
Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- 1913
- 1914
- 1915
- 1916
- 1918
- 1919
Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998
|
 |
 |
UGIÑAK
Onuntz t'aruntz dabiltza
Ez dutela atseden
Unetxo bat ugiñak
Arkitutzen emen;
Au da bizkortasuna,
Au da, bai, oldarra
T'au da lengo lekuan
Gelditu bearra!
Usterik aurrekoak
Makalak zirala,
Usterik aiek baño
Geiago dirala,
Badijoaz aurrera,
Badijoaz... baña
Ez dute egiten baizik
Aurrekoak aña!
Arrokeriz puztuta
Zabiltzan gizona,
Atoz, une batean
Eldu zaitez ona:
Begira nola zure
Asrno t'aburuak
Darabilzkiten gora
Ta bera buruak.
Arresi kotor ezin
Dezuna gallendu
Iñoiz zuk idoroko
Bidean bazendu,
Obe da bekokia
Apalki makurtu
Seta zitalez baño
Alperrik apurtu.
|
 |
|