|
Olerkiak
GORANTZ BEGIRA
Oskarbi izarrez apain jantzia gau eder baten ikusi nuen; berari begira, berari begira, orduak gozo eman nituen. Ordutik, amets dut donokia, hega-joranak ditut gogoan!
Begitzen badut ongi ludira lohia besterik ez dut ikusten... berari begira, berari begira bihotz eta gogo zaizkit nekatzen, eta begiak nik donokira, atseden bila, ditut jasotzen!
Oskarbi izarrez apain jantzia: zuri begira txoratu nintzen! Ze aurki nuen, txoragarria, ze aurki nuen zure distiran? ze esan zenidan zuk, oskarbia, niri gogora gau eder hartan?
Inola ere zen, hor donokian Urtzik demaigun poz-zoriona, Bere maitetzan oro-aldian izango duen gentz atsedena, gogoari zuk zure distiran gau eder hartan azal-zeniona.
Ordutik behintzat neutzat ludia ezezgarri da oso-osoan; txit aurkitzen dut lohi, ogendia, kaltea baino ez du beragan; Eta nik amets dut donokia... hega-joranak ditut gogoan!
Olerkiak |