Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923

 

 

MAITASUN EDERRAREN AMARI

 

Zeini, Miren, Zuri izan ezik,

abes nirea zuzendu gaur nik

pozez beterik?

Zuretzat ez da, zeinentzat Ama

nire abesti eztitsuena

eta samurrena?

Nola besteri nezake abestu

eder-ederren egin bazaitu

Urtzik, maitez, Zu?

 

Zara Miren, bigun, eztia,

esker txit deunez apain jantzia,

zu jainkotia;

oskarbi eder, eguzki argia,

 

Neskutz txit aratz garbi-garbia,

berdin gabea;

zu, Andere haundi eta Bakalduna,

Goi-baratzeko Lore bikaina,

Gelgarriena.

 

Donoki poza, lili gorria,

izar txit argi dizditzailea,

uso txuria;

Urtzi-maitea eta Ama laztana

erbestetuen itxaropena

eta zoriona;

zeini bada, Zuri izan ezik,

abes nirea zuzendu gaur nik

pozez belerik?

 

Baina, donoki-edertasuna:

nik, naizen honek ahal nezakeena

Zuretzat, zer da?

Ezerez onek, ze esango dizu?

Zu-edertasuna nola edestu,

nola, ba, abestu?

Otsein gaixoak Bakaldunari,

itzal itunak Eguzkiari

zer eman legi?

 

Ene Anderea: nire ezinean

ahuspeztutzen naiz Zure aurrean,

Ai! zerbait nahian!

Eta zarenez Neskutz laztana

Ama Maitasun Ederrarena

Deitu zugana;

Zure altzoan ikasi deitan

Dagokizun lez Zuri jarduten,

Maitez abesten!

 

 

Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923