso, ta galdurik kulpa gabe ikusten bazan? Ori, edo bakoitzak berea, Jainkoaren legeaz, justiziaren aurrean eskatzea, ondo da: baña gorrotoz benganza artzeko, Jainkaoren Legeak nori esku eman dio?

        San Pedro Martiri gloriosoa testimonio bategatik preso zeogen: beñ orazioan zegoela Santo Kristo bati esan zion: Jauna, karzela onetan egoteko, zer kulpa det nik? Jesus onak eranzun zion: Pedro, ta Gurutze onetan egoteko, nik zer kulpa neukan. O zer errespuesta! Zer ejenplo, ta zer dotrina! Zu pena, ta aserretan Jesu Kristori ori galdetzen baziñio, ta besteak ere bai; nere kontu, gutxiago kondenatuko lirakeala; eta Ejenploko gizonak ori galdetu balio, bere gañean laster ikusi zuen desditxa, ikusiko etzuen. Geroenean, ez besteak oni barkaziorik eskatu, ta ez onek besteari barkatu zion. Eriotzako gaitzak gezurtia artu, ta illtzan, ta ikusi zanez, kondenatu zan. Presoak jakin zuenean, esan zuen: Zer? Ta gañera ori ere bai? Ta niri barkaziorik eskatu gabe ill dala? Bada ez: deabruaren figuran infernutik badator ere, barkatu ezdiot.

        Arrigarrizko gorrotoa; baña ondo kosta zitzaiona. Gau batean, au bere oiean zegoela, orra non kondenatu ori bere gañera ezarri zitzaion, ta inferuko atzaparrakin ito nai izan zuen. Jesus, Jesus, tristeak esan, eta kondenatuak utzi, ta au bereala ondatu zan, baña erdi illa oiean gelditu zan. Lanik asko erida, ta tratu gaiztoetatik sendatzeko, erremedioakin erabilli zuen. Albait ere lenena bere ustez konfesatu zan, ta ez bere kontrarioari bakarrik, bai eta aren aide, ta lagun guziai ere biotzetik barkatu zien. Ah! Jainkoak nai duenean, zeñ erraz, eta zeñ laster onelako goapoak ezitzen, ta biguntzen dakien! Baña, onek onela barkatuta ere, Jaunaren aserrea ikusi zuen.

        Beñ batean kondenatu ori, besteak esan zuen bezala, demonio beltz itsusi baten gisa, infernuko suak eta garrak zeriozkala, atzaparrak armaturik, adia illun izugarriak ematen zituela agertu, ta ber oiean zegoen gizon tristeagana zijoan. Amabi urteko onen seme batek ikusi, ta deadarrari eman zion: Aita, Aita: ona demonioa, ona demonioa. Gizonak, lasterka an zituen Erlikiak artu, ta Jesus, Jesus, Maria deadarrez esaten asi zan, eta orrekin libratu zan. Baña seme gaxoai atzaparrada bi eman ziozkan, ta bizkar alde bata erre, edo larruturik, ta bestea nere sotana au baño beltzago utzi zion.

        Kondenatu ori etxearen beko zulo batera arin jatxi, edo ondatu, eta alako infernuko lantu, deadar, ta garraxi samiñetan egun artan an egondu zan; eta andrea, gizona, ta seme gutxi ori kaleetan illak bezala zebiltzan. Nerekin irurak egondu ziran: mutiltxoaren bizkar eritua nere begiz ikusi nuen: aien etxera joan ,ta demonioa konjuratu nuen; eta lanze triste, ta desditxa ikaragarri au zertan geratu dan, nik ezdakit. Bata infernura kondenatu zan, besteak ainbeste munduan ikusi zuen, eta Jainkoak daki zer izango dan. Eta ona aserre, ta gorrotoen pagua.

