www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaioterri maitia
Jose Manuel Etxeita
1910, 1988

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jaioterri maitia, Jose Manuel Etxeita (Iñaki Sarriugarteren edizioa). Labayru, 1988

 

 

aurrekoa hurrengoa

I
Ardibaso

 

        An, or ta emen egozan, Gangoiti ta Tontormotx izenak ebezan mendi-tantaiak; aratxuago Goizorrotz eta Atxurdin eritxuben txikijaguak; lau mendi onen bitartian eguan, eguraldi onetan ur garden-gardena euken ibai eder bat, Ibaigarden izena ebana; ibai onen alde bateko ibertzian, egozan Goiketxe ta Beketxe eritxuben basetxe bi, bata baño bestia goratxubago ta alkarregandik ordu laurengo bidian. Ibaigardenen beste aldetik, Goizorrotz eta Atxurdinen bitarteko zelai eder baten, egozan Basarte ta Solabizkar eritxuben basetxiak alkarren urre samar. Gangoiti mendijaren barrenian eguan beste Basterretxe eritxon basetxe bat.

        Gangoiti ta Tontormotxen bitartian eguan Ardilanda eritxon larra edatsu bat, bedarra ugari egoten zan tokija, ta araixe eruaten ebezan egunaro Beketxe, Basarte ta Solabizkarko artaldiak; Tontormotxen egaletara Goiketxekuak, eta Gangoitijenera Basterretxekuak.

        Lau mendi onen bizkarretatik ikusten ziran ikusbidiaks, ezin izan leikezan ederraguak: an, or ta emen, gaztañadi, aristi, artadi ta beste zugatz orritsu asko; zugatz-azpijetan, ira, giñarra, ota ta bedar, guztijak nastaurik; beste leku batzubetan, bedar garbija euken landa edatsubak; emetik sasijak, ortik bedar-munak eta bestetik baso txapartxubakb; erreka txatxar asko Ibaigardengo ura geituten ebenak; bide-zior ta burpide asko alde guztijetatik; basetxiak solo-artietan; sagasti ederrak solo egaletan; artalde ta abelgorrijak banaturik toki askotan bedarra jaten, eta baserritarrak euren soluetako lanetan.

        Zein ikusbide ederrak daukez orrek gauza guztijok ikusten diran mendi-bizkarrak!

        Lurralde oni eritxon Ardibaso.

 

aurrekoa hurrengoa