www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki galduak
Antonio Arruti
1913-1919, 1998

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki galduak, Antonio Arruti (J. Etxeberriaren, K. Zubizarretaren eta J. Letonaren edizioa). Elkar, 1998

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUDUNAK

 

 

        1. GOITIK

 

Zeñek onela daki basoa

Jazten t'apaintzen beko zelaia?

Zeñen aginduz orain usaia

Dago banatzen baratz osoa?

 

Luze ta zabal dakust soroa

Arto ta gariz dagola alaia,

Geldi patxadaz berriz ibaia

Aran landuen zear dijoa.

 

Nundikan dator nere neurtitza?

Osto belarren eran, sortitza

Neuk ote daukat ere guraso?

 

Ez dakit nundik datorren, baña

Bai-da au esaten didan ezpaña:

Gorago zure begiak jaso.

 

 

        2. ARTEGAZ

 

Egun oroko lanez nunbait auldua

Atsedenduten nagi datza ludia:

Izarrez apainduta dago ozkarbia,

Ez da nabaitzen baizik aien kiñua.

 

Zaratatxorik gabe baso itzaltsua,

Egak tolestuta aize jostalaria,

Nunai ixiltasuna lotan guztia...

Ez baldin bada nere biotz gaxua.

 

Nundikan dator entzun dedan zotiña?

Dalarik auxe guztiz laban t'ariña.

Gogua mugitzeko daukan indarra!

 

Dirudi itxas-barruan lagunik gabe,

Tamala ta larria dauzkala jabe,

Itotzen dagonaren azken negarra.

 

 

        3. BIAK

 

Batak agindu bestiak eraso,

Orain etsaiak ta laister lagunak,

Iñoiz eteten ez diran jardunak

Nere barruan oi dirade jaso.

 

Aldiz, bai, aldiz dirudite itxaso

Amorratuan dabiltzan sabunak,

Biamonean besarka legunak,

Balira legez seme ta guraso.

 

Gau t'egun beti nerekin dabiltza

Euren ezkutu ta jardunen giltza

Aspalditikan dagola nere gain.

 

Arretaz entzun aien jardun dana

Ta neurtitz euskal berrietan orain

Azaldu, orra nere gaurko lana.

 

 

        4. ETORRIA

 

Orrilleko loratik likurt atsegintsua

Erlauntzatikan berriz gozo dator eztia,

T'askotan dakust mendi txokoan ur garbia

Dariola nekatzen ez dan iturburua.

 

Ostoa, lora, gero sagar-ale gozua

Azi zapaldutikan mardul dator garia.

Baña nork daki nola neurtitz euskal neria

Nere biotz gaixuan izandu dan sortua?

 

Baldin nere neurtitzak balira apain apañak

Benetan dituztela sendo mamitsu zañak

Arrotu ni? Nereak iñoiz izan ez dira.

 

Nere zauri sakonen belar osasungarri,

Nere gau luzearen izar bezela, sarri

Norbaitek legun esan oi dizkit belarrira.

 

aurrekoa hurrengoa