|
Olerkiak
NIRE ESNATZEA
Nork esan du, horren zitalki, Euskadi nirea ez dela? Nork esan du hain asmo gaiztoz Euskadirena ez naizela?
Nire bihotza lotan zegoen, nork esnaturik ez zeukala; bere barruko suaren behar Euskadi zenik ez zekiela.
Lotan zegoen nire bihotza, minez zegoela Aberria... lo zegoelako ez zuen nabaritzen hain gaixoaren min haundia...
Baina Euskadik bai zuen baita esna zegoen Seme ona: eta bere didar sendo-sendoa heldu zen zoli niregana.
Nor da, erantzun nion bat batez, nire maitasun behar dena....? Nire su epel hau berogarri behar duena: nor da? nor da?
Eta Sabinen gogo zindoak azaldu zidan Aberria!
Eta aberriaren gogoak baita Sabinek zion nahi-haundia!
Ordutik maite dut aberria; eta ahalegintzen naiz beretzat, Arana Goirik zion nahi hura harturik neure eredutzat.
Olerkiak |