TRUEBA'RI
Euskalerriko Goitizlarien
Ezin obien
Gallur-gallurra daukazuna;
Eldu zait, orra!, neretzako dan
Pozgarrizko lan
Au dakarkidan zure eguna.
Lore bikañak jaurtirik zuri,
Aroz iduri
Or daukazuna zamatzia,
Ez det izango biotzekua?
Barruko sua
Orain nai nuke zabaltzia.
Ainbeste maite zuan elean
Bizi zanean
Trueba aundiak, gozo ugari
Aintz biotzetik datorkidana
Gaur beregana
Likurta legez, juan ari.
Arentzat dana. Beretzat alai
Guztion nunnai
Jotzen ditugun eresiak;
Orain ordaindu bitez alako
Bereganako
Denok genduzkan zor aundiak.
Illezkor aren lumaren bidez
Erbestian ez
Iñor ez dago jakin gabe
Ainbeste gauza miragarrien,
Sakon, garbien,
Euskalerria dala jabe.
Aren eresi zoragarriak,
Nere begiak
Malkoz lañotu dituztenak,
Gure txokotik azkeneraño,
Baltiko'raño
Dituzte eraman Euzko-izenak.
O zenbat maite zituan gure
Atso t'agure
Zintzo, lanean makurtuak!
O zein ederki dituan jarri
Askotan larri
Garabilzkigun itxasuak!
Zugaitz itzaltsu baten azpian
Zeukala bian
Ibarra, goian zeru urdiña...
Auxe Truebak maite zuala,
Onela zala
Guztiz atsegin ta jakiña.
Aldameneko errekatxotik
Bazterra pozik
Ipintzen duan urak legez,
Aren kolkotik datozen itzak,
Aren goititzak
Oztak poztutzen ditu ziñez.
Samur, emeki, leun biotzera
Sartutzen zera,
Gure Trueba maitetsua,
Oitura txukun, gauza sakonak,
Mamintsu, onak
Idatzitzeko, bai, sortua.
Euskalerriko gurutzak oso
Polit, eroso
Dakusgu zure neurtitzetan;
Aiek erori baño lenago
Degu naiago
Lurra austu dedin sugarretan.
Beso itzaltsuak zabaldu bitza,
Gure bizitza
Dan zugaitz mardul ta kutunak,
Aren intzagaz zuk bezelaxe
Nai degu ase
Danok izanik euskaldunak.
Ermita mendi-gañean dauden,
Pozgiro zauden
Egaletako baserria,
Trueba'rentzat, o zein alaia!,
Eresi gaia
Daukazute txit ugaria.
Jaungoikua'ren izen donea
Onetsitzea,
Goraturik lur euskalduna
Izan zan aren arazo osoa,
Bear gozoa!
Jarraitu bear guk deguna.
Sinismenaren ziargietan
Garbi, leunetan
Billatu zuan atsegiña;
A! zalantzaren laño zatarrez
Etzitzaion, ez,
Iñoiz goibeldu zeru urdiña...
Danentzat maite-maitetsua zala,
Iñoiz etzala
Bereganatzen gorrotua,
Zenbat eresi banatu ditu
Ta min ibitu!
Au Truebaren lan gozua!
Euskalerriko lore bikaña,
Zeñek zuk aña
Goratu digu bere izena?
Lorak dakarzkit orain zugana,
Zuretzat dana,
Euskalerrien anitz, omena.
Aroak orain... ni lorez nator,
Eskerrez dator
Ama Aberria konkorturik;
Gora Trueba ospetsuari!
Aintza berari,
Benetan diot esaten nik!
|