|
Olerkiak
ITZIARKO AMA NESKUTZA
Hantxe, Andutzen magalean eserita, itsas haizeak laztantzen duela gozo, sartuaz doan eguzkiari begira, Itziarren txadon antzinako bat dago.
Bere maitasun ezti gozoa azaltzeko, jarri du bertan Neskutz Amak bakaulkia, eta asaba zaharren sinismenean sendo, doazkio jaupari eta herria.
Eta zelaiko lilien likurt eztia haize leunak zabaltzen duen antzera, zabaltzen du maitari esker jainkotia itxaropendun euskoen gogoetara.
Olerkiak |