Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923

 

 

AMA

 

Zein mutiltxo polita

amatxok daukana!..

Eta nolako !o ederra

egingo duena!

Ea ba, maitea... txasta!

sehaska epelean...

orain estali... ederki!

Hara ama zure urrean.

 

Baina... begi argiekin

maite, begitzen nauzu!

Honela... itxi leihoa eta

laster lo egingo duzu

 

Negar?... Ez duzu nahi maite

amatxok gela iluntzerik?..

 

Horra ba leihoa ireki!

Joan “mumua” hemendik!

Ea polita, egin lo;

ama hementxe daukazu,

eta zuk lo egin dezazun

berak abestuko dizu:

lo lo! maitetxua lo, lo!

 

Nekez baina, loak hartu du

nire bihotzeko puxka;

orain noan ixil-ixilik

neure lanak egitera.

 

Ai baina... nork utzi berau?...

Nola alde beronengandik?...

Gizajoa... lo dago eta

ene! irribarre egiten dit!

 

Tira; laztan bat emanda

noan nire lanetara;

Ez....! hobeko dut ez eman,

bestela esnatuko da!

 

Leihoa... honela... itxita...

noan bai, noan hemendik...

baina... ze esnatu behar dut

laztan bat emanagatik!

 

Poliki... poliki, ba... p...a!

Ai!... Esnatu, zu, polita?

Ez laztana! Egin, lo, lo,

amatxok abestuko-ta:

lo, lo! maiteitxua, lo, lo!

 

 

Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923