
Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- 1913
- 1914
- 1915
- 1916
- 1918
- 1919
Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998
|
 |
 |
AGUR AMATXO MAITEA
1
Zugandik aldenduta
Aspalditikan, ai!
Ezin egon, Amatxo,
Ezin egon alai;
Baña gogoraturik
Dala zure eguna,
Pozez bidaltzen dizut
Gaur agur biguna.
Zauden tokira nere
Begiak jasorik
Egunez eta gabaz
Oi ditut euki nik;
Urrungaitzez urtuta
Emen naukazu, bai,
Zugana juateko
Zorionaren zai.
2
Gau isill ontan ernai
Nagola begira,
Lo zeuden oroitz asko
Esnatutzen dira:
Urdiñ dago ozkarbi izar
Ederrez josia
Txikitan nik ainbeste
Bider ikusia!
Kiñuka zauden izar
Biotz esnalea,
Agurtu maite dedan
Uritxo maitea,
Esan ez dala itzali
Biotzeko sua,
Eraman gaur bidaltzen
Diodan musua.
Egon arren urruti
Nere sorterria
Daukadala dirudit
Aurrean jarria;
Uri benetan maite
Zaitudana, jakin
Zure zati bat beti
Dagola nerekin.
|
 |
|