www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDAZKENA

 

O nere gaurko begi beraak!

Auxen da biotz samurra

Dakuskitala berez jausitzen

Ur, intxaur, kaztain, ezkurra...

Oñazerikan ez det nabaitzen,

Ez dakit zer dan bildurra;

Zuri begira nagoalako

Daukat daukadana, lurra.

 

Erantzi zendun bitxi ta lorez

Jositako soñekoa,

Oinperatua daukazu zure

Udaberriko aroa,

Aize gogorren indarrez gora

Ta bera dabil ostoa

T'ezin ulertu diraden gauza

Leunak esaten dijoa.

 

Muno mendiak osoro ditu

Estali oritasunak,

Margo bategaz agiri dira

Aran alor-ederdunak;

Ori basoak, txit zurbilduta

Txarakadi len illunak,

Bene-benetan eldu zaizkigu

Udazkenaren egunak.

 

T'azkena, zeñek ez jakin ondo?

Da beti negargarria,

Bukatutzera dijuan gauzak

Ematen digu larria;

Ikututzean maite degunak

Eriotzaren atia

Uste ez degula jarritzen zaigu

Barrena artegaz betia.

 

T'iltzera zuaz, sortitz lenago

Zoragarria ziñana,

Etorritzean udaberriko

Egun aietan gugana;

Alaitasuna nunai oparo

Zabaldutzen zenduana

Alargunaren soñeko beltzez

Estali zerade dana.

 

Iltzera zuaz, eta jeistera

Lasterka zuaz obira,

Baldin luzatu bazaizu gaba

Egunak laburtu dira;

Aize epelaren ordez iparra,

Malutak jira ta bira

Neguko txori gaixoak legez

Nola dabiltzan hegira.

 

Azken agurra demaizut anei

Eskar zorigarriduna,

Ainbeste bider guri biotzak

Alaitu dizkiguzuna;

Zu zinjuazen bidetik baldin

Bazijuan ondasuna

Esker-oneko malkoz bustitzen

Nago zuazen eguna.

 

Auxen da gaurko negar zioa

Eta, nagola samurra,

Begietatik malkoak datoz

Goitikan legez elurra,

Oñazerikan ez badu soñak

Ez det esaten gezurra

Miñez gogoa dezula jartzen,

Iltzera zuazen lurra.

 

Soil, osto gabe, larru gorrian

Or dago baso zatarra,

Ostotxurien eran ain eze

Ta mardul zegon zumarra;

Onen adarrak astindurikan

Orain datorren iparra

Dala dirudi garailari irten

Dan eriotz-deadarra.

 

Albiñu luze zillarrezkoaz

Arotutako mendia

Esaten dute dirudiala

Agure buru zuria,

Pollitagoa deritxot baña

Beste baten iritzia

Dala sortitza lurpetutzeko

Erori dan maindiria.

 

Au da ludiko gauza guztien

Amaitu bear-bearra!

Guztiak juten badira, nola

Luzaroan egon zarra?

Sortitza alaia zeguanean

Egiten bagendun parra

Ikusirikan itun dagola,

Nork eragotzi negarra?

 

T'il bear orain. Onela gizon

Guztiak ilko balira,

Onez inguru danak beteta

Gero jetxirik obira!

Urbildutzean eriotzaren

Atari bildurgarrira,

Onbidez esku biak beteta

Egongo bani[n]tz begira.

 

Orriak legez erori arren

Nere ille t'amets guztiak,

Galtzen dirala betiko guztiz

Maite nituan ustiak,

Goiko mandio ederren baten

Nere lan eta nekiak,

Ai, ikusiko banituzke nik

Diz-diz egiten jarriak!

 

Sortitzak legez nai det nik utzi

Gure negarrezko ibarra,

Onela itxaron nezake eriotz

Geienentzat ain zatarra;

T'idukirikan nere ezpañetan,

Itzaltzen etzaidan parra

Igo zerura beti izateko

Zoriondun zerutarra.

 

aurrekoa hurrengoa