|
Olerkiak
NESKUTZ MINDUARI
Ez dakit Ama maite, zer duten Zure begi negartuak, horien begira, zaizkit lehortzen nireetako malkoak; hain da sakona zure eder horiek azaltzen didaten mina, beren aurrean beti ikusten dut neurea guztiz arina.
Dudan nekea eramateko aurkitzen banaiz ahul eta hila, nik begitzen dut indar hartzeko Zure aurpegi zurbila; apal eta maitez, Ama nirea, Zuri begitu ezkero, Nork ez du bere gogo-nekea eramankor aurkituko?
Begitzen ditut minaren minez itxitako zure ezpainak, ia amaitzen dira, beti negarrez nireak dituzten ahalak; Erruge horrek ixil daramazu Ai! nire hoben-kaltea, Eta nik alaka, horrela tamaltsu, Ain dagokidan nekea? Ez dut nahi, Ama Neskutz mindua, negar nire minagatik, nahi dut garbaiztu nire gogoa zeutzaz erruki harturik; hartu nazazu, ezpatak gogor zulatu duen bihotz hortan, bertan nekea beti jasankor nireak aurkitu dezan.
Olerkiak |