        Emen ikusi bear dezun lezioa da: 1. nola Jainkoaren grazian dagoen Anima Trinidade Santisimoaren Tenplo, ta Zeru bizia dan: ala pekatuan dagoena demonioen ziega, deabruen leizazulo, ta Luziferen infernu bizia dala, 2. nola Anima justu ari lagun, ta korte Aigneruak egiten dioten; ala pekatari ari deabruak alde guztitik, edo azpian artu, ta beti jarraitzen diote. 3. nola Anima garbian Jesu Kristok bere gozo, ta atsegin guziak dituen, eta bere ari Jainkozko naieraz begiratu, ta bere bitzeko Esposa, edo Alaba maitea bezala beti gordetzen duen; ala Anima kulpaz loitu itsusian deaburak bere atseden gabeko gorroto bizia dauka, eta aren zai, edo ondoren pekatuzko kateakin lotuaz, bere esklaba billau ori gordetzen, ta seguratzen beti dabill.

        4. Jaunaren grazian dagoen Anima, nola illko baliz, lurreko nekeetatik zeruetako gloriara igoko litzakean; ala pekatuan dagoena illko baliz, puntu artan munduko ditxetatik infernuko desditxetara jatxiko litzake. O! Ta Jaungoikoak gure begiak argituko balitu, zenbat gizon, ta andre, kanpotik eder, edo galantak, ta ederki janziak; eta barrendik alako demonio beltz itsusi egiñik; eta beste zenbat munduko begietan pobretxo arlote, zatarrez janzi, edo estaliak, eta barrendik zerua baño ederrago, ta gozoago diran Animak ikusiko zinduke! Ah mundu gezurtia, ta beti zoro itsua!

        Bigarren emen ikusi bear dezun Dotrina da, pekatua zer dan ikustea. Baña ai! Lurraren gañean gauden artean, dan bezala, pekatua zer dan, ezagutzen ezdegu! Jakizu bada, lurrean izan ditekean gaitzik andiena dala pekatua. Jainko arekiko, mundu arekiko, ta zurekiko da gaitzik andiena, gaitz bakarra, gaitz utsa, edo nasgabea, gaitz paregabe, gaitz guziai eragiten diena: gaitz guzien azkarria: onen aldean guztiak aztutzen dira, ta gaitzaren izenik ere merezi ezdute.

        1. Jainko arekiko da gaitzik andiena, ta bakarra, aren begietan itsusiena, ta aren biotzarentzat nazkagarriena; eta nola Jaungoikoa Ontasuna bera dan, guzia ona, ta On guztia: ala pekatua gaitza bera, ta gaitz guzia, ta gaiztotasun guzia da. Nola Jaungoikoa Ontasun neurrigabea dan, ala pekatua gaiztotasun neurrigabea da.

        2. Mundu guziarekiko gaitzik andiena pekatua da: bada munduan izandu diran, ta izango diran gaitz guziak kulpa, kulparen pena, ta kalteak dira.

        3. Zurekiko, edo kriatura bakoitzarekiko gaitzik andiena da pekatua: pekatu mortal batek Luzbel, ta ainbeste Aingeru zerutik infernura arrastatu zituen. Pekatu mortal batek Adan gure Aita, bere ondorengo graziakin Paraisutik bota zuen. Pekatu mortalak arrezkero ainbeste anima infernuetan ondatzen ditu betiko.

        Irugarren ikasi bear dezun Lezioa da, pekatu beniala zer dan, jakitea. Kulpa beniala añ erraz egiten dana; ariña, ta txikia esan oi da; baña ondo begiratzen bada, gaitz txikia, ta ariña ezta, baizik gaitz andia, ta pisua. 1 zeren Jainkoaren kontrako nolerebait ofensa, ta agrabioa dan. Eta au aditzeak, eta sinisteak, arritu, ta zurtu bear ezgaitu. Gure Jainkoaren fede bizi, ta amore egiazkoa bagendu, ala izango litzake. 2 zeren Jainkoaren grazia, ta amore santua kentzen, edo iltzen ezpadu ere, baña epeltzen, argaltzen, ta iltzeko zori, edo peligroan paratzen du anima. Ai! Nola gaitz txikiak eri bat gaitz andietara, ta ortik eriotzara daramaten: ala kulpa benial edo txikiak andietara, ta anima betiko galtzeko mortaletara, edo eriotzara daramate!

        3. zeren Jainkoaren sokurru, ta faboreai ta bear bada zure salbaziorako bearren diranai bidea itxitzen dien; eta odei illun batzuen gisa, bitartean animari jartzen zaizkan, zeruko argiak biotzean sartu ezditezen. 4 zeren kulpa beniala añ gauza ikaragarria dan, non da munduko gaitz guziak kentze, edo erremediatzeagatik, ta ez mundu giza salbatzeagatik ere kulpa benial bat ezin egin ditekean. O arrigarrizko gaitz, ta orregatik ere añ erraz, ta ainbeste bider egiten dezuna! 5 zeren izan diran Santu guzien birtute, grazia, ta merito guztiak, orien penitenzia, orazio, limosna, ta obra on guziak zure animan bazindu ere, eta orrela pekatu benial batean eriotzak artuko bazindu, ezin orrekin zure anima zeruan sartuko dan. O pekatu benial etsai, erio, ta arerio, infernua baño gaiztoagoa!

        Azkenik orrelako kulpa txiki bat gaitz zeñ eskergea dan, Jainkoak emen lurrean orregatik egin dituen kastigu, ta penetan nolerebait ikusten dezu. Lurrean izan ditezkean desditxa guziak munduaren gañera erakarteko, asko, edo sobra da kulpa benial bat. 1. Dabid Erregearen banidade bat aren Pueblo guzia Jainkoak kastigatzeko, ta galtzeko asko izan zan. 2. Oza Lebita, Testamentuko Arka erortera zijoanean, zeren eskua arrimatu zion, Jaunak kastigatu, ta bertan bizia kendu zion. 3. Errespetu gutxirekin Arka orri begiratu ziotelako, berrogei ta amar milla Betsamita, edo geiago beñgoan ill otzak gelditu ziran. 4. Eliseoari burla egin ziotelako, berrogei ta bi mutil artzak jan zituzten: eta onela dira fedeko beste kastigu asko, kulpa benialak ekarri dituztenak.

        Oriek baño geiago da, guk iksuten ezdeguna, baña Jainkoak berak egiten duena. Orrelako kulpa benial, edo ariñak gatik, ta askotan bate gatik, Purgatorioko su, ta gar ikaragarri, tormentu, ta penetan erretzen anima justu asko Jainkoak ikustea, eta guzia, azkeneko marabidiraño pagatu artean aren Justizia aserreak ez barkatzea. Bai: eta bere anima maite, biotzeko laztanak Jainkoak, Aita amorosoa izanik, ala dauzka: eta Santuak diotenez Purgatorioko su bizi oriek infernukoak bezala, edo berez erdira gutxiago dirauten artean. O aserre, ta gorroto paregabea!

        Baña ori guzia ezta Jainkoaren Ontasun, ta Miserikordiaren faltaz ezpada kulpa arin orren gaiztotasun, ta gogortasunaren sobra geiegiaz. Bada zer? kulpa ariñ ori erraz egiten dan falta, txiki bat ezta? Bai: ta orregatik beragatik, ori egin gabe añ erraz zengokeala, ta txit aisa kulpa ori utzi zenezakeala, añ aisa zure borondatea ukatu, ta Jainkoarena egin zenezakeala, orren erraz atsegin piska zurearekin irteteagatik, ezerezkeria batean, Jainkoa nolerebait agrabiatu, ta ofenditzea, da beraren menosprezio ikaragarri bat, ta orregatik ala pagatzen da. «Ni zure Jauna banaz, non da nere bildurra? Ni zure Aita banaz, nere onra non da?».

        O eriozko infernuko pekatuaren zazpi burudun suge nazkagarria! Zenbat aginkada animari puntu oro zazpi aldeetatik ematen diozka: dala soberbia, andi nai, ta banidade; dala lurreko interes, edo irabazi naiaz; dala inbidia, edo ezin geideen ona ikusiaz; dala ira, aserre, ta gorrotoaz; dala gorputzeko atsegin loi eragabeaz; dala eragabeko jan, edan, lo geiegian, ta nagitasunean; dala Mandamentuen kontrako beste pensamentu, itz, eta obra askotan. Ta oriek erraz ukatu, edo utzi zinitzakeala, benial, edo arñak diralako, orren aisa zuk egitea, zer fede, zer lege, ta zer amorearen señale dira?

 

aurrekoa hurrengoa