
Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- 1913
- 1914
- 1915
- 1916
- 1918
- 1919
Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998
|
 |
 |
ARKAITZA
Aldiz orto tartean
Aldiz ots legunak
Entzunaz, igarotzen
Ditut nik egunak;
Urdin t'itzaltsu laster
Itxasoa dago,
Baña era batean
Ni bildurge nago.
Amaika iskanbilla ta
Zapart et'eraso
Nere aldamenian
Dirade bai jaso...
Igaro ziran eta
Daukat nik burua
Igarotzeko beste
Ainbat gertutua.
Egurasten alaiki
Zebillen ontzia
Aize bolada batez
Izan da iraulia,
T'aren barruan irten
Ziranak nasatik
Itobear estuan
Maiz emen dakust nik.
Gizonen egipenak
Lirañak izanik
Ez daukate zañetan
Bear dan iraunik;
Aiek ondatutzeko
Aski da ekaitza
T'anei ekaitzen kaltez
Aski naiz arkaitza.
|
 |
